Egilearen artxiboa: Malobra

Ur-biltegiak, Gomistegiko

Argazkia: Patxi Lazkano

Arg.: Patxi Lazkano Sorzabal

Gomistegin, Juan Karlos Gerra eta Azkuene kaleen artean, Mendiolarako bidezidorraren ondoan, badira bi ur-biltegi zilindriko bikiak, bereziak. Izan ere, Uliaren magalean ikus ditzakegun gainontzeko ur-biltegiak etxeko ur-hornikuntzaren sistemari lotuak daude, baina Gomistegiko hauek, berriz, mendia zeharkatzen duten hormigoizko tunelekin batera, Uliako iturrietatik (Billabier, Errotazar eta Ingeles Iturria) ura hartzeko eta Pasaiako portuaren ur beharrak asetzeko eraikiak izan ziren.

Pasaiako Portuko Lan Batzordeak (egungo Portuko Agintaritza) 1942. urtean argitaratu zuen “Memoria. Puerto de Pasajes, Enero de 1927-Diciembre de 1941” oroitza-txostenean zehaztasunez azaltzen du proiektuaren nondik norakoa eta lanak nola burutu ziren. Inaugurazioa 1939. urtean izan zen. Honen segidan irakur daiteke argitalpen horretan uraren horniketari eskainitako atalaren transkripzioa bertan agertzen diren argazkiekin.

Abastecimiento de aguas

tuneles

Este proyecto compendia la distribución por el puerto, el arreglo de la traída de los manantiales de Chipres y Gomistegui y la captación de los manatiales de Villavier, Errotazar e Ingueles Iturria. El proyecto se remitió a la Superioridad en 15 de Septiembre de 1929, siendo devuelto en 6 de Marzo de 1930. Se redactó nuevamente suprimiendo los manantiales de Chipres y Gomistegui y se remitió con fecha 24 de Diciembre de 1930. Nuevamente fué devuelto en 23 de Mayo de 1931. Se volvió a mandar en 15 de Agosto de 1932 con-firmando la supresión de los manantiales de Chipres y Gomistegui y fué aprobado en 9 de Septiembre de 1932, con un importe de contrata de 553.563,53 pesetas.

En unión de otros siete proyectos más, formando conjuntamente el llamado proyecto de «Habilitación de los actuales muelles», fué subastado y se adjudicó la obra en 30 de Agosto de 1935 a la razón social «Huarte y Compañía».

Dieron principio las obras de este proyecto en el año 1937 y éstas consistían en la captación de tres manantiales en la falda del monte Ulía que mira al mar y llamados Villavier, Errotazar e Ingueles Iturria; la conducción con tubería de gres hasta la boca del túnel que atravesando Ulía sale a la otra ladera del mismo monte, para contorneándola, llevar las aguas a un depósito cabeza de la distribución y regulador de presión en el puerto.

Comenzadas las obras, vimos la necesidad de desistir el tomar las aguas del manantial de Villavier al examinar el terreno sumamente descompuesto en el que se producen constantes corrimientos, fenómeno éste que también se presenta en el monte Jaizquibel y que también hizo desistir tras grandes disgustos al Ayuntamiento de Pasajes de una conducción que ya tenían ejecutada; estos corrimientos y bolsadas, peligrosas por lo que destruyen y por lo que cuestan corregir y contener, afectaban a casi todo el trazado de la conducción de Villavier, y como se trataba de un manantial pequeño, 0,60 litros en verano, resultaba desproporcionado el aprovechamiento con el costo de la conducción, lo que aconsejó desistir por el momento, estando siempre a tiempo de poder incorporarlo al resto del abastecimiento.

Por este mismo motivo se ha tenido que ejecutar en la conducción de Ingueles Iturria un túnel de 100 metros de longitud.

Es en el túnel largo, o sea el que atraviesa el monte Ulía, donde se han tenido que vencer las mayores dificultades debidas a la naturaleza del terreno. Este se había proyectado sin revestimiento todo él, esperando no fuera necesario, pero iniciada la obra por las dos bocas simultáneamente, fuimos tropezando con bolsadas de arenilla o arena que exigían revestimiento y, finalmente, hubo que recubrirlo en toda su longitud con una bóveda de hormigón sobre paredes también de hormigón. Como consecuencia de esto hubo un considerable aumento en el costo de ejecución, ya que la excavación ejecutada fué muy superior a la prevista por tener que dar cabida al revestimiento de hormigón, mas el coste de este último.

Al llegar al momento de la construcción del depósito se vió la necesidad de estudiar otro tipo de depósito que se acoplara mejor al terreno y se hizo un estudio de uno de hormigón armado que sustituyera al anterior que estaba proyectado de mampostería.

Con arreglo a este nuevo proyecto se ejecutó la construcción:

Los depósitos son dos, gemelos y circulares, de un diámetro interior de 18 metros, separados por el espacio que está destinado a cámara de llaves; su altura es de 6,00 metros de suelo a techo, con 5,00 metros de altura máxima de agua y con una capacidad total de los dos compartimentos de 2.543 m3.; están cubiertos por una losa de hormigón armado apoyada en el borde superior de las paredes cilíndricas y en postes interiores y recubierta con una capa de tierra de 55 centímetros de espesor.

El caudal de agua disponible según el proyecto primitivo de aprovechamiento de los manantiales de Villavier, Errotazar y de Ingueles Iturria era de 4,92 litros por segundo, y prescindiendo del de Villavier disponíamos de 4,32 litros por segundo, pero al ejecutarse el túnel que atraviesa el monte Ulía que hubo que revestir, se tuvo la agradable sorpresa de que el túnel ha hecho un verdadero drenaje en la montaña y el caudal que a él afluye ha aumentado en términos insospechados el caudal total disponible que ha pasado a ser de 19,40 litros por segundo.

Para justificar estos cambios del proyecto se presentó un reformado con fecha 30 de Junio de 1939, Año de la Victoria y que fué aprobado en 13 de Diciembre de 1939.

depositos0002

En ejecución muy avanzada dichas obras se vió la necesidad de ampliar la conducción proyectado en el tramo comprendido entre la salida del túnel y el depósito regulador, y con este objeto, con fecha 22 de Abril de 1940, se redactó el correspondiente proyecto que fue devuelto para introducir ligeras modificaciones de orden administrativo.

Redactado nuevamente en 20 de Junio de 1940 con arreglo a las indicaciones recibidas de la Superioridad, fue aprobado en 3 de Agosto de 1940.

El importe de la obra se descompone de la manera siguiente:

Conducción de Ulía 672.847,96 pesetas

Distribución 314.623,01 pesetas

Ampliación de la conducción 28.997,67 pesetas

Importa la ejecución material 1.016468,64 pesetas

que en el 15% de aumento de contrata asciende a 1.250.644,55 pesetas, del que deducida la baja de subasta resulta el importe líquido de 913.428,62

sortze data: 2017-05-12 / eguneratze data: 2017-05-12

Bidebieta, erreferentziak

Historia:

Demografia, Antonio Cañamero:

Ondarea:

Baserriak:

Industriala

Lasa:

  • http://www.estibaus.info/?p=1830
  • http://www.estibaus.info/?p=24

Mocoroa: http://www.estibaus.info/?p=1393

Peña Gantxegi: http://www.estibaus.info/?p=884

Portuko ur-hornikuntza: http://www.estibaus.info/?p=5937

Gaiztarro:

  • Martínez, Murillo “Parque de Bidebieta”: http://altza.info/bilduma/pdf/L9287.pdf
  • Artazkoz: http://www.estibaus.info/?p=6646
  • http://www.estibaus.info/?p=3867
  • http://www.estibaus.info/?p=2097
  • http://www.estibaus.info/?p=1885

La Paz:

  • 1959 “Plan de preparación de suelo”
  • Parcelación del Polígono del I.N.V. en Bidebieta / Luis Alustiza Garagalza. Donostia.- 1:1.000. 110 x 7 cm. (incom.). (Tokiko Bilduma)
  • NO-DO: http://www.estibaus.info/?p=4655

Besteak:

  • “Contadores: una ruina muy lucrativa”: http://www.estibaus.info/?p=319

Gertuko memoria:

  • Xabier Arana “Algunos recuerdos en la cuesta de mi infancia”: http://www.estibaus.info/?p=328
  • “Mirando a Bidebieta”: http://www.estibaus.info/?p=139
  • Gorka, Maribel, Jon “Album fotográfico de Bidebieta”: http://altza.info/bilduma/pdf/L9372.pdf
sortze data: 2017-05-11 / eguneratze data: 2017-05-11

Untziralekua, Herrerako

Herrera 1848

1848 urte aldera

“Ez dakit zenbat denboraz jarraitu nuen bidean, tupustez milaka oihu berezik osaturiko harrabots zorrotz batek iratzarri ninduenean. Behatu nuen; mendi zut batzuen gibel-muga zeukaten bi muinoren artean nintzen, eta hogei tuasa barru, neraman bidea zakar trenkatzen zuen itsas adar batera nindoan zuzen. Han bidea uhinetan murgiltzen zen hartan, bazegoen gauza berezi bat. Berrogeita hamarren bat emazte infanteria konpainia iduri ilara bakarrean lerrotuak, norbaiten aiduru baileunden, eta hari oihuka, eta deika, garrasi izugarritan. Honek agitz harritu ninduen, baina ene ustekabea handitu egin zen puska baten buruan konprenitu nuelarik deitzen zuten hura, espero zuten hura, nihaur nintzela. Bidea hutsik zen, bakarrik nintzen, eta oihu ekaitz hura enegana zetorren. Hurbildu nintzen, eta are harrituago ninduten. Emazte haiek hitzik bizienenak eta balakagarrienak esaten zizkidaten, denek batean:
–Señor francés, venga usted conmigo!
–Conmigo, caballero!
–Ven,  hombre, muy bonita soy!”
VICTOR HUGO: “Idi orgaren karranka. Euskal Herrian gaindi, 1843”, Elkar, 102. or. (Koldo Izagirreren itzulpena)

A6529

Carpenter-en grabatua, 1840. urte aldean

A6550

Barker y Crocker, 1839

sortze data: 2017-05-11 / eguneratze data: 2017-05-11

Bidebietako Historiaren momentu batzuk

  • XII. mendean Antxo VI.a Nafarroako erregeak Leireko monasterioari Donostialdean zituen jabetza sorta bat eman zion eta horien artean Yrurdita saroia (“cubilare”) aurkitzen da, abeltzainen eta abereen babeslekua.
  • 1465. urtean, ezagutzen den Altzako etxeen lehen zerrendan Parada eta Arnaobidao  agertzen dira.  Mende berekoa da Laguras etxea. Etxeen izenak jabeen abizenarenak dira. Pordeplata izena lehen aldiz 1456. urtean erabiliko da, baina mendialdea izendatzeko: 1535. urtekoa da etxearen lehen aipamena. Arnaobidao, Laguras eta Pordeplat etxeen izenek, Ernabiro, Labeas eta Guardaplata aldaera hartu zuten XIX. mendetik aurrera.
  • 1535.urtean, Uliaren magalean, Altzako hamahiru etxeen artean Sorroetako partzuergoa sortu zuten, partaideen artean Arnaobidao, Gomiztegi, Laguras, Parada, eta Pordeplat daudelarik. Partzuergoaren ertzetan Moneda izeneko lurrak daude.
  • XVI. mendean, Gomiztegi etxearekin batera bere errota agertzen da. Gomiztegiko errota 1719. urtean Guardaplatako errota izango da eta Zalduako errota 1782 urtetik aurrera.
  • Altzan 1635. urtean egindako alardean baserritar hauek parte hartu zuten: Arnaobidaoko Felipe de Garaikoetxea, Gomistegiko Joanes de Migeltorena, Lagurasko Esteban de Ordoz, Monedako Miguel de Urdinerea, eta Pordeplat baserriko Martin de Arrakoiz.
  • Mirakruz etxearen eta leku-izenaren lehen aipamena 1719.urtekoa da. Mende berean, urte batzuk beranduago, 1764n, Santa Barbara baserria agertuko da. Herrerako untziralekuaren bidean, gaur egungo Gaiztarro auzunearen eremuan, Benta-bea (1703) eta Benta-goia (1764) etxeak eraikiko dira.
  • 1773an Guardaplata baserrian oratorio bat.
  • 1818. urtean, Altzaren lehen independentziaren mugaketan “los límites con la Villa de Pasages la casería de Gomistegui” jasoko du.
  • 1860 urte inguruan Mendiola baserria eraikiko da, Gurutzeta ere deitua.
  • 1882. urtean La Asuncion Ikastetxea sortzen da.
  • 1888. urte aldean, Javier Artazkozek Bidebieta eraiki zuen, bere palazio eta parkearekin. Urte batzuk beranduago, 1932. urtean, Artazkozen oinordekoek Bidebieta Fausto Gaiztarro arkitektoak Madrilen zituen etxe batzuekin trukatu zuten.
  • 1913. urtean Tiro Nazionala inauguratu zen.
  • 1921. San Millango markesak Ernabido baserria eta bere lurrak Miracruz Sozietate Anonimoari saldu zizkion. Eremu honetan 1939. urtean Contadores fabrika eraikiko da eta Ernabido baserri berria gertuko beste eremu batean eraikiko da.
  • 1954. urtean Gomistegi auzunean Jose Antonio Lasa enpresak industria eremu bat eraikitzen du, etxebizitzak, tailerrak, bulegoak, eta besteak beste eguzkitan sareak lehortzeko eraikinak egingo dituen.
  • 1963. urtean Fausto Gaiztarro arkitektoak Bidebieta-1 urbanizazio plana eraikitzeko baimena lortu zuen. Palazioa 1977. urtean bota zuten.
  • 1967. urtean Franco diktadoreak “Polígono La Paz” inauguratu zuen. Lurren desjabetzeak  1957. urtean hasi ziren.
  • 1968. urtean, San Frantzisko Xabier parrokia sortzen da 9. blokearen behealdean. 1980ean eliza berria eraikiko da, gaur egungo kokapenean.
  • 1976. urtean eskola publikoa eraikitzeko enkantea onartzen da. Bi urte beranduago, lehen guraso elkartea osatzen da.
  • 1978. urtean Kiroldegia inauguratzen da.
sortze data: 2017-05-10 / eguneratze data: 2017-05-18

Polentinoseko kondearen argazkiak

Aurelio de Comenares y Orgaz (Madril, 1873-1947), Polentinoseko kondea, beirazko 10.000 xafla estereoskopikoen egilea da, 1892 eta 1930 urte bitartean eginak, horietako 630 Euskal Herrian. Argazki horiek guztiak Interneten bitartez ikus daitezke, Fototeca del Patrimonio Histórico delakoaren helbidean, Conde de Polentinos artxiboan. Merezi du bertan bildutako irudi ederrak ikustea, baina guretzat bereziki interesgarria da horien artean Altzako eraikinak eta txokoak agertzen direlako. Denera 33 identifikatu ditugu zein baino zein ederrago: Txipres, Intxaurrondo, Casares, Tomasene, Moneta, Espartxo, Villa Iruña… Horiek guztiak hemen, Tokiko Bilduman ikus daitezke.

sortze data: 2017-01-07 / eguneratze data: 2018-03-13

Eskaera orria

sortze data: 2016-11-17 / eguneratze data: 2016-11-23

Intxaurrondo txuri beltzean

Irailaren 15ean “Intxaurrondo txuri beltzean” argazki liburua aurkeztu zen Intxaurrondo Kultur Etxean. Liburuan iazko santakruzetan egindako erakusketan ikusi ahal izan ziren argazkiak eta urtean zehar bildutako beste batzuk ikus daitezke, argazki bakoitzaren azalpenarekin. Argazkiak katalogatuak izan dira Altzako Tokiko Bilduman eta esteka honetan klik eginez ikus daitezke.

azala

sortze data: 2016-09-26 / eguneratze data: 2018-03-13

Altzako oinetxeak

Aurkibidea

Iraganeko Altza sakabanatutako etxez eta baserriz jositako lurralde bat bezala irudika dezakegu, Altzagainako muinoan XIV. mendean eraikitako San Martzial elizaren inguruan kontzejuan antolaturik. Alabaina, etxe eta baserri guztiak ez ziren maila berekoak. Batzuk, gehienak, xumeak ziren, eta bertan bizi ziren bizilagunak erabakiguneetatik baztertuak zeuden. Beste etxe batzuk, ordea, itzal handikoak ziren. Azken hauek oinetxeak dira, abizena ematen duten etxeak dira eta herriko bizitza politikoan zein erlijiosoan eragin handia zeukaten. Lope de Isastik XVII. mendean idatzi zuenaren arabera 20 oinetxe ziren Altza eremuan: Arzak, Berra, Casares, Aduriz, Garro, Miravalles, Garbera, Sius, Merkader, Txipres, Larratxao, Tomasene, Zapiain, Algarbe, Parada, Arnaobidao, Zarategi, Lizardi, Gomistegi, Protuetxea. Mende horretan Altzan 170 bat baserri izango ziren, gutxi gorabehera. Oinetxeen zerrenda horri Casanao eta Larrerdi gehitu beharko genizkioke.

Oinetxeak

Aduriz

Algarbe

Arnaobidao

Arriaga

Arzak

Berra

Casanao

Casares

Estibaos

Garbera

Garro baserria

Gomistegi

Larratxao

Larrerdi

Lizardi

Merkader

Miravalles

Parada

Herrería

Sius

Tomasene

Txipres

Zapiain

Sarategi

sortze data: 2016-06-23 / eguneratze data: 2016-09-26

Txanparrene, baserria

Kokapena: Intxaurrondo (43.32049, -1.9539). Desagertua

Baserriaren orubean izen bera duen solairu-etxe bat eraiki zen.

Ezkerrean, Txanparrene baserria (Arg.: Real Defensako markesa)

Txaparrene etxea, 1910 aldera

 

Kokapena

 

43.320488, -1.954305

 

Dokumentazioa

 

  • Etxearen lehen aipamena: 1535 Liçardichipi;
  • Izenaren aldaerak: 1764 Lizardi chipi; 1782 Lizardichipi; 1863, 1862, 1894 Champarrene; XX Txaparrene

 

Oharrak: 1764. urteko dokumentuan Lizardi etxea ‘Partido de Sarategui’-n dago eta Lizardi-chipi ‘Partido de la Calzada’-n; azken honek aurrerago Champarrene izena hartuko du. Baserriaren hegoaldean, tranbiaren ondoan, baserria eraitsi eta Txaparrene etxea eraikiko da.

 

“Mapa del Palo” (1860 aldera)

 

Deskribapena

 

Etxe honen antzinako izena Lizardichipi da eta XIX. mende erdialdetik aurrera Champarrene izenarekin izendatzen da.

 

Intxaurrondo auzoan bi Lizardi egon dira. Zaharrena goi aldean zegoen (Lizardi de arriba, 1764. urteko etxeen zerrendan, “partido de Sarategui”-n, eta Lizarichipi “partido de la Calzada” barrutian, galtzada nagusiaren ondoan, alegia.

 

XX. mendean zehar bizilagunen etxea izan. Bere ondoan egin zen Altza Donostiari anexionatzeko ekitaldi ofiziala.

 

Erreferentziak

 

 

 

sortze data: 2016-06-09 / eguneratze data: 2025-07-31

Torroa de abaxo, baserria

Kokapena: Sarrueta. Desagertua

Dokumentazioa: 1764 Torroa de abaxo.

Oharrak: TORRUAZAR eta TORROA DE ARRIBA (TORRUA) etxeekin batera aipatzen da eta seguruenik TORRUAZAR etxearen ondoan egongo zen. Ikus SARROETA.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

sortze data: 2016-06-09 / eguneratze data: 2025-07-31

Josefa Tito (1802-1858) eta bere xaboi-fabrika Herreran

Herrera 1851. urtean

Herrera eta xaboi-fabrika, 1851. urtean

1847an jaio zen, gaur egun Herrerako plaza den tokian, Altzako lehen fabrika modernoa, emakume batek, Josefa Tito Recaldek, altxatutako xaboi-fabrika. Donostiar hori 1802ko apirilaren 9an jaio zen[1], eta 56 urte bete baino lehentxeago hil zen -1858ko martxoaren 18an-, zeukan enpresaburu sena erakutsiz, Francisco Rodríguez Cárdenas senarra 1842an hil ondoren. Une horretan, Josefa Titok, Rodriguezen alargunak eta 10 eta 19 urte bitarteko hiru neska eta bi mutilen amak, ordura arte senarrak zuzendutako merkataritza-negozioen kontrol osoa hartuko du, eta izaera produktibo eta industrialagoa emango die. Horrela, lehen gerra karlista (1833-1840) amaitu ondoren Gipuzkoako lehen industrializazio modernoa bultzatu zuen korrontearekin bat egingo du.

Gizonak nagusi diren enpresa-munduan emakumeak egotea salbuespenezko zerbait da. Alargun izanik, Josefa Tito salbuespen horietako bat izango da. Bere biografia aztertu nahi izan dugu eta enpresari gisa egin duen lana ezagutu nahi izan dugu. Lan hori erraztu egin du hein handi batean, bere jardueraren zati handi bat eskritura publikoetan erregistratuta uzteko ardura izan zuelako. Horri esker, Oñatiko protokoloen artxiboan dokumentuak arakatu ahal izan dugu, lan honen informazio-iturri nagusia baita. Dokumentuak eta horietako batzuen transkripzioa Altzako Tokiko Bilduman kontsulta daitezke.

Emakume honen biografiarako eta xaboi-fabrikarako hurbilketa hori lau atalen bidez egin dugu: Josefa Titoren familia; Francisco Rodríguez eta Josefa Titoren negozioak; Josefa Titoren xaboi-fabrika; eta, azkenik, Hijos de Viuda de Rodríguez. Jarraitu irakurtzen

sortze data: 2016-06-09 / eguneratze data: 2021-02-17

Sarroeta, baserria

Kokapena: Sarrueta (43.302, -1.95303). Desagertua

Dokumentazioa: [1302 Joan Sarrauta]; 1579 Molinos de Zarrauta; [1581 “termino llamado Sarrauta”]; 1588 molino de Ssarrauta; 1703; 1719 el molino de Zasueta; 1764.

Oharrak: SARROETA batez ere leku baten izena da (“término”, “partido”) eta bertan dagoen errotarena. Azken aipamenak TORRUAZAR etxearen lehen aipamenarekin bat egiten du.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

sortze data: 2016-06-03 / eguneratze data: 2025-07-31

Santandertegi, baserria

Kokapena: Herrera (43.31764, -1.94086). Desagertua

Dokumentazioa: 1596 Santandertegui; 1719 Sanderdegui; 1761 Sandardegui; 1782 Sandarregui; 1805 Sanderregui

Oharrak: Tellabidek ZANDARDEGI eta TXORRONTXA izenak jaso ditu etxe hau izendatzeko[1], baina gure ustez bi etxe ezberdin dira, biak bat bestetik oso gertu badaude ere (ikus ZORNOZA).

[1] TELLABIDE, op.cit., 193. or..

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

sortze data: 2016-06-03 / eguneratze data: 2025-07-31

Paris, baserria

Kokapena: Garbera (43.31093, -1.94177)

Paris, 1985. urte aldera (Arg.: Rosa Batalla)

Kokapena: Garbera auzoan. Gaur egun Paris-berri etxeak hartzen du bere lekua.

Dokumentazioa:

  • 1810-03-25: Altza Herrian dagoen Paris baserriaren salmenta, bertako bizilagun José Joaquín de Altunak bere jabetzekin, Francisco de Goicoechearen alde, 520 pesotan, 15 zilar-kobrezko errealeko. José Joaquín de Altuna, Francisco de Goicoechea. Antonio de Altuna. María Agustina de Zapiain. Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa, AHPG-GPAH 3/3471, C: 64
  • 1821-04-25: Francisco Goycoecheak Francisco de Arambururi Paris baserria saltzen dio. Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa AHPG-GPAH 3-0164, B055r-056v
  • 1869-05-01: Paris baserriaren salerosketa. Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa AHPG-GPAH 3/2915, A 782r-789v
  • 1882-05-05: Francisco de Alquiza altzatar auzokidearen ondareen inbentarioa, balorazioa, zatiketa eta banaketa. Larrachao – Larrachoenea, Paris baserriak. Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa AHPG-GPAH 3/4057, A 395r-426v
  • 1898-03-26: Manuela Arzac Arrillaga altzatarraren herentzia ondareen zatiketa eta banaketa. Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa AHPG-GPAH 3/3974, A 965r-970v
  • 1917-01-10: Francisco Altuna y Alquiza eta Angela Atorrasagasti y Casares senargaien arteko ezkontza. Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa AHPG-GPAH 3/3974, A 965r-970v

Erreferentziak:

  • LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, in: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.
  • Paris baserria Altzako Tokiko Bilduman.
sortze data: 2016-06-02 / eguneratze data: 2025-07-31

Txirrita!

L16406Ekainaren 3an 80 urte beteko dira Txirrita bertsolari handia hil zela, Altzan, Gazteluene baserrian. Hernanin jaio, 1860ko abenduaren 14an, Errenterian bizi eta 60 urterekin herrena hasi zitzaion eta Altzako Arriaga baserrira etorri zen bizitzera, Juan Mari anaiarekin. Ondoren, Gazteluenera aldatu zen, Isabel arrebaren baserrira, eta bertan bota zuen azken arnasa, 1936ko ekainaren 3an. Gazteluenen bizitutako urteak, bertsoz eta pasadizoz beteak, ederki ezagutzen ditugu Antonio Zavalak “Txirrita. Bizitza eta bertsoak” (212-252 orr.) liburuari esker.

Txirritak “Nere aitamenak izango dira / beste larogei urtian.” bota zuen, eta hala izan da, bere izena eta bertsoak etenik gabe aitatuak baitira. Altzan kale batek Txirrita Bertsolaria izena dauka, Arriaga (Harria) parkean hasten dena, hain justu.

Txirritaren heriotzak oihartzun zabala izan zuen prentsan eta urteurrena gogoratuz Tokiko Bildumara ekarri ditugu notizia horiek eta Txirritari buruz dauzkagun gainontzeko dokumentuekin ikus daitezke hemen.

Hil ondorengo artikuluetatik olerki hau aukeratu dugu, Euzkadi egunkarian 1936ko ekainaren 5ean Juan Abando Urrexolak “Erletxue” ezizenez argitaratu zuena.

¡Txirrita!
Altzako abeslari zarrari!

Gazte nintzala
Bere bertsuak
Entzun nenduzen
Ugari
Altza’ko errian
Mirasun-toki
Sagardo barri
Edari.

Itsas-ertzian
Euzki argian
Mai-gane baten
Ezarri;
Urrezko edari
Txili-pristaka
Gende gustien
Pozkarri.

Aren abotik
Zertzu urtengo
Danak egozan
Kesketan.
¡Ori dok eta!
¡Aupa Txirrita!
Entzuten gendun
Askotan.

Udaberrian
Mendirik mendi
Sagardotegi
Berriak
Ezan faltako
Onen itz neurri
Asetu arte
Gustiak.

Orain dala-ta
Ogetamar urte
Arrastia baten
Pasayan.
Lendabiziko
Bertso ziriya
Sagardo-tegi
Leyuan.

Neuk entzun nendun
Irri-barreka
Gazte umori
Zolia:
¡Ia Txirrita!
Zerbait esayok
Ataraik eure
Xaltxia…

sortze data: 2016-06-02 / eguneratze data: 2024-09-27

Mutiozabalenea, baserria

Kokapena: Buenavista (43.31994, -1.92329). Desagertua

Dokumentazioa: 1761 Paredes; 1764 Sagastiburu; 1782 Sagastiburu; 1805 Echerri; 1862 Echechiqui; 1894 Mutiozabalenea.

Oharrak: Mutiozabal. Planoetan gutxi gorabehera kokapen horretan Paredes, Echerri eta Echechiqui agertzen dira. Sagastiburu, bestalde, kokapen zehatza ezezaguna da, baina 1764. urteko zerrendan “Partido de Arriaga” barrutian agertzen diren etxeen zerrendatik ondorioztatu daiteke etxe hau ere kokapen berean egon daitekeela.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

sortze data: 2016-05-31 / eguneratze data: 2025-07-31

Molinao, errota

Kokapena: Molinao (43.31258, -1.92112). Desagertua

Dokumentazioa: 1448 molino nuevo de Alça; 1456; 1495; 1528; [1523 pieza llamada Rotaberria; molino de Errotaberria];1635; 1703; [1719 molino de Fermín de Alduncin]; [1764 molino junto a Sasoategui]; 1805; 1861; 1863; 1862; 1894.

AGUIRRE SORONDO, Antxon: “Nuestros molinos” In: Hautsa Kenduz XI (20011), 157-166 orr.

LANDA IJURCO, Iñigo; ETXEBESTE GONZALEZ, Juan Carlos: “Altza XIV. eta XV. mendeetan” In: Hautsa Kenduz  III (1996), 51-71 orr.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 34, 35,83 orr.

ZAPIRAIN, David; MORA, Juan Carlos: Altza: De los cubilares al Concejo. Formación y características del régimen jurídico-político altzatarra. Artiga Bilduma 1. Altzako Historia Mintegia (1996),14, 16 orr.

sortze data: 2016-05-31 / eguneratze data: 2025-07-31