Etiketaren artxiboa: alkate

Casares, Segundo

José Segundo Casares Larrache (Altza, 1866-06-02 / Donostia, 1938-01-12)

  • Alkate: 1909-1910, 1916
  • Bera alkate zela Altza Herriak “Villa” titulua eskuratu zuen, 1910. urtean.
  • “Granja Avícola Villa Casares”: http://altza.info/bilduma/pdf/A5267.pdf
  • Escrito en contra de la posible anexión de Altza a San Sebastián / Segundo Casares. En: Altza Hautsa Kenduz V. Altza: Altzako Historia Mintegia, 1999 (pp. 111-115) http://altza.info/bilduma/pdf/L9327.pdf
  • 1933-03-12: Altzako Udalak Kontzeju plazari (San Martzial plaza, gaur egun) Segundo Casares izena ematen dio.
sortze data: 2022-05-25 / eguneratze data: 2022-05-25

Pedro Ayesta Cendoya

Pedro Ayesta Cendoya, (1898?; Altza, 1969-06-14)

Rosario Odriozola Echevesterekin ezkondua, bi seme izan zituen (Manuel eta José).

1934. urteko erroldan Trinkete etxean bizi zen (Odriozola etxean, eskelan), 36 urte zituen eta jornalaria zen.

Altzako alkate 1931-1936 urte bitartean.

Jose Ayesta Odriozola, 1968-01-20 egunean hildakoa, hilobi berean lurperatuta dago, Altzan.

Encarnación arreba 2003-04-30ean hil zen.

sortze data: 2021-02-25 / eguneratze data: 2021-03-22

Juan Bautista Tejada Sáenz del Prado

(Santo Domingo de la Calzada 1857 – Bilbao 1937)

Santo Domingo de la Calzadan (Errioxa) jaio zen 1857ko otsailaren 9an. Osasun-arrazoiak zirela medio Donostiara etorri zen, eta han Trinidad Duque de Estrada ezagutu zuen. 1896an ezkondu zen Trinitaterekin, eta urte batzuk geroago Villa Iruñara joan ziren bizitzera. 1908an eraiki zen, Trinidaden aitonak, Ricardo Duque de Estradak, Mirakruz Gainaren inguruan zituen lurretan, Altzako udalerrian. Izen hori darama Trinidad jaio zen hiriaren oroimenez. Ezkondu zirenetik, senar-emazteak Altzan bizi izan ziren beti. Zortzi seme-alaba izan zituzten. Jarraitu irakurtzen

sortze data: 2020-11-30 / eguneratze data: 2020-11-30

Jose Juanes Etxebeste

(1950 aldera)

Jose Juanes Etxebeste (Errenteria, 1892-06-03; Altza, 1964-02-08)

Altzako zinegotzi hautetsia 1931 eta 1936 artean. Alkatea 1931. urtean.

Gurasoak Angel Juanes Arburu eta Juliana Echeveste Michelena izan ziren, 1891ko urtarrilaren 15ean Irunen ezkondu zirenak. Jose Juanes Modesta Ibero Arregirekin ezkondu zen lehen aldiz, eta bost seme-alaba izan zituzten: 2 mutil eta 3 neska. Modesta, Jose Juanes kartzelan zegoela hil zen, eta Josefina ahizpa arduratu zen bikotearen bost seme-alabez. Jose Juanes bigarren aldiz ezkondu zen Josefina koinatarekin 1958an.

1934ko erroldan, lanbidez eskribau gisa agertzen da, eta Berran bizi da (Villas San Antonio).

Argia, 1930-09-07: “Sobron ur etxera joan dira Juanes’tar Jose abeslari bikaña eta baita ere Alkiza’tar Luis. Ondo ibili baño ura bearrian ez ardoa eran eta etorri.”[1]

1931ko udal hauteskundeetan, bere barrutian boto gehien izan zituen hautetsia izan zen, 205. Alkate aukeratzen dute, baina dimisioa ematen du osasun arrazoiengatik. Zinegotzi hautetsi izaten jarraitzen du, aldizka, Errepublikaren abagune politikoaren arabera, frankistek Altzan sartu ziren arte, 1936-09-13an.

[1]ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010), (K 76) 53 or.

sortze data: 2012-11-11 / eguneratze data: 2021-04-19

Sarriegi Lete, Jose Ramon

Jose Ramon Sarriegi Lasa familiaren lorategian, Bidebietan (1936)

Jose Ramon Sarriegi Lete (Altza, 1864-04-01 / 1936-08-12). Altzako alkate eta eraikuntza arloko enpresaria.

Biografia:

Maria Juana Sarasola Segurola-rekin 1900-09-25ean ezkonduta; bi seme izan zituzten.

Altzako alkate izan zen 1904, 1909 eta 1921 urteetan, eta udal epailea 1909 eta 1911 urteetan.

Altzako alkate bezala, 1904-11-25ean Errenterian ospatu zen alkateen batzarrean partu zuen Liga Foral Autonomista koalizioak bultzatutako Junta Provincial de Defensa de los Intereses Vascongados delako batzarrean.[2]

Eraikitzailea izan zen. Garbera-Txiki etxea, Palazio izenez ere ezaguna, eraiki zuen eta bertan bizi zen. Horrez gain, San Marko gotorlekuan ere lanak egin zituen eta Herrerako Vista Alegre etxea, Tantarrene, eraiki zuen.

Francisco Lasa Etxarrik honela kontatzen du Sarriegiren azken egunak Gerra Zibila hasi berria zela: “Los militares nacionales de Loiola pusieron los cañones en Ametzagaña para disparar contra los milicianos apostados en el fuerte de San Marcos. Mientras, en Trintxerpe, la flota estaba amarrada a causa de una huelga. En las cercanías del mercado la gente dormía en la calle, donde estaba la ferretería de Martín Sarriegui, hijo de J. R. Sarriegui, y al ver el ambiente tan malo, con su primo Pepito Sarriegui vinieron a vivir a la casa de Lasa. A los quince o veinte días de guerra, Sarriegui hijo y Lasa van a visitar a Sarriegui padre a Garbera, quien les cuenta cómo solía oír los cañonazos y cómo pasaban las bombas encima de la casa. Al cabo de quince o veinte días vuelven a visitarle, pero en esta ocasión no les abrió la puerta pensando que eran milicianos. Después de abrirles les relató como los milicianos se presentaron en Garbera exigiéndole que les entregara la pistola que portaba. El ex-alcalde estaba autorizado a portar pistola por el cargo que había ocupado, se negó a entregarles a ellos la pistola y sólo lo hizo cuando se personó la Guardia Municipal. Más tarde, volvieron los milicianos y saquearon toda la casa y le quitaron todo. El susto fue muy grande y a consecuencia de esto le trajeron a casa de Lasa. En este tiempo de guerra hacían la vida en la bodega. Al poco, los milicianos colocaron un control en la carretera, y al salir Sarriegui de la bodega, identificó a uno de los asaltantes. Se enfadó mucho, le entró la fiebre. De la enfermedad murió a los cinco días en casa de Lasa. El control se realizaba con barricas de brea ardiendo colocadas en dos hileras alternas que había que sortear en forma de zig-zag. El gobernador de la provincia solía llamar a Sarriegi para hablar con él y tomarle el pelo por el mal castellano que hablaba. En una ocasión, en un arranque de genio, pegó un puñetazo en la mesa y saltó el tintero por los aires llenando de tinta la mesa del gobernador. Tras la muerte, la conducción ser realizó a pie hasta Altza, y se llevó la caja hasta Altza con gran tensión y miedo a que los aviones pensaran que eran militares. A la hora de la muerte le atendió el padre Zugasti, quien tuvo que venir vestido de paisano. Se decía que hizo la traída de aguas y sin dejar números rojos en la cuenta.”[1]

Erreferentziak:

sortze data: 2012-11-04 / eguneratze data: 2021-02-16