1141, Altza historian ageri

8ILURGITA

XII. mendea bere erditsuan zela ageri zaigu Altza historia idatzian, eta ageri behar zuen. Garai hartako gizakiek teknikan eginak zituzten aurrerapenek eta demografian hartu zuten hazkundeek aldakuntza nabarmenak eragin zituzten Altzan bertan biztanleriaren antolamenduan, bai eremu sozialean, bai lurraldearenean. Inguruarekin hasi zuten harreman berriak aurreneko herrixkak azaltzea ekarri zuen. Ez dakigu zehazki zeri dagokion agirietan azaltzen den «Alça» izenak, biztanleria multzo bat adierazten duen edo multzo honek baliabideak ustiatzen zituen eremua adierazten duen. Argi dago ordea eremu hori, lurralde hori Iruñeko Erregearen manupekoa zela, urte batzuk geroago Donostia herritu zuen harena berarena. Nolanahi dela, lurraldearen gehiena basoa zen gurean: nekazaritzarako eta abelazkunderako guneak, beraz, baina itsasoa bertan edukirik, arrantza zuten beste alor ekonomiko bat.

9ILURGITAbokata

• Nafarroako erregea zen gure Jaun Nagusia.
• Gure herria aipatu zuen historiak estreinakoz: Altza paperetan idatzia!
• Basoa zen ingurua, basoa zen gure aberastasuna.
• Mendian ganadua zaindu eta itsasoan arraina harrapatu, egiten genuen guk.

liburua

ETXEBESTE, Juan Carlos; LANDA, Iñigo: “Altzako Erdi Aroa izenez izen”, In: Altza, Hautsa Kenduz II (1994), 69-84 orr.

MORA, Juan Carlos; ZAPIRAIN, David: De los cubilares al Concejo. Formación y características del régimen jurídico-político altzatarra. Artiga Bilduma 1. Altzako Historia Mintegia (1996).

sortze data: 2016-05-24 / eguneratze data: 2020-03-09