Kategoriaren artxiboa: Etnografía

Larreandiak, kontzeju lurrak

Altzagainako mendebaldeko mendi-hegian, XIX. mendearen hasierara arte, kontzeju lursail zabal bat zegoen, Donostiako Udalaren jabetzakoa, Larreandiak izenekoa. 1808tik aurrera, Frantziako okupazio militarrak eragindako gastu handien ondorioz, Udalak lursail horiek salgai jarri eta pribatizatu egin behar izan zituen.
Larreandiak izeneko lurrak —hau da, zelai handiak, landu gabeko lur zabalak— hainbat lursailez osatuta zegoen, eta horietako hiru dokumentatuta ditugu, baina ziur asko gehiago egongo ziren. [1] Horietako birekin href=”https://goo.gl/maps/iSpJtpCYHKKYZgLb8″>Larreandi baserria zenaren gunea osatuko da, eta hirugarrenarekin Larditxiki baserriarena.
Kontzeju lur horien lursail baten lehen erosketa Juan Bautista Etxeberria altzatarrak 1808ko uztailaren 24an egin zuen. Hauxe da lursailaren deskribapena: “cuatrocientas posturas[2] de tierra erial que radican en feligresía de ella [Altza] jurisdicción privativa de la Ciudad, que confinan por el Oriente con el camino público que desde la Herrera dirige a dicha Población; por el Poniente con tierras Larreandiac, y regata de Larrachao; por el mediodía con las de Estibaus, y Miraflores, y por el Septentrión con el idéntico camino público“.[3] Lursailaren neurketa eta deskribapena ez zuten behar bezala egin, eta lau urte geroago, 1812ko urtarrilaren 17an, Juan Bautista Etxeberriaren semeak, Jose Bernardok, hirurehun zilar-kobrezko erreal ordaindu behar izan zituen, eskuratutako lurrak zituen ehun postura gehiagoengatik. [4]
Handik hilabete gutxira Larreandiak lurren beste lursail baten salerosketa gauzatu zen. 1809ko martxoaren 11n, Jose Ignacio Sein Oiartzungo presbiteroak, Jose Manuel Zuazola altzatarrak ordezkatuta, landu gabeko lur horietako bi jugada[5] erosi zituen[6], eta lau hilabete geroago, uztailaren 30ean, Pasaiako Francisco Goikoetxeari saldu zizkion. [7] Operazio horretan Zuazolaren partaidetza esanguratsua da, izan ere, aurrerago ikusiko dugun bezala, berak Larreandiak eremuan hirugarren lursail baten jabetza bereganatuko du, Larditxiki izango dena.
Zazpi urte igaro ondoren, 1815eko martxoan, Juan Bautista Etxeberriak 1808. urtean erositako lursailaren salerosketaren erregistroa berriro egin behar izan zuen, —1813an Donostia suntsitu zuen sutean artxiboa erre zelako—, eta bertan adierazi zuenez, landu gabeko lur horiek ordurako emankorrak bilakatu ziren “reducidas a sembradío y manzanal“, ereiteko lurrak eta sagastiak, alegia.[8]
Erregistroko inskripzioaren berritze hori Jose Bernardo Etxeberria eta Francisco Goikoetxearen arteko transakzio baten aurretik egindako izapide bat izango da. Goikoetxea, Larreandiak ondoko beste lursailaren jabea izateaz gain, Herrerako Peruene baserriaren jabea ere bazen. 1815eko martxoaren 11n Goikoetxeak Peruene baserria eta bere jabetzak Etxeberriari salduko dizkio 13.000 zilar-kobrezko errealen truke. Ordainketa erdia eskudirutan egingo da, eta gainerakoa, 6.610 erreal, bere aita Juan Bautista Etxeberriak Larreandiak eremuan erosi zituen bost jugada lur trukean emanez.[9]
Hil horren 29an, Etxeberriak, Perueneko jabe dagoeneko, Goikoetxeari bederatzi urteko baimen luzagarria ematea eskrituratuko du bere jabetzako bide bat Larreandiak lursailerako sarbide gisa erabiltzeko, baina bakarrik lurrak ongarritzeko simaurra eramateko eta fruituak biltzeko, idi- edo behi-juntak bultzatutako gurdiak erabiliz.[10]
Goikoetxeak Larreandiak eremuan egingo duen inbertsioa oso errentagarria izango zaio, hamasei urte geroago saldu zuenean ikus daitekeen bezala. 1831ko apirilaren 19an, berak eta Joaquina Antonia Lizarazuk, senar-emazteak, Larreandiak lursaileko bi partzelak Jose Maria Azarolari salduko dizkiote.[11] Salmentaren aurreko neurketan eta tasazioan, Perueneren salerosketaren ordainketaren zati gisa Etxeberriarengandik jaso zituen bost jugadak 10.914 zilar-kobrezko errealetan balioetsi ziren, hau da, 1815ean baino 4.304 erreal gehiago.[12]
Jabe berria, Jose Maria Azarola, 26 urteko Gabiriako gazte bat zen eta Maria Hilaria Pikabea donostiarrarekin ezkondua zegoen. 1845eko urriaren 24an, senar-emazteek testamentu bateratua egin zuten, eta, bertan adierazi zutenez, Loiolan zegoen Tximitegi eta Altzako Larreandia izeneko baserriak erosi zituzten, eta baita lur-zati landugabe batzuk Ulia mendian, Igeldon eta Altzan.[13]
Larreandia izeneko baserria, beraz, zehaztu gabeko data batean eraiki zuten[14], 1831 eta 1845 urte bitartean, hau da, lursailaren erosketa eta testamentuaren arteko tartean. Ulian eta Altzan dauden lur-zati landugabeen gainean, badakigu lehenengoa otadi-mendi bat dela, Salto izenekoa, Platako itsasargitik gertu[15]; eta beste lursaila 1934ko otsailaren 23an Juan Francisco Arzaki erosi ziotela eta Borda-Arzak baserritik gertu zegoela.[16]
Azarola bere testamentua egin eta bi urtera hil zen, 1847an, eta Hilaria Pikabea alargunak Larreandia baserria eta bere ondasunak administratuko ditu 1883an hil zen arte.[17] Bere zazpi semeetatik zaharrena, Jose Maria Azarola Pikabea, La Guardiako (Tuy, Pontevedra) abadea, izango da oinordekotza jasoko duena[18] eta, handik gutxira, Andres Rodriguez Titori salduko diona, 1887ko abuztuaren 29an. Salerosketa-eskriturak Larreandia baserria eta haren jabetzak izan zirenaren deskribapen osoa eta zehatza jasotzen du.[19]
Larreandiak lursail batetik sortutako beste baserria Larditxiki da. Jose Manuel Zuazolak erosi zuen. Zuazola Larrerdi (Lardi, bere forma herrikoian) oinetxearen mendebaldeko erdiaren jabea zen, eta, gainera, Altzan hainbat jabetza zituen. Lehen ere ikusi dugunez, Zuazolak Jose Ignacio Seinen ordezkari gisa jardun zuen Larreandiak lursailaren erosketan.
Zorrak zirela eta, Zuazolak bere jabetzak saldu behar izan zituen, baita Larreandiak eremuan erositako lursaila. Salmenta 1825eko urriaren 12an egin zen eta Antonio eta Jose Francisco Alkiza Aranburu anaiak izan ziren erosleak. Eskrituran jabetza honela deskribatzen da: “Y dijo [Zuazola] que en el paraje nombrado Larreandia, en la Cuesta subida para la misma población por la Herrera, tiene el compareciente de su propiedad y pertenencia seiscientas posturas de tierra erial en un terreno cerrado de vallados, confinantes, del Oriente con tierras de la Casa Larrerdia, del mediodía con jurisdicción de la nombrada Casanao, y del Poniente y septentrión con tierras de la Casería Peruenia, habiendo adquirido las quinientas y cuarenta posturas de aquellas por compra hecha a dicha Ciudad de San Sebastián”.[20]
Alkiza anaiak erosle gisa agertzen badira ere, jabetza Jose Franciscoren esku geratuko da, eta honek baserria eraikiko du 1829an, Teresa Antonia Etxebesterekin ezkondu aurretik, 1866ko azaroaren 19an eskrituran adierazten duen bezala: “Declaro, que soy propietario de la casería Lardichiqui, cuya casa levanté sobre tierras que compré a D. José Manuel Zuazola, habiendo la adquisición de éstas y la construcción de aquella, siendo yo soltero. Declaro que después, ya casado, agregué como una jugada de tierra a dicha finca.[21]
Laburbilduz, dokumentazioaren bidez Larreandi eta Larditxiki baserriak sortzeko prozesua jarraitu dugu, Larreandiak izeneko kontzeju-lurren lursailetatik abiatuta. Larreandia/Larreandi abizena XVII. mendearen amaieran agertu zen Altzan, eta horrek pentsarazi zigun etxejabearen izenak izena emango ziola etxeari, altzatar baserrien artean ohikoena. Hala ere, dokumentuek frogatu dute Larreandiren kasuan ez dagoela inolako loturarik abizena eta etxearen izenaren artean, eta, bide batez, Larrerdi eta Larratxao oinetxeen izenen jatorriari buruzko birplanteamendu bat egitea eragingo dute. Izan ere, Larrerdi eta Larratxao Larreandiak eremuarekin iparraldetik eta hegoaldetik, hurrenez hurren, mugakide dira, eta, ‘larre-‘ sustraia partekatzen dutenez, agian, lursailen jatorrizko ezaugarriak partekatu ahal izango dituzte eta baita etxeen izenetan eragin ere.

[1] Horietako bat Altzako hilerriak hartzen duen lursaila izan daiteke. Ez dakigu zehatz-mehatz lehen hilerria noiz egin zen, baina 1825. urtean San Martzial eliza berria inauguratu zenetik aurrera ez da hilobiaz hitz egiten, eta aurreko eliza zaharrean, 1790. urtean, 75 bazeuden.
[2] Balzolaren taulen arabera, Altzan, 100 postura 0,311 hektarea dira. Aipamena hemen: Carrión Arregui, Ignacio: “Los antiguos pesos y medidas guipuzcoanos”. In: Vasconia, 24 (1996), 64. or.
[3] AHPG-GPAH 3/0118, A: 182r –186v
[4] AHPG-GPAH 3/0118, A: 187r
[5] 1 jugada = 100 postura. “dos jugadas de a cien posturas de tierra erial en el paraje de Larreandiac” AHPG-GPAH 3/2334, A: 090r- 093v
[6] AHPG-GPAH 3/2334, A: 090r- 093v
[7] AHPG-GPAH 3/2334, A: 088r-089v
[8] AHPG-GPAH 3/0118, A: 188r –189v
[9] AHPG-GPAH 3/0118, A: 179r-181v
[10] AHPG-GPAH 3/0118, A: 212r-214r
[11] AHPG-GPAH 3/0059, A: 65r-70v
[12] AHPG-GPAH 3/0059, A: 71r-71v
[13] AHPG-GPAH 3/0207, A: 181
[14] 1885eko otsailaren 9an Jose Maria Azarola eta Maria Hilaria Pikabea senar-emazteen ondarea banatzeko eragiketak protokolizatzeko eskrituran honela dio: “Se edificó el caserío nombrado [Larreandia], en tierras y manzanales que los consortes Francisco de Goycoechea y Joaquina Antonia de Lizarazu vendieron a dicho D. José María de Azarola”. AHPG-GPAH 3/3668, A: 402r-447v, 71-74 orr.
[15] AHPG-GPAH 3/3687, A: 3023r-3032v
[16] AHGP-GPAH 3/0085, A: 38r-40r
[17] 1852ko urriaren 6an, Maria Hilaria Pikabea bere jabetzako hiru baserrien suen aurkako asegurua egiteko ahalorde gutuna ematen du, eta horien artean Larreandia dago. AHGP-GPAH 3,3080,A, 468
[18] AHPG-GPAH 3/3668, A: 402r-447v
[19] AHPG-GPAH 3/3687, A: 3023r-3032v
[20] AHGP-GPAH 3/0029, A: 77
[21] AHPG-GPAH 3/3095, A 257r-259r

sortze data: 2021-01-25 / eguneratze data: 2021-01-25

Marrus baserria

MARRUS (43.306183, -1.944253)

Dokumentazioa:

  • [1531 Sebastian de Babaça, llamado Marros]; 1584 Marroz; 1597 Marroz[1]; 1635 Marroz; 1703; 1719 Marus; 1764 Marros; 1782; 1861; 1863; 1862; 1894.
  • 1584-07-20: *Escritura de venta y fundación de venta otorgada por el donostiarra Martin Arano de Balençegui, menor de edad, pagador de Su Majestad, casado con Maria de Alçega, y con el permiso de esta por que pone en liza los bienes de ella, y también por los esposos donostiarras Martin Arano de Balençegui y Catalian de Berrasoeta, a favor de los esposos zumarragarras Miguel de Ayzpuru y Petronilla de Atibar, por valor de 32.057 maravedíes de réditos anuales, por los que les habían pagado 448.800 maravedíes Ayzpuru y Atibar. Ponen como garantía del pago las casas principales que tenían en San Sebastián, en su Calle Mayor, más la casa y casería de Marroz, con su casilla para ganado, además de todos sus pertenecidos, junto con varios censos que poseían a su favor sobre la villa de San Sebastián, sobre la ciudad de Cordoba, y también sobre particulares. La primera paga de intereses tendría lugar en Villarreal, en la fecha de esta obligación en un año. Se imponen condiciones a los bienes garantes. Incluye en las últimas páginas poder otorgado por Maria de Alcega, esposa de Martin Arano, a su favor.” AHPG-GPAH 1/4014,C:156v-164v

[1] Marroz hau Marrutxipi dela dirudi.

 

Gurutzea gailurrean. http://www.altza.net/pdf/altzahk/ahk02/05-Calvo-Lopez.pdf

ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010), (K 51) 27 or.

HERRERAS MORATINOS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, Altzako Historia Mintegia (2001), 36 or.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 34, 95 orr.

sortze data: 2012-11-04 / eguneratze data: 2020-07-31

Tomasene baserria

Kokapena

Arriberri, 43.317616, -1.927802

Deskribapena

Tomaseneren lehen aipamena 1566. urtekoa da (“Joannes de Ronçesvalles, dueño de la casa Tomasena”). Data horretan, Casares oinetxearekin lotutako pertsonaia bat agertzen da jabe gisa. Ondorengo urteetan, titulartasuna beste familia altzatar ezagun bati lotuta egongo da: Arzak. Gaur egun, 2006az geroztik, Casares-Tomasene Kultur Etxeko liburutegia eta erabilera anitzeko gela hartzen ditu.

Baserriaren izenak hainbat aldaera izan ditu: Tomasena (s. XVI-XVII); Tomasenea (1719); Thomasenea (1764).

Oinplano angeluzuzena eta bi isurkiko teilatua dituen eraikuntza da, eta gailurra perpendikularra da fatxada nagusiarekiko. Beheko solairua, lehen solairua eta ganbara ditu. Eraikuntzarako erabilitako materiala harlangaitzezkoa da funtsean, eta etxeko kantoiak eta ateak eta leiho gehienak inguratzen dituzten harriak harlanduzkoak dira.

Tomasene baserriaren balio handienetako bat da harrizko lehen baserri-belaunaldiko elementuak (XVI. mendea) edukitzea, nahiz eta eraikuntzaren zatirik handiena XVI. mendearen bigarren erdiko eta XVII. mendeko lehen erdialdeko baserrien tipologiei erantzuten dien.

Mendebaldeko fatxadaren beheko solairuan leiho biki bat dago, mainelik gabeko arku konopialak dituena. Eraikinaren barnealdetik ikusita, leihoak begiratoki baten itxura hartzen du, aurrez aurre kokaturik dauden bi eserleku dituela. Kanpoaldean jarraituz, leihoaren ezkerraldean, bao txiki bat ikus daiteke eta haren azpian hustubidea duen harri bat dago, barnealdean dagoen lixiba harri batetik datorrena. Harri horren bi aldetara, horman txertatutako harrizko bi eserleku daude. Fatxada honen barnealdean ere, arkeologoen txostenaren arabera, sarrerako bao baten aztarnak ikus zitezkeen, harlanduz eginak eta arku karpanel baten hasiera, baina eraberritze lanen ondoren ez dira ikusten. Elementu hauek guztiak eraikinaren zaharrenak direla dirudite, XV-XVI. mendekoak.

Fatxada nagusian, beheko solairuan, sarrera zabal dinteldun bat dauka eta leiho bana bi aldeetara, guztiak harlanduz inguratuak. Gaur egun beirate bat ikusten den lehenengo solairuan, horma adreilu trinkoaz egina zen, egurrezko armazoia zuena, eta lau balkoi kareldunak zeuden. Ganbarak bi leiho zituen. Sarbideko atari nagusiak lurrean hareharrizko harlauzak eta erreka-harriak zituen. Ezkerraldean, baserria inguratzen zuen hormaren hondarrak gelditzen dira.

Ekialdeko fatxada harlangaitzezkoa da eta, bertan, sarrera dinteldua baino ez da nabarmentzen, harlanduz inguratua, eta bao txiki. Lehenengo solairuan, fatxada nagusian bezala, beiratearen espazioa adreiluzko eta egurrezko armazoi batek betetzen zuen, eta hiru leiho.

Atzeko fatxadan, kultur zentrorako sarrera dago. Sarrera dinteldua du beheko solairuan, hiru leiho lehen solairuan, eta jatorrizko ganbaran beste bi zeukan. Bao guztien inguruak harlanduzkoak dira. Gailurrean, jatorriz, horman sartuta zegoen gurutze bat zuen, eta, tamalez, birgaitze-lanetan desagertu zen.

 

Erreferentziak

Babes erregimena: D

sortze data: 2012-10-09 / eguneratze data: 2021-03-10

Baserria

ARRIETA, Juan: “El futuro del caserío” In: estibaus.info  (1996/09/..)

CALVO, Angel María; LOPEZ, Manuel: “Cruces de piedra en cumbreras y fachadas de caseríos guipuzcoanos – entre el Bidasoa y el Urumea” In: Hautsa Kenduz II (1994), 85-96 orr.

LANDA, Iñigo: Los caseríos de Altza en la primera carlistada” In: estibaus.info (2010/07/15)

sortze data: 2012-10-07 / eguneratze data: 2016-05-30

JAIAK

 

sortze data: 2012-10-06 / eguneratze data: 2012-10-30

IBILALDIAK

 

sortze data: 2012-10-06 / eguneratze data: 2012-11-04

Iparragirre baserria

IPARRAGIRRE (6G)

Dokumentazioa: 1620; 1626; 1635; 1703; 1719; 1764; 1782; 1805; 1861; 1862; 1863;  1894.

Oharrak: Errota bat eduki zuen (ikus ALBERNAT).

Gurutzea gailurrean. http://www.altza.net/pdf/altzahk/ahk02/05-Calvo-Lopez.pdf

AGUIRRE SORONDO, Antxon: “Nuestros molinos” In: Hautsa Kenduz XI (2011), 157-166 orr.)

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 27, 95 orr.

ZAPIRAIN, David; MORA, Juan Carlos: Altza: De los cubilares al Concejo. Formación y características del régimen jurídico-político altzatarra. Artiga Bilduma 1. Altzako Historia Mintegia (1996), 26 or.

sortze data: 2012-10-04 / eguneratze data: 2016-06-14

Pelegriñene baserria

(Arg.: Joxerra, 1987)

Kokapena

Lau-Haizeta, 43.306079, -1.939015

Dokumentazioa

Lehen aipamena: 1527, Pelegrin de Arpide, jabea.

Aldaerak: 1539 Madrigal; 1635 Pelegrinena; 1703 Pelegriñarene; 1764 Pelegriñenea; 1782 Pelegrinenea; 1862 Pelegrin.

Deskribapena

(Arg.: Ángel Calvo, 2007)

Eraberritutako baserria. Behe oina, lehen oina eta bi isurkiko estalkipeko bigarren oina ditu. Eraberritze lana bi goisolairuetako fatxada nagusiaren bilbadurara ere hedatzen da. Emokadura berriak, berriz, silarriak agerian uzten ditu behe oineko baoen eta alboko beste bao batzuen azpaduretan, eta alboko horma aurreratuetako eta irtenetako erremateetan.

Baserriaren albo batean gurutze bat dauka.

Erreferentziak

  • CALVO, Ángel María; LÓPEZ, Manuel: “Cruces de piedra en cumbreras y fachadas de caseríos guipuzcoanos”, in: Altza, Hautsa Kenduz II (1994), 85-96 orr.
  • AHM: “Novedades de la colección local (Tokiko Bilduma)”, in: Estibaus bloga (1999-12-16)
  • ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010), (K 51, 57) 27, 33 or.
  • HERRERAS MORATINOS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, Altzako Historia Mintegia (2001), 35 or.
  • LANDA IJURKO, Iñigo: “Pelegriñene: “La casería de Pelegrín””, in: Altza, Hautsa Kenduz VI (2001), 145-162 orr.
  • LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, in: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.
  • ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.
  • TELLABIDE AZKOLAIN, Josu: “Ezagutzen al duzu Altza?”, in: Altza, Hautsa Kenduz  VI (2001), 63-84 orr.

Babes erregimena: C

sortze data: 2012-10-03 / eguneratze data: 2021-03-11

Udaletxea, Kontzeju etxea

Kokapena

Altzagaina

Deskribapena

“El Ayuntamiento. Se trata de un modelo típico de casa consistorial, aunque de claro carácter rural. Es un edificio de planta rectangular y cubierta a tres aguas formando frontón en la fachada principal. Consta de planta baja, primera y desván. El aparejo es de sillería en cercos de los vanos, platabandas y frente de la testa. El resto es de mampostería enlucida. La fachada principal está situada en el lado más corto y orientada al sur, es de composición simétrica y tiene los vanos con enmarques de sillar. En la planta baja se abren tres accesos adintelados, encima un balcón corrido con ménsulas y barandilla de hierro. En el desván y flanqueado por dos ventanas, se abre un balcón sin vuelo sobre imposta. En la esquina hay un cortavientos que en su parte alta, en un pequeño sillar, tiene un reloj de sol situado en una pendiente. La fachada posterior está asegurada con cuatro contrafuertes escalonados.”[1]

Barrualdean udaletxeko osoko bilkuren aretoko jatorrizko altzariak gordetzen dira. 1999. urtean Herripe auzo elkarteak aulkiak, mahaia eta armairua eraberritu zituen [2], eta 2021ean Ekialdeko Barrutiaren ekimenez eraberritu gabe geratu zen zinegotzien eserleku luzea konpondu zen.

Kanpoaldean, ezker aldeko izkinan, bi eguzki-erloju daude.

Kanpoaldean ere, 2009. urtean udaletxearen etxaurrea txukuntzen ari zirela “Plaza de San Marcial – Villa de Alza” esaten zuen plakaren azpian, “Plaza del Concejo” jartzen zuen beste bat aurkitu zuten. Biak kendu zituzten eta orain ez dago ezer.

Kronologia

  • 1390: Altzatar talde bat Estibaus izeneko zelaian bildu ziren San Martzial eliza eraikitzeko. (Estibaus oinetxea gaur egun Elizalde izenarekin ezagutzen da eta Altzagainan dago, elizaren aurrean, bolatokiaren ondoan)
  • Mende horretatik eta udaletxea eraiki bitartean, kontzejuaren bilerak elizaren kanposantuan egingo dira.
  • 1552: “los homes hijosdalgo e vezinos  de la tierra de Alça, vezindad e jurisdicion de la villa de San Sebastian, que estamos aiuntados en nuestro conçejo e aiuntamiento en el cimenterio de la Iglessia de señor San Marçal de la dicha tierra, segun que lo avemos de husso e costumbre de nos ayuntar”
  • 1764: “Casa Concegil”
  • 1844: “Casa Consistorial de la Población de Alza”
  • 1889: Egungo udaletxea

Erreferentziak

  • AGUIRRE SORONDO, Antxon: “La casa concejil de Altza” In: Hautsa Kenduz V (1999), 71-75 orr.
  • [1] HERRERAS MORATINOS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, Altzako Historia Mintegia (2001), 42-43 orr.
  • [2]HERRIPE: “Recuperación del patrimonio de Altza” In: Hautsa Kenduz VI (2001), 207-212 orr. Honekin lotura ARRIETA, Elena: Un ejemplo de recuperación del patrimonio, in: Estibaus 1999 (15)
  • LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, in: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.
  • AGUIRRE SORONDO, Antxon: “La casa concejil de Altza”, in: Hautsa Kenduz V (1999), 71-75 orr.

Babes erregimena: D

sortze data: 2012-10-03 / eguneratze data: 2024-06-29

Garbitokia, Herrerako

(1960 aldera)

Kokapena

Herrera, 43.318559, -1.938247

Proiektua (1911-10-18)

Dokumentazioa

  • 1911-10-18 Garbitokia eraikitzeko proiektua.
  • 1956-1958 urte bitartean Txingurri erreka estaltzeko lanak egin ziren (DUA, H-03524-02)
  • 1960ko ekainaren 29ko data duen argazki batean, Txingurri estalia dago eta garbitokiaren izkina bat agertzen da, teilatua egoera kaxkar batean dagoela.
  • Garbitokia eraisteko lanak 1962ko ekainaren 27an J.M. Antonio Grajiarena kontratistari esleitzen zaio, eta honek uztailaren 2an kitapena aurkezten du. (DUA, A-04010-06)
  • Airetiko argazki batean, 1963ko martxoan egina, garbitokirik ez dago eta eremu guztia, trena eta errekaren artekoa, berdindua agertzen da, berdindu berria antzean.

1908

Erreferentziak

sortze data: 2012-10-03 / eguneratze data: 2021-03-13