Kokapena: Sarrueta (43.29009, -1.95124)
Zapiain/Zapirain abizenekoak gutxienez XVI. mendetik erroturik daude Altzan eta eragin nabarmena izan dute Altzaren bizitza politikoan zein erlijiosoan, Arzak, Casares, Berra, Aduriz eta abarrekoekin batera.
Zapiain leinuaren oinetxea Sarruetan dago, Urumea ibaitik eta Astigarragako mugatik gertu.
Gaur egungo Zapiain/Zapin baserriak arkitekturaren aldetik ez dauka balio nabarmenik, baina jatorrizko leinuaren orubearen lekukoa izaten jarraitzen du.
Altzan Zapirain abizenaren lehen aipamena 1493. urtekoa da. Lope de Isastik egin zuen Gipuzkoako oinetxeen zerrendan Zapiain oinetxea oker Astigarragan kokatu zuen.
ZAPIAIN izenaren aldaerak dokumentazioan: 1493 “Miguele de Ronçesballes señor de la casa de Çapirain” [1], 1523 Juanes de Çapiain; 1620; 1626 Çapiain; 1635 Capiayn; 1645; 1719; 1764 Zapiain; Zapiain iuso; 1782; 1861 Zapin; 1863 Zapin; 1862 Zapin (2); 1894 Zapin. Amerikan Sapiain (Luis de Sapiain, 1714, Copiapó, Atacama, Txile).
Erreferentziak:
- [1] 1493-09-20. Sagardoari buruzko 1450. urteko Konkrdiaren trasladoa pergamino gainean. 1609-3-30 datako “Donostiako hiribilduaren eta Altzako lurraren arteko karta-partidaren trasladoa, Pasaiako portuan eta herrian sagardoa saltzeari buruz”.Donostiako Udal Agiritegia. “Caja de documentos más antiguos en la Tenencia-Alcaldía de Alza (S.S.)” Luis Murugarrenek 1979ko abuztuaren 18an sinatutako txostena. Dokumentuaren izenburua: “Pleito entre S. S. y Alza sobre venta de sidras (traslado del siglo XVII), doc. nº 2″. Signatura berria: 048-01, 18r-19v.
- Altzako Tokiko Bilduma: Zapiain.
- Lope de Isastik 1625. urtean ZAPIAIN oinetxea Astigarragan kokatzen du (ISASTI, op. cit., 96. or.)
- LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.
- ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 16, 20, 44, 95 orr.
- ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida de Altza a través de sus actas municipales (1843-1900). Artiga Bilduma 5. Altzako Historia Mintegia (2002), 83,84 orr.
- ZAPIRAIN, David; MORA, Juan Carlos: Altza: De los cubilares al Concejo. Formación y características del régimen jurídico-político altzatarra. Artiga Bilduma 1. Altzako Historia Mintegia (1996), 26 or.

