Kategoriaren artxiboa: Erlijio-arkitektura

La Asunción Ikastetxea


La Asunción

Kokapena: 43.321825, -1.948296

HASTAPENAK

La Asunción komentua 1882. urtean sortu zen. Urte hartan, Kongregazioaren fundatzailea zen Anne-Eugénie Milleret de Brou-k Mirakruz etxearen lur eremua aukeratu zuen komentu berria eraikitzeko. Frantzian III. Errepublika politika antiklerikala ezartzen ari zen eta, baldintza horietan, Mirakruz mugatik gertu egotea oso egokia zen bere herrialdetik alde egin behar zuten lekaimeak hartzeko. (1)

Mirakruz etxearen lehen notizia 1719. urtekoa da eta jabea Intxaurrondo baserriko jabe bera zen, Manuel de Aznarez. (2) Mirakruz izena, Serapio Mugikak dionez, Lezoko Santo Kristo Basilika bertatik begiztatzen delako da: “y en lo antiguo era costumbre que al distinguirse la iglesia en que se venera la prodigiosa imagen del Cristo que atrae a multitudes de devotos a la modesta Universidad Guipuzcoana, se rezara una breve oración a la Cruz redentora.” (3)

Ikastetxea eraikitzen zen bitartean, komunitateak eta ikasleak Mirakruz-Borda erabili zuten. Etxe hau ikastetxearen lur-eremuan bertan zegoen eta 1768. urtetik dokumentatuta dago.

Ikastetxea neogotiko estiloan egina dago eta Mr. Sanson arkitekto frantziarrak diseinatua da, eredua Kongregazioak Auteuilen (Paris) zeukan ikastetxearen eredua hartuz. Eraikuntza, ordea, Echave eta Cortázar arkitektoek burutu zuten.

JACINT VERDAGUER

1891. urtean Jacinto Verdaguer (1845-1902) olerkari kataluniarrak denboraldi luze bat igaro zuen Uliako Villa Zinzan. Urte horietan bere bizitzan krisialdi sakona jasango du eta poemak idazteaz bilatuko da kontsolamendua bilatzeko. Flors del Calvari (1896) poema liburuaren argitalpenean Mirakruz komentuari eta Lezoko Santo Kristori buruzko hitzak idatzi zituen hitzaurrean eta Flors de Miracruz izenburuko bertso labur sorta bat gehitu zion, gaixorik zegoen pertsona bat kontsolatzeko asmoz. (4) Egonaldi horretan Antonio Arzak euskal olerkigilearen adiskide egin zen. Arzakek “Bi kabiak” izenburuko olerkia Verdaguerri  eskaini zion eta Verdaguer berak itzuli zuen katalanera.

MARIA KRISTINA

Maria Kristina erreginak, urtero Donostian pasatzen zuen udaldian, Mirakruz bisitatzeko ohitura zeukan, eta joera horrek eraman zuen 1906. urtean Andre Mariaren Jasokundeari eskainitako beirate bat oparitzera, komentuko elizan jartzeko.

Ikastetxea bisitatzen zuenean, lekaimeek Jasokundearen opila oparitzen zioten. Opil hori, bestetik, Alfonso XIII.aren platerik gustukoena omen zen.

ERREPUBLIKA ETA GERRA ZIBILA

1887. urtetik aurrera, ikastetxeak, ikasketa kuotak ordaintzen zutenentzako barnetegiaz gain, inguruetako neskentzako doako eskola baten zerbitzua eskaintzen zuen. Horrela, Errepublika garaian, 1933. urtean, Altzako Udalaren paperetan bi ikastetxe bereiziak agertzen dira. Batetik, “Colegio Miracruz Religiosas” delakoa, zeinek 160 ikasle zituen, Dña. Julia Peralta eta Dña. Margarita Vega Inclán irakasleen ardurapean. Bestetik, “Colegio Miracruz, Religiosas-gratuito” delakoa, 180 ikaslerekin eta Dña. Sinforosa Arocena eta Dña. Catalina Michelena irakasleen ardurapean. (5) 1958. urtean, bi ikastetxeek bateratu zituzten. Aipatutako doako irakaskuntza, urte haietan ikastetxeak garatu zuen gizarte ongintza egitasmoaren barruan kokatu behar da.

1936ko uztailaren 18an frankisten altxamendua gertatzen zenean, milizianoek ikastetxea okupatu zuten eta eraikina Komitearen kuartela eta presondegia izatera pasa zen; eta horrela izan zen irailera arte. Komite horrek agindu zuen Juan Bautista Tejada atxilotzea. Tejada Altzako alkate ohia eta senataria zen, monarkia zalea, eta preso zegoela, Mirakruzetik lehenengo Kursaalera pasa zuten eta, Donostia erori zenean, Bilboko Angeles Custodios espetxera eraman zuten; eta han hil zuten. (6) Mirakruzen ere Valladolideko apezpikua, Remigio Gandasegi preso egon zen. San Ignacio klinikan zegoela, atxilotu zuten, baina azkenean ihes egitea lortu zuen nazionalistek eman zioten laguntzari esker. (7)

AZKEN HAMARKADAK

1958an Zentroak aldaketa handia eman zuen: Kongregazioak ordainketa-ikasleak eta doako eskolakoak Ikastetxe bakarrean bateratzea erabaki zuen. Urte horretan urrian Institutu-ko filial bihurtu eta, Batxilergo Teknikoa ematen hasi zen. Halaber, barnetegia kendu eta eskola antolatu zen. 1978an eta inguruko beharrei erantzunez 1997ra arte funtzionatu  zuen Gau Batxilergoa abiarazi zen. 1984-1985 ikasturtean mutilak Haur Hezkuntzako ikasgeletan sartu eta 1992-1993tan misto bihurtu zen BBBtan. 1991- 1992 ikasturtean 3 urteko ikasgela abiarazten da. Hurrengo urtean B eredua  H.Han ezartzen da. 2002-2003  ikasturtean 2 urteko ikasgela abiatu zen. 2007an ikastetxeak bere 125 urteurrena  ospatu zuen. 2010-2011  ikasturtean urte 1eko ikasgela abiarazten da. (8)

ERREFERENTZIAK:

(1) Sada, Javier: El Colegio de la Asunción Mira-Cruz. 1882-1982. Colegio La Asunción, 1982. Besterik esan ezean, ohar hauetan aipatutako datuak argitalpen honetatik hartuak dira.

(2) Landa, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak”, en Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 40. or.

(3) Múgica Zufiría, Serapio: Las calles de San Sebastián : explicación de sus nombres. Imprenta de R. Altuna, 1916. 76. or.

(4) Verdaguer, M. Àngels: Jacint Verdaguer. Flors del Calvari. 2016. (Google Books)

(5) Ayuntamiento de la Villa de Altza : Fiestas Patronales. 1933. Altzako Tokiko Bilduma.

(6) Loyarte, Adrián: Mártires de San Sebastián. 1944, 293-312. orr.

(7) “El arzobispo al que el PNV salvó del fusilamiento”, El Norte de Castilla, 2016-09-24.

(8) La Asunción Ikastetxearen webgunea: Historia

(*) “Fuerte de Miracruz (desde el camino viejo), 1875”, de Laureano Gordon. Publ.: Altube, Fernando: De Biarritz a San Sebastián. Dibujos – Grabados –Ilustraciones – Opiniones. Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, Donostia, 1984. (Jatorria: Rafael Munoa).

Informazio hau Pdf formatuan

La Asunción Altzako Tokiko Bilduman

 

sortze data: 2017-05-17 / eguneratze data: 2019-02-19

Santa Barbara, ermita

(Arg.: Félix Iranzo)

Kokapena

Altza pasealekua, 18 ( 43.316742, -1.931391)

Dokumentazioa

Ermitaren lehen aipamena 1630-1647 urte bitartekoa da: «Yten allaron la liçençia del hordinario de Pamplona para hazer el oratorio o ermita de la calçada». Aipamena San Martzial Parrokiako Kontu Liburuan dago jasota (Donostiako Artxibo Historikoa, Altzako dokumentuak, 3. dok.), elizan gordetako dokumentuen inbentarioan. Ez du dokumentuaren data zehazten, baina XVI. mendearen amaieran edo XVII.aren hasieran izan zitekeen.

Deskribapena

Oinplano angeluzuzeneko ermita edo santutxo txiki bat zen, bi isurkiko teilatua eta horma kareztatuak zituena. Ataripe txiki bat zuen, non egurrezko barra batzuek Santa Barbararen irudia zegoen aldarerako bidea ixten zuten. Kontatzen dutenez, irudiak tamaina handikoa, polikromatua eta balio artistiko txikikoa izan behar zuen. Irudia desagertua dago.

Ermita 1960ko hamarkadaren amaiera arte existitu zen. 1967-1973 urte bitartean eraitsi zuten, Herreratik Altzagainarako igotzen den errepidea zabaltzeko egindako lanen ondorioz.

Santa Barbara

Ermita III. mendean Nikomedian (egungo Turkia) bizi izan zen martir kristaua den santa Barbararen izenpean geratuko da. Bere gurtza San Pio V.a aita santuak berretsi zuen 1568an, santu izendegian santu laguntzaile gisa. Bere eguna abenduaren 4an ospatzen da. Debozio herrikoi handiko santua da. Arriskuaren abokatutzat jotzen da: ekaitzak, artezilariak, artillariak, meatzariak, itsasgizonak. Bolborategiei “santabarbara” ere deitzen zaie. Bere irudia dorre batekin irudikatzen da, bere edertasunagatik bere aitak giltzapetu zuen bezala.

Erreferentziak

 

sortze data: 2012-10-04 / eguneratze data: 2024-09-26

Uba ermita

UBA (7A, desagertua)

Dokumentazioa: [1292 Pero Arnalt d’Uhua]; 1362 Hue; 1379 [Hua, Juan de]; 1635 Hua; 1664 Hua; Huba; 1703 Rua; 1719 Huba (ermita); 1733 Hua (basilica); 1764 Huba; 1782 Huba; 1861; 1863 Ntra. Sra. de Uba; 1894.

Oharrak: Leku berean egin zen eraikinearen barruan kokatuta dago ermita. XIII. mende amaieran abizen bera modu ezberdinez aurkitzen dugu idatzita: 1292 Pero Arnalt d’Uhua, 1293 Per Arnaot de Hua, 1297 Per Arnaot de Chua. 1362. urteko dokumentua Martin Gomisen testamentua da, gaskoieraz idatzita, eta bertan dituen jabetzak: “en lo bosc du Hue & en les berges du Hue, en lostau…”, hau da, basoa, hegiak, eta etxea.

laermitadeuba.blogspot.com

“La romería de Uba” In: estibaus.info  (2002/03/..)

“Rehabilitación de Uba” In: estibaus.info  (2003/06/..)

ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altza XIX. mendeko kroniketan. Altza en la prensa del siglo XIX. Artiga Bilduma 6. Altzako Historia Mintegia (2008), (K16, 18, 24, 42, 47, 151, 164) 19,21, 26, 37, 38, 100, 101, 111 orr.

ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010), (K 31) 15 or.

CALVO BARCO, Angel María: “Santa María de Hua de la Anunciada “La Ermita de Uba”  In: Hautsa Kenduz VI (2001), 95-144 orr.

CALVO BARCO, Angel María: “Santa María de Hua de la Anunciada “La Ermita de Uba (II)”  In: Hautsa Kenduz VII (2001), 87-134 orr.

CALVO, Angel: “Romería de Uba” In: estibaus.info (2009/06/27)

CALVO BARCO, Angel: “Nuevos tiempos para la ermita de Uba” In: Hautsa Kenduz XI (20011), 151-156 orr.

CALVO, Angel: “Norberto Chiapuso in memoriam” In: estibaus.info (2011/02/..)

CALVO, Angel: “La romería de Uba de este año” In: estibaus.info (2011/05/13)

HERRERAS MORATINOS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, Altzako Historia Mintegia (2001), 43-44 orr.

INZAGARAY, Ramón: “La Capilla de Uba” In: Hautsa Kenduz II (1994), 97-107 orr.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

LANDA IJURCO, Iñigo; ETXEBESTE GONZALEZ, Juan Carlos: “Altza XIV. eta XV. mendeetan” In: Hautsa Kenduz III (1996), 51-71 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 21, 46, 95 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida de Altza a través de sus actas municipales (1843-1900). Artiga Bilduma 5. Altzako Historia Mintegia (2002), 83, 84 orr.

TELLABIDE AZKOLAIN, Josu: “Ezagutzen al duzu Altza?” In: Hautsa Kenduz VI (2001), 63-84 orr.

ZAPIRAIN, David; MORA, Juan Carlos: Altza: De los cubilares al Concejo. Formación y características del régimen jurídico-político altzatarra. Artiga Bilduma 1. Altzako Historia Mintegia (1996),17 or.

sortze data: 2012-10-02 / eguneratze data: 2016-06-09