Etiketaren artxiboa: zinegotzi

Jose Manuel Sasiain Astiasuainzarra

Altza, 1885-06-07; ?

[Jaiotza agirian: Jose Manuel Saciain Asteasueinsarra]
Aita: Carlos Saciain Echeverria
Ama: Maria Ramona Asteasueinsarra Usarraga

Lau anai-arreba ziren, bera hirugarrena.

1934, urtean Artolategi [Arbolategi] baserrian bizi zen, Sarrueta-Marrtutene. Baserritarra zen.

Altzako zinegotzia 1931-36 urte bitartean, independentea.

 

sortze data: 2021-02-25 / eguneratze data: 2021-02-25

Jose Iruretagoiena Kerejeta

Jose Iruretagoiena Kerejeta (Getaria, 1889-03-18; Altza, 1942-01-16)

Jaiotza agirian José Joaquín Yrure Querejeta bezala agertzen da (aita Juan Ygnacio Yruretagoyena Lazcano)

Altzako zinegotzia 1931-1936 urte bitartean, 1931eko otsailaren 12ko hauteskundeetan.

Lizardi baserrikoa, baserritarra.

Altzako “Confederación Agro-Pecuaria” elkartearen presidentea (1933), egoitza Herrerako Txingurri etxean zegoena. Anaitasuna elkarteko presidentea (iturria?).

Larraitz San Roman, Hautsa Kenduz: “Josefa Arregi eta bere senarra aurkitzen ditugu bertako maizterrak bezala. 1926an Josefa Arregik alargundu zuen, ondoren Jose Iruretagoienarekin ezkonduz. Lizardiko maiztertza senar-emazte berrira igaro zen.1940an Jose Iruretagoienak Lizardi erosteko pausua ematea erabaki zuen, horretarako 150.000 pezetako mailegua eskatzeko beharrean ikusi zen,horixe izan baitzen Elio Elio Magañón, Vellosako Marquesak Lizardi baserriaren truke eskatutako kopurua. Jasotako kreditua itzuli ahal izateko, Iruretagoienak baserriko basotik ahal zuen egur guztia ebaki zuen, eraikuntza material bezala salduz. Zuhaitzen motzondoak ere ikatza egiteko saldu behar izan ziren.”

Josean San Romanen Plácido semearen bitartez bildutako datuak: Josefa Arregi se casó en primeras nupcias con Nicolás Iribar y tubieron cinco hijos: Rosario, Mª Luisa, Juan Mari, Juanito y Jesús Mari (adoptado). En segundas nupcias casó con José Iruretagoyena, del caserio ¿Mañari? de Meagas (Getaria). Fue presidente de la Agrupación Agropecuaria, ubicada en Txingurri. Trabajaba en la Compañía del Tranvía. Heriotzaren kontakizuna: Talaron el robledal de Txara para madera. Los tocones los vendieron a la factoría de Luzuriaga. Para sacarlos, pusieron dinamita debajo de las raíces para luego trocearlas. Falló un cartucho y al salir del parapeto para ver qué pasaba, explotó causándole la muerte.

 

 

sortze data: 2021-02-25 / eguneratze data: 2021-07-06

Ricardo Tejada Duque de Estrada

Ricardo Jose Francisco Gabriel Maria del Carmelo, Tejada, Duque de Estrada
(Altza, 1899-03-19; 1984)
Aita: Juan Bautista, Tejada, Saenz del Prado
Ama: Trinidad, Duque de Estrada, Martinez de Morantin

Villa Iruña-n bizi zen (Intxaurrondo-Mirakruz)

Altzako zinegotzia 1931-1936, 1931eko otsailaren 12ko hauteskundetan hautatua.

Erreferentziak

http://trecedivisas.blogspot.com/2016/03/: “1111121211113> Ricardo Tejada y Duque de Estrada.- Nacido en 1899; fallecido en 1984. Inhumado en una ermita de Asturias; sobre la losa que cubre su tumba (Fg. 04) aparece esculpido el Blasón del Solar de Valdeosera (Foto: Gentileza de Manuel Luis Ruiz de Bucesta y Álvarez).”

sortze data: 2021-02-25 / eguneratze data: 2021-03-22

Carmona Guarinos, Gaspar

1933

Gaspar Cardona Guarinos Altzako zinegotzia izan zen 1931-1936 urte bitartean, hasiera
batean errepublikanoen babesarekin. Errepublika garaia aurrera joan ahala eta eskuineko alderdiak nagusitu zirenean, 1931. urtean hautatutako zinegotziak baztertuak izan ziren, Cardona izan ezik jarraitu zuela udaletxean zinegotzi-gestore bezala lanean, 1936. urtera arte, Fronte Popularra hauteskundeak irabazi zuen arte. 1931. urteko udalbatza berriro ezarri zenean, Izquierda Republicana eskaera egin zuen Cardona kanpoan uzteko, baina ez legezkoa zen. Hala ere, ordutik aurrera Cardonak udaletxeko bileretara joateari utzi zion.

Gaspar Cardona Emilia Cabañez Yibret-ekin ezkondu zen (familiaren informazioa), eta gutxienez seme bat eduki zuten, José.

1934. urteko hauteskunde erroldan hauek agertzen dira:

  • (izen-abizena – adina – bizitokia – ogibidea)
  • Cardona Cabanes José – 28 – Buenavista – Jornalero
  • Cardona Guarinos Gaspar – 59 – Idem – Tonelero
  • Cardona Guarinos Rafael – 52 – Idem – Tonelero

José Cardona Cabanes hazien saltzaile bezala aurkitzen dugu, gutxienez 1939 eta 1940 urteetan, Buenavistan.

sortze data: 2021-01-06 / eguneratze data: 2021-01-06

Pablo Landa Iribar

Pablo Landa (Zestoa, 1885-10-20; Zalla, 1937-06-27) Zestoatik Altzako Herrera auzora etorri zen lanera 1913an. Bederatzi anaia ziren Landa Iribartarrak, eta bera eta Maria Herrerara etorri ziren bizitzera; Pedro, berriz, Pablorekin oso lotuta zegoen anaia, Pasai Antxon finkatu zen, kontratista gisa lan egiteko. Jacinta Jaca Sotil emaztearekin batera (Betelu, 1889 – Altza, 1958) familia bat osatu zuten Herrerako Vista Alegre etxean, Tantarrene izenez ere ezaguna. Sei seme-alaba izan zituzten: Martin, Frantzisko, Jose Migel, Isabel, Migel eta Santiago. Jarraitu irakurtzen

sortze data: 2020-11-30 / eguneratze data: 2021-02-11

Atorrasagasti Casares, Celestino

(1920 aldera)

Celestino Atorrasagasti Casares, (Altza, 1886-05-19; Altza, 1933-12?)

Mirasun baserrikoa. Emaztea: Gregoria Arrieta. Seme-alabak: Joaquin, Francisca, Jose, Enkarna, Ana, Erasmo, Maria, Jesus.

Altzako zinegotzi hautetsia 1931-1933 urte bitartean, abertzalea. Behin-behineko alkate 1931-32 urteetan, alkatea ezin zuenean bileretan parte hartu.

Confederación Agro-Pecuaria sindikatuko idazkaria 1933. urtean.

Erreferentziak:

  • ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010), (K 74) 52 or.
  • “Confederación Agro-Pecuaria, Caserío Chingurri, José Iruretagoyena presidente, Celestino Atorrasagasti secretario. Sindicato Único”, in “Ayuntamiento de la Villa de Alza – Fiestas Patronales – año 1933”, Altzako Tokiko Bilduma, A3229
sortze data: 2012-11-15 / eguneratze data: 2021-04-19

Jose Juanes Etxebeste

(1950 aldera)

Jose Juanes Etxebeste (Errenteria, 1892-06-03; Altza, 1964-02-08)

Altzako zinegotzi hautetsia 1931 eta 1936 artean. Alkatea 1931. urtean.

Gurasoak Angel Juanes Arburu eta Juliana Echeveste Michelena izan ziren, 1891ko urtarrilaren 15ean Irunen ezkondu zirenak. Jose Juanes Modesta Ibero Arregirekin ezkondu zen lehen aldiz, eta bost seme-alaba izan zituzten: 2 mutil eta 3 neska. Modesta, Jose Juanes kartzelan zegoela hil zen, eta Josefina ahizpa arduratu zen bikotearen bost seme-alabez. Jose Juanes bigarren aldiz ezkondu zen Josefina koinatarekin 1958an.

1934ko erroldan, lanbidez eskribau gisa agertzen da, eta Berran bizi da (Villas San Antonio).

Argia, 1930-09-07: “Sobron ur etxera joan dira Juanes’tar Jose abeslari bikaña eta baita ere Alkiza’tar Luis. Ondo ibili baño ura bearrian ez ardoa eran eta etorri.”[1]

1931ko udal hauteskundeetan, bere barrutian boto gehien izan zituen hautetsia izan zen, 205. Alkate aukeratzen dute, baina dimisioa ematen du osasun arrazoiengatik. Zinegotzi hautetsi izaten jarraitzen du, aldizka, Errepublikaren abagune politikoaren arabera, frankistek Altzan sartu ziren arte, 1936-09-13an.

[1]ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010), (K 76) 53 or.

sortze data: 2012-11-11 / eguneratze data: 2021-04-19

Beretarbide Aristizaba, José Manuel

(1931-08-02)

Jose Manuel Beretarbide Aristizabal (Altza, 1898-07-22; Altza, ?)

Sasotegi-txiki (Molinao) etxean bizi zen. Jornalaria.

Altzako zinegotzi hautetsia 1931-1937 urte bitartean, abertzalea. Ebakuazioaren ondoren, Pablo Landa zinegotziarekin batera udal bulegoa ireki zuten Bilbon nazionalak sartu arte, 1937ko ekainean.

Bilboko erretiradaren ondoren atxilotu eta epaitu zuten.[1]

Erreferentziak:

  • BERETARBIDE, Joseba Imanol. Eusko Batzokiko lehendakaria. ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010), (K 95,97) 74, 77 orr.
  • [1] Pares: indultados 1956
sortze data: 2012-11-11 / eguneratze data: 2021-04-19