Kategoriaren artxiboa: Historiaurrea

Txoritokietan Neolitikoa

6TXORITOKIETAKristo aurreko 4.000 urte inguru hasi zen gure lurretan nekazaritza eta abere basatien etxekotzea. Gizakiak harria lantzeko modua ere aldatu zuen, tresna hobeak eta eraginkorragoak sortuz. Lurraldearekin zeukan harremana ere aldatu zuen gizakiak. Leize zuloetan bizitzea noizbehinkako kontua bihurtu zen. Nomada izan zena, zurezko etxeak eraikiz eta herrixka multzotan bilduz, biztanle bilakatu zen. Eraikuntzon materiala erraz hondatzen zenez, ez da haien aztarnarik iritsi guganaino. Aldaketa horiek, ordea, biztanleriaren handitzea ekarri zuten, eta baita hiletak egiten hastea ere, lurperatzeko erritoak.

Kristo aurreko 1.000 urte inguru, erro indoeuroparreko gizakiak azaldu ziren lurraldean. Nabarmen garatu ziren metalgintza eta zeramika. Horri esker, ehiza, arrantza, nekazaritza eta abelazkuntzari jardun ekonomiko berriak erantsi zitzaizkien, metal desberdinen lanketa eta merkataritza, garrantzizkoenak.

7txoritokieta

• Abereak eta landareak zaintzen ikasi genuen: artzain eta nekazari bihurtu ginen.
• Txabolak eta herrixkak eraiki genituen bizitzeko.
• Gure hildakoak lurperatzeko, trikuharriak egin genituen harkaitz handiekin Txoritokietan.
• Harremanak sendotu genituen talde ezberdinen artean.

liburua

FERNÁNDEZ, Joxe Ramon: “Gure inguruetako altxor ezezagun horiek”, In: Altza, Hautsa Kenduz I (1988), 51-54 orr.

sortze data: 2016-05-24 / eguneratze data: 2016-10-20

Ametzagainan Paleolitikoa

4AmetzagainaAltza ezin hobeagoko kokagunean daukagu ezarria. Europako Mendebaldetik Iberia Penintsularako bide naturala izanik, gure lurretatik barrena ibili izan dira, antzinatik, abereak eta gizakiak. Horren lekukotza eman dute Urumea ibarrean eta Pasaiako portuaren inguruan aurkitu diren aztarna arkeologikoek. Baina, zer dakigu gizaki haietaz?

Ehiza, arrantza eta fruitu bilketa zeukan bizitzeko. Leinuaren araberako familia-talde txikitan antolatuta, bide luzeak egiten zituen jatekoa eskuratzeko. Leize zuloetan aterpetzen zen, klima egungoa baino hotzagoa zenez. Pixkanaka, tenperaturak epelera egin zuen, eta horrekin, bestelako landareak eta bestelako abereak bertakotu ziren.

5AMETZAGAINAhitza

• Kobazuloak genituen bizileku, eta batetik bestera ibiltzen ginen inguru hauetan.
• Klan edo talde txikitan antolatzen ginen elkarri laguntzeko.
• Ehizan eta fruitu bilketan eskuratzen genuen jatekoa.
• Klima hotza zen oso, baina epelduz joan zen pixkanaka, gaur egungo landareak eta animaliak azaldu arte.
• Harrizko tresnak egiten genituen Ametzagainan ehizarako.

liburua

BARRIO, Francisco; TAPIA, Jesús: “El yacimiento prehistórico de Ametzagaina”, In: Altza, Hautsa Kenduz XI (2011), 27-67 orr.

sortze data: 2016-05-24 / eguneratze data: 2016-10-20