Etiketaren artxiboa: komikia

Gaur egungo bizimodua

26INTXAURRONDO

Bitxia izango litzateke, baina gertatuko balitz 1940an bertatik alde egindako altzatarren bat 2016 honetan itzultzea, lanak izango lituzke begi aurrean edukiko lukeena Altza dela esateko: planifikaziorik gabeko hirigintzan moldatutako auzotegi uniformeak lekukide ditugu premiak behartutako azpiegiturekin. Horren emaitza, hiriaren muga eta baserriaren atari den toki bizi bat dugula gure herria. Biztanleen lanbideak sinestea ere neke egingo litzaioke bisitariari: garai hartan industrian ateratzen zuten bizimodua altzatarrek, gaur zerbitzuen alorrak hartzen du lanerako jende gehiena. Eta azkenik, ikusi ahal izango luke iragan mendeak sortu zituen urratuetan gaindi heldu den herria dela gure Altza, zangalatrau bizi den gure Altza: oin bat Donostia bezalako hiri baten mugapeko izatearen onuran, eta beste oina samurra gertatu ez den historia propioa daukan herria izatearen harrotasunean.

27txaparrenehitza

  • Kaleko bizitza da nagusi gaur egun: etxetzarrak, espaloiak, farolak, ibilgailuak…
  • Altzatar gehienek zerbitzuetan egiten dugu lana (dendari, bulegari, zaintzaile…), beste batzuek lantegietan aritzen gara.
  • Parkeak, jolastokiak, kiroldegiak eta kulturguneak ditugu auzokideen topaleku. Baita frontoia ere! Pilotariak dauzkagu!
  • Dena ez da kalea ordea: bazter paregabeak dauzkagu naturaz gozatzeko Altzan bertan, aspaldiko garaietan bezala!

liburua

ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: “Manuel Arrieta Irizar, afición al ciclismo”, In: Altza, Hautsa Kenduz XI (2011), 221-230 orr.

APALATEGI ERBITI, Juan Luis: “Osteguna-Larratxo. Una asociación vecinal comprometida con su Barrio”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 161-170 orr.

ARANA, Xabier; BURGI, Ion: “Una pequeña gran historia de prevención: el Taller de Askagintza-Altza”, In: Altza, Hautsa Kenduz XI (2011), 183-192 orr.

ARRIETA YARZA, Elena: “Kataliñenetik Illarregira. Joxe Mari Arrieta Irizar. Festarik festa”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 245-254 orr.

CAÑAMERO, Antonio: “1981-1996. Población y desarrollo urbano en Altza”, In: Altza, Hautsa Kenduz VII (2003), 173-181 orr.

IBILIZ SOLIDARITZA TALDEA: “Sensibilización ante la injusticia y la pobreza”, In: Altza, Hautsa Kenduz IX (2007), 203-213 orr.

PEÑA ORIA, Juantxo: “Aterpea 1976-2013”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 171-188 orr.

PEREZ, Raul: “La Champions de Altza”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 215-218 orr.

PEREZ, Raul: Juantxo Koka: “Pilotalekuko artista”, In: Altza, Hautsa Kenduz XI (2011), 213-220 orr.

UBILLOS SALABERRIA,  Mikel: “Ulia Historian, bidez bide”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 83-90 orr.

[Bibliografia gehiago]

 

sortze data: 2016-05-25 / eguneratze data: 2020-03-09

1141, Altza historian ageri

8ILURGITA

XII. mendea bere erditsuan zela ageri zaigu Altza historia idatzian, eta ageri behar zuen. Garai hartako gizakiek teknikan eginak zituzten aurrerapenek eta demografian hartu zuten hazkundeek aldakuntza nabarmenak eragin zituzten Altzan bertan biztanleriaren antolamenduan, bai eremu sozialean, bai lurraldearenean. Inguruarekin hasi zuten harreman berriak aurreneko herrixkak azaltzea ekarri zuen. Ez dakigu zehazki zeri dagokion agirietan azaltzen den «Alça» izenak, biztanleria multzo bat adierazten duen edo multzo honek baliabideak ustiatzen zituen eremua adierazten duen. Argi dago ordea eremu hori, lurralde hori Iruñeko Erregearen manupekoa zela, urte batzuk geroago Donostia herritu zuen harena berarena. Nolanahi dela, lurraldearen gehiena basoa zen gurean: nekazaritzarako eta abelazkunderako guneak, beraz, baina itsasoa bertan edukirik, arrantza zuten beste alor ekonomiko bat.

9ILURGITAbokata

• Nafarroako erregea zen gure Jaun Nagusia.
• Gure herria aipatu zuen historiak estreinakoz: Altza paperetan idatzia!
• Basoa zen ingurua, basoa zen gure aberastasuna.
• Mendian ganadua zaindu eta itsasoan arraina harrapatu, egiten genuen guk.

liburua

ETXEBESTE, Juan Carlos; LANDA, Iñigo: “Altzako Erdi Aroa izenez izen”, In: Altza, Hautsa Kenduz II (1994), 69-84 orr.

MORA, Juan Carlos; ZAPIRAIN, David: De los cubilares al Concejo. Formación y características del régimen jurídico-político altzatarra. Artiga Bilduma 1. Altzako Historia Mintegia (1996).

sortze data: 2016-05-24 / eguneratze data: 2020-03-09

Txoritokietan Neolitikoa

6TXORITOKIETAKristo aurreko 4.000 urte inguru hasi zen gure lurretan nekazaritza eta abere basatien etxekotzea. Gizakiak harria lantzeko modua ere aldatu zuen, tresna hobeak eta eraginkorragoak sortuz. Lurraldearekin zeukan harremana ere aldatu zuen gizakiak. Leize zuloetan bizitzea noizbehinkako kontua bihurtu zen. Nomada izan zena, zurezko etxeak eraikiz eta herrixka multzotan bilduz, biztanle bilakatu zen. Eraikuntzon materiala erraz hondatzen zenez, ez da haien aztarnarik iritsi guganaino. Aldaketa horiek, ordea, biztanleriaren handitzea ekarri zuten, eta baita hiletak egiten hastea ere, lurperatzeko erritoak.

Kristo aurreko 1.000 urte inguru, erro indoeuroparreko gizakiak azaldu ziren lurraldean. Nabarmen garatu ziren metalgintza eta zeramika. Horri esker, ehiza, arrantza, nekazaritza eta abelazkuntzari jardun ekonomiko berriak erantsi zitzaizkien, metal desberdinen lanketa eta merkataritza, garrantzizkoenak.

7txoritokieta

• Abereak eta landareak zaintzen ikasi genuen: artzain eta nekazari bihurtu ginen.
• Txabolak eta herrixkak eraiki genituen bizitzeko.
• Gure hildakoak lurperatzeko, trikuharriak egin genituen harkaitz handiekin Txoritokietan.
• Harremanak sendotu genituen talde ezberdinen artean.

liburua

FERNÁNDEZ, Joxe Ramon: “Gure inguruetako altxor ezezagun horiek”, In: Altza, Hautsa Kenduz I (1988), 51-54 orr.

sortze data: 2016-05-24 / eguneratze data: 2016-10-20

Ametzagainan Paleolitikoa

4AmetzagainaAltza ezin hobeagoko kokagunean daukagu ezarria. Europako Mendebaldetik Iberia Penintsularako bide naturala izanik, gure lurretatik barrena ibili izan dira, antzinatik, abereak eta gizakiak. Horren lekukotza eman dute Urumea ibarrean eta Pasaiako portuaren inguruan aurkitu diren aztarna arkeologikoek. Baina, zer dakigu gizaki haietaz?

Ehiza, arrantza eta fruitu bilketa zeukan bizitzeko. Leinuaren araberako familia-talde txikitan antolatuta, bide luzeak egiten zituen jatekoa eskuratzeko. Leize zuloetan aterpetzen zen, klima egungoa baino hotzagoa zenez. Pixkanaka, tenperaturak epelera egin zuen, eta horrekin, bestelako landareak eta bestelako abereak bertakotu ziren.

5AMETZAGAINAhitza

• Kobazuloak genituen bizileku, eta batetik bestera ibiltzen ginen inguru hauetan.
• Klan edo talde txikitan antolatzen ginen elkarri laguntzeko.
• Ehizan eta fruitu bilketan eskuratzen genuen jatekoa.
• Klima hotza zen oso, baina epelduz joan zen pixkanaka, gaur egungo landareak eta animaliak azaldu arte.
• Harrizko tresnak egiten genituen Ametzagainan ehizarako.

liburua

BARRIO, Francisco; TAPIA, Jesús: “El yacimiento prehistórico de Ametzagaina”, In: Altza, Hautsa Kenduz XI (2011), 27-67 orr.

sortze data: 2016-05-24 / eguneratze data: 2016-10-20