Liberalek maila politikoan hartu zuten nagusigoa lotua dago maila ekonomikoan izan genituen aldaketekin, hauetatik abiatu baitzen Gipuzkoa, nekazaria izatetik, industriala izatera iritsiko zen berrikuntzan. Lege berriek burdinbideak, errepideak eta banketxeak sortzea eta sendotzea ekarri zuten. Finantzetan eta garraioetan egindako hobekuntzak bideratu zuen lantegietan handizka sortzen hasitako lanak merkaturatu ahal izatea.
Bigarren Karlistadak berak ezin izan zuen garapen hau eragotzi. Ahulaldi bat eragin zuen, askoz gehiago ez. Gerra amaitu zenerako Altza independentea zen eta Gipuzkoako herririk garrantzitsuenetan zegoen, gorantzako eraldatze batean. Eraldatze hura hainbat alorretan atzeman zitekeen: politikan, alderdi berriak azaldu ziren, nazionalista eta sozialista; hirigintzan, bestelakotze nabarmenak egin zituzten auzo batzuek, argindarrak eragin handia izan zuen; kulturan, elkarte eta zirkulu berriak sortu ziren.
- Errepide nagusia eta trenbidea Altzan sartu ziren Buenavistatik barrena.
- Portuak garrantzi handia hartu zuen orduan.
- Fabrikak, tailerrak eta biltegiak erruz ugaritu ziren gure udalerrian.
- Altzatarron erdiak baserrian ateratzen genuen bizimodua, eta beste erdiak kaleko lanbideetan.
ALBERO MENDIBURU, Maite: “Garai bateko Martutene. Jolas parkea eta zezen plaza”, In: Altza, Hautsa Kenduz VIII (2005), 31-70 orr.
ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altza XIX. mendeko kroniketan. Artiga Bilduma 6. Altzako Historia Mintegia (2008).
ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010).
CASARES, Segundo: “Escrito en contra de la posible anexión a San Sebastián”, In: Altza, Hautsa Kenduz V (1999), 111-116 orr.
HERNÁNDEZ DEL CAÑO, Marijose: “Desanexiones y anexiones de Alza a San Sebastián (1821-1940) ”, In: Altza, Hautsa Kenduz V (1999), 77-110 orr.
LANDA, Iñigo: “Argumentos y documentos frente al intento de imposición de Pasaia”, In: Altza, Hautsa Kenduz X (2009), 81-136 orr.
ROQUERO USSIA, M. Rosario: La vida de Altza a través de sus actas municipales (1843-1900). Artiga Bilduma 5. Altzako Historia Mintegia (2002).
ROQUERO USSÍA, Mª Rosario: “Altza 1910-1940”, In: Altza, Hautsa Kenduz VIII (2005), 117-134 orr.
ROQUERO USSÍA, Mª Rosario: “Altza a principios del siglo XX. Las ordenanzas municipales de 1910”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 9-14 orr.