Kategoriaren artxiboa: Kirolaria

Lorza, Amelia

Argazkia: Euskal Giroa Elkartea

Albainan (Trebiñu) jaio zen atleta, 1959ko urtarrilaren 5ean, eta bederatzi urte zituenetik Bidebietan bizi da. Hamahiru urterekin hasi zen korrika, eta ibilbide gehiena C.D. Herrerarekin egin zuen.

Palmaresa:

  • Junior mailako Espainiako txapelduna izan zen 1500 metrokoan, 1977an.
  • Euskadiko kros txapelduna 1978-79-80-81- 82-83-85 urteetan.
  • Munduko Kros Txapelketan parte hartu zuen 1977-78-79-80-81-82-85 urteetan.
  • Espainiako kros txapelduna 1.500 metrokoan 1980an.
  • 1.500 metroko Espainiako txapelduna 1983an.
  • 1984an, Espainiako txapelduna eta Espainiako errekorra (35.50.9), 10000 metrokoan.
  • 1985ean Espainiako txapeldun izan zen 3000 eta 5000 metrokoan.
  • Gipuzkoako errekorrak: 1500 metro, 4.15.86 (1982); 3000 metro, 9.04.74 (1985); eta 5000 metro, 16.13.8 (1985). Errekor hauek, gutxienez, 2007ra arte iraun zuten, eta euskal errekor bezala, 1987, 1998 eta 1996 arte iraun zuten, hurrenez hurren.
  • 15 aldiz nazioartean.

Erreferentziak

  • García Martínez de Murguia, José María; Arozamena Ayala, Ainhoa. LORZA LÓPEZ, Amelia. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2019. [Kontsulta data: 2019ko Azaroaren 22a]. Eskuragarri hemen: http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/lorza-lopez-amelia/ar-89811/

Argazkia: Club Atlético San Sebastián

Argazkia: Auñamendi Entziklopedia

sortze data: 2019-11-22 / eguneratze data: 2019-11-22

Arrieta Irizar, Manuel

Manuel Arrieta Irizar (Altza, 1949) txikitatik txirrindularitzari pasio osoz lotuta egon da, hasieran txirrindulari bezala eta gero txirrindularitza-talde desberdinetako laguntzaile gisa. Bere garai onenak Reynolds-Banesto taldean eman zituen 1981-2003 urte bitartean. Egun erretiratua dago.

Biografia

Kataliñene baserriko lau anai arrebetako bat, gaztetik izan zuen txirrindularitzarekiko afizioa. Bere aita Joakin izan zen txikitan lehenego bizikleta ekarri zuena, Juan Mari Arzaken amak merkatuan emandako bizikleta jaso eta Pelegriñeneko Martxel Arrieta konpondu ondoren.

Aurrerago, Anastasi amak bizikleta berria erosiko dio eta Egia auzoan ospatu zen “Trofeo Zummy” lasterketan lortu zuen bere lehenengo garaipena, 1966. urtean. Ondoren, Hernaniko “Memorial Gervais” lasterketan Gipuzkoako txapelduna izan zen eta Pasai Antxoko Romeral Pequeño tabernan “Manuel Arrieta” izeneko jarraitzaile-talde bat sortu zen.

Bere ibilbide profesionalak ez zuen gehiegi iraun ordea eta 22 urterekin txirrinda alde batera uztea erabaki zuen txirrindularitza profesionalaren munduan beste modu batean jarraitzeko. Horrela, hurrengo hamarkadetan bere ibilbide profesionala txirrindularitza talde desberdinetan garatu zuen, laguntzaile gisa. Espainiako talde nazional desberdinetan jardun zuen baina bere urrezko urteak Banesto-Reynolds taldean igaro zituen, 22 urte ibili zen taldean lanean eta bertan maila goreneko hainbat txirrindularirekin batera lan egiteko aukera izan zuen. Horien artean, Miguel Indurain da nabarmenena, zeinekin maila profesionalean zein pertsonalean oso harreman estua izan zuen.

Data aipagarriak

  • 1966. urtean Egiako Zumy saria irabazi zuen bertan egin zen Egiako Lehenengo Txirrindulari Lasterketa.
  • 1971-1981 Espainian maila nazionaleko selekzioko laguntzailea.
  • 1981-2003.Reynolds-Banesto taldeko laguntzailea izan zen.

Erreferentziak

sortze data: 2012-10-04 / eguneratze data: 2015-07-02

Koka, Juantxo

Juan de la Coca Perez, 1973ko martxoaren 18an jaio zen Altzan, Larraundi 7 kalean, frontoi zaharretik oso gertu. Altzan izan den kirolaririk ezagunenetakoa dugu eta lehen mailako pilotaria bezala oroitzen dugu.

Gaztetan Jose Mari Arrarasek begiz jo eta berak bideratu zuen pelotaren mundura, nahiz eta bera Sporting de Herrera Futbol Taldean ibili. Maila guztietatik pasa ostean, 19 urterekin bere lehenongo partida profesionala jokatzea lortu zuen, kontratua sinatu eta zazpi hilabetera.

Lehenengo partida profesionala Eibarko Astelena frontoian izan zen, 1993ko martxoaren 7an. Koka eta Aldazabal III bikotea izan zen garaile Lejardi eta Azkarateren aurkako norgehiagokan. Estreno polita izan zuen, orokorrean kritika positiboak jasoz.

Kokaren bizitzak hainbat pasadizo ezberdin izan ditu, baina dudarik gabe hauek izango genituzke bere bizitza profesionaleko data garrantzitsuenak; 1997ko martxoaren lehena izango genuke bat. Bigarren Mailako Txapelketaren finala jokatu zuenekoa, Mikel Goñi famautuaren aurka. Txapela etxera eramatea lortu zuen zuen 22-20eko markagailu estuaren ostean. Beste data bat 2002ko Buruz Buruko txapelketaren final zortzirenetan Mikel Goñirekin gurutzatu zenekoa izango zen. Eibarko pilotalekuan jokatu zen partida eta tanto bakarragatik galdu zuen altzatarrak, 22.- 21 gelditu zen markagailua. Goia ordea 2003. urtean jo zuen. Hogeitabederatzi urterekin Belokiren kidea zen Pablo Berasaluzeren lesioa zela medio, finalera iritsi eta bertan Olaizola II eta Pascualek osatzen zuten taldeari gailentzea lortu zuten; 22-15 gelditu zen markagailua.

Aurreko datek oroitzapen onak ekartzen dituzten bitartean, 2009. urtea latza izan zen Juantxo Kokarentzat. Asegarcek ez zion kontratua berritu nahi izan, ondorioz Garfe enpresa apalarekin sinatu eta txapelketa eta frontoi garrantztitsuei agur esan behar izan zien. Hainbat urtetan haurrak entrenatzen ibili izan da ere.
Pilotak poza baino ez diola eman esan izan ohi du.

Erreferentziak:

  • PEREZ, Raul.”Juantxo Koka: pilotalekuko artista”. In: Altza, Hautsa Kenduz XI (2011). 213-220 orr.
  • Juantxo Koka Altzako Tokiko Bilduman
sortze data: 2012-10-04 / eguneratze data: 2019-11-22