Kategoriaren artxiboa: Ekitaldiak

Motokrosa

Eduki hau ez dago euskaraz

sortze data: 2019-12-01 / eguneratze data: 2019-12-01

Altzako Areto-futbol Txapelketa

Altzako Areto-futbol Txapelketa 1982an hasi zen jokatzen, apirila eta maiatzean hilabeteetan. Hasiera batean Oleta Herri Ikastetxearen patioan jokatzen zen. Hamar pertsonez osaturiko hamaika talde izatetik 25 urteaurrena ospatu zenerako hogeitabost talde izatera pasa ziren. Auzoko bizikidetza bultzatzeko proiektua izanik hasiera batean Altzakoak K.E., Boskotarrak, Roteta, Altzaltarra, Leosiñeta eta Herrera elkarteekin batera antolakuntzan ibili ziren. Zazpigarren edizioan Zubipe Kirol Elkarteak hartu zuen ardura. Ardura honek etengabe iraun zuen 2009. urtea iritsi arte. Nahiz eta txapelketa ongi joan errelebu faltak ezinbesteko amaiera eman zion ekimen honi. Azkeneko urteetan hirurehun jokalari inguru batzea lortu zuten.

PEREZ, Raul. “La champions de Altza”. In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 215-218 orr.

Altzako Areto-futbol Txapelketari buruzko dokumentu eta argazkiak Altzako Tokiko Bilduman.

sortze data: 2015-07-02 / eguneratze data: 2019-10-28