Kategoriaren artxiboa: Komikia

Gaur egungo bizimodua

26INTXAURRONDO

Bitxia izango litzateke, baina gertatuko balitz 1940an bertatik alde egindako altzatarren bat 2016 honetan itzultzea, lanak izango lituzke begi aurrean edukiko lukeena Altza dela esateko: planifikaziorik gabeko hirigintzan moldatutako auzotegi uniformeak lekukide ditugu premiak behartutako azpiegiturekin. Horren emaitza, hiriaren muga eta baserriaren atari den toki bizi bat dugula gure herria. Biztanleen lanbideak sinestea ere neke egingo litzaioke bisitariari: garai hartan industrian ateratzen zuten bizimodua altzatarrek, gaur zerbitzuen alorrak hartzen du lanerako jende gehiena. Eta azkenik, ikusi ahal izango luke iragan mendeak sortu zituen urratuetan gaindi heldu den herria dela gure Altza, zangalatrau bizi den gure Altza: oin bat Donostia bezalako hiri baten mugapeko izatearen onuran, eta beste oina samurra gertatu ez den historia propioa daukan herria izatearen harrotasunean.

27txaparrenehitza

  • Kaleko bizitza da nagusi gaur egun: etxetzarrak, espaloiak, farolak, ibilgailuak…
  • Altzatar gehienek zerbitzuetan egiten dugu lana (dendari, bulegari, zaintzaile…), beste batzuek lantegietan aritzen gara.
  • Parkeak, jolastokiak, kiroldegiak eta kulturguneak ditugu auzokideen topaleku. Baita frontoia ere! Pilotariak dauzkagu!
  • Dena ez da kalea ordea: bazter paregabeak dauzkagu naturaz gozatzeko Altzan bertan, aspaldiko garaietan bezala!

liburua

ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: “Manuel Arrieta Irizar, afición al ciclismo”, In: Altza, Hautsa Kenduz XI (2011), 221-230 orr.

APALATEGI ERBITI, Juan Luis: “Osteguna-Larratxo. Una asociación vecinal comprometida con su Barrio”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 161-170 orr.

ARANA, Xabier; BURGI, Ion: “Una pequeña gran historia de prevención: el Taller de Askagintza-Altza”, In: Altza, Hautsa Kenduz XI (2011), 183-192 orr.

ARRIETA YARZA, Elena: “Kataliñenetik Illarregira. Joxe Mari Arrieta Irizar. Festarik festa”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 245-254 orr.

CAÑAMERO, Antonio: “1981-1996. Población y desarrollo urbano en Altza”, In: Altza, Hautsa Kenduz VII (2003), 173-181 orr.

IBILIZ SOLIDARITZA TALDEA: “Sensibilización ante la injusticia y la pobreza”, In: Altza, Hautsa Kenduz IX (2007), 203-213 orr.

PEÑA ORIA, Juantxo: “Aterpea 1976-2013”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 171-188 orr.

PEREZ, Raul: “La Champions de Altza”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 215-218 orr.

PEREZ, Raul: Juantxo Koka: “Pilotalekuko artista”, In: Altza, Hautsa Kenduz XI (2011), 213-220 orr.

UBILLOS SALABERRIA,  Mikel: “Ulia Historian, bidez bide”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 83-90 orr.

[Bibliografia gehiago]

 

sortze data: 2016-05-25 / eguneratze data: 2020-03-09

1960ko hamarraldia, immigrazioa

24ETORKINA

Diktaduraren abaroan, Donostiako Udalak bertako merkatarien aspaldiko asmoa bete nahi izan zuen, alegia, Pasaiako portuaren anexioa, Antxo eta San Pedro barrutiak bereganatuta. Hiria handitzeko eremua ematearen truke, Donostiak bere gain hartuko zituen bi barrutien arazo ekonomikoak, eta azpiegiturak eskainiko zituen. Baina 1940an Ministro Kontseiluak Altza eta Astigarraga anexionatzeko baimena eman zion arren, zortzi urte geroago, 1948an, ezezkoa eman zion Donostiari portuaren gainean zuen asmoan.

Altza mendi-herria izan zen 600 urtez, baserria zuela ekonomiaren oinarri eta herritarren bizileku. Baina XX. mendearen erdialdera bizitegi berri ugari eraiki ziren bere mugapean, multzo handitan lan bila zetozen immigranteak hartzeko. Kualifikazio industrialik gabeko nekazari txiroak izanik, lan-indar merkea gertatu zitzaizkien altzatar berri haiek Pasaiako, Donostiako eta inguruetako lantegi eta zerbitzu handiei. Altzak egun daukan kale tankera, hazkunde demografiko nahasi eta desordenatu haren emaitza dugu.

25INMIGRAZIOAbokata

  • Altzako inguruak zeharo aldatu ziren, ezin genuen sinistu.
  • Udaberriko xixa bezala sortu ziren bazter guztietan fabrikak eta tailerrak.
  • Jende asko etorri zen lan egitera, nekarazi pobreak ziren gehienak.
  • Auzune osoak eraiki zituzten etorri berriak hartzeko, baina oso modu aldrebesean eginak.

liburua

BARANDIARAN, Bixente: “Orain berrogeita amar urte”, In: Altza, Hautsa Kenduz IV (1997), 17-20 orr.

CAÑAMERO, Antonio: “Algunos aspectos del desarrollo urbano y demográfico de Alza”, In: Altza, Hautsa Kenduz I (1988), 55-72 orr.

CAÑAMERO, Antonio: “Bidebieta-La Paz- Azcuene: un estudio urbano y demográfico”, In: Altza, Hautsa Kenduz II (1994), 23-48 orr.

CAÑAMERO, Antonio: “Santa Bárbara, Roteta, Arrizar, Arriberri, Los Boscos: un estudio urbano y demográfico”, In: Altza, Hautsa Kenduz II (1994), 49-68 orr.

CASTRO, Javier: “Retazos del Puerto Comercial de Pasajes, años 1947-1950”, In: Altza, Hautsa Kenduz V (1999), 127-140 orr.

DÁVILA, Antonio: “El trolebús”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 277-280 orr.

LAMARIANO, Iker: “Maria Kristina Kolonia eta Gipuzkoako Etxe Merkeak”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 69-82 orr.

MARTÍNEZ, Arantza;  MURILLO, Isabel: “Parque de Bidebieta”, In: Altza, Hautsa Kenduz III (1996), 97-108 orr.

SAIZ PADRONES, Lucía: “Recuerdos de mis vivencias”, In: Altza, Hautsa Kenduz IX (2007), 113-133 orr.

ZUBIZARRETA GEREDIAGA, Ignacio: “100 años de contribución de Herrera a Donostia”, In: Altza, Hautsa Kenduz V (1999), 187-198 orr.

[Bibliografia gehiago]

 

sortze data: 2016-05-25 / eguneratze data: 2020-03-09

1936-1939, Gerra Zibila

22GERRAZIBILA2

Espainiako Gerra Zibila sortu aurreko egoera (1936) aski nahasia zen maila politiko, ekonomiko eta sozialean. Gizartea hautu politiko desberdinetan aurkatua zegoen, batak bestea ulertzeko zubirik gabe, Karlistaden ondoriozko elkarren uko gogorrean.

Egoera hau larriagotu egin zen urte bereko otsailean, Frente Popular koalizioak (Komunistak, Sozialistak, Nazionalistak) hauteskundeak irabaztearekin. Garaipen hartatik sortu zen gobernua iraultzailea iritzirik, goi mailako militar batzuk (Franco, Mola…) hausnarrean hasi ziren gobernua ez ezik Errepublika bera ere suntsitzeko. Donostia izan zen matxinatu haien botapean gertatu zen aurreneko hiriburua (1936ko irailaren 13an). Altza ere egun horretantxe bereganatu zuten. Hala ere, altzatar asko enrolatu zen errepublikaren aldeko konpainietan, eta beste batzuek ihes egin zuten Lapurdira eta Bizkaira. Zeharo hondatu zen bizimodua: jatekoa eskas, errepresalia politikoak, tropak ostatatu beharra… Krisi ekonomiko handiko urteak. Eta Bigarren Mundu Gerrak eta Francoren erregimenak ezarritako neurri autarkikoek areagotu zituzten gerraren ondorio suntsigarriak: kartilak, errazionamendua, merkatu beltza, zanpaketa soziala…  Frankismoaren urterik beltzenak izan genituen eta, beti bezala, jende xehea izan zen gehien sufritu zuena.

23GERRAZIBILAbokataz

  • Franco y otros militares se levantaron contra la República para acabar con la libertad.
  • En Altza, organizamos la 1ª Compañía Roja para enfrentarnos al levantamiento.
  • Y muchos vecinos tuvimos que huir de la guerra hacia Bizakia y Lapurdi.
  • Al terminar la guerra, los franquistas nos vendieron: ¡Dejaron Altza en manos de Donostia!

liburua

ALDIZKARI TALDEA: “Actas y documentos”, In: Altza, Hautsa Kenduz I (1988), 91-124 orr.

ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: “Documentos de la Guerra Civil en Altza”, In: Altza, Hautsa Kenduz XI (2011), 135-150 orr.

ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010).

CASTRO, Javier: “Retazos del Puerto Comercial de Pasajes, años 1947-1950”, In: Altza, Hautsa Kenduz V (1999), 127-140 orr.

CEREZO BASELGA, Aitor: “II. Errepublika Altzan udaletxeko akten bidez”, In: Altza, Hautsa Kenduz VIII (2005), 71-115 orr.

HERNÁNDEZ DEL CAÑO, Marijose: “Desanexiones y anexiones de Alza a San Sebastián (1821-1940) ”, In: Altza, Hautsa Kenduz V (1999), 77-110 orr.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Gure aitona eta Gerra Zibila, memoria eta Historia”, In: Altza, Hautsa Kenduz XI (2011), 105-134 orr.

LASA, Martín José, FSC: “Crónica de la Comunidad de Alza-Herrera de los Hermanos de las Escuelas Cristianas”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 107-138 orr.

ROQUERO USSÍA, Mª Rosario: “Altza 1910-1940”, In: Altza, Hautsa Kenduz VIII (2005), 117-134 orr.

UBILLOS, Mikel: “Estudio de los límites del antiguo municipio de Alza”, In: Altza, Hautsa Kenduz I (1988), 13-50 orr.

[Bibliografia gehiago]

sortze data: 2016-05-25 / eguneratze data: 2020-03-09

XIX. mendea, gizarte berria

20industria3

Liberalek maila politikoan hartu zuten nagusigoa lotua dago maila ekonomikoan izan genituen aldaketekin, hauetatik abiatu baitzen Gipuzkoa, nekazaria izatetik, industriala izatera iritsiko zen berrikuntzan. Lege berriek burdinbideak, errepideak eta banketxeak sortzea eta sendotzea ekarri zuten. Finantzetan eta garraioetan egindako hobekuntzak bideratu zuen lantegietan handizka sortzen hasitako lanak merkaturatu ahal izatea.

Bigarren Karlistadak berak ezin izan zuen garapen hau eragotzi. Ahulaldi bat eragin zuen, askoz gehiago ez. Gerra amaitu zenerako Altza independentea zen eta Gipuzkoako herririk garrantzitsuenetan zegoen, gorantzako eraldatze batean. Eraldatze hura hainbat alorretan atzeman zitekeen: politikan, alderdi berriak azaldu ziren, nazionalista eta sozialista; hirigintzan, bestelakotze nabarmenak egin zituzten auzo batzuek, argindarrak eragin handia izan zuen; kulturan, elkarte eta zirkulu berriak sortu ziren.

21BUENABISTAbokata2

  • Errepide nagusia eta trenbidea Altzan sartu ziren Buenavistatik barrena.
  • Portuak garrantzi handia hartu zuen orduan.
  • Fabrikak, tailerrak eta biltegiak erruz ugaritu ziren gure udalerrian.
  • Altzatarron erdiak baserrian ateratzen genuen bizimodua, eta beste erdiak kaleko lanbideetan.

liburua

ALBERO MENDIBURU, Maite: “Garai bateko Martutene. Jolas parkea eta zezen plaza”, In: Altza, Hautsa Kenduz VIII (2005), 31-70 orr.

ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altza XIX. mendeko kroniketan. Artiga Bilduma 6.  Altzako Historia Mintegia (2008).

ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010).

CASARES, Segundo: “Escrito en contra de la posible anexión a San Sebastián”, In: Altza, Hautsa Kenduz V (1999), 111-116 orr.

HERNÁNDEZ DEL CAÑO, Marijose: “Desanexiones y anexiones de Alza a San Sebastián (1821-1940) ”, In: Altza, Hautsa Kenduz V (1999), 77-110 orr.

LANDA, Iñigo: “Argumentos y documentos frente al intento de imposición de Pasaia”, In: Altza, Hautsa Kenduz X  (2009), 81-136 orr.

ROQUERO USSIA, M. Rosario: La vida de Altza a través de sus actas municipales (1843-1900). Artiga Bilduma 5. Altzako Historia Mintegia (2002).

ROQUERO USSÍA, Mª Rosario: “Altza 1910-1940”, In: Altza, Hautsa Kenduz VIII (2005), 117-134 orr.

ROQUERO USSÍA, Mª Rosario: “Altza a principios del siglo XX. Las ordenanzas municipales de 1910”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 9-14 orr.

 

[Bibliografia gehiago]

sortze data: 2016-05-25 / eguneratze data: 2020-03-09

Gaurko gizartearen erroak

18karlistadaaltzatarra2

XIX. mendea nolakoa izango zen, garrantzi handiko ondorioak ekarriko zituzten bi gertakarik iragarri zuten: Industriaren Iraultzak eta Frantziako Iraultzak. Batak alor ekonomikoa irauli zuen, besteak alor politikoa. Biek ala biek aldaketa sakonak eragin zituzten gizartean.

Ideologia aldetik, bitan zatitu zen gizartea: monarkikoak, tradiziozaleak, erregimen zaharraren alde, eta liberalak, esku hartze handiagoaren zaleak, legedia moderno baten alde.

Liberalen eta karlisten arteko liskarrak armetan gauzatu ziren (Lehen eta Bigarren Karlistadak). Donostia Gipuzkoako liberalen habia izanik, ezinbestekoa zen borroka hauek Altza gogor jotzea. Gure herria nekazari gunea zen, gizarte zaharrekoa, karlista, eta aldameneko hiria berriz gizarte berriaren aldekoa, liberala. Borroka frontearen lehen lerroan gertatu zen Altza, eta gerraren hondamenak jasan zituen. Gure inguruan dauzkagun gaztelu gotorrak dira borroka haien lekuko: Ametzagaina, San Marko, Txoritokieta.

Krisialdi politiko honen zurrunbiloan, Altza independentea izan zen 1821etik 1823ra, eta geroago, 1879an, udalerri izendatu zuten.

19KARLISTADAiñigo

  • Liberalak eta tradiziozaleak, bi bando sortu: hura elkar hil beharra!
  • Gotorlekuak eraiki genituen mendigainetan.
  • Txikizio izugarria izan zen hemen sagastietan eta baserrietan.
  • Altza udalerri bihurtu zen, merezia genuen poz pixka bat!

liburua

ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: “Azken karlistadaren lekukoak”, In: Altza, Hautsa Kenduz XI (2011), 61-87 orr.

FERNÁNDEZ, José Ramón: “Travesía de los tres fuertes”, In: Altza, Hautsa Kenduz II (1994), 115-118 orr.

LANDA, Iñigo: “Altzaren lehen independentziaren agiri bilduma”, In: Altza, Hautsa Kenduz IV (1997), 153-172 orr.

LANDA, Iñigo: “Argumentos y documentos frente al intento de imposición de Pasaia”, In: Altza, Hautsa Kenduz X  (2009), 81-136 orr.

LARRINAGA, Carlos: “Algunos apuntes sobre el Fuerte de San Marcos y el Campo Atrincherado de Oyarzun”, In: Altza, Hautsa Kenduz III (1996), 147-152 orr.

MUÑOZ ECHABEGUREN,  Fermín: “Alza, el Trienio Liberal y la invasión francesa 1820-1828”, In: Altza, Hautsa Kenduz IX (2007), 37-46 orr.

ROQUERO USSÍA, Mª Rosario: “La primera guerra Carlista y sus consecuencias (1832-1862)”, In: Altza, Hautsa Kenduz IV (1997), 103-134 orr.

ROQUERO USSÍA, Mª Rosario: “La primera guerra carlista y Altza (II)”, In: Altza, Hautsa Kenduz V (1999), 57-70 orr.

ROQUERO USSÍA, Mª Rosario: “Pleito seguido entre la Población de Alza y el Ayuntamiento de San Sebastián sobre el cierre de dos tabernas (1828-1829)”, In: Altza, Hautsa Kenduz VII (2003), 157-171 orr.

ROQUERO USSIA, M. Rosario: La vida de Altza a través de sus actas municipales (1843-1900). Artiga Bilduma 5. Altzako Historia Mintegia (2002).

SÁEZ GARCÍA, Juan Antonio: “Fortificaciones decimonónicas en el sector oriental del término Municipal de Donostia-San Sebastián”, In: Altza, Hautsa Kenduz VII (2003), 31-68 orr.

SÁEZ GARCÍA, Juan Antonio: “Los fuertes de Alza y del Almirante (Donostia-San Sebastián) en la última confrontación carlista”, In: Altza, Hautsa Kenduz IX (2007), 9-18 orr.

[Bibliografia gehiago]

sortze data: 2016-05-25 / eguneratze data: 2020-03-09

XVIII. mendea, krisiari jo eta pasa

16ARTOABILTZEN

XVI. mendea hazkunde aroa izan baldin bazen, XVII.a krisiaren mendea izan zen: Ternuan balearen arrantza bakandu, burdinaren esportazioa urritu, gari eta arto uztak apaldu. Hala ere, XVII.aren hasieran soroetan sartu zen Ameriketako artoak estali egin zuen, neurri handi batean, bestelako laboreetan zegoen eskasia. Eta horrenbestez, halako iraultzatxo bat gertatu zen nekazaritzan XVIII. mendean, baserri berri ugari sortzeraino.

Ekonomiaren alor garrantzitsua ziren herri ondasunak. Altzatarrek Urumeako Mendi Zilegietan zeukaten ondasunon zati handi bat, Nafarroako mugatik hurbil: Altzabasoa. Hango ondasunak ustiatzeko eskubidea, Altzako biztanleek zeukaten, eta handik ateratzen zuten Urumeako burdinolek erosten zieten egurra eta egur-ikatza.

17SARROETAhitza

  • Amerikatik landare berri bat ekarri genuen: geroztik, esaten den bezala, hamaika alfer mantendu du artoak.
  • Lurra landuko baldin bagenuen, beharko baserri asko eraiki!
  • Urumeako zilegi mendietan egur-ikatza egiten genuen burdinoletarako.
  • Urumea ibaia garraio-bide bikaina zen mendialdetik itsasalderako.

liburua

AGUIRRE SORONDO, Antxon: “Plan Beneficial de Alza”, In: Altza, Hautsa Kenduz VII (2003), 83-85 orr.

CALVO, Ángel: “Altza basoa”, In: Altza, Hautsa Kenduz V (1999), 117-126 orr.

JIMÉNEZ BASANTE,  Gonzalo: “Economía y privilegio en el Antiguo Régimen: La población de Alza en el siglo XVIII”, In: Altza, Hautsa Kenduz IX (2007), 19-36 orr.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Soroeta eta Sarroeta”, In: Altza, Hautsa Kenduz VII (2003), 147-156 orr.

MORA, Juan Carlos: “Los Montes Francos del Urumea”, In: Altza, Hautsa Kenduz III (1996), 37-50 orr.

MORA, Juan Carlos; ZAPIRAIN, David: “Altzako gizarte tirabirak XVIII. mendean. Gatazka horizontala eta gatazka bertikala”, In: Altza, Hautsa Kenduz VII (2003), 69-82 orr.

MORA, Juan Carlos: “Análisis de la población altzatarra en el siglo XVIII”, In: Altza, Hautsa Kenduz XI (2011), 43-59 orr.

MUÑOZ ECHABEGUREN, Fermín: “Plan nuevo beneficial y su aplicación (1776)”, In: Altza, Hautsa Kenduz XI (2011), 33-41 orr.

ROQUERO USSIA, M. Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997).

[Bibliografia gehiago]

sortze data: 2016-05-25 / eguneratze data: 2020-03-09

Portua

14ZAMALARIA

Altzak badauka nondik itsasoratu, Pasaiako portua bertan dagoenez. Altzatarrek harreman estua zuten putzu gaziarekin: egurra zela edo sagardoa zela, arrantza zela edo itsasketa zela, aukera politak zeuzkaten portuan etxeko ekonomia hobetzeko. Mugimendu gaitza ibili zuen Pasaiak arrantzan eta merkataritzan Erdi Aroaren azkenaldiaz geroztik, Atlantikoko eta Mediterraneoko beste portuekin lehenik, Ameriketakoekin geroago. Ontzigintzak ere garrantzia hartu zuen, langile eta lanbide asko behar zituenez. Hala berean, Altzako baserriek salmentarako zeukaten bereizia beti baratzekoen eta ukuilukoen puska bat, bertan saltzeko edo itsasontzien premietarako.

15herrera

  • Pasaiako portuan denetik geneukan: arrantza, merkantziak…
  • Amerikako eta Europako portuetara iritsi ginen gutako asko.
  • Badian itsasontziak eraikitzen hasi ziren eta lana eman ziguten ingurukoei.
  • Etxeetarako ez ezik, itsasontzietarako ere zanpatzen genuen sagarra, sona hartu zuen Altzako sagardoak.

liburua

JIMÉNEZ BASANTE,  Gonzalo: “Economía y privilegio en el Antiguo Régimen: La población de Alza en el siglo XVIII”, In: Altza, Hautsa Kenduz IX (2007), 19-36 orr.

ROQUERO USSIA, M. Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997).

[Bibliografia gehiago]

sortze data: 2016-05-24 / eguneratze data: 2020-03-09

XVI. mendea, dabilen komunitatea

12PELEGRIÑENE

Ekonomia indartu eta biztanleria hazi egin zen XVI. mendean. Demografiaren eta sagardo demandaren handitze honek sagastiak landatzeko lurrak zabaldu beharra ekarri zuen, eta noski, sagardogintza azkartzea. Pasaiako portuko ontziek eta Donostiako hiriak erosten zuten ekoizpena. Baserri eta errota berriak eraiki ziren ekonomiaren indartzearekin. Bideak txukundu eta berritu egin behar izan zituzten, garraioa funtsezkoa zenez ekonomiaren osasunerako.

Alabaina, herri kontuen eta bestelako arazoen erabakitasuna familia aberats bakan batzuen esku geratzen hasi zen.

13PELEGRIÑENEhitza

  • Basoari hartutako lurretan sagastiak landatu genituen, merkatuak hala eskatzen zuen.
  • Eta sagastiak zaintzeko baserri berriak eraiki genituen.
  • Bideetan sekulako mugimendua zebilen, eta hobetu egin behar izan genituen.
  • Tratu eta harreman asko izan genuen beste herriekin.

liburua

LANDA, Iñigo: “Engomeztarren jabetzak La Herreran (1467-1574)”, In: Altza, Hautsa Kenduz V (1999), 141-176 orr.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Pelegriñene: “La casería de Pelegrín””, In: Altza, Hautsa Kenduz VI (2001), 145-162 orr.

MUÑOZ ECHAVEGUREN, Fermín: “Dos documentos de finales del XVI sobre robles en Altza”, In: Altza, Hautsa Kenduz X (2009), 77-80 orr.

[Bibliografia gehiago]

sortze data: 2016-05-24 / eguneratze data: 2020-03-09

1390, altzatarrek batzarra osatu

10ESTIBAUSona

Altzan kokatutako familiek, pixkanaka, elkarrenganako loturak sendotu zituzten. Sasiak kendu, basoak zaindu, bideak ebaki, aterpeak jaso… auzolanak nortasun bat eman zien. Nekazaritzaren hedatzeak lurren jabetza partikularrak ekarri zituen eta, ondorioz, lurjabeek leinu-etxeak eraiki zituzten. Lurjabe hauek, Gipuzkoako gainerakoekin, batzarretan biltzen hasi ziren beren eskubideak bermatzeko. Horrela, inguruko herrien aurrean Altzako mugak eta ondasunak defendituz, leku eta gizajende jakin baten bizilagun eta ordezkari bihurtu ziren: altzatarrak. San Martzial elizak, 1390ean sortua, herritasuna ere sendotu zuen: Altzako bazter guztietatik ikusten zen kanpandorrea, hark ematen zuen ordua, hara biltzen ziren mezetara eta hiletetara, ez beste inora.

11ESTIBAUShitza

  • Altzatarrok batzarrean biltzen ginen gure arazoei buruz hitz egiteko.
  • San Martzial eliza eraikitzea erabaki genuen.
  • Basoko zuhaitzak moztu genituen baratze lur gehiago edukitzearren.
  • Jendea etorri zitzaigun inguruko lurraldeetatik: Altzan, lan eta jan.

liburua

ETXEBESTE, Juan Carlos; LANDA, Iñigo: “Altza XIV. eta XV. mendeetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz III (1996), 51-72 orr.

MORA, Juan Carlos; ZAPIRAIN; David: Altza: de los cubilares al concejo. Formación y características del régimen jurídico-político altzatarra. Artiga Bilduma 1, Altzako Historia Mintegia, 1996.

sortze data: 2016-05-24 / eguneratze data: 2020-03-09

1141, Altza historian ageri

8ILURGITA

XII. mendea bere erditsuan zela ageri zaigu Altza historia idatzian, eta ageri behar zuen. Garai hartako gizakiek teknikan eginak zituzten aurrerapenek eta demografian hartu zuten hazkundeek aldakuntza nabarmenak eragin zituzten Altzan bertan biztanleriaren antolamenduan, bai eremu sozialean, bai lurraldearenean. Inguruarekin hasi zuten harreman berriak aurreneko herrixkak azaltzea ekarri zuen. Ez dakigu zehazki zeri dagokion agirietan azaltzen den «Alça» izenak, biztanleria multzo bat adierazten duen edo multzo honek baliabideak ustiatzen zituen eremua adierazten duen. Argi dago ordea eremu hori, lurralde hori Iruñeko Erregearen manupekoa zela, urte batzuk geroago Donostia herritu zuen harena berarena. Nolanahi dela, lurraldearen gehiena basoa zen gurean: nekazaritzarako eta abelazkunderako guneak, beraz, baina itsasoa bertan edukirik, arrantza zuten beste alor ekonomiko bat.

9ILURGITAbokata

• Nafarroako erregea zen gure Jaun Nagusia.
• Gure herria aipatu zuen historiak estreinakoz: Altza paperetan idatzia!
• Basoa zen ingurua, basoa zen gure aberastasuna.
• Mendian ganadua zaindu eta itsasoan arraina harrapatu, egiten genuen guk.

liburua

ETXEBESTE, Juan Carlos; LANDA, Iñigo: “Altzako Erdi Aroa izenez izen”, In: Altza, Hautsa Kenduz II (1994), 69-84 orr.

MORA, Juan Carlos; ZAPIRAIN, David: De los cubilares al Concejo. Formación y características del régimen jurídico-político altzatarra. Artiga Bilduma 1. Altzako Historia Mintegia (1996).

sortze data: 2016-05-24 / eguneratze data: 2020-03-09

Txoritokietan Neolitikoa

6TXORITOKIETAKristo aurreko 4.000 urte inguru hasi zen gure lurretan nekazaritza eta abere basatien etxekotzea. Gizakiak harria lantzeko modua ere aldatu zuen, tresna hobeak eta eraginkorragoak sortuz. Lurraldearekin zeukan harremana ere aldatu zuen gizakiak. Leize zuloetan bizitzea noizbehinkako kontua bihurtu zen. Nomada izan zena, zurezko etxeak eraikiz eta herrixka multzotan bilduz, biztanle bilakatu zen. Eraikuntzon materiala erraz hondatzen zenez, ez da haien aztarnarik iritsi guganaino. Aldaketa horiek, ordea, biztanleriaren handitzea ekarri zuten, eta baita hiletak egiten hastea ere, lurperatzeko erritoak.

Kristo aurreko 1.000 urte inguru, erro indoeuroparreko gizakiak azaldu ziren lurraldean. Nabarmen garatu ziren metalgintza eta zeramika. Horri esker, ehiza, arrantza, nekazaritza eta abelazkuntzari jardun ekonomiko berriak erantsi zitzaizkien, metal desberdinen lanketa eta merkataritza, garrantzizkoenak.

7txoritokieta

• Abereak eta landareak zaintzen ikasi genuen: artzain eta nekazari bihurtu ginen.
• Txabolak eta herrixkak eraiki genituen bizitzeko.
• Gure hildakoak lurperatzeko, trikuharriak egin genituen harkaitz handiekin Txoritokietan.
• Harremanak sendotu genituen talde ezberdinen artean.

liburua

FERNÁNDEZ, Joxe Ramon: “Gure inguruetako altxor ezezagun horiek”, In: Altza, Hautsa Kenduz I (1988), 51-54 orr.

sortze data: 2016-05-24 / eguneratze data: 2016-10-20

Ametzagainan Paleolitikoa

4AmetzagainaAltza ezin hobeagoko kokagunean daukagu ezarria. Europako Mendebaldetik Iberia Penintsularako bide naturala izanik, gure lurretatik barrena ibili izan dira, antzinatik, abereak eta gizakiak. Horren lekukotza eman dute Urumea ibarrean eta Pasaiako portuaren inguruan aurkitu diren aztarna arkeologikoek. Baina, zer dakigu gizaki haietaz?

Ehiza, arrantza eta fruitu bilketa zeukan bizitzeko. Leinuaren araberako familia-talde txikitan antolatuta, bide luzeak egiten zituen jatekoa eskuratzeko. Leize zuloetan aterpetzen zen, klima egungoa baino hotzagoa zenez. Pixkanaka, tenperaturak epelera egin zuen, eta horrekin, bestelako landareak eta bestelako abereak bertakotu ziren.

5AMETZAGAINAhitza

• Kobazuloak genituen bizileku, eta batetik bestera ibiltzen ginen inguru hauetan.
• Klan edo talde txikitan antolatzen ginen elkarri laguntzeko.
• Ehizan eta fruitu bilketan eskuratzen genuen jatekoa.
• Klima hotza zen oso, baina epelduz joan zen pixkanaka, gaur egungo landareak eta animaliak azaldu arte.
• Harrizko tresnak egiten genituen Ametzagainan ehizarako.

liburua

BARRIO, Francisco; TAPIA, Jesús: “El yacimiento prehistórico de Ametzagaina”, In: Altza, Hautsa Kenduz XI (2011), 27-67 orr.

sortze data: 2016-05-24 / eguneratze data: 2016-10-20