Etiketaren artxiboa: ondarea

Kutarro, bateria

1943. urtea

Kokapena

San Marko, 43.300170, -1.919027

Deskribapena

Luis Nieva Quiñones, ingeniari militarra proiektatuta, 1888. urtean. Gerra Karlistaren ondorengo gerra inguruneari dagokiola, Kutarroko bateria Oiartzuneko eremu lubakituaren multzo gotortuaren zati da. Bateriak San Marko gotorlekuaren ekialdean +210 kotan kokatutako muino bat okupatzen du, lur erauzketa eta lubeten bidez sortua, dagozkion parapetoekin; aipatutako San Marko gotorlekuari lotutako bateria osagarria, Oiartzuneko eremu lubakituari atxikitako unitateetan sartutako artilleria piezak hartzera bideratuta zegoen. Bateria maila desberdinetako hiru plataformak osatzen dute –ertzetako bietan aterpe lubaki bana daude–, 10 x 5 m-ko aldeko oinplano angeluzuzeneko zaingoaren gorputzak eta harkaitzean induskatutako munizio ordezkoak.

“La Batería de Kutarroocupa un promontorio (210 m de altura) próximo al fuer-te. El acceso está formado por un corto ramal de la carretera militar de San Marcos quellega hasta una pequeña explanada donde se encuentra el cuerpo de guardia y un re-puesto de munición (4 m2) protegidos por el terreno natural. Básicamente se trata deun conjunto de tres plataformas situadas a cotas 207; 208,5 y 210 m respectivamente,incorporando la superior (de forma semioval) y la inferior dos trincheras-abrigo cadauna.”[1]

Erreferentziak

Babes erregimena: C

sortze data: 2021-03-11 / eguneratze data: 2021-03-11

Hiltegia

Kokapena

Molinao,  43.312474, -1.920933

Hiltegia tamaina txikiko eraikina da eta Molinao errekaren eta zubiaren ondoan dago. Ehun urte baino gehiago dauzka eta udalaren jabetzakoa da.

Erdi Arotik, errepide nagusia eraiki eta XIX. mendearen erdialdera arte, Molinao Donostia Errenteriarekin lotzen zuen galtzadaren puntu garrantzitsua zen. Toki horretan, errekak marea altuarekin konektatzen duen leku horretan, dokumentuetan “molino nuevo de Alça” aurkitzen dugu 1448. urtean, alegia Molinao, gaskoi hizkuntzan. Errotaren ondoan zubi bat altxatu zuten erreka badatzeko, eta horren berri dugu XVI. mendetik aurrera, probintziako Batzar Nagusiak bertan egin nahi zituzten konponketengatik. Gertu dagoen Sasoategi baserria eta Santa Barbarara igotzen den galtzada zaharraren zatia, une honetan sasitzaren azpian ezkutatuta, bizirik irauten duten industrializazioaren aurreko garai horien lekukoak dira.

XIX. mendearen erdi aldean, errepide nagusia eraikitzeak eta, horren ondorioz, padurak lehortzeak bidea zabalduko dio industrializazioari eta populazioaren hazkundeari. Luzuriaga, Campsa, eta Papin industrialdea bera dira horren erakusgarri. Eta babestu nahi dugun hiltegia historia horren parte da. Elikagaiak ekoizteko modu berriak, haragikoak kasu honetan, eta garai hartako ikuspegi higienista bat, hiltegi publikoaren sorrera bultzatuko dute eta 1890. urterako hiltegi honen berri izango dugu Molinaon. Urte horretan ere, Madrilgo garaiko Auzitegi Gorenaren epaiaren arabera, Molinaoko paduran itsasoari irabazi zitzaizkion lurrak Altzako jurisdikziotik Pasaiara igaro behar dira, eta horrek eragina izango du hiltegiak bi udalek jabetza partekatua edukitzea, Altzako aldean egon arren.

1923an, hiltegiaren erreforma bat proiektatu zen. Bertan, eraikinaren barrualdea erditik zatitzen da, erdibana udalerri bakoitzarentzat, eta, aldi berean, instalazio berri bat zabaltzen da hegoaldetik, eraikinari gaur egun duen azalera emanez.

1956ko urtarrilean, Pasaiako Udalak hiltegiaren berriztapena inauguratu zuen. Bertan, bere kontuz egindako obretan, nabearen barruko banaketa kenduko du eta, errekaren beste ertzean, zaldi haragirako hiltegi bat egingo du errekaren beste aldeko pabiloi txiki batean, aurrekoa soilik behi- eta txerri-aziendararako erabiliz. Inaugurazioan, Pasaiako alkatea, Donostiako alkatea eta gobernadore zibila egongo dira.

Hamarkada bat geroago, hiltegiaren jarduerak behera egin eta erabilera utzi zuen, gaur arte. Orain, 2019ko uzatailaren 5eko prentsaren bitartez jakin da Udalak hiltegia eraisteko duen proiektuaren berri.

Erreferentziak

 

sortze data: 2012-11-05 / eguneratze data: 2021-03-09

Usoz Hermanos, Fábrica de boinas

(Arg.: Gorka Queralt, 2001)

Kokapena

Eskalantegi, 43.316125, -1.919977

Deskribapena

“Fábrica de boinas Usoz Hnos.[1] En el año 1926 Usoz Hnos. decidieron construir una fábrica de boinas en terrenos de su propiedad en Molinao. El arquitecto encargado de las obras fue Miguel Antonio Setien. En el año 1937 decidieron ampliar sus instalaciones[2]. En la actualidad tan solo se alza la chimenea de la caldera de la fábrica, testigo mudo de la actividad desarrollada en el lugar. Y al igual que otros espacios industriales está a la espera de nuevos proyectos urbanizadores.” [3]

Erreferentziak

  • [1] Archivo Municipal de Donostia‑San Sebastián: 6‑17
  • [2] Archivo Municipal de Donostia‑San Sebastián: 33‑1
  • [3] HERRERAS MORATINOS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, Altzako Historia Mintegia (2001), 67 or.

Babes erregimena: F

sortze data: 2012-11-05 / eguneratze data: 2021-03-10

Herrera, geltokia eta lurrazpiko pasabidea

20210201Historia

RENFEko tren geltokia eta Herrerako oinezkoen lurrazpiko pasabidearen kokapena bat dator 1864an inauguratu zen Norteko trenbidearen linea eraikitzeak Herreratik Altzako hirigunera Santa Barbara ermitatik igotzen zen bidea moztu zuen lekuarekin. Bide hori, mendeetan zehar Donostia-Errenteria galtzadaren zati izan zena, bigarren mailan geratu zen 1847an errepide nagusia ireki ondoren, baina Altzako erdigunea probintziako bide-sarearekin lotzeko bide nagusia izaten jarraitzen zuen. Trenbidea zeharkatzeko, zaindutako trenbide-pasagune bat zegoen, eta zaindariarentzako etxe bat, Kaxeterua izenez ezaguna.

(Donostiako Udal Artxiboa, Altza, 000-4)

(Donostiako Udal Artxiboa, Altza, 001-38)

1898ko Herreratik Altzagainarako errepidearen eraikuntza-planoaren xehetasun honetan, bide zaharraren trazadura eta errepide berriarena, gorriz nabarmendua, ikus daitezke. Bidea errepide nagusiarekiko bidegurutzetik hasten da (“Carretera de Bazcardo a las Ventas de Irún por Lasarte “, planoan), eta, bihurgune bat egin ondoren, gaur egun lurpeko pasabidea dagoen tokiaren gainean kokatzen da. Bidea gurutzatu ondoren, bide zaharrak maldan gora jarraitzen zuen, gaur egungo Ermita bidetik. Errepide berriaren trazadurak, bestetik, gerora Herrera pasealekua izango dena, maldak murriztuko ditu, ibilbidea luzatuz eta bihurguneak zabalduz, baina trenbidea gurutzatzeko lekua aldatu gabe. Planoan ikusten den “Casa Nueva” gaur egungo Vista Alegre/Tantarrene etxeari dagokio, urte haietan eraikia.

(Arg.: Landa-Jaka familia)

(Arg.: Landa-Jaka familia)

1926ko argazki baten beste zati honetan, lehen planoan, Herreria baserria eta plazara jaisten den aldapa ikusten dira, eta, goialdean, emakumeak trenbide-pasagunera eramaten dituen eskaileratik igotzen; une berean, gurdi bat ikusten da Kaxeteruaren aurretik pasatzen. Eskuinerago, Gure Ametsa (Villa Ura), Zoriontegi eta Vista Alegre (Tantarrene) etxeak antzematen dira.

(La Voz de Guipúzcoa 1932-04-22)

(La Voz de Guipúzcoa 1932-04-22)

1932an trenbide-pasagunea kentzeko lanak egingo dira. Ibilgailuen joan-etorria trenaren zubiaren lehen begitik desbideratuko da, eta oinezkoena trenbidearen azpiko lurpeko pasabide batetik, gaur egun erabiltzen den pasabide beretik. Sarreraren goiko aldean Altzako armarria eta pasabidea eraiki zen urtea harriz zizelkatuta daude. Lanak 1932ko apirilaren 16an atera ziren enkantera, 18.000 pezetako aurrekontu ereduarekin. Hiru enpresa aurkeztu ziren: Pérez Hermanos (16.542 pzta.), José Mª Inchaurrondo (16.500 pzta.), eta Pedro Landa (15.000 pzta.). Esleipenduna azken hau izan zen. (La Voz de Guipúzcoa, 1932-05-07/10)

Trenbide-pasagunea kendu ondoren, Herrera osoko hazkunde demografiko eta ekonomikotik eratorritako beharrei zerbitzua emango zien tren-geralekua eraikitzeko ideia hartu zuen. Ordurako, Herrerak tren geltoki bat zuen 1912tik, Mugako trenbidea, Topoa, portuko merkantzien zerbitzurako.
Herreran Norteko trenbidearen geraleku bat jartzeko lehen eskaera Basilio Sarasola zinegotziak egin zuen 1939ko azaroaren 15ean, Altzako Udaleko osoko bilkuran, Altza Donostiari anexionatzeko behin betiko onartu zen osoko bilkura berean.
1941ean gobernuak Espainiako trenbide guztiak nazionalizatu eta batuko ditu estatuko enpresa bakar batean, RENFE (Red Nacional de los Ferrocarriles Españoles). Altza Donostiaren mende geratu ondoren, Donostiako Udala izango da 1943. urtean RENFEri Herrera auzoan geraleku bat jartzea eskatuko diona, baina urtebete geroago ukatu egin zioten eskaera.

(Paisajes Españoles, 1963)

(Paisajes Españoles, 1963)

Urte batzuk igaro beharko dira Herrerako geltokia martxan ikusteko. Pedro Moratinosek, trenbideko langileak, prentsan (El Diario Vasco, 1969-07-09) jasotako lekukotasunagatik, -geltoki eta geralekuak zaintzeagatik lortutako saria dela eta-, badakigu garai hartan hemeretzi urte zeramatzala geltokian lanean, eta, hortaz, 1950ean jar dezakegu zerbitzuaren hasiera-data. Geltokiaren multzoa honako hauek osatzen zuten: geltokia bera, 1. bidearen ondoan, Madrilgo noranzkoan, eta langilearentzako etxetxo bat, lurpeko pasabideko eskaileratik haratago (2011n eraitsitakoa). Geltokiaren faktoreak azaltzen duenez, lekua lorategiz inguratuta zegoen, eta Irungo norabiderako nasan estaldura bat jartzeko proiektua bidean zegoen.

Deskribapena

(G. Queralt, 2001)

(Gorka Queralt, 2001)

Altza, Historia y Patrimonio” lanean [1], Beatriz Herreras Moratinosek geltokia ondare altzatarraren elementu interesgarrien artean sartu zuen, honela deskribatuz: “Cercano a este viaducto se alzan enfrentadas las construcciones del apeadero y de la estación de Altza‑Herrera. Son sencillas construcciones muy similares a las que se repiten a lo largo de toda la línea. El apeadero de Herrera es una nave rectangular, sin compartimentar de estructura de hormigón y cerramiento de ladrillo y cubierta a un agua. La fachada principal está completamente abierta con un pilar en el medio. La estación apeadero es una nave también rectangular, de estructura de hormigón y cerramiento de ladrillo, cubierta a dos aguas con amplios jabalcones de madera que sustentan el alero. El espacio de la sala de espera está totalmente abierto. La fachada está encalada, con zócalo de sillarejo.”

(Tomás Paulis, 1984-02-24)

(Tomás Paulis, 1984-02-24)

Erreferentziak

  • LANDA IJURKO, Iñigo: “Ohar historiko batzuk RENFEko geltokiaren eta lurrazpiko pasabidearen inguruan“, in Estibaus bloga (2021-02-23)
  • AHM: “Armarria babestu“, in Estibaus bloga (2021-01-31)
  • AHM: “Al apeadero de Herrera se le ha concedido un premio de cincuenta mil pesetas”, in Estibaus bloga (2021-02-18)
  • [1]HERRERAS MORATINOS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, Altzako Historia Mintegia (2001), 55 or.
  • 1939-11-15 Altzaren anexioa onartu zen udalbatzaren akta: “El Sr. Sarasola considera conveniente señalar la instalación de un apeadero del Ferrocarril del Norte, en el barrio de Herrera.”
  • La Voz de Guipúzcoa, 1933-05-17, 13. or.: “Se acuerda sea abonada la cantidad de 17.055,07 pesetas al contratista del túnel subterráneo de Herrera, señor Landa, en virtud de la liquidación verificada por el arquitecto municipal.”
  • Altzako Tokiko Bilduman:
    • 1932-02-06 eguneko udal batzarraren aktan laugarren erabakia honela idatzita dago: “Enterado del escrito y plano que presenta Fernando (ilegible)ga para el paso subterráneo al F.C. del Norte, para el servicio de peatones en Herrera, acuerda pasen a estudioy dictamen de la Comisión de Obras, presidida por el Sr. Alcalde.”
    • 1932-10-16 eguneko udal batzarraren aktan bigarren erabakia honela idatzita dago: “Se leyó el escrito de Don Pedro Landa, participando que había terminado el paso inferior para peatones en el Barrio de Herrera y solicitando sea nombrado el técnico que ha de ejecutar la medición de dichas obras para proceder a su liquidación, acordando, por de pronto llamar a los propietarios a quienes afecta su construcción y se han negado al pago de lo que les corresponde para la aplicación de la Plus valía el próximo jueves y sus 18,30 horas con el fin de llegar a un acuerdo antes de proceder a la vía de apremio.”
    • Herripe Auzo Elkarte, Auzotegi: Herrerako Renfe geltokiko etxetxoa kentzeari buruzko espedientea. 1998 (Sig.: A3563)
    • “Al apeadero de Herrera se le ha concedido un premio de 50.000 pesetas”, El Diario Vasco, 1969-07-09, 8. or. (Sig.: L11697)
  • Donostiako Udal Artxiboa:
    • A-01-02 PLENO, BORRADORES DE ACTAS, AÑO 1932, con documentación correspondiente a los asuntos tratados:
      • Enero-marzo (signatura antigua 031-01)
      • Abril-junio (signatura antigua 031-02)
      • Julio-septiembre (signatura antigua 031-03)
      • Octubre-Diciembre (signatura antigua 031-04)
    • C-02 CUENTAS:
      • Justificantes de gastos (signaturas antiguas: 10-L, 11-L, 12-L)
    • D OBRAS
    • 1943-1944: SOLICITUD A LA RED NACIONAL DE LOS FERROCARRILES ESPAÑOLES DE ESTABLECIMIENTO DE UN APEADERO EN EL BARRIO DE HERRERA. DENEGADA (Histórico, D-13 – FERROCARRILES)
sortze data: 2012-11-05 / eguneratze data: 2021-03-22

Udaletxea, Kontzeju etxea

Kokapena

Altzagaina

Deskribapena

“El Ayuntamiento. Se trata de un modelo típico de casa consistorial, aunque de claro carácter rural. Es un edificio de planta rectangular y cubierta a tres aguas formando frontón en la fachada principal. Consta de planta baja, primera y desván. El aparejo es de sillería en cercos de los vanos, platabandas y frente de la testa. El resto es de mampostería enlucida. La fachada principal está situada en el lado más corto y orientada al sur, es de composición simétrica y tiene los vanos con enmarques de sillar. En la planta baja se abren tres accesos adintelados, encima un balcón corrido con ménsulas y barandilla de hierro. En el desván y flanqueado por dos ventanas, se abre un balcón sin vuelo sobre imposta. En la esquina hay un cortavientos que en su parte alta, en un pequeño sillar, tiene un reloj de sol situado en una pendiente. La fachada posterior está asegurada con cuatro contrafuertes escalonados.”[1]

Barrualdean udaletxeko osoko bilkuren aretoko jatorrizko altzariak gordetzen dira. 1999. urtean Herripe auzo elkarteak aulkiak, mahaia eta armairua eraberritu zituen [2], eta 2021ean Ekialdeko Barrutiaren ekimenez eraberritu gabe geratu zen zinegotzien eserleku luzea konpondu zen.

Kanpoaldean, ezker aldeko izkinan, bi eguzki-erloju daude.

Kanpoaldean ere, 2009. urtean udaletxearen etxaurrea txukuntzen ari zirela “Plaza de San Marcial – Villa de Alza” esaten zuen plakaren azpian, “Plaza del Concejo” jartzen zuen beste bat aurkitu zuten. Biak kendu zituzten eta orain ez dago ezer.

Kronologia

  • 1390: Altzatar talde bat Estibaus izeneko zelaian bildu ziren San Martzial eliza eraikitzeko. (Estibaus oinetxea gaur egun Elizalde izenarekin ezagutzen da eta Altzagainan dago, elizaren aurrean, bolatokiaren ondoan)
  • Mende horretatik eta udaletxea eraiki bitartean, kontzejuaren bilerak elizaren kanposantuan egingo dira.
  • 1552: “los homes hijosdalgo e vezinos  de la tierra de Alça, vezindad e jurisdicion de la villa de San Sebastian, que estamos aiuntados en nuestro conçejo e aiuntamiento en el cimenterio de la Iglessia de señor San Marçal de la dicha tierra, segun que lo avemos de husso e costumbre de nos ayuntar”
  • 1764: “Casa Concegil”
  • 1844: “Casa Consistorial de la Población de Alza”
  • 1889: Egungo udaletxea

Erreferentziak

  • AGUIRRE SORONDO, Antxon: “La casa concejil de Altza” In: Hautsa Kenduz V (1999), 71-75 orr.
  • [1] HERRERAS MORATINOS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, Altzako Historia Mintegia (2001), 42-43 orr.
  • [2]HERRIPE: “Recuperación del patrimonio de Altza” In: Hautsa Kenduz VI (2001), 207-212 orr. Honekin lotura ARRIETA, Elena: Un ejemplo de recuperación del patrimonio, in: Estibaus 1999 (15)
  • LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, in: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.
  • AGUIRRE SORONDO, Antxon: “La casa concejil de Altza”, in: Hautsa Kenduz V (1999), 71-75 orr.

Babes erregimena: D

sortze data: 2012-10-03 / eguneratze data: 2024-06-29