Kategoriaren artxiboa: Artea

Animalien eskulturak Gaiztarron

Arg.: Beñat Parra, 2020

Basurdea, foka, otsoa, lehoia:

  • Egilea: Dionisio Garcia Arranz
  • Materiala: harria
  • Urtea: 1964-1972

(2021)

Oreinak:

  • Egilea: Alfredo Tienda
  • Materiala: altzairu erdoilgaitza
  • Urtea: 1964-1972

Erreferentziak:

sortze data: 2020-12-15 / eguneratze data: 2021-02-08

Los Boscos auzuneko horma-irudiak

Los Boscos auzuneko bederatzi fatxadetan ikus daitezkeen horma-irudiak Miguel Angel Alvarez, Julio García Sanz, Tomás Hernández Mendizabal eta José Luis Iriondo artistek egin zituzten 1989. urtean, Donostiako Udalaren enkarguz.

Los Boscoseko bizilagunek laguntza eskatu zioten Udalari fatxadak eraberritzeko eta harreman horretatik sortu zen leihorik gabeko fatxadak arte lanekin janztea. Hasierako asmoa lau horma-irudi egitea izan zen, baina azkenean bederatzi egin ziren. Lau artistek elkarrekin lan egin zuten, baina bakoitzak askatasuna izan zuen horma-irudien gaiak aukeratzeko, orokorrean osotasun bat eta antzeko tonalitatea mantenduz. Jarraitu irakurtzen

sortze data: 2020-05-25 / eguneratze data: 2020-05-27

KALEKO ARTEA

 

sortze data: 2012-11-04 / eguneratze data: 2015-06-22

OTEIZA, Jorge

 

sortze data: 2012-10-11 / eguneratze data: 2012-10-27

Estibalitz Álvarez García, artista

Estibalitz Álvarez García, Altza 1973-Berroeta (Nafarroa), 2021-11-03.

(Ibilbide artistikoa gaztelaniazko fitxan ikusi)

Erreferentziak:

“Rebozao” autore-liburuaren irudi-orria, (Altzako Tokiko Bilduma, C6126)

 

 

sortze data: 2012-10-10 / eguneratze data: 2022-05-05

ONDAREA

 

sortze data: 2012-10-09 / eguneratze data: 2012-11-04

KORTAJARENA, Andoni

Andoni Kortajarena Aginaga (Herrera, 1915-01-16; Intxaurrondo, 1999-11-12).

Asteasuko Jose Manuel eta Aginagako Maria Josefaren semea. Zortzi senide izan ziren. Hamalau urterekin, familiaren beharrak bultzatuta, ikasketak utzi eta lanean hasi zen.

Ikasketa guztiak gaztelaniaz egin arren, bere familiak euskaraz hezi zuen, bere bizitza guztian euskara landu eta sustatu zuen.

Hogeita bat urte zituela, 1936. urtean, Gerra Zibila hasi zen eta Saseta Batailoian gudari gisa parte hartu zuen, Euzko Gudaroztean. Intxorta mendian (Elgeta), zauritu eta Laredon (Kantabria) preso egin zuten. Kontzentrazio eremu desberdinetatik igaro ondoren, eta langileen batailoian eta kuartelen batean zerbitzu militarra egin ostean, 1941eko abenduan aske geratu zen.

Jarduera desberdinetan lan egin ostean, kontatzaile ezarri zen, 1980. urtean jubilatu zen arte.

1943. urtean Juana Lesmes Sarasti oiartzuarrarekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba eta lau biloba izan zituzten.

Bere izaera mugikor eta parte-hartzaileak bizitza osoan zehar jarduera desberdinetan parte-hartzea bultzatu zuen, Herrerako San Luis Gonzaga eta Mirakruz gaineko Santa Kruz parrokiarekin eta Herrerako San Luis (La Salle) ikastetxearekin elkarlanak egitera, hala nola euskararen zein euskal folklorearen hedapenean parte- hartzera.

Komunikabide desberdinekin lan egin zuen, euskarazkoak gehienak, KORTARA ezizena erabiliz. Haien artean: Zeruko Argia (1967-1972), Goiz Argi (1974-1975), Deia (1983-1986), Euzkadi (1979-1983), ZER, El Diario Vasco (1989-1996) eta Radio La Voz de Gipuzkoa.

Euskerazaintzaren (Euskeraren Erri Akademia) kide izan zen. Latxagak, akademia honetako kide garrantzitsua zenak, Andoni “Euskeraren gudaria” izendatu zuen eta bere idazkeraz honela adierazi zuen “Erabiltzen duen euskerak ba du txinparta, garbitasuna eta erro egokiak. Asko lantzen ditu lerroak”.

Euskal Telebistaren hastapenean, 1980. urteko hamarkadaren bigarren erdian, Eresoinkarako lan egin zuen, euskararako gidoien itzulpenean, filmetako azpititulu eran erabiltzeko.

Altzako Historia Mintegiak argitaratutako Altza Hautsa Kenduz bilduman 1994, 1996 eta 1997 urteetako argitalpenetan, hainbat artikulu idatzi zuen.

Herrerako festetako egitarauan ere parte-hartu zuen, artikuluak idatziz, urte askotan zehar. Era berean, Intxaurrondo Primera Página aldizkarian 1989-1992 urte bitartean.

PNV eta beranduago EA-ren kultur ekintzen barnean parte hartu zuen, Euskal dantzen irakaskuntzan, euskara klaseak emanez… Bere gaztaroan dantzaria izan zen eta antzerkietan agerraldiak egin zituen.

1985. urtetik aurrera eta hainbat urtetan zehar, literatura ekimenak garatu zituen, euskaraz soilik, hainbat lehiaketatan parte-hartuz, gehienak jubilatuentzat, emaitza onak lortuz. Horien artean:

  • 1985. Lehen saria ipuinetan “Zaartzaro eztitsu”ari esker, jubilatuentzat Donostiako udaletxeak antolatutako lehenengo literatur lehiaketan.
  • 1986. Lehen saria ipuinetan “Urgull, mendi maitagarria”ri esker, Urgull mendiko lagunek antolatutako literatura lehiaketan.
  • 1988. Lehen saria ipuinetan, Donostiako udaletxeak jubilatuentzat antolatutako lehiaketan.
  • 1988. Laugarren postua ipuinetan, Euskerazaleak Alkarteak antolatua, “Okela bikain eta merkea”ri esker.
  • 1989. Lehen saria ipuinetan, Gipuzkoako jubilatuen elkarteak antolatutako lehiaketan, “Pello Joxe eta Pirmin´en amets osatugabeak”-ri esker, eta hirugarren  postua “Inazio Mari´ren balio gutxiko altxorra”ri esker. Bigarren postua olerkigintzan “ Aurrerapenen ondorio mikatza”ri esker.
  • 1993. Bigarren postua ipuinetan, Euskerazaleak Alkarteak antolatuta, “Aitona sinisgogorra”ri esker.
  • 1997. Hirugarren saria ipuinetan, Euskerazaleak Alkarteak antolatuta, “Pantxika anderea eta merkealdiak”ri esker.

Erreferentziak

sortze data: 2012-10-04 / eguneratze data: 2020-05-13

AUSARTAK. Antzerki taldea

PAGAZAURTUNDUA, Hilari; HERNÁEZ, Javier: “Inicio de un desarrollo comunitario en Altza” In: Hautsa Kenduz VII (2003), 199-206 orr.

sortze data: 2012-10-03 / eguneratze data: 2019-04-08

Udaletxea, Kontzeju etxea

Kokapena

Altzagaina

Deskribapena

“El Ayuntamiento. Se trata de un modelo típico de casa consistorial, aunque de claro carácter rural. Es un edificio de planta rectangular y cubierta a tres aguas formando frontón en la fachada principal. Consta de planta baja, primera y desván. El aparejo es de sillería en cercos de los vanos, platabandas y frente de la testa. El resto es de mampostería enlucida. La fachada principal está situada en el lado más corto y orientada al sur, es de composición simétrica y tiene los vanos con enmarques de sillar. En la planta baja se abren tres accesos adintelados, encima un balcón corrido con ménsulas y barandilla de hierro. En el desván y flanqueado por dos ventanas, se abre un balcón sin vuelo sobre imposta. En la esquina hay un cortavientos que en su parte alta, en un pequeño sillar, tiene un reloj de sol situado en una pendiente. La fachada posterior está asegurada con cuatro contrafuertes escalonados.”[1]

Barrualdean udaletxeko osoko bilkuren aretoko jatorrizko altzariak gordetzen dira. 1999. urtean Herripe auzo elkarteak aulkiak, mahaia eta armairua eraberritu zituen [2], eta 2021ean Ekialdeko Barrutiaren ekimenez eraberritu gabe geratu zen zinegotzien eserleku luzea konpondu zen.

Kanpoaldean, ezker aldeko izkinan, bi eguzki-erloju daude.

Kanpoaldean ere, 2009. urtean udaletxearen etxaurrea txukuntzen ari zirela “Plaza de San Marcial – Villa de Alza” esaten zuen plakaren azpian, “Plaza del Concejo” jartzen zuen beste bat aurkitu zuten. Biak kendu zituzten eta orain ez dago ezer.

Kronologia

  • 1390: Altzatar talde bat Estibaus izeneko zelaian bildu ziren San Martzial eliza eraikitzeko. (Estibaus oinetxea gaur egun Elizalde izenarekin ezagutzen da eta Altzagainan dago, elizaren aurrean, bolatokiaren ondoan)
  • Mende horretatik eta udaletxea eraiki bitartean, kontzejuaren bilerak elizaren kanposantuan egingo dira.
  • 1552: “los homes hijosdalgo e vezinos  de la tierra de Alça, vezindad e jurisdicion de la villa de San Sebastian, que estamos aiuntados en nuestro conçejo e aiuntamiento en el cimenterio de la Iglessia de señor San Marçal de la dicha tierra, segun que lo avemos de husso e costumbre de nos ayuntar”
  • 1764: “Casa Concegil”
  • 1844: “Casa Consistorial de la Población de Alza”
  • 1889: Egungo udaletxea

Erreferentziak

  • AGUIRRE SORONDO, Antxon: “La casa concejil de Altza” In: Hautsa Kenduz V (1999), 71-75 orr.
  • [1] HERRERAS MORATINOS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, Altzako Historia Mintegia (2001), 42-43 orr.
  • [2]HERRIPE: “Recuperación del patrimonio de Altza” In: Hautsa Kenduz VI (2001), 207-212 orr. Honekin lotura ARRIETA, Elena: Un ejemplo de recuperación del patrimonio, in: Estibaus 1999 (15)
  • LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, in: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.
  • AGUIRRE SORONDO, Antxon: “La casa concejil de Altza”, in: Hautsa Kenduz V (1999), 71-75 orr.

Babes erregimena: D

sortze data: 2012-10-03 / eguneratze data: 2024-06-29