Kokapena: Bidebieta (43.32179, -1.94421). Desagertua
Dokumentazioa
- Lehen aipamena: 1442 (Domingo de Lizasok aipatua). Etxearen aipamenik zaharrena: 1465.
- Izenaren aldaerak: 1511 Arnau Bidau; 1535, Arnauvidau; 1703,Ernabidao; 1719, Hernavide; 1764, Arnabidao; 1782, Arnabida; 1805, Ernabiro; 1861, Ernabidado; 1862, Ernabido; 1894, Hernavao.
- XIX. mendetik baserria bota arte Ernabiro/Ernabido izenekin ezagutu da.
- Altzako Tokiko Bilduma: Arnaobidao
Oharrak
Arnaobidao oinetxea zen eta armarria zeukan. XX. mendeko 30. hamarkadan eraitsi zuten eta bere lekuan Contadores lantegia eraiki zuten. Gaur egun bere orubean Macondo urbanizazioa eta ondoan dauden babes ofizialeko etxeek daude. Eraitsi ondoren baserri berri bat eraiki zuten oso gertu, gaur egun parrokia dagoen inguruan, Ernabido/Ernabiro izenarekin ezaguna.
Erreferentziak
- ELEJALDE, FELIX; ERENCHUN, JUAN: Alza y Astigarraga. Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián, 1974.
- LANDA, Iñigo: “Ernabido, seguruenik” In: estibaus.info (2009/10/27)
- LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.
- ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 16, 95 orr.
- ZAPIRAIN, David; MORA, Juan Carlos: Altza: De los cubilares al Concejo. Formación y características del régimen jurídico-político altzatarra. Artiga Bilduma 1. Altzako Historia Mintegia (1996), 23 or.

