Altzan kokatutako familiek, pixkanaka, elkarrenganako loturak sendotu zituzten. Sasiak kendu, basoak zaindu, bideak ebaki, aterpeak jaso… auzolanak nortasun bat eman zien. Nekazaritzaren hedatzeak lurren jabetza partikularrak ekarri zituen eta, ondorioz, lurjabeek leinu-etxeak eraiki zituzten. Lurjabe hauek, Gipuzkoako gainerakoekin, batzarretan biltzen hasi ziren beren eskubideak bermatzeko. Horrela, inguruko herrien aurrean Altzako mugak eta ondasunak defendituz, leku eta gizajende jakin baten bizilagun eta ordezkari bihurtu ziren: altzatarrak. San Martzial elizak, 1390ean sortua, herritasuna ere sendotu zuen: Altzako bazter guztietatik ikusten zen kanpandorrea, hark ematen zuen ordua, hara biltzen ziren mezetara eta hiletetara, ez beste inora.
- Altzatarrok batzarrean biltzen ginen gure arazoei buruz hitz egiteko.
- San Martzial eliza eraikitzea erabaki genuen.
- Basoko zuhaitzak moztu genituen baratze lur gehiago edukitzearren.
- Jendea etorri zitzaigun inguruko lurraldeetatik: Altzan, lan eta jan.
ETXEBESTE, Juan Carlos; LANDA, Iñigo: “Altza XIV. eta XV. mendeetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz III (1996), 51-72 orr.
MORA, Juan Carlos; ZAPIRAIN; David: Altza: de los cubilares al concejo. Formación y características del régimen jurídico-político altzatarra. Artiga Bilduma 1, Altzako Historia Mintegia, 1996.