Kategoriaren artxiboa: Erdi Aroa

1390, altzatarrek batzarra osatu

10ESTIBAUSona

Altzan kokatutako familiek, pixkanaka, elkarrenganako loturak sendotu zituzten. Sasiak kendu, basoak zaindu, bideak ebaki, aterpeak jaso… auzolanak nortasun bat eman zien. Nekazaritzaren hedatzeak lurren jabetza partikularrak ekarri zituen eta, ondorioz, lurjabeek leinu-etxeak eraiki zituzten. Lurjabe hauek, Gipuzkoako gainerakoekin, batzarretan biltzen hasi ziren beren eskubideak bermatzeko. Horrela, inguruko herrien aurrean Altzako mugak eta ondasunak defendituz, leku eta gizajende jakin baten bizilagun eta ordezkari bihurtu ziren: altzatarrak. San Martzial elizak, 1390ean sortua, herritasuna ere sendotu zuen: Altzako bazter guztietatik ikusten zen kanpandorrea, hark ematen zuen ordua, hara biltzen ziren mezetara eta hiletetara, ez beste inora.

11ESTIBAUShitza

  • Altzatarrok batzarrean biltzen ginen gure arazoei buruz hitz egiteko.
  • San Martzial eliza eraikitzea erabaki genuen.
  • Basoko zuhaitzak moztu genituen baratze lur gehiago edukitzearren.
  • Jendea etorri zitzaigun inguruko lurraldeetatik: Altzan, lan eta jan.

liburua

ETXEBESTE, Juan Carlos; LANDA, Iñigo: “Altza XIV. eta XV. mendeetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz III (1996), 51-72 orr.

MORA, Juan Carlos; ZAPIRAIN; David: Altza: de los cubilares al concejo. Formación y características del régimen jurídico-político altzatarra. Artiga Bilduma 1, Altzako Historia Mintegia, 1996.

sortze data: 2016-05-24 / eguneratze data: 2020-03-09

1141, Altza historian ageri

8ILURGITA

XII. mendea bere erditsuan zela ageri zaigu Altza historia idatzian, eta ageri behar zuen. Garai hartako gizakiek teknikan eginak zituzten aurrerapenek eta demografian hartu zuten hazkundeek aldakuntza nabarmenak eragin zituzten Altzan bertan biztanleriaren antolamenduan, bai eremu sozialean, bai lurraldearenean. Inguruarekin hasi zuten harreman berriak aurreneko herrixkak azaltzea ekarri zuen. Ez dakigu zehazki zeri dagokion agirietan azaltzen den «Alça» izenak, biztanleria multzo bat adierazten duen edo multzo honek baliabideak ustiatzen zituen eremua adierazten duen. Argi dago ordea eremu hori, lurralde hori Iruñeko Erregearen manupekoa zela, urte batzuk geroago Donostia herritu zuen harena berarena. Nolanahi dela, lurraldearen gehiena basoa zen gurean: nekazaritzarako eta abelazkunderako guneak, beraz, baina itsasoa bertan edukirik, arrantza zuten beste alor ekonomiko bat.

9ILURGITAbokata

• Nafarroako erregea zen gure Jaun Nagusia.
• Gure herria aipatu zuen historiak estreinakoz: Altza paperetan idatzia!
• Basoa zen ingurua, basoa zen gure aberastasuna.
• Mendian ganadua zaindu eta itsasoan arraina harrapatu, egiten genuen guk.

liburua

ETXEBESTE, Juan Carlos; LANDA, Iñigo: “Altzako Erdi Aroa izenez izen”, In: Altza, Hautsa Kenduz II (1994), 69-84 orr.

MORA, Juan Carlos; ZAPIRAIN, David: De los cubilares al Concejo. Formación y características del régimen jurídico-político altzatarra. Artiga Bilduma 1. Altzako Historia Mintegia (1996).

sortze data: 2016-05-24 / eguneratze data: 2020-03-09