Etiketaren artxiboa: behin-behineko sarrera

Arriagako karobia

2015-02-12-1801451Harria parkeko albo batean badago harrizko eraikin xume bat belardian kokatuta. Kubo baten itxura dauka eta hegoaldeko aldean arku moduko bat dauka, harlanduez egina. Arriaga baserriko karobiaren azken aztarna da.

Orain duen kokapena ez da jatorrizkoa. Bere lekua errepide ondoan zegoen, etxetxo baten barruan. Inguru hori parkea bihurtu zutenean, kaleko espaloia zabaldu egin zuten, etxetxoa bota eta barruan zegoen karobia gorago eraman zuten. Argazkietan ikus daiteke karobia hiru momentuetan: beheko argazkietan, 1987. urtean Karobi etxetxoak zein egoeratan zegoen eta 1991. urtean parkeko obrak hasiak zirela nola agirian geratu zen labea, eta goiko argazkian egungo egoera. Jarraitu irakurtzen

sortze data: 2015-02-24 / eguneratze data: 2015-06-22

Herrera Sport. Kirol elkartea

Herrera Sport 1926 eta 1940 urte bitartean jardun zuen kirol elkartea da, bereziki atletismoko Cross-country delako espezialitatean aritua. Talde bat zeukan, korrikalari federatu zein amateurrez osaturik, eta haiekin parte hartzen zuen Gipuzkoako oin-lasterketen egutegian. Horrez gain, lasterketak ere antolatu zituen, “Herrerako Krosa” hain zuzen ere, 1926. urtetik 1936. urtean Gerra Zibila hasi zen arte, etenik gabe. Gerra amaitu ondoren, krosa berriro antolatu zuen 1940. urtean, baina azkena izan zen, Herrera Kirol Elkarteak urte batzuk pasa eta gero txanda hartu zuen arte. Jarraitu irakurtzen

sortze data: 2015-01-30 / eguneratze data: 2015-06-22

Larrachao Berra Arzac, Theresa Nicolasa

Theresa Nicolasa de Larrachao Berra Arzac (Altza, 1731-05-05 / 1804-06-30), XVIII. mendeko nortasun handiko altzatar emakume bat izan zen. Bernardo eta Theresaren bosgarren alaba. Domingo Ygnacio Larreandi Echeverriarekin ezkondu zen eta bi alaba izan zituen, Maria Josepha Vicente eta Juaquina Petronilla. Bere anaia hil zenean Arriaga oinetxearen nagusia bihurtu zen eta herentzien kontuak zirela medio auziak izan zituen bere anaiekin, alabarekin, suhiarekin, koinatarekin… Sonatuena Larrerdi (Lardi) etxearen nagusiekin izan zuena izan zen, bere suhiarekin hain zuzen ere, auzian elizaren aldarearen ondoko hilobi bat zegoela. Batzuetan irabazi, besteetan galdu… Altzan ospe handia izan zuen erakutsi zuen kemena, jenioa eta manipulatzeko gaitasunagatik.

Roquerok honela dio: “Además serían destacables en ella dos notas; una, que en su familia hubo una transmisión femenina durante tres generaciones hecho nada habitual, y dos, que entabló pleitos como hija, hermana, viuda, suegra y madre, lo cual resultaba aún menos frecuente, todo lo cual nos permite calificarla de bastante ‘guerrera’.”

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 71-78 orr. (beste aipamenak: 5, 50, 63, 98 orr.)

sortze data: 2012-11-29 / eguneratze data: 2024-09-24