Altzapedia
Artxiboak: Historia
Casares, Segundo
José Segundo Casares Larrache (Altza, 1866-06-02 / Donostia, 1938-01-12) Alkate: 1909-1910, 1916 Bera alkate zela Altza Herriak “Villa” titulua eskuratu zuen, 1910. urtean. “Granja Avícola Villa Casares”: http://altza.info/bilduma/pdf/A5267.pdf Escrito en contra de la posible anexión de Altza a San Sebastián … [Gehiago irakurri…]
Somaten
Historia Somatenak gaizkileengandik edota gerra egoeran defentsan indar armatuei laguntzeko zibil boluntarioak ziren. Primo de Rivera diktadorea Katalunian kapitain jenerala zela somatenaren balioaz ohartu zen eta 1923. urtean, estatu kolpea eman bezain laster, probintzia guztietan ezarri zuen. Errepublika 1931. urtean … [Gehiago irakurri…]
Pedro Ayesta Cendoya
Pedro Ayesta Cendoya, (1898?; Altza, 1969-06-14) Rosario Odriozola Echevesterekin ezkondua, bi seme izan zituen (Manuel eta José). 1934. urteko erroldan Trinkete etxean bizi zen (Odriozola etxean, eskelan), 36 urte zituen eta jornalaria zen. Altzako alkate 1931-1936 urte bitartean. Jose Ayesta … [Gehiago irakurri…]
Mario Cordero Maldonado
Errepublika garaiko mediku eta politikaria, Gerra Zibilean errepresaliatua. AHM: “Mario Cordero Maldonado“, in Estibaus bloga (2017-02-14) AHM: “Ocho altzatarras represaliados del franquismo“, in Estibaus bloga (2016-10-27) Mario Cordero Altzako Tokiko Bilduman “Unas palabras del presidente de U. Republicana, don Mario … [Gehiago irakurri…]
Larreandiak, kontzeju lurrak
Altzagainako mendebaldeko mendi-hegian, XIX. mendearen hasierara arte, kontzeju lursail zabal bat zegoen, Donostiako Udalaren jabetzakoa, Larreandiak izenekoa. 1808tik aurrera, Frantziako okupazio militarrak eragindako gastu handien ondorioz, Udalak lursail horiek salgai jarri eta pribatizatu egin behar izan zituen. Larreandiak izeneko lurrak … [Gehiago irakurri…]
Carmona Guarinos, Gaspar
Gaspar Cardona Guarinos Altzako zinegotzia izan zen 1931-1936 urte bitartean, hasiera batean errepublikanoen babesarekin. Errepublika garaia aurrera joan ahala eta eskuineko alderdiak nagusitu zirenean, 1931. urtean hautatutako zinegotziak baztertuak izan ziren, Cardona izan ezik jarraitu zuela udaletxean zinegotzi-gestore bezala lanean, … [Gehiago irakurri…]
CNTko milizianoak
CNTn afiliatutako miliziano altzatarren zerrenda, “Relación de grupos llegados del frente del Segundo Torreón al cuartel de estas milicias de la C. N. T.” dokumentutik aterata. [1] Izen-abizenak // Jaiotze-data // Egoera zibila// Jatorria // Bizilekua // Armadan zerbitzatu du? … [Gehiago irakurri…]
Ondasunak konfiskatzea (1938)
(URRESTARAZU PARADA, Ion: Altza durante la guerra civil española. AHM, 2020, 56-57 orr.) 1938an, Gipuzkoako Ondasunak Konfiskatzeko Batzorde Probintzialak [1] honako espediente hauek abiarazi zituen, jatorrizko idazkeran hitzez hitz hala esaten dutenak: Avelino Barriola Aizpurua: Tres cuartas partes de un … [Gehiago irakurri…]
Nafarroako Tribunal de Responsabilidades Políticas delakoan prozesatuak
(URRESTARAZU PARADA, Ion: Altza durante la guerra civil española. AHM, 2020, 105-107 orr. Aipatuko diren kalifikazioak, terminologia eta egitateak epaietatik beretik hartuta daude.) 1939-12-05. CABEZÓN DEL CAMPO, Francisco. 51 urte. Ezkondua. Kaudimenduna. Santanderren, gerra-kontseiluan eta prozesu sumarisimoan epaitu zuten, matxinadari … [Gehiago irakurri…]
Bidebietako Tiro Nazionalean fusilatuak
(URRESTARAZU PARADA, Ion: Altza durante la guerra civil española. AHM, 2020, 91-103 orr.) 1936-10-23. RODRÍGUEZ GARCÍA, Fernando. Donostian jaioa, Altzan fusilatua 1936ko urriaren 23an. Informazioak ez du argitzen Bidebietako tiro-eremuan edo Altzako beste nonbait fusilatu zuten ala ez.[1] [2]. 1937-11-28. … [Gehiago irakurri…]
Mutilatuak, elbarriak eta gaixoak
(URRESTARAZU PARADA, Ion: Altza durante la guerra civil española. AHM, 2020, pp. 71-76) AMAT IRIBARREN, Segismundo. 1918ko soldadualdikoa. 1938ko otsailaren 9an sartu zen Frantzian, Bartzelonatik. Altzako 1. Konpainia Gorriaren borrokalari ohia. Elosun (Araba) zauritu zuten 1936ko abenduaren 21ean, eta El … [Gehiago irakurri…]
Presoak Mirakruzeko “checa”n
(URRESTARAZU PARADA, Ion: Altza durante la guerra civil española. AHM, 2020, 38-45 orr.) “Mirakruzeko checa” izenekoari buruzko informazioa Causa Generaletik dator[1]. Checa[2] La Asunción komentuan zegoen, eta bertako agintariek konfiskatu egin zuten, mojak etxetik atera ondoren. Checa izateari dagokionez, informazio … [Gehiago irakurri…]
Atzerrira ebakuatutako haurrak
(URRESTARAZU PARADA, Ion: Altza durante la guerra civil española. AHM, 2020, 62-64 orr.) Bilbotik atzerrira ebakuatutako adingabeetako batzuk, Euzkadiko Jaurlaritzako Gizarte Laguntza Sailak egindako txarteletan erregistratuak, Frantziara bidali ziren[1] [2] eta beste batzuk SESBera[3] [4] –Hainbat Habana lurrunetan joango lirateke[5]–. … [Gehiago irakurri…]
Frantziako kontzentrazio-esparruetan barneratuak
(URRESTARAZU PARADA, Ion: Altza durante la guerra civil española. AHM, 2020, 67-71 orr.) Ondorengo zerrenda Frantziako kontzentrazio-esparruetako barneratuen fitxategi-bildumatik abiatuta egin da[1], erbesteko Euzkadiko Gobernuak egina. Funts beretik datozen beste iturri batzuk, hala nola Afrikako kontzentrazio-esparruetako fitxategiak[2] eta Bram[3], edo … [Gehiago irakurri…]
Atzeguardian hildakoak
(URRESTARAZU PARADA, Ion: Altza durante la guerra civil española. AHM, 2020, 109-115 orr. Honako zerrenda hau Memoria Historikoarekin lotutako proiektuetako zerrendetan agertzen joan diren izenez osatu dira, bai eta digitalizatutako lanbideetatik eta dokumentazio judizialetik, hemerotekatik eta AHMk bildutako testigantzetatik ere.) … [Gehiago irakurri…]
Borrokan eroriak
(URRESTARAZU PARADA, Ion: Altza durante la guerra civil española. AHM, 2020, 105-107 orr. Honako zerrenda hau Memoria Historikoarekin lotutako proiektuetako zerrendetan agertzen joan diren izenez osatu dira, bai eta digitalizatutako lanbideetatik eta dokumentazio judizialetik, hemerotekatik eta AHMk bildutako testigantzetatik ere.) … [Gehiago irakurri…]
Pablo Landa Iribar
Pablo Landa (Zestoa, 1885-10-20; Zalla, 1937-06-27) Zestoatik Altzako Herrera auzora etorri zen lanera 1913an. Bederatzi anaia ziren Landa Iribartarrak, eta bera eta Maria Herrerara etorri ziren bizitzera; Pedro, berriz, Pablorekin oso lotuta zegoen anaia, Pasai Antxon finkatu zen, kontratista gisa … [Gehiago irakurri…]
Juan Bautista Tejada Sáenz del Prado
(Santo Domingo de la Calzada 1857 – Bilbao 1937) Santo Domingo de la Calzadan (Errioxa) jaio zen 1857ko otsailaren 9an. Osasun-arrazoiak zirela medio Donostiara etorri zen, eta han Trinidad Duque de Estrada ezagutu zuen. 1896an ezkondu zen Trinitaterekin, eta urte … [Gehiago irakurri…]
Altzako udalbatzak Errepublika garaian (1931-1939)
KRONOLOGIA 1931 – 1931-04-12: Udal hauteskundeak. – 1931-04-14: Errepublika aldarrikatu zen. – 1931-04-17: Udala eratzeko ekitaldia: Kargua utzi: Alkate, Juan Bautista Tejada; zinegotziak: Santiago Elizalde, Dionisio Elizalde, Manuel Galardi, José Luis Galardi, Agustín Garmendia, José Matxain, José Manuel Escudero, Pablo … [Gehiago irakurri…]
Antonio Silva de Herrera
Antonio Silva de Herrera (1896-?) Altzako alkate izan zen 1938ko urriaren 31tik 1940 apirilaren 6 arte, Donostiak Altza anexionatu zuen arte. Datu biografikoak 1896.- Villanueva (Sevilla) herrian jaio zen 1896ko apirilaren 1ean. (1) 1928.- Alberto Rodríguez González-el Villa Sevilla eraikitzen … [Gehiago irakurri…]
Angolako Katalina
“Noticia de la venta de una esclava altzatarra“, Estibaus 2000-12-16
Luis Manuel Irisarri Piquer
Luis Manuel Irisarri Piquer Donostian jaio zen 1908ko ekainaren 21ean eta 1936ko azaroaren 10ean fusilatu zuten. Salvadorren eta Ramonaren semea, familia Lodosako herri nafarrekoa zen jatorriz. Familia Donostiara bizitzera etorri zen eta, geroago, gurasoak banandu egin ziren. Luis Manuelek aitaren … [Gehiago irakurri…]
Claudio Egaña Otamendi
Aizarnan 1911 urtean jaio eta Altzan errotu zen, Herrerako Etxeluze etxean. Herrera Sport taldeko nazioarteko korrikalaria[1], oso maitatua zen herritarren artean. Anarkisten filiaziokoa. 1936ko irailaren 9an, Burgosko espetxe nagusitik atera zuten, beste hogeita bat presorekin batera, eta fusilatu egin zuten[2]; … [Gehiago irakurri…]
La Asunción Ikastetxea
Kokapena: 43.321825, -1.948296 HASTAPENAK La Asunción komentua 1882. urtean sortu zen. Urte hartan, Kongregazioaren fundatzailea zen Anne-Eugénie Milleret de Brou-k Mirakruz etxearen lur eremua aukeratu zuen komentu berria eraikitzeko. Frantzian III. Errepublika politika antiklerikala ezartzen ari zen eta, baldintza horietan, … [Gehiago irakurri…]
Untziralekua, Herrerako
“Ez dakit zenbat denboraz jarraitu nuen bidean, tupustez milaka oihu berezik osaturiko harrabots zorrotz batek iratzarri ninduenean. Behatu nuen; mendi zut batzuen gibel-muga zeukaten bi muinoren artean nintzen, eta hogei tuasa barru, neraman bidea zakar trenkatzen zuen itsas adar batera … [Gehiago irakurri…]
Bidebietako Historiaren momentu batzuk
XII. mendean Antxo VI.a Nafarroako erregeak Leireko monasterioari Donostialdean zituen jabetza sorta bat eman zion eta horien artean Yrurdita saroia (“cubilare”) aurkitzen da, abeltzainen eta abereen babeslekua. 1465. urtean, ezagutzen den Altzako etxeen lehen zerrendan Parada eta Arnaobidao agertzen dira. … [Gehiago irakurri…]
Gaur egungo bizimodua
Bitxia izango litzateke, baina gertatuko balitz 1940an bertatik alde egindako altzatarren bat 2016 honetan itzultzea, lanak izango lituzke begi aurrean edukiko lukeena Altza dela esateko: planifikaziorik gabeko hirigintzan moldatutako auzotegi uniformeak lekukide ditugu premiak behartutako azpiegiturekin. Horren emaitza, hiriaren muga … [Gehiago irakurri…]
1960ko hamarraldia, immigrazioa
Diktaduraren abaroan, Donostiako Udalak bertako merkatarien aspaldiko asmoa bete nahi izan zuen, alegia, Pasaiako portuaren anexioa, Antxo eta San Pedro barrutiak bereganatuta. Hiria handitzeko eremua ematearen truke, Donostiak bere gain hartuko zituen bi barrutien arazo ekonomikoak, eta azpiegiturak eskainiko zituen. … [Gehiago irakurri…]
1936-1939, Gerra Zibila
Espainiako Gerra Zibila sortu aurreko egoera (1936) aski nahasia zen maila politiko, ekonomiko eta sozialean. Gizartea hautu politiko desberdinetan aurkatua zegoen, batak bestea ulertzeko zubirik gabe, Karlistaden ondoriozko elkarren uko gogorrean. Egoera hau larriagotu egin zen urte bereko otsailean, Frente … [Gehiago irakurri…]
XIX. mendea, gizarte berria
Liberalek maila politikoan hartu zuten nagusigoa lotua dago maila ekonomikoan izan genituen aldaketekin, hauetatik abiatu baitzen Gipuzkoa, nekazaria izatetik, industriala izatera iritsiko zen berrikuntzan. Lege berriek burdinbideak, errepideak eta banketxeak sortzea eta sendotzea ekarri zuten. Finantzetan eta garraioetan egindako hobekuntzak … [Gehiago irakurri…]
Gaurko gizartearen erroak
XIX. mendea nolakoa izango zen, garrantzi handiko ondorioak ekarriko zituzten bi gertakarik iragarri zuten: Industriaren Iraultzak eta Frantziako Iraultzak. Batak alor ekonomikoa irauli zuen, besteak alor politikoa. Biek ala biek aldaketa sakonak eragin zituzten gizartean. Ideologia aldetik, bitan zatitu zen … [Gehiago irakurri…]
XVIII. mendea, krisiari jo eta pasa
XVI. mendea hazkunde aroa izan baldin bazen, XVII.a krisiaren mendea izan zen: Ternuan balearen arrantza bakandu, burdinaren esportazioa urritu, gari eta arto uztak apaldu. Hala ere, XVII.aren hasieran soroetan sartu zen Ameriketako artoak estali egin zuen, neurri handi batean, bestelako … [Gehiago irakurri…]
Portua
Altzak badauka nondik itsasoratu, Pasaiako portua bertan dagoenez. Altzatarrek harreman estua zuten putzu gaziarekin: egurra zela edo sagardoa zela, arrantza zela edo itsasketa zela, aukera politak zeuzkaten portuan etxeko ekonomia hobetzeko. Mugimendu gaitza ibili zuen Pasaiak arrantzan eta merkataritzan Erdi … [Gehiago irakurri…]
XVI. mendea, dabilen komunitatea
Ekonomia indartu eta biztanleria hazi egin zen XVI. mendean. Demografiaren eta sagardo demandaren handitze honek sagastiak landatzeko lurrak zabaldu beharra ekarri zuen, eta noski, sagardogintza azkartzea. Pasaiako portuko ontziek eta Donostiako hiriak erosten zuten ekoizpena. Baserri eta errota berriak eraiki … [Gehiago irakurri…]
1390, altzatarrek batzarra osatu
Altzan kokatutako familiek, pixkanaka, elkarrenganako loturak sendotu zituzten. Sasiak kendu, basoak zaindu, bideak ebaki, aterpeak jaso… auzolanak nortasun bat eman zien. Nekazaritzaren hedatzeak lurren jabetza partikularrak ekarri zituen eta, ondorioz, lurjabeek leinu-etxeak eraiki zituzten. Lurjabe hauek, Gipuzkoako gainerakoekin, batzarretan biltzen … [Gehiago irakurri…]
1141, Altza historian ageri
XII. mendea bere erditsuan zela ageri zaigu Altza historia idatzian, eta ageri behar zuen. Garai hartako gizakiek teknikan eginak zituzten aurrerapenek eta demografian hartu zuten hazkundeek aldakuntza nabarmenak eragin zituzten Altzan bertan biztanleriaren antolamenduan, bai eremu sozialean, bai lurraldearenean. Inguruarekin … [Gehiago irakurri…]
Txoritokietan Neolitikoa
Kristo aurreko 4.000 urte inguru hasi zen gure lurretan nekazaritza eta abere basatien etxekotzea. Gizakiak harria lantzeko modua ere aldatu zuen, tresna hobeak eta eraginkorragoak sortuz. Lurraldearekin zeukan harremana ere aldatu zuen gizakiak. Leize zuloetan bizitzea noizbehinkako kontua bihurtu zen. … [Gehiago irakurri…]
Ametzagainan Paleolitikoa
Altza ezin hobeagoko kokagunean daukagu ezarria. Europako Mendebaldetik Iberia Penintsularako bide naturala izanik, gure lurretatik barrena ibili izan dira, antzinatik, abereak eta gizakiak. Horren lekukotza eman dute Urumea ibarrean eta Pasaiako portuaren inguruan aurkitu diren aztarna arkeologikoek. Baina, zer dakigu … [Gehiago irakurri…]
Sarriegi Lete, Jose Ramon
Jose Ramon Sarriegi Lete (Altza, 1864-04-01 / 1936-08-12). Altzako alkate eta eraikuntza arloko enpresaria. Biografia: Maria Juana Sarasola Segurola-rekin 1900-09-25ean ezkonduta; bi seme izan zituzten. Altzako alkate izan zen 1904, 1909 eta 1921 urteetan, eta udal epailea 1909 eta 1911 … [Gehiago irakurri…]