Lehenengo argazkia taldea sortu aurretik antolatutako partida batena da. 75 (edo 74) urteko uda amaierakoa da, Mª Auxiliadora ikastetxeko instalazio berriak zabaltzean. Talde bat antolatzearen ideia hori instalazioen irekierari estuki lotuta zegoen, ez dut ongi gogoratzen ia partida jendea taldean izena emateko egin zen edo taldea sortzearen ideia partidaren ondorioz izan zen. Nolanahi ere, Marcos izan zen taldearen osatzea bultzatu zuena instalazioen erabilpena erraztuz.
Uste dut hasiera batez gazteen maila atera genuela eta ondoren, batzuk laster 18 urte bete zutenean, senior maila osatu behar izan zen. Magain izena (senior), Marrutxipi, Gaztelu, Intxaurrondo izenetatik dator. Colma (gazte) “Colegio Mª Auxiliadora” izenetik.
Etiketaren artxiboa: futbol
Intxaurdi Kirol Elkartea
Sarrera hau soilik gaztelaniaz daukagu. Lagundu euskarara ekartzen.
Jolastokieta, kirol elkartea
Iñigo Landa
Jolastokieta ‘kirol anitzeko’ elkarteak 1914. urtean hasi zuen bere jarduna Altzako Herrera auzoan.
Elkartearen instalazioak Herrerako harrobiaren eremuan eraiki ziren, Sastrearena izenarekin ezagutzen zen lekuan. Egoitza nagusia hiru solairuko eraikin batean zegoen, eta bertan aldagelak, kafetegia, jatetxea, hainbat areto eta zaintzailearentzako etxebizitza. (1) (6)
Atzealdean, eraikinari itsatsia, pilota lekua zegoen, bi pareta eta hamalau koadro luze. Hirugarren pareta bat ere bazegoen bereizirik, erreboterako, Altzagainara doan aldapan, egungo San Ignazio galtzada ondoan. (1) (8)
Egoitzaren mendebaldean, Vista Alegre (Tantarrene) etxearen eta Arrobi (La Cantera) auzoaren artean, futbol zelaia zegoen, atletismo-pista bezala ere erabilia izan zena. Hegoaldean ikusleentzako harmailak zeuden. (7)
Jolastokieta Elkartearen lehen jardueraren notizia 1914ko urtarrilaren 11koa da, egun horretan egin baitzen Espainian ezagutzen den aurreneko lasterketa landan zehar, Jolastokieta Elkarteak antolaturik. (2)
Zazpi hilabete beranduago, 1914ko uztailaren 31n, Herrerako instalazioetan nolabaiteko ‘olinpiada’ bat antolatu zen, Gipuzkoako atletismoaren abiapuntutzat hartu izan dena. (14)
1916ko martxoaren 11n, Gipuzkoako beste elkarteekin batera, Gipuzkoako Atletismo Federaziaren sorreran parte hartzen du. (2)
Atletismoaz gain, bere futbol taldeagatik ere ezaguna izan zen Jolastokieta Elkartea. 1915. urtean, Euskadi mailan jokatu zen futbol txapelketan parte hartu zuen, Bizkaiko Atheltic Club de Bilbao, Arenas eta Ariñ Sport, eta Gipuzkoako Real Racing Club eta Irun Sporting Club taldeekin batera. (3)
Futbolarekin jarraituz, Tarrasa F.C. talde katalanaren aurka jokatu zuen, 1915ko uztailean (10), eta urte bereko azaroan 3 eta 0 irabazi zion Bilboko Athletic taldeari. (5)
Jolastokieta Elkarteak “soka-tira” kirolean ere ospea lortu zuen, izan ere 1915ko apirilaren 18an Atotxako futbol-zelaian egin zen hamabi gizoneko talde lehiaketan txapelduna izan zen. (5)
1929-1936 urte bitartean, Real Sociedad klubaren emakumezkoen hockey taldeak Atotxan entrenatzen bazuen ere ohikoa zen bere partidak Jolastokietan jokatzea. (5)
1933ko ekainaren 16an uholde ikaragarriak izan ziren Herreran eta hiru pertsona hil ziren. Herritarren elkartasuna adierazteko eta kaltetuei diruz laguntzeko, kultura eta kirola uztartuz jaialdi bat antolatu zen uztailaren 16an, igandea, Jolastokietako zelaian. Arrakasta handia izan zuen herritarren artean eta prentsan geratu da jasoa. (11) (12) (13)
Jolastokietako lur-eremuan RUTILITA enpresaren paper-orea egiteko lehen lantegia eraiki zen 1940. urtean. Aurrerago fabrika hau gehiago zabaldu zen, 1941 eta 1958 urteetan, eta beste batzuk etorri ziren Jolastokietaren eremu osoa bete arte, hala nola ZARDOYA OTIS 1958ean eta OXIGRAF 1960an. (15)
Lardi-aundi (Larrerdi) baserriaren lurretan, Jolastokieta ondoan, etxebizitza multzo handi bat eraiki zen 1977. urtean, Jolastokieta izen bera daraman auzunea, eta bertan sortu da egungo CSCRD Jolastokieta elkartea.
—-
(1) KORTAJARENA, Andoni: “Herreratar zaar baten bizikaskizunak” In: Hautsa Kenduz II (1994), 9-21 orr.
(2) Real Federación Española de Atletismo www.rfea.es 2007-07-30: “Cien años de atletismo en Guipúzcoa”
(3) “El football en el País Vasco”, In Euskalerriaren Alde, nº 106 (1915), 318-319 orr.
(4) El Diario Vasco, 1964-07-01: “En un pequeño campo de Alza nació en en 1914 el atletismo guipuzcoano”
(5) Euskomedia (Auñamendi Entziklopedia): http://www.euskomedia.org/bilatu?q=jolastokieta
(6) Album Picavea.
(7) KUTXA FOTOTEKA
(8) Landa-Jaka familia
(9) Euskomedia 1915-11 (Equipo de la sociedad Jolastokieta que venció al Athlétic de Bilbao por 3-0 en una de las eliminatorias del campeonato. Noviembre de 1915)
(10) La Vanguardia 1915-07-03
(11) El Día, 1933-07-14
(12) El Día, 1933-07-18
(13) Argia, 1933-07-23
(14) El Pueblo Vasco, 1914-08-01
(15) HERRERAS MORATINOS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, Altzako Historia Mintegia (2001), 71-73 orr.
Aipatutako argazkiak eta dokumentuak kontsultatzeko klik egin hemen.
FUTBOL, kirola
Roteta, Club Deportivo
Altzako Erroteta auzoan sortu zen eta egun funtzionatzen jarraitzen duen futbol taldea dugu. Hasiera zaila eduki zuen arren, diru eta infraestruktura arazoak batez ere, elkarteko kideei esker auzoan errotu den elkartea dugu.
Historia
- 1967an Altzako San Martzial jaietan, Peña Taurina Serranito elkarteak futbol txapelketa bat antolatzea erabakitzen du. Peñak talde propioa ateratzen du eta hau izango da Roteta Kirol Elkartearen hasiera. Utzitako ekipamenduarekin jolastuko dute, txuri beltza. Hauek izango dira beraien koloreak.
- 1995ean Sporting de Herrera eta Pasaia K.E.-rekin batera Herrerako belar artifizialezko zelaia inauguratu zuten.
Datuak
- Sekzioak: Preferente, Segunda Regional, Juveniles eta Playeros.
- Presidenteak: Alfredo Montoya Martinez “Txolo” (1967-…)
- Kirolari aipagarriak: Pedro Nanclares, Julián Castellanos, Josetxo Villanueva, Angel Sacristán, Miguel Neira, Javier Larrumbide, Francisco Placeres, Javier Sánchez, Manu Orbegozo, Mikel Santaolaia, Ernesto Isarch eta Ramón García.
Erreferentziak:
- GONZÁLEZ, Pelegrín, “El club deportivo Roteta”, In: Altza, Hautsa Kenduz IX (2007) 215-221 orr.
Herrerako Sportinga
Herrera, Kirol Elkartea
Herrera K.E 1947. urtean sortu zen, zortzi herreratar Jose Elósegi etorbidean zegoen Bar Manolon batu zirenean. Lokala berriz hiru urte beranduago zabaldu zituen bere ateak. Jose Antonio Irigoyen Alzaga, horietako fundatzaileetako batekin hitz egin ostean elkartearen aurrekariak eta lehenengo urtetako gora beherak oroitu ditugu.
C.D Herrera izenarekin fundatu zen arren hasiera batean gerra zibilaren aurretik existitzen zen Herrera Sport taldearen izena jarri nahi zen, hauen aurretik zegoen kirol taldearen izena, alegia. Gerraren ostean izan zen birsortze saiakera hori gogoratuz berez talde hau berriro sortzeko helburua zuten 1947an bildu ziren herreratarrek. Gobernu frankistak ordea gaizki ikusi zuen izen horren berrerabilpena eta ondorioz C.D Herrera erabiltzera behartuak izan ziren.
Hasiera ez zen gozoa izan. Gerra ostearen zailtasunaz gain kirol asko lantzen saiatu ziren eta hasiera batean gainezka ibiltzen ziren. Denborarekin arazo hori konpontzea lortu zuten arren laster arazo larri bat sortu zitzaien elkartekideei. 1960ko hamarkadaren hasieran elkartekideen artean liskarrak suertatzen hasi ziren; ez dakigu hauen zergatia ordea. Giroa 1962ean erabat ozpindua zegoen eta askok bata besteari kalean ere agurtzeari uko egiten zioten. Egoera benetan larria zela ikusirik Irigoyenek mendi martxa bat proposatu zion zuzendaritzari. Zuzendaritzaren babesa jaso ostean Aralarrera mendi martxa bat antolatu zen, bazkari eta guzti. Helburua giroa hobetzea zen, besterik ez. Menu ona, giro aparta eta gainera bost mahaietan nahastua eserita, arratsalderako denak lagunak ziren berriz. Martxaren arrakasta ikusirik beste hogeita bost egin ziren, gutxienez, eta beste elkarte batzuek eredu hartu zuten. Honen ostean Herrera K.E.-k 1997. urtean berrogeita hamar urte betetzeko aukera izan du.
Sail ugari izan ditu, hauen artean ezagunenak: futbola, pilota, atletismoa, txirrindularitza eta boloak.
Presidenteak (edo elkarte barruko izen aipagarriak): Angel Sarasola, Bonifacio Eneterreaga, Jose Ignacio Urdangarin, Iñaki Casares, Juan Olaizola, Aquiles Pinto, Liteo Leibar, Miguel Errazquin, Joaquin Vallina, Antxon Segues.
Kirolari aipagarriak: Claudio Egaña, Amelia Lorza.
Erreferentziak:
- HERRERA KIROL ELKARTEA ETA EUSKAL GIROA “Altzako bolatokia eta bolariak” In: Hautsa kenduz X (2009), 245-265 orr.
- IRIGOYEN, Antonio: “50 aniversario del C.D. Herrera. Algo más que un club” In: Hautsa Kenduz IV (1997), 25-30 orr..
- SEGES, Antxon: “El cross de Herrera” In: Hautsa Kenduz XI (20011), 193-200 orr.
- ZAPIRAIN, Miguel Angel; ARRIETA, Elena: “Herrera, un barrio de Altza” In: Hautsa Kenduz III (1996), 109-116 orr.