Kategoriaren artxiboa: Kirol elkarteak

Bola-jokoa, kirola

Txingurri (1924)

Aurkibidea

“Bola-jokoak eta bolatokiek historia zaharra dute. Hauen sorrera baserri munduarekin lotuta dago, helburu ludikoa baino soziala izango lukeen kirola dugu. Bizilagunen eta leku desberdinetako komunitate kideen batzea bultzatzen zuen helburu. XX. Mende hasieran masa kirolek euskal gizartean, beste hainbat kirolekin batera, zuen lekua kentzen hasiko zitzaion ordea.  Badira salbuespenak ordea. Eremu nekazarietan kirol zaharrekiko lotura mantendu da. Egun bolatokiak aipatzen diren momentu orotan Ameriketako Estatu Batuetatik iritsi zaigun bowling-aren irudia etortzen zaigu burura. Irudi distortsionatu horrek bolatoki tradizionalei kalte egin die.

Bolatoki hauek Gipuzkoa guztian zehar aurki ditzakegu, gure mugetatik at Asturias eta Kantabrian antzeko bolatokiak aurkitzen dira. Bolatoki berdinik ez da, denek daukate beraien berezitasun propioa, denetan ordea arduradun bat dago. Honen funtzioa bolatokiko mantenu lanaz arduratzea da, bolatokia ahalik eta erabiltze egoera onenean egon dadin. Azkeneko 50 urteetan gure inguruko bolatokiek atzerakada nabarmen bat jaso dute, nahiz eta Gipuzkoako barnealdeko zenbait herrietan mantendu edo indartu den sagardo produkzio gune nagusietakoak desagertzen joan dira. Sagardotegi tradizionalen desagertzearen ondorioz. Bolatokien garai bateko funtzio sozialak sortutako gizarte sarea desagertzen joan da hauen desagertzearekin batera. Altzan hori izan da kasua.

Altzak azkeneko mende erdian jasan dituen aldaketa bortitz bezain bizkorrek garai bateko gizarte egiturarekin amaitzeaz gain bertako bizi ohiturak erabat aldatu zituen. Bolatokiekin hau jaso da, egun soilik bi gelditzen dira: Herrera eta San Martzial plazakoak. Herrerako bolatokia kinka larrian dago, urte gutxi barru soilik bolatoki bakarrarekin geldituko da Altza. Atzean gelditu dira Mendiola, Oleta, Pellizar, Txapel Gorri, Errota Zahar, Zubipe, Julimasene, Jolastokieta, San Luis Plaza, Bordazar eta RENFE apeaderoko bolatokiak. Auzoak jasandako urbanizatze prozesu bortitzaren beste biktima batzuk dira. Garai batean jende ugari arduratzen zen auzoko bolatokien funtzionamendu eta mantenuaz, egun Antonio Goenagak hartu du ardura hori. Bere lan finak Altzako bolatokiak bizirik mantendu ditu.

Desagertzean dagoen Herrerako bolatokiak aipamen berezi bat merezi du. Asko aldatu da Herrera azkeneko hamarkadetan. 80ko hamarkadan Euskal Giroa Elkarteak egonkortasun maila bat lortu ostean zonaldeko beste elkarte batzuekin batera (Club Deportivo Herrera eta Herripe) berreskuratze proiektu batean murgildu ziren. Horrela Herrerako bolatokiaren ardura berreskuratu ostean bertako gaztediaren artean boloen artea sustatzeari ekin zioten. Hasierako zailtasunak ekidin ostean, eta lan askoren egin ondoren martxan zen berriz bolo jokoa. Lan honek bere fruituak eman zituen 2002. Urtean. Urte horretan Herrerako bolatokian ospatu zen  Euskal Herriko Bolo Txapelketa. Herrerako Kirol Elkartearen laguntzarekin batera egun arrakastatsu bat aurrera ateratzea lortu zen. Horrelako gune batek bere ateak itxi behar izateak tristura handia eragiten du. Egungo belaunaldiek ez badiote tradizioaren lekukoari eusten bolatokien iraungipen data aldaezina izango da Altzan.” (“Altzako bolatokiak eta bolariak” artikuluaren laburpena)

Bolatokiak

  • Altzagaina
  • Herrerako plaza
  • Pellizar
  • Txingurri

Bolariak

  • Patxi Lazkano
  • Antonio Goenaga
  • Pedro Lazkano

Erreferentziak:

sortze data: 2020-03-09 / eguneratze data: 2020-03-09

Centauro, errugbi taldea

“Un equipo conectado con el Cinco Naciones

El barrio donostiarra de Altza también tuvo su propio club, los Centauros. Este equipo tan solo estuvo activo en categoría senior y durante dos campañas, en la 1968-69 y la 1969-70, y en este último ejercicio, además, ganó el Trofeo Vasco Navarro. En su corta andadura vistió de color marrón oscuro.

La mayor curiosidad en torno a este club reside en la figura de su fundador, el periodista donostiarra Celso Vázquez Gallego. Al parecer, Vázquez se inició en el rugby en Barcelona. A su regreso a la capital guipuzcoana se acercó al Anoeta para seguir practicándolo y después se animó a fundar y a entrenar su propio club en Altza, que solo pudo sostenerse durante dos temporadas, antes de que su fundador se fuera a Madrid. El club dejó varias deudas pendientes que, con el paso del tiempo, su creador pagó religiosamente.

Vázquez, que se inició en el periodismo en la Cadena Ser de Donostia, trabajó también en el diario As y fue locutor de importantes eventos deportivos para Radio Nacional de España y Radio Televisión Española, como los Juegos Olímpicos. Pero los aficionados al rugby le recuerdan sobre todo por sus particulares retransmisiones del Torneo de las V Naciones -hasta 1985-, en las que solía describir las profesiones de los jugadores que intervenían en los partidos. Falleció en enero de 2011 en Madrid, a los 75 años de edad.”

“1968-69. Nacen los Centauros de Altza, que también disputaron la 69-70, y el EFP Euromar. ”

Erreferentzia:

sortze data: 2019-10-18 / eguneratze data: 2019-10-28

Club Atlético Herrera

1960. urtearen inguruan, Herrerako parrokiaren “Los Luises” taldean, gazte talde bat (Isidro Pouzas, Jose Luis Salaberria, Jose Luis Zaspe,…), Don Marcos apaizaren laguntzaz, Club Atletico Herrera martxan jarri zuten.

Garai hartan, Herreran, futbola eta pilota ziren gazteak gehien erakartzen zituzten kirolak. Hala ere, Isidro, Maria Kristina Koloniako etxeetan jaio eta bizi zen, atletismora hurbildu zen Errenteria Atletismo Klubaren bitartez, bertan hasi baitzen krosetan eta pistako probetan korri egiten. Jarraitu irakurtzen

sortze data: 2019-02-22 / eguneratze data: 2020-01-16

Altzakoak Kirol Elkartea

Altzakoak Kirol Elkartea (Los Boscos, 1982-1994), Altzako beste hainbat eragile bezala, frankismoak utzitako trantsizio garaian eman ziren gabeziei aurre egin asmoz sortu zen eta burututako jarduerekin nabarmendu egin zen auzoko kirol arloan.

Ikurrak

Jarraitu irakurtzen

sortze data: 2015-06-30 / eguneratze data: 2021-02-27

Waterpolo Tximistarri


Lehen denboraldia: 2002-2003

C.D. Tximistarri K.E.
Casares pasealekua, 153
Altzako Kiroldegia
20017 DONOSTIA

E-Mail: waterpolo@tximis.com
web: tximistarrikirolelkartea.blogspot.com/

sortze data: 2015-06-21 / eguneratze data: 2015-07-01

Club Gimnasia Rítmica Donosti

Altza, 1998

Donostiako Gimnasia Erritmiko Kluba kirol erakunde pribatua da, irabazi asmorik gabea, eta 1990ez geroztik Eusko Jaurlaritzak interes publikokotzat izendatua. Donostian du egoitza eta, hogeita sei urte baino gehiago dituela, bere helburua gimnasia erritmikoaren jarduera bultzatu eta zabaltzea da, Donostian eta inguruan. Gimnasia Erritmikoa kirol olinpikoa da emakumeak soilik jokatzeko sortua, izan ere betiko gimnasiaren elementuak eta ballet-arenak baitauzka barneratuak, aparatu batzuk erabiltzen diren bitartean. Bestela ezin eta, gaur egun gizonek ere parte hartzen dute kirol honetan, baina egia da batez ere emakume kirola dela, emakumeei kirol prestaketa bereziak emateko sortua. Beraz, 1988az geroztik, sorrera urtetik hona,  Donostiako Gimnasia Erritmiko Klubak bereganatua du bere xederik nagusiena emakumea kirol jardueran ari dadin saiatzea dela, eta horrekin batera joko horretan denboran zehar iraunaraztea. Horretarako Klubak bere gain hartuak ditu nazioarteko politikak, emakumeen jokoei dagokienez. Laburbilduz: emakumeak animatu nahi dira kirol jarduerak berez duen garrantziz jabe daitezen, norberaren garapen pertsonalari begira.

Milaka neska iragan dira klub honetatik, bertan hazi eta garatu dira kirolari gisa, pertsona gisa helduleku eman dizkieten balore moralez jantzirik, kirolaz eta gimnasiaz gozatuz eta arrakasta ere lortuz.

Gure nahia da gimnasia erritmikoaren jarduerarekin jarrai dezaten, baldintzarik egokienetan, eta kirola bultzatzen eta babesten duten erakunde eta instituzioek ez dezaten ahantzi emakume kirol jarduera honen zeregina zein den.

Altzako Kiroldegia
Darieta bidea z/g.
20017 DONOSTIA -SAN SEBASTIÁN
clubgrdonosti@gmail.com
www.clubdonosti.com

(Egilea: Club Gimnasia Rítmica Donosti)

sortze data: 2015-06-21 / eguneratze data: 2015-06-21

Jolastokieta, kirol elkartea

Iñigo Landa

c205a-001Jolastokieta ‘kirol anitzeko’ elkarteak 1914. urtean hasi zuen bere jarduna Altzako Herrera auzoan.

Elkartearen instalazioak Herrerako harrobiaren eremuan eraiki ziren, Sastrearena izenarekin ezagutzen zen lekuan. Egoitza nagusia hiru solairuko eraikin batean zegoen, eta bertan aldagelak, kafetegia, jatetxea, hainbat areto eta zaintzailearentzako etxebizitza. (1) (6)

Atzealdean, eraikinari itsatsia, pilota lekua zegoen, bi pareta eta hamalau koadro luze. Hirugarren pareta bat ere bazegoen bereizirik, erreboterako, Altzagainara doan aldapan, egungo San Ignazio galtzada ondoan. (1) (8)

Egoitzaren mendebaldean, Vista Alegre (Tantarrene) etxearen eta Arrobi (La Cantera) auzoaren artean, futbol zelaia zegoen, atletismo-pista bezala ere erabilia izan zena. Hegoaldean ikusleentzako harmailak zeuden. (7)

Jolastokieta Elkartearen lehen jardueraren notizia 1914ko urtarrilaren 11koa da, egun horretan egin baitzen Espainian ezagutzen den aurreneko lasterketa landan zehar, Jolastokieta Elkarteak antolaturik. (2)

Zazpi hilabete beranduago, 1914ko uztailaren 31n, Herrerako instalazioetan nolabaiteko ‘olinpiada’ bat antolatu zen, Gipuzkoako atletismoaren abiapuntutzat hartu izan dena. (14)

1916ko martxoaren 11n, Gipuzkoako beste elkarteekin batera, Gipuzkoako Atletismo Federaziaren sorreran parte hartzen du. (2)

Atletismoaz gain, bere futbol taldeagatik ere ezaguna izan zen Jolastokieta Elkartea. 1915. urtean, Euskadi mailan jokatu zen futbol txapelketan parte hartu zuen, Bizkaiko Atheltic Club de Bilbao, Arenas eta Ariñ Sport, eta Gipuzkoako Real Racing Club eta Irun Sporting Club taldeekin batera. (3)

Futbolarekin jarraituz, Tarrasa F.C. talde katalanaren aurka jokatu zuen, 1915ko uztailean (10), eta urte bereko azaroan 3 eta 0 irabazi zion Bilboko Athletic taldeari. (5)

Jolastokieta Elkarteak “soka-tira” kirolean ere ospea lortu zuen, izan ere 1915ko apirilaren 18an Atotxako futbol-zelaian egin zen hamabi gizoneko talde lehiaketan txapelduna izan zen. (5)

1929-1936 urte bitartean, Real Sociedad klubaren emakumezkoen hockey taldeak Atotxan entrenatzen bazuen ere ohikoa zen bere partidak Jolastokietan jokatzea. (5)

1933ko ekainaren 16an uholde ikaragarriak izan ziren Herreran eta hiru pertsona hil ziren. Herritarren elkartasuna adierazteko eta kaltetuei diruz laguntzeko, kultura eta kirola uztartuz jaialdi bat antolatu zen uztailaren 16an, igandea, Jolastokietako zelaian. Arrakasta handia izan zuen herritarren artean eta prentsan geratu da jasoa. (11) (12) (13)

Jolastokietako lur-eremuan RUTILITA enpresaren paper-orea egiteko lehen lantegia eraiki zen 1940. urtean. Aurrerago fabrika hau gehiago zabaldu zen, 1941 eta 1958 urteetan, eta beste batzuk etorri ziren Jolastokietaren eremu osoa bete arte, hala nola ZARDOYA OTIS 1958ean eta OXIGRAF 1960an. (15)

Lardi-aundi (Larrerdi) baserriaren lurretan, Jolastokieta ondoan, etxebizitza multzo handi bat eraiki zen 1977. urtean, Jolastokieta izen bera daraman auzunea, eta bertan sortu da egungo CSCRD Jolastokieta elkartea.

—-

(1)     KORTAJARENA, Andoni: “Herreratar zaar baten bizikaskizunak” In: Hautsa Kenduz II (1994), 9-21 orr.
(2)     Real Federación Española de Atletismo www.rfea.es 2007-07-30: “Cien años de atletismo en Guipúzcoa”
(3)     “El football en el País Vasco”, In Euskalerriaren Alde, nº 106 (1915), 318-319 orr.
(4)     El Diario Vasco, 1964-07-01: “En un pequeño campo de Alza nació en en 1914 el atletismo guipuzcoano”
(5)     Euskomedia (Auñamendi Entziklopedia): http://www.euskomedia.org/bilatu?q=jolastokieta
(6)     Album Picavea.
(7)     KUTXA FOTOTEKA
(8)     Landa-Jaka familia
(9)     Euskomedia 1915-11 (Equipo de la sociedad Jolastokieta que venció al Athlétic de Bilbao por 3-0 en una de las eliminatorias del campeonato. Noviembre de 1915)
(10)  La Vanguardia 1915-07-03
(11)  El Día, 1933-07-14
(12)  El Día, 1933-07-18
(13)  Argia, 1933-07-23
(14)  El Pueblo Vasco, 1914-08-01
(15)  HERRERAS MORATINOS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, Altzako Historia Mintegia (2001), 71-73 orr.

Aipatutako argazkiak eta dokumentuak kontsultatzeko klik egin hemen.

Jarraitu irakurtzen

sortze data: 2015-01-02 / eguneratze data: 2021-03-09

Roteta, Club Deportivo

Altzako Erroteta auzoan sortu zen eta egun funtzionatzen jarraitzen duen futbol taldea dugu. Hasiera zaila eduki zuen arren, diru eta infraestruktura arazoak batez ere, elkarteko kideei esker auzoan errotu den elkartea dugu.

Historia

  • 1967an Altzako San Martzial jaietan, Peña Taurina Serranito elkarteak futbol txapelketa bat antolatzea erabakitzen du. Peñak talde propioa ateratzen du eta hau izango da Roteta Kirol Elkartearen hasiera. Utzitako ekipamenduarekin jolastuko dute, txuri beltza. Hauek izango dira beraien koloreak.
  • 1995ean Sporting de Herrera eta Pasaia K.E.-rekin batera Herrerako belar artifizialezko zelaia inauguratu zuten.

Datuak

  • Sekzioak: Preferente, Segunda Regional, Juveniles eta Playeros.
  • Presidenteak: Alfredo Montoya Martinez “Txolo” (1967-…)
  • Kirolari aipagarriak: Pedro Nanclares, Julián Castellanos, Josetxo Villanueva, Angel Sacristán, Miguel Neira, Javier Larrumbide, Francisco Placeres, Javier Sánchez, Manu Orbegozo, Mikel Santaolaia, Ernesto Isarch eta Ramón García.

Erreferentziak:

  • GONZÁLEZ, Pelegrín, “El club deportivo Roteta”, In: Altza, Hautsa Kenduz IX (2007) 215-221 orr.

 

sortze data: 2012-10-04 / eguneratze data: 2019-10-08

Boskotarrak, Kirol Jolas Elkartea

Altzaren ekialdean dagoen  Los Boskoseko auzunean sortu zen elkarte historiko bat dugu. Mende laurden bat baino gehiago darama auzoko bizitzaren parte izaten. Pilota eta sukaldaritzan nabarmendu den arren beste hamaika ekimenen antolatu ditu, auzoaren ezinbesteko motor bat bilakatuz.

Armarria

Historia

1965 urtean Los Boskos auzuneko lehenengo harria jarri zen. 1970ko hamarkadan hasieran sortuz. Garai honetako espantsio urbanistiko donostiarraren  testuinguruan gune berri honek kanpo famili ugariren etorrera ekarri zuen,  Los Boskosen kasuan familia gehienak Grosetik etorri ziren.  Garaian beste auzoetan bezala ematen ari zen auzune berrien fenomenoak arazo bat zekarren.Gune berri hauek bizi falta handia zeukaten eta bertako jendeak askotan bere bizitza soziala ondoko auzoetan egin behar izaten zuten. Abandonu edo mugimendu falta horri aurre egiteko Los Boscos bertako biztanleek elkarte bat sortzea erabaki zuten. Horrela sortu zen Boskotarrak elkartea.

Izena aukeratzeko eztabaida gainditu ostean elkartearen bideratzea erabakitzeke zegoen. Batzuek ehiza elkarte bat osatu nahi zuten baina azkenean pilotazaleen nahia nagusitu zen eta pilota elkarte gisa sortu zen Boskotarrak elkartea 1976ean (modu ofizialean), ezkutuaren arabera 1975ean  izan zen. Hasiera batean auzoko jai batzuk bultzatu nahi izan ziren. Maiatzaren batean (Langilearen Eguna) ospatu ziren 17 urtez. Ez zuten nahi zuten arrakasta lortu eta beraz batzar orokor batean hauek gehiago ez antolatzeko erabakia hartu zen. Pilota elkarte gisa ordea arrakasta handia izan zuen, hainbat izen ezagun atera ziren elkartetik eta erreferente bat bilakatu zen auzoan zein eskualdean. Gastronomia aldetik hainbat sari irabazi zituzten bazkide ugari izan ziren. Alejandro Insua, Beningo Ruiz, Javier Fuentes, Josetxo Kortabitarte, Miguel Varona eta Pedro Santiago bezalako bazkideek pabilioia biziki altu utzi zuten.

Bestela ere auzoko beste ekimen ugariren bultzatzaile izan dira. Altzatarren egunerokotasunaren parte bilakatuz. Horrela auzoan danborrada, inauteriak, jokuak eta beste hainbeste ekitaldi bultzatu dituzte azkeneko mende hiru hamarkadetan.

Datuak

Pilota eta sukaldaritza izan dira elkartearen alor arrakastatsuenak. Horretaz gain beste hainbat aktibitate bultzatu dira: Bolariak, areto futbola, tokalariak, San Silvestre karreraren antolakuntzaren ardura hiru urtetan hartu da, koroa, danborrada, inauteriak, errege magoen kabalgata (Roteta K.E eta “Peña Taurina Serranito”rekin bat),  jubilatuentzako jokoak… Egun 130 bazkide oso eta 35 jubilatuk (bozkatzeko eskubide gabe) osatzen dute elkartea.

Presidenteak

Javier Fuentes, Ignacio Arbide, Antonio Sampietro, Rafael Imaz, Julián Castellanos, Demetrio Rodríguez, Paco Rodríguez, Juan Mª Oteiza, Andrés Benito, Alejandro Insua, JoséAntonio Zabalo eta Pedro Santiago.

Kirolari aipagarriak

Eusebio Iñarra, José Mª Arrarás, Ibon Bitoria, Martínez anaiak, Juantxo Koka, Cristobal Gastesi, Angel Vicente, Julen Castellanos, Ander Domínguez, Jose Mª Etxenagusia eta Ercibengoa.

Erreferentziak

GONZÁLEZ, Pelegrín,”Boskotarrak 25 años de historia”, In: Altza, Hautsa Kenduz VI (2001) 243-249 orr.

 

 

GONZALEZ, Pelegrín: “Boskotarrak 25 años de historia” In: Hautsa Kenduz VI (2001), 243-249 orr.

GONZALEZ, Pelegrín: “Las escuelas de pelota en Altza” In: Hautsa Kenduz IV (1997), 53-60 orr.

sortze data: 2012-10-03 / eguneratze data: 2020-12-16

Altzatarra, Kirol Elkartea

Erraminta-pilota eskola

Historia

Altzan pilotak hainbat eskola desberdin sortu ditu azkeneko hamarkadetan. Elkarte hauetako bat Altzatarra elkarteko Pilota Kluba dugu, bertako kideak ziren zale batzuek pilotaren erreminta modalitatea bultzatzeko aukera ikusi eta elkarte barruan eskola bereizi bat sortu zuten.

Hasiera zaila izan zen arren, zaletuen faltagatik batez ere, denborak arrazoia eman die eta egun ikusle eta parte hartzaile talde fidel bat edukitzea lortu dute.

Datuak

Infantil zein jubenileko taldeak daude. Hogei bat ikasle osora, neskak barne.

 

Presidenteak (edo elkarte barruko izen aipagarriak)

Jesús Navarro, Juanjo Polo, Jesús Atorrasagasti., Luis Mari Ralla eta Joxean Bravo

Kirolari aipagarriak

Txus Boubeta, Iñigo Navarro eta Joxean Astigarraga.

Errefetentziak

GONZALEZ, Pelegrín: “Las escuelas de pelota en Altza” In: Hautsa Kenduz IV (1997), 53-60 orr.

sortze data: 2012-10-03 / eguneratze data: 2020-12-16

Herrera, Kirol Elkartea

Herrera K.E 1947. urtean sortu zen, zortzi herreratar Jose Elósegi etorbidean zegoen Bar Manolon batu  zirenean. Lokala berriz hiru urte beranduago zabaldu zituen bere ateak. Jose Antonio Irigoyen Alzaga, horietako fundatzaileetako batekin hitz egin ostean elkartearen aurrekariak eta lehenengo urtetako gora beherak oroitu ditugu.

C.D Herrera izenarekin fundatu zen arren hasiera batean gerra zibilaren aurretik existitzen zen Herrera Sport taldearen izena jarri nahi zen, hauen aurretik zegoen kirol taldearen izena, alegia. Gerraren ostean izan zen birsortze saiakera hori gogoratuz berez talde hau berriro sortzeko helburua zuten 1947an bildu ziren herreratarrek. Gobernu frankistak ordea gaizki ikusi zuen izen horren berrerabilpena eta ondorioz C.D Herrera erabiltzera behartuak izan ziren.

Hasiera ez zen gozoa izan. Gerra ostearen zailtasunaz gain kirol asko lantzen saiatu ziren eta hasiera batean gainezka ibiltzen ziren. Denborarekin arazo hori konpontzea lortu zuten arren laster arazo larri bat sortu zitzaien elkartekideei. 1960ko hamarkadaren hasieran elkartekideen artean liskarrak suertatzen hasi ziren; ez dakigu hauen zergatia ordea. Giroa 1962ean erabat ozpindua zegoen eta askok bata besteari kalean ere agurtzeari uko egiten zioten. Egoera benetan larria zela ikusirik Irigoyenek mendi martxa bat proposatu zion zuzendaritzari. Zuzendaritzaren babesa jaso ostean Aralarrera mendi martxa bat antolatu zen, bazkari eta guzti. Helburua giroa hobetzea zen, besterik ez. Menu ona, giro aparta eta gainera bost mahaietan nahastua eserita, arratsalderako denak lagunak ziren berriz. Martxaren arrakasta ikusirik beste hogeita bost egin ziren, gutxienez, eta beste elkarte batzuek eredu hartu zuten. Honen ostean Herrera K.E.-k 1997. urtean berrogeita hamar urte betetzeko aukera izan du.

Sail ugari izan ditu, hauen artean ezagunenak: futbola, pilota, atletismoa, txirrindularitza eta boloak.

Presidenteak (edo elkarte barruko izen aipagarriak): Angel Sarasola, Bonifacio Eneterreaga, Jose Ignacio Urdangarin, Iñaki Casares, Juan Olaizola, Aquiles Pinto, Liteo Leibar, Miguel Errazquin, Joaquin Vallina, Antxon Segues.

Kirolari aipagarriak: Claudio Egaña, Amelia Lorza.

Erreferentziak:

  • HERRERA KIROL ELKARTEA ETA EUSKAL GIROA  “Altzako bolatokia eta bolariak”  In: Hautsa kenduz  X (2009), 245-265 orr.
  • IRIGOYEN, Antonio: “50 aniversario del C.D. Herrera. Algo más que un club” In: Hautsa Kenduz  IV (1997), 25-30 orr..
  • SEGES, Antxon: “El cross de Herrera” In: Hautsa Kenduz  XI (20011), 193-200 orr.
  • ZAPIRAIN, Miguel Angel; ARRIETA, Elena: “Herrera, un barrio de Altza” In: Hautsa Kenduz  III (1996), 109-116 orr.
sortze data: 2012-10-02 / eguneratze data: 2019-10-28

Mendi-zaleak, Mendi Elkartea

Egoitza: J. Elosegi, 128

Historia (Hastapenak)

1950eko hamarkadan Herreran talde bat sortu zen, auzoan mendizaletasuna bultzatzekko. Proiektu hori aurrera eramateko elkarte batean sartzea ezinbesteko ikusten zuten eta, horrela, hasiera batean Donostiako Oargi elkartearekin bat egin zuten “Oin Ariñak” izenpean, hauen Herrerako sekzioa bihurtuz. Trintxerperen gertutasunak, ordea, 1957an Herrerako taldea Itxastarrak elkartean integratzera eraman zuen.

Taldearen barruan bi korronte sortu ziren, bat Itxastarrak elkartearen barnean jarraitzearen alde eta beste bestea bereiztearen eta klub bat sortzearen alde. Azkenean, 1961eko batzarretik sortu zen Mendi-Zaleak mendi elkartea.

Lokalaren bilatzeari ekin zioten eta 1963an lortu. Elkartea errotu eta mendi ekimenak bultzatzen hasi zen, gaur egun arte.

Elkarteko lehen Junta: Presidentea, Ignacio Bosch Zuazu; idazkaria, Jesús Anabitarte; diruzaina, Jesús Landa; bokalak: Francisco Garmendia, Pedro Garmendia, Ignacio Iguerategui, Francisco Miranda, María Pilar Orradre eta Ana Mari Atorrasagasti

Erreferentziak:

  • GARMENDIA, Larraitz: “Club de Montaña Mendi-Zaleak” In: Hautsa Kenduz III (1996), 117-128 orr.
  • INZIARTE, Imanol: “La Prehistoria del Mendi (1957-1960)” In: Hautsa Kenduz VI (2001), 189-198 orr.
  • INZIARTE, Imanol: “Los inicios del Mendi (1961-1963)” In: Hautsa Kenduz VIII (2005), 223-227 orr.
  • KORTAJARENA, Andoni: “Historial de la sociedad Mendi-Zaleak” In: Deia, 1983-6-18
sortze data: 2012-10-02 / eguneratze data: 2019-10-22