ALTZA NATURA
sortze data: 2012-10-10 / eguneratze data: 2015-06-22
Altzako udal mugapean dagoen Ulia mendiko alderdia, Bidebieta auzoan.
Izena mendiko goialdean dagoen Mendiola baserritik hartu du, eta honek baserriko jabearen abizenetik dator (ikus Mendiola baserria).
Mendiola izena hartu aurretik Iruguruzeta (1811) edo Monte de las Cruces (1874-1930 urte bitarteko kartografian) izenak izan ditu.