Egilearen artxiboa: Malobra

Bola-jokoa, kirola

Txingurri (1924)

Aurkibidea

“Bola-jokoak eta bolatokiek historia zaharra dute. Hauen sorrera baserri munduarekin lotuta dago, helburu ludikoa baino soziala izango lukeen kirola dugu. Bizilagunen eta leku desberdinetako komunitate kideen batzea bultzatzen zuen helburu. XX. Mende hasieran masa kirolek euskal gizartean, beste hainbat kirolekin batera, zuen lekua kentzen hasiko zitzaion ordea.  Badira salbuespenak ordea. Eremu nekazarietan kirol zaharrekiko lotura mantendu da. Egun bolatokiak aipatzen diren momentu orotan Ameriketako Estatu Batuetatik iritsi zaigun bowling-aren irudia etortzen zaigu burura. Irudi distortsionatu horrek bolatoki tradizionalei kalte egin die.

Bolatoki hauek Gipuzkoa guztian zehar aurki ditzakegu, gure mugetatik at Asturias eta Kantabrian antzeko bolatokiak aurkitzen dira. Bolatoki berdinik ez da, denek daukate beraien berezitasun propioa, denetan ordea arduradun bat dago. Honen funtzioa bolatokiko mantenu lanaz arduratzea da, bolatokia ahalik eta erabiltze egoera onenean egon dadin. Azkeneko 50 urteetan gure inguruko bolatokiek atzerakada nabarmen bat jaso dute, nahiz eta Gipuzkoako barnealdeko zenbait herrietan mantendu edo indartu den sagardo produkzio gune nagusietakoak desagertzen joan dira. Sagardotegi tradizionalen desagertzearen ondorioz. Bolatokien garai bateko funtzio sozialak sortutako gizarte sarea desagertzen joan da hauen desagertzearekin batera. Altzan hori izan da kasua.

Altzak azkeneko mende erdian jasan dituen aldaketa bortitz bezain bizkorrek garai bateko gizarte egiturarekin amaitzeaz gain bertako bizi ohiturak erabat aldatu zituen. Bolatokiekin hau jaso da, egun soilik bi gelditzen dira: Herrera eta San Martzial plazakoak. Herrerako bolatokia kinka larrian dago, urte gutxi barru soilik bolatoki bakarrarekin geldituko da Altza. Atzean gelditu dira Mendiola, Oleta, Pellizar, Txapel Gorri, Errota Zahar, Zubipe, Julimasene, Jolastokieta, San Luis Plaza, Bordazar eta RENFE apeaderoko bolatokiak. Auzoak jasandako urbanizatze prozesu bortitzaren beste biktima batzuk dira. Garai batean jende ugari arduratzen zen auzoko bolatokien funtzionamendu eta mantenuaz, egun Antonio Goenagak hartu du ardura hori. Bere lan finak Altzako bolatokiak bizirik mantendu ditu.

Desagertzean dagoen Herrerako bolatokiak aipamen berezi bat merezi du. Asko aldatu da Herrera azkeneko hamarkadetan. 80ko hamarkadan Euskal Giroa Elkarteak egonkortasun maila bat lortu ostean zonaldeko beste elkarte batzuekin batera (Club Deportivo Herrera eta Herripe) berreskuratze proiektu batean murgildu ziren. Horrela Herrerako bolatokiaren ardura berreskuratu ostean bertako gaztediaren artean boloen artea sustatzeari ekin zioten. Hasierako zailtasunak ekidin ostean, eta lan askoren egin ondoren martxan zen berriz bolo jokoa. Lan honek bere fruituak eman zituen 2002. Urtean. Urte horretan Herrerako bolatokian ospatu zen  Euskal Herriko Bolo Txapelketa. Herrerako Kirol Elkartearen laguntzarekin batera egun arrakastatsu bat aurrera ateratzea lortu zen. Horrelako gune batek bere ateak itxi behar izateak tristura handia eragiten du. Egungo belaunaldiek ez badiote tradizioaren lekukoari eusten bolatokien iraungipen data aldaezina izango da Altzan.” (“Altzako bolatokiak eta bolariak” artikuluaren laburpena)

Bolatokiak

  • Altzagaina
  • Herrerako plaza
  • Pellizar
  • Txingurri

Bolariak

  • Patxi Lazkano
  • Antonio Goenaga
  • Pedro Lazkano

Erreferentziak:

sortze data: 2020-03-09 / eguneratze data: 2020-03-09

Garbitokia, Molinaoko

1953 (Argazkia: Rafa Altube)

Kokapena

Molinao, 43.312725, -1.920946

Dokumentazioa

  • El Fuerista – 1895-11-21: “El día 1 de diciembre próximo terminados los Oficios Divinos de la mañana, se sacarán a pública licitación en la sala Capitular de Pasajes de San Juan, las obras de conducción de agua al lavadero común de Molinao en Ancho, por la suma de 974 pesetas pagaderas entre Pasajes y Alza.”
  • Garbitokia eraisteko lanak 1964ko abuztuaren 18an Fermin Zapirain kontratista altzatarrari esleitzen zaio, eta honek abenduaren 4an kitapena aurkezten du. (DUA, A-04010-06)
sortze data: 2020-01-28 / eguneratze data: 2021-03-13

Echarri Guruceaga, Ángel

Ángel Echarri Guruceaga (1915?-1974-12-), apaiza

  • 1935. Jose Migel Barandiaran etnografoaren informatzailea.
  • 1947-02-01: Barakaldoko Desierto auzoko San Jose parrokiako apaiza izendatua (Boletín Oficial del Obispado de Vitoria, nº 3, 1947-02-01).
  • 1974: Donostiako San Bizente elizako koadjutorea.

Erreferentziak: “Hezkuntza eta erlijioa Altzan 1935. urte inguruan“. In: Estibaus, 2020-01-22

sortze data: 2020-01-23 / eguneratze data: 2020-01-23

Motokrosa

Eduki hau ez dago euskaraz

sortze data: 2019-12-01 / eguneratze data: 2019-12-01

Lorza, Amelia

Argazkia: Euskal Giroa Elkartea

Albainan (Trebiñu) jaio zen atleta, 1959ko urtarrilaren 5ean, eta bederatzi urte zituenetik Bidebietan bizi da. Hamahiru urterekin hasi zen korrika, eta ibilbide gehiena C.D. Herrerarekin egin zuen.

Palmaresa:

  • Junior mailako Espainiako txapelduna izan zen 1500 metrokoan, 1977an.
  • Euskadiko kros txapelduna 1978-79-80-81- 82-83-85 urteetan.
  • Munduko Kros Txapelketan parte hartu zuen 1977-78-79-80-81-82-85 urteetan.
  • Espainiako kros txapelduna 1.500 metrokoan 1980an.
  • 1.500 metroko Espainiako txapelduna 1983an.
  • 1984an, Espainiako txapelduna eta Espainiako errekorra (35.50.9), 10000 metrokoan.
  • 1985ean Espainiako txapeldun izan zen 3000 eta 5000 metrokoan.
  • Gipuzkoako errekorrak: 1500 metro, 4.15.86 (1982); 3000 metro, 9.04.74 (1985); eta 5000 metro, 16.13.8 (1985). Errekor hauek, gutxienez, 2007ra arte iraun zuten, eta euskal errekor bezala, 1987, 1998 eta 1996 arte iraun zuten, hurrenez hurren.
  • 15 aldiz nazioartean.

Erreferentziak

  • García Martínez de Murguia, José María; Arozamena Ayala, Ainhoa. LORZA LÓPEZ, Amelia. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2019. [Kontsulta data: 2019ko Azaroaren 22a]. Eskuragarri hemen: http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/lorza-lopez-amelia/ar-89811/

Argazkia: Club Atlético San Sebastián

Argazkia: Auñamendi Entziklopedia

sortze data: 2019-11-22 / eguneratze data: 2019-11-22

Alkateak

Pedro Aiesta alkatea

Pedro Aiesta alkatea

Altzan, hauteskundeen bitartez aukeratutako azken alkatea Pedro Aiesta izan zen, Sarruetakoa. Bere aurretik, denboran zehar Altzako udalerriaren ordezkaritzarik gorena izan dutenen zerrenda osatzen ahalegindu gara eta horretarako Altzako Tokiko Bildumako dokumentuetan agertzen zaizkigun aipamenak bildu ditugu, auzo-alkate eta behin-behineko alkateak barne. Zerrenda osatu gabe dago eta udal gobernuaren gaia sakonean aztertuko lukeen ikerketa baten beharra dauka. Jarraitu irakurtzen

sortze data: 2019-11-18 / eguneratze data: 2019-12-02

Altzathlon

Altzathlon Altzan kirol zaletasunaren historian zehar egindako ibilbidea 27 irudiren bitartez erakusten duen erakusketa da eta Garberan izango da ikusgai datorren azaroaren 18tik abenduaren 4ra arte. Hemen, segidan, Altzako Tokiko Bilduman kirolarekin lotutako argazkien artean, -1.700 argazki baino gehixeago-, egindako aukeraketa eskaintzen da.

Erakusketaren atzean lankidetza dago. Garberak erakusketa gauzatzeko behar diren baliabideak eman ditu, eta Altzako Tokiko Bildumak – Donostia Kulturaren eta AHMren arteko hitzarmen bati esker sortutako zerbitzua – bere funtsa jarri du, bilduma partikularretatik, familiarretatik eta hainbat elkarte eta Kutxateka bezalako erakundetatik datorrena. Aurreko erakusketan bezala, David Vicente argazkilaria arduratu da zuri-beltzeko irudiak mihise gainean inprimatzeaz; irudi horiek 90×60 zentimetroko tamaina dute gehienetan, panoramikoak diren bi izan ezik.

sortze data: 2019-11-13 / eguneratze data: 2019-11-13

Centauro, errugbi taldea

“Un equipo conectado con el Cinco Naciones

El barrio donostiarra de Altza también tuvo su propio club, los Centauros. Este equipo tan solo estuvo activo en categoría senior y durante dos campañas, en la 1968-69 y la 1969-70, y en este último ejercicio, además, ganó el Trofeo Vasco Navarro. En su corta andadura vistió de color marrón oscuro.

La mayor curiosidad en torno a este club reside en la figura de su fundador, el periodista donostiarra Celso Vázquez Gallego. Al parecer, Vázquez se inició en el rugby en Barcelona. A su regreso a la capital guipuzcoana se acercó al Anoeta para seguir practicándolo y después se animó a fundar y a entrenar su propio club en Altza, que solo pudo sostenerse durante dos temporadas, antes de que su fundador se fuera a Madrid. El club dejó varias deudas pendientes que, con el paso del tiempo, su creador pagó religiosamente.

Vázquez, que se inició en el periodismo en la Cadena Ser de Donostia, trabajó también en el diario As y fue locutor de importantes eventos deportivos para Radio Nacional de España y Radio Televisión Española, como los Juegos Olímpicos. Pero los aficionados al rugby le recuerdan sobre todo por sus particulares retransmisiones del Torneo de las V Naciones -hasta 1985-, en las que solía describir las profesiones de los jugadores que intervenían en los partidos. Falleció en enero de 2011 en Madrid, a los 75 años de edad.”

“1968-69. Nacen los Centauros de Altza, que también disputaron la 69-70, y el EFP Euromar. ”

Erreferentzia:

sortze data: 2019-10-18 / eguneratze data: 2019-10-28

Villa Lolita txakurtegia

Orain dela hogeita hamar urte, 1989ko ekainaren 9an, Udalak Villa Lolita bota zuen, Animalien Babeserako Elkartearen txakurtegia. Villa Lolita 1964. urtean erosi zuen elkarteak eta txakurtegirako egokitu, baina denbora pasa ahala, diru arazoak zirela medio, 1985. urtean Donostiako Udalari saldu behar izan zion. Ordurako, txakurtegiaren egoera tamalgarria zen eta bizilagunen kezkak eta kexak ugaritu ziren. Luis Mari Ralla kidea horren lekuko zuzena izan zen eta orain dela gutxi egoera hori ongi baino hobeto erakusten duen argazki sorta eta hainbat dokumentu pasa dizkigu, eta haren ekarpena Altzako Tokiko Bilduman Villa Lolita txakurtegiari buruz zegoena aberastera etorri da.

sortze data: 2019-08-07 / eguneratze data: 2019-08-07

Villa Lolita txakurtegia

Kokapena: 43.314095, -1.931403
Erección del Albergue de Anímales «Villa Lolita»
En 1962 se concibió el proyecto de levantar un Albergue de recogida de animales y se acordó la compra de una finca. En 1963 se posee ya «Villa Lolita», edificación y pequeño terreno del barrio de Alza de San Sebastián que se adquiere mediante crédito hipotecario. Las obras se inician en octubre y el Albergue comienza a funcionar en 1964. Ese mismo año, un Decreto del 26 de marzo de 1964 declara a las Sociedades Protectoras de Animales entidades de Utilidad Pública (artículo 58) dado que se trata de entidades privadas que desempeñan labores de utilidad pública correspondientes a corporaciones públicas.
Funcionamiento del Albergue «Villa Lolita»
Desde su entrada en funcionamiento «Villa Lolita» desempeñó un importante papel en la vida de la provincia. En ella fueron recogidos todos aquellos animales domésticos, perros y gatos principalmente, que eran hallados en la vía pública y aquellos que, habiéndose cumplido el período preceptivo de permanencia en las Perreras Municipales (5-8 días desde el ingreso del animal en ellas), se piensa que pueden ser reclamados aún por sus dueños o pueden ser adoptados por otros nuevos. En 1974 la SPAPG compró, con la ayuda de una sociedad protectora británica, una furgoneta Citröen para la recogida de animales y alimentos. Las estadísticas del año 1969 nos hablan de 126 perros y 30 gatos abandonados recogidos por la SPAPG en VL. Las de 1970 son: Perros recogidos durante el año: 90. Colocados con nuevo amo: 58. Sacrificados: 18. Gatos recogidos: 25. Animales albergados en régimen de pensión transitoria: 112. Al margen de esta específica actividad siguen desarrollándose las ya reseñadas así como otras tales como: * Regulación de las pruebas de arrastre (ididema). * Protección de caballos destinados a la lidia. * Celebración del día de San Francisco de Asís. * Vinculación con Animal Welfare y la Sociedad de Ciencias Aranzadi. * Desfile canino anual (para la obtención de fondos). * Bendición de animales el día de San Antonio Abad. * Humanización del transporte de animales de matadero. En 1973 se adoptó la decisiónde vender VL y comprar otro terreno ya que ya había quedado, debido al gran crecimiento urbano experimentado por el barrio de Alza, tangencial al casco urbano de este barrio y, por ello, demasiado cerca de la población.
Problemas del Albergue «Villa Lolita»
La falta de dinero impidió la compra de un nuevo terreno. Mientras tanto, en VL se producen problemas de insalubridad, falta de espacio, vetustez de la edificación, rotación de operarios, etc. Se llegó, en 1976, a hipotecar VL. Ante la difícil situación, en septiembre de 1977 el Ayuntamiento de San Sebastián insinuó la posibilidad de proceder a la permuta de VL. por unos terrenos rurales de Astigarraga. La gestión quedó en nada ya que la SPAPG no poseía dinero para erigir un nuevo Albergue. En 1982 VL es amenazada de venta en pública subasta debido al impago de 323.329 pts. que se adeudan al Ayuntamiento en concepto de plusvalía. La cantidad es abonada finalmente recurriendo al bolsillo particular de algunos socios…
Venta del Albergue Villa Lolita
En febrero de 1983 se acuerda la venta de VL y la compra de un nuevo terreno. El 13 de septiembre de 1985 la SPAPG vende al Ayuntamiento de San Sebastián VL por 10 millones de pesetas.
Compra, infructuosa, de un terreno en Plantayo
El 16 de septiembre de 1985 se compra, con la intermediación del Ayuntamiento de San Sebastián (alcalde Ramón Labayen) un terreno denominado Plantayo en Igara, San Sebastián (14.207 m2). El 8 de octubre de 1987 se inician los trabajos de excavación en Plantayo que deben cesar por impedir la entrada de las máquinas el propietario del caserío «Birlarte», Juan José Eizaguirre. El 23 de febrero de 1988 se inicia un interdicto para recobrar derecho de acceso a Plantayo. La situación en VL es, mientras tanto, desastrosa por las razones arriba aludidas. En junio de 1989 el Ayuntamiento de San Sebastián derriba el Albergue VL Los animales supervivientes son sacrificados por la misma SPAPG. Otros mueren bajo los escombros. La SPAPG se queda sin Albergue y con un terreno sin accesos en espera de la resolución judicial.” (Auñamendi Eusko Entziklopedia)

Erreferentziak:

sortze data: 2019-08-06 / eguneratze data: 2019-08-06

Sabin Muniategi

Gautegiz Arteaga, 1912 / Errenteria, 1990

BIBLIOGRAFIA

  • Poesia
    • Goiz-aize (1936, Zurrak)
    • Bidean gora Olerkiak (1970, Graf. Bilbao)
    • Olerki guztiak (1990, Karmel)

ESTEKAK

Zeruko Argia, 1972-06-11

SABIN MUNIATEGI POETA HORI

Aspalditxotik Herreran bizi bada ere, Bizkaiko Arteagan 1912 urtean jaioa duzue. Inguru honetan behintzat, ez dela ezagutzen esango genizueke. Izen arrunta eta normala, ezezaguna, herri-artean galtzen den horietakoa dela, alegia.

Izen apala bai, gizon apal batentzat, poesigintzan lanean eten gabe ari den olerkari trebe, yayo, sakon eta mamitsu batentzat ala-ere.

Ezezaguna diogu bai; denok dakizue nolakoa den liburuekiko euskaldunon zaletasuna. Gaur egun zaletasun hori edatzen eta zabaltzen ari bada ere, egin dezagun kontu, nolakoa izango zen Muniategik bere lehenengo liburua atera zuen garaietan, hau da, gerra hasieran, gerra artean eta ondorenean baitik bat, 1936 urtean argitaratu baitzen Muniategiren «Goiz-Aize» libur berria.

Dena dela eta egia esan, liburu hau irakurri ahal izan ez badugu ere, sinetsiak gaude Lauaxeta ospetsuak ez zuela «Goiz-Aize» liburua argitaratzerakoan honako hau alferrik esan: «Gauza guztietan idoro darua edertasunaren zantzua. Euzko-Elertiak asko Itxaron daike mutil onengandik».

Egun, bere bigarren liburua «Bidean Gora» izenburuz 1970an argitara emana, irakurrita gero, geuk ere zerbait esan genezake; baina geuk ezer esan baino lehen aita Onaindiak liburuaren hitzaurrean dioena jasoko dizuegu: «Olerkaria urtez urte, esperientziz eta biotz-zirraraz azi, ugaritu ta edertu egin zaigula ezeren lotsa gabe aitortu bear».

Liburu hauetatik at Muniategiren lanak «Olerti»n azaldu dira maiz, Loiolako Herri Irratian ere behin baino gehiagotan entzun ahal izan ditugu honen olerkiak.

BIDEAN GORA-RI BEGIRATU BAT

Azal-azaletik bada ere, kritikatxo bat egin nahi genioke liburu honi; baina beldur gara nola aterako zaigun, ez bait dugu iñoiz horrelakorik egin. Hortik anka sartzeko dugun beldurra.

Formari dagokionez liburuak, oro bat hartuta, olerkiak moldatzeko behar dituen hitz egokiak aukeratzeko eta tajutzeko olerkariaren erraztasuna dagerkigu. Puntu honetan, hitz-elkartze edo konposatze horiek, behar bada, zenbaitetan poesiaren ulertzea irakurlearengan zailtzen duela derizkiogu.

Gaiari begiratuta, gure iritziz, Muniategiren poesia, zauritua miñez zeruetan zehar egaka, iheska dohan txoria duzue, hots! atseden alditxo bat egin nahirik, leku baketsu eta zihur baten bila dohan txoria. Asko sofritu duenaren legez, eta itxaropenik galdu gabe. Ikus bestela zer esaten digun «negu ondorengo esnatze» izenburutzat duen olerkiak:

«…

Ai, ene biotz,
ene gogo,
ene gorputz aul, zauritu;
biztu zaitez, biztu zu ere,
ametsa darion ernealdi
arnasa betikorrez.
…»

Era berean «kalbarioa» deritzan olerkian, bera herriaren ale bat izanik herriaren minak negar dagio. Hartaz, poesi hau Euskal Herriaren zauriak eragindako negar mingotsa duzue. Hontara dio bertan:

«…0, au, bal, gauaren gautada illuna,
Au bidegite kementsu ta aztuna!
Al ba’zenki bidegite onetan.
Zenbatzu arantza ta zenbatzu [oztopo
zenbatzu izerdi ta odol ta malko,
zenbat irain iasan bear diran,
eguneroko eklñaldl estuetan!… »

Bere lan gehienetan ordea, «nakarte», «nabilte», «naukazue», «narama», «ne» eta era honetara mintzatzen zaigu. Honekin zera esan nahi dugu, bere poesia jeneralean oso pertsonala, oso berea dela.

Zer esanik ez dago, ez gatozela bat aita Onaindiak hitzaurrean esaten dituen hitz hauekin: «Lan egiñik bizi da Muniategi. Langille artean dabilkigu goiz ta arratsalde. Ezaguna du, beraz, gizakiaren estura zer-jana ta ogia eskuratzekoan. Onetan gizarte olerkari dugu-ots, gaurko erara esanik «poeta soziala», Gure ustez eta elerkiren batetan gizarte-min hori azaltzen badigu ere, ezin genezake poeta soziala denik esan, alako poesi bat edo beste soziala izanik ere. Berriz diogu jeneralean hartuta oso pertsonala, poeta barnekoia (intimista) dela derizkiogu.

Bere poesietan izadiari dioen begirune eta maitasuna nabarmentzen zaio gehienbat, bertan Jainkoaren eskua dakus eragile. Honi garrantzi handia damaio, maiz oso loturik agertzen bait zaizkigu biak bere olerkietan.

Liburuak poesi asko, ugari eskaintzen digu; baina geuk aurreneko olerkiarekin amaitu nahi genduke lantxo hau «AGUR»a duzue bera eta bertan poetak bere egoneziña eta lan egiteko duen gogoa adierazten dizkigu; bere buruaren, izatearen eskaitza bat duzue:

Bizitzako
margo argi,
ta, bikañez;
egiazko
egitura zuzen
ta, ederrez…
(argi eta garbi)
biotzez,
arimaz,
biribildu
ta, iantzi nai nituke
ene bizitzako
egunok;
neure lurraren
aldezko maitasun
ta sugarrez;
benetako goitura
maitetsu
ta, gogorik zindoenez
egunik egunera,
zintzoki…
bideari oles!

GURUTZEK

sortze data: 2019-06-12 / eguneratze data: 2019-06-12

Urarte, etxea

Kokapena: 43.322316, -1.938874

Dokumentazioa:

Oharrak: Tellabidek URALDE izena jasotzen du: “Barriada. CASAS DE LASA. Zona situada inmediatamente al oeste de GOMISTEGI. En ella se ubicaba el desaparecido caserío-molino JUANETXE.” Ikus Zalduakoerrota, Juanetxe eta José Antonio Lasa S.A.

Erreferentziak:

  • Altzako Tokiko Bilduma: Urarte etxea
  • Urarte etxekoa“. In Estibaus bloga, 2019-07-01
  • TELLABIDE AZKOLAIN, Josu: Donostiako Toponimi Erregistroa / Registro Toponímico Donostiarra. Donostiako Udala, 1995. 189. or.

 

 

sortze data: 2019-06-05 / eguneratze data: 2019-07-10

Casares eta Tomasene

Casares eta Tomasene, gaur egun Kultur Etxea osatzen duten ondare altxatarraren bi baserri paregabeak dira. Kasaresen, 1986tik, Altzako Tokiko Bildumaren egoitza dago. Denbora horretan, Bilduma Casares jauretxearen dokumentu historikoak eta argazkiak biltzen joan da, baita Kultur Etxearen jarduerarena ere, bere lehen 20 urteetan. Tomasene baserria, beste aldetik, eta nahiz eta izan dituen zaharberritze lanek bere jatorrizko itxura asko eraldatu duten, oraindik ere elementu historiko eta arkitektoniko interesgarriak kontserbatzen ditu, loturetan klik eginez aurkitu daitezkeenak.

sortze data: 2019-05-31 / eguneratze data: 2019-07-11

Berratxo, baserria

(Arg.: Josu Tellabide)

Kokapena: 43.319304, -1.922102

Berra baserriko alboko eraikina. Upelak egiteko erabili zen eta 1909. urtean etxebizitza bihurtu zuten.

Berratxo 1909 (Altzako Agiritegia)

Erreferentziak:

  • Altzako Agiritegia: 001-44 D-04 – ERAIKIN PRIBATUAK
  • Tellabide Azkolain, Josu: “Ezagutzen al duzu Altza“. In: Altza, Hautsa Kenduz VI (2001), 73. or.
sortze data: 2019-05-17 / eguneratze data: 2019-05-17

Club Atlético Herrera

1960. urtearen inguruan, Herrerako parrokiaren “Los Luises” taldean, gazte talde bat (Isidro Pouzas, Jose Luis Salaberria, Jose Luis Zaspe,…), Don Marcos apaizaren laguntzaz, Club Atletico Herrera martxan jarri zuten.

Garai hartan, Herreran, futbola eta pilota ziren gazteak gehien erakartzen zituzten kirolak. Hala ere, Isidro, Maria Kristina Koloniako etxeetan jaio eta bizi zen, atletismora hurbildu zen Errenteria Atletismo Klubaren bitartez, bertan hasi baitzen krosetan eta pistako probetan korri egiten. Jarraitu irakurtzen

sortze data: 2019-02-22 / eguneratze data: 2020-01-16

Luis Manuel Irisarri Piquer

Luis Manuel Irisarri Piquer Donostian jaio zen 1908ko ekainaren 21ean eta 1936ko azaroaren 10ean fusilatu zuten. Salvadorren eta Ramonaren semea, familia Lodosako herri nafarrekoa zen jatorriz. Familia Donostiara bizitzera etorri zen eta, geroago, gurasoak banandu egin ziren. Luis Manuelek aitaren alde egin zuen, eta gainerako anai-arrebek, Valentinak, Miguelek eta Manuelek nahiago izan zuten amarekin geratu.

Aita Salvador Donostiako udaletxearen garbitzailea zen, eta Luis Donostiako udal gas enpresaren langilea. Luis, gainera, soinujole ona zen eta, enpresako lanez gain, inguruko jaiak akordeoia erabiliz animatzen aritzen zen.

Luisek Intxaurrondoko Basotxiki baserriko Manuela Garmendia Iriarte ezagutu zuen. Elkarrekin harremanetan hasi ziren eta alaba izan zuten, Nieves. Umea 1934ko irailaren 13an jaio zen.  Nievesen jaiotza jakinarazi zioten unean, Luis akordeoia jotzen zebilen Aieteko santakrutzetan.

Urtebete geroago, bikotearen bigarren haurra jaio zen, Salvador, baina jaio baino hilabete batzuk lehenago, 1935eko martxoaren 27an, Altza-Buenvista epaitegian ezkondu ziren.

Gerra Zibila lehertu zenean, Luisek ez zuen alde egin eta bere familiarekin batera Basotxikin jarraitu zuen. Ez dago haren jarduera edo inplikazio politikoari buruzko daturik, baina frankisten Donostia hartu zutela bi hilabetera, Luis Intxaurrondoko Zubiaurre tabernan zegoela, soldadu batzuekin furgoneta bat bere bila iritsi zen, atxilotu eta eraman egin zuten. Etxera itzuli ez zenez, Manuela Zubiaurrera bertaratu zen, eta Ondarretako kartzelara eraman zutela esan zioten. Hurrengo egunean, Manuela Ondarretako kartzelara joan zen senarrarekin arduratuta eta ordurako ez zegoela esan zioten. Goizaldean fusilatu egin zuten.

Luis Irisarriren heriotza-ziurtagirian 1936ko azaroaren 10ko heriotza-data jasoa dago, eta heriotza tokia Donostia. Heriotza arrazoia ez du esaten.

Ez zuten beste berririk izan, harik eta farolari batek lurrean, Villa Iruña parean, Luisen nortasun agiria jaso zuen arte. Dokumentuaren jabea Intxaurrondokoa zela egiaztatzean, Zubiaurre tabernan utzi zuen, eta Manuelari eman zioten. Horren ondorioz, Villa Iruña Pasaia aldeko errepidean dagoenez, fusilamendua Oiartzunen egin zutela pentsatzera eraman du familiak.

Hala ere, Pellizar baserri-sagardotegiko Pakita Anabitarteren testigantzak dioenez, Luis Irisarri fusilatzea Hernanin gertatu zen. Bere osaba, Juan Jose, Mons-eko likore-fabrikan lan egiten zuena, kamioneta bat zuen. Frankistek kamioneta konfiskatu zuten eta bera gidari bezala ere eraman zuten, Antiguako Miramar jauregiko zalditegietara. Egin behar izan zituen zerbitzuen artean, bere kamioian Ondarretako kartzelako presoek Hernanira fusilatzera eramatea zeuden. Horietako batean, atxilotuen artean Luis Irisarri ezagutu zuen. Hori kontatzerakoan, Pakitak ez zuen Irisarriren abizena gogoratzen, baina bai Basotxikiko Garmendia familiakoa zela. Juan Josek ez zuen fusilatzen ikus, soldaduek presoak kamioitik jaitsarazi eta eraman ondoren, kamioek itzultzeko bideari ekiten zioten. Pakitak dio denbora asko igaro zela osaba hura kontatzera animatu zen arte.

Manuela ama gazteak, bi urteko eta urtebeteko bi seme-alabekin, egoera latz horri aurre egin behar izan zion. Senarrak udal gas fabrikan lan egiten zuenez, udaletxera joan zen laguntza eske, baina jaso zuen erantzuna umiliagarria izan zen: seme-alabak adopzioan ematea iradokitzeaz gain, Boulevardeko erretreteak garbitzeko lan egiteko aukera eskaini zioten.

Oinaze eta babesgabetasun horren erdian, Basotxikitik gertu, Mons Etxean bizi zen Nieves ahizparen laguntza jaso zuen, eta bi urteko Nieves txikiaren zaintzeaz arduratu zen. Salvador umea,  urtebetekoa, Basotxikin geratu zen amarekin. Sei urteren buruan, Manuelak bere bizitza berregin zuen; Froilan Aldanondorekin ezkondu eta Angelita alaba eduki zuten.

Nievesek ez zuen inoiz bere aitarekin gertatutakoaz hitz egiteko aukerarik izan amarekin. Nieves izeba izan zen, Nieves neskatoa hamahiru/hamalau urte arte zaintzeaz gain, aitaren historia kontatzeaz arduratu zena.

2014ko maiatzaren 31n, Donostiako Udalak frankismo garaiko fusilatuen senideei omenaldia egin zien, eta udaletxeko aretoan hartu eta oroitzapenezko intsignia txiki bat eman zieten. Halaber, “Duala” eskultura inauguratu zen, fusilatuaren izenarekin.

sortze data: 2019-02-15 / eguneratze data: 2019-02-15

Extefana Irastortza

Uberan – Euskal Idazleen Elkartea

Estefana Irastorza (Wikipedia)

Estefana Irastorza, sortze-izenez Estefana Iribarren, izenez batzuetan Extefana (Molinao, Altza, Gipuzkoa, 1925 – Hendaia, Lapurdi, 2018ko urriaren 29a) lapurtar poeta izan zen. Altzan jaio bazen ere, bere bizitza gehiena Hendaian igaro zuen.[1][2]

Aita, Ganix Iribarren, Lehen Mundu Gerrako Mendebaldeko Frontean borrokatu zen, baina euskaldun askok bezala, uko egin zion fronteko hilketara itzultzeari, eta Gipuzkoara ihes egin zuen, Pasaiara. Horregatik, Estefana Altzan jaio zen.[3]

Liburuak
Amatxi Extefanaren oroitzapenak, Autoedizioa, 2016
Olerkiak
Hatsaren Poesia olerki urtekarietan.
Erreferentziak
↑ «Estefana Irastorza poeta eta Hendaiako memoriaren biltzailea zendu da» Berria 2018ko urriaren 29a . Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 29an.
↑ «Irastorza, Extefana – Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-30.
↑ Lartzanguren, Edu (2014ko azaroaren 30a) «Extefana Irastorza. Poeta.» Berria . Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 29an.
Joseba Aurkenerena:Extefana Irastortza hendaiar olerkariaren gorazarrez. Kazeta.eus.[1]

Extefana Irastortza, historiaren hats poetikoa

http://uberan.eus/?amuak/item/extefana-irastortza-historiaren-hats-poetikoa

Asteartea, 2018-11-06
Urriko azken egunetan utzi gintuen Extefana Irastortzak,  Altzan jaio eta Hendaian bizi zen poeta, historiaren gordailu bizia.

Azken urteetan ezagutu dizkiogu poemak, ezagutu dizkiogu historiari loturik kontatutakoak, oroitzapenen gordailu. Bere oroitzapenak ere autoedizio moduan plazaratu zituen, Amatxi Extefanaren oroitzamenak. Berandu heldu zion poesia idazteari, senarra hil eta gutxira, Edu Lartzagureni Berrian egindako elkarrizketan aitortu zionez. Hala ere, Hatsako Olerki Bildumaren hitzorduetan aurpegi ezaguna bilakatu zen, eta bilduma gehien-gehienetan hartu zuen parte. 2002ko bildumatik ekarri dugu “Lore bakartia” poema, eta 2017kotik berriz “Amatxi bat”, ez ohiko ahots bati omenaldi gisa.

LORE BAKARTIA

Mendi kaxko kaxkoan
arroka haundi baten gerizan
ote ondo baten itzalean
han dago lore bakartia.
Itsa-alde gegira
han sortua da.
Ikaran dago
norbeitek biltzeko beldurrez.
Bidexkan pasatzean,
nik edre eskua luzatu dut
lorea biltzeko.
Ez: ez diot bizia kenduko
eta utzi dut bere xokoan
dudarik gabe uda azkenean
lorea desagertuko da,
uda berrian berpizteko
eta ni berriz bidexkan
pasatuko naiz
lore polita zu ikusteko.

AMATXI BAT

Ez naiz poeta
Ez naiz idazlea
Ez naiz bertsularia
Baizik amatxi bat
Nere erran nahiekin
Nere barneko nahi gabeekin
Eta nere pozarekin
Gibelerat begitzearekin
Ohar bat egitearekin
Lur huntako bide haundiena
Egina sutala eta behar dutala segitu aintzina
Nere poema kaxkarra agertuz
Iturritxako ura urrupatuz
Oroitzapen goxoak gogoratuz
Familia eta lagunak eskertuz
Itsas bazterreko haizea gozatuz
Lur huntako bidea bururatzean
Orduan argi eder bat
Agertuko zaitanean
Argia lagun
Zeharkatuko dut itsaso zabala
han ageri den uhartzeraino
Argia lagun
Sartuko naiz berri batean.

sortze data: 2019-01-23 / eguneratze data: 2020-11-30

2018. urtean katalogatutako dokumentuak

Pasa den 2018. urtean Altzako Tokiko Bilduman 298 dokumentu berri katalogatu dira. Denera Bildumaren funtsean 16.915 dokumentu daude, horietatik 13.111 webgune honetan kontsulta daitezke. 2017 urtearekin alderatuta, aipatzea merezi du altza.info web gune honek azken urte honetan bisitari eta bisita kopuruetan izan duen gorakada: 2.344 bisitaritik 3.329ra pasatu da eta, bisita kopuruak denera, 50.932tik 90.211ra igo da (datuak Google Analytics).

sortze data: 2019-01-08 / eguneratze data: 2019-01-08

Argazki erakusketa Garberan

Urriaren 31tik azaroaren 17ra arte Altzari buruzko argazki erakusketa bat bisitagarri egongo da Garbera merkatal zentroan. Altzako Tokiko Bilduma osatzen duten argazki guztien artean aukeratutako hogeita sei argazkiren bitartez, Altzako gune geografiko desberdinetako, une historikoetako, kaleetako, jaietako, merkataritza dendetako eta abarretako ikuspegi historiko bat islatzen saiatu gara. Mundua eta gure inguru gertuena abiadura handiz aldatzen ari dira. Argazkiek uneak finkatzen dituzte eta begiratzen dituenari ohituretan, lanean, kalean…  gertatzen ari diren eraldaketez ohartarazten diote. Argazkien bidez, gaur egun gure auzoetan bizi den jendea argazkietan ikus daitekeen jendearekin harremanetan jartzea bilatzen dugu.

Erakusketa honek eskaintzen duen berritasun nagusia argazkien tamaina handia da, 75 cm altueran eta metro bat zabalean. David Vicente argazkilari donostiarra irudien inprimatzeaz eta mihisean jartzeaz arduratu da.

sortze data: 2018-10-26 / eguneratze data: 2018-10-26

La Asunción Ikastetxea, Mirakruz

Joan den apirilaren 21ean La Asunción bisitatzeko parada eduki genuen. Komentuko lekaimeen eskutik, Ikastetxearen barrualdea ezagutu genuen: bisitariak artatzeko aretoa, irakasleen gela, areto nagusia, liburutegia… eta eliza argitsua, gaur egun Santa Kruz parrokia dena. Honez gero, eraikinak 130 urte baditu. Oso ongi kontserbatua dago eta, denbora pasa den arren, hasieran bete zuen funtzioa betetzen jarraitzen du gaur egun. Bere historia eta ezaugarriengatik, eraikin hau Altzako eraikinen artean berezienetako bat da.

Hemen klik eginez Ikastetxearen hainbat ohar histokikoak deskarga daitezke Pdf formatuan; eta, hemen, Altzako Tokiko Bilduman gordetako dokumentuak eta irudiak kontsulta daitezke.

 

sortze data: 2018-04-27 / eguneratze data: 2018-04-27

Landa Ijurko familiaren argazkiak

Etxekoentzat duten interesaz gain, argazkietan leku eta bizipen partekatu ugari agertzen dira eta hori da irudi horiek hona ekartzearen arrazoia. Ama, Inaxi Ijurko Orbegozo, 1922. urtean jaio zen eta bere haurtzaroa eta gaztaroa Molinao, Buenavista, Antxo eta Herrerako txoko eta inguruetara lotua dago. Hona ekarri ditugun argazkiak ezkon aurreko garaikoak dira, 1941-1945 urte bitartekoak, hain zuzen ere.

sortze data: 2018-03-13 / eguneratze data: 2018-03-13

Claudio Egaña Otamendi

Aizarnan 1911 urtean jaio eta Altzan errotu zen, Herrerako Etxeluze etxean. Herrera Sport taldeko nazioarteko korrikalaria[1], oso maitatua zen herritarren artean. Anarkisten filiaziokoa. 1936ko irailaren 9an, Burgosko espetxe nagusitik atera zuten, beste hogeita bat presorekin batera, eta fusilatu egin zuten[2]; antza denez, fusilatutako besteekin lurperatu zuten, Esteparreko hobian, Burgosko probintzian[3]. Haren gorpua identifikatu gabe dago oraindik.

Erreferentziak:

sortze data: 2018-02-26 / eguneratze data: 2021-02-11

Aurtengo dokumentu berriak

Aurten Altzako Tokiko Bilduman 313 dokumentu berri katalogatu ditugu eta ikus ditzakezue esteka honetan klik eginez. Denera Bildumaren funtsean 16.617 dokumentu daude, horietatik 12.807 webgune honetan kontsulta daitezke. Funtsaren erdia argazkiez osaturik dago, 8.521, eta horietatik 5.709 webean ikus daitezke. Lanean ari gara datorren urtean zehar bi kopuru horien artean dagoen aldea txikiagotzeko.

sortze data: 2017-11-30 / eguneratze data: 2019-01-08

Etxe Merkeak auzuneak ehun urte

Maria Kristina Koloniaren lehen harria jarriz Etxe Merkeen proiektua abiatu zen orain dela ehun urte. Ekitaldia 1917ko abuztuaren 1ean izan zen eta Maria Kristina “Erregiña Zarra” berak parte hartu zuen. Bai ekitaldi horrek baita hiru urte beranduago egin zen inaugurazioak ere oihartzun zabala izan zuen garaiko prentsan. Proiektua gauzatzea, ordea, ez zen batere erraza izan, materialen prezioak nabarmen garestitu baitziren Gerra Handiaren eraginez eta, ondorioz, hasieran proiektuan aurreikusitako 52 etxeetatik 28ra jaitsi behar izan zen eta, azkenean, bakarrik 13 egin ziren. Inaugurazioaren egunean, 1921eko urriaren 16ean, zortzi etxe zeuden bukatuak eta gainontzekoak obretan. Esteka honetan dauzkazue Tokiko Bilduman jasotako Etxe Merkeak auzuneari buruzko dokumentuak.

sortze data: 2017-08-11 / eguneratze data: 2018-03-13

Altzako Auzo Elkartea, 1978-1984

3 Los vecinos de Alza reivindican 1981-07-14

Orain dela gutxi, 1978-1984 urte bitartean Altzako Auzo Elkartearen jarduerak sortutako dokumentuak eta kronikak biltzen dituen karpeta bat utzi dute Altzako Tokiko Bildumaren eskutan. Paperetan islatzen kezka nagusia osasunarena da eta, batez ere, Osasun Zentro berria eraikitzen alde egindako aldarrikapena eta horrek eman zituen lanak. Osasunarekin ere lotuak, zabortegiak, hilerria, eta, tamalez gaur egun ere bolo-bolo dabilen amiantoren gaia; auzo elkarteak berak 1978. urtean salatu zuen Toschi Ibérica enpresak sortzen zuen kutsadura arriskugarria. Dokumentu guztiak hemen klik eginez kontsulta ditzakezu.

sortze data: 2017-06-29 / eguneratze data: 2018-03-13

Tiro Nazionala

Tiro Nazionala, 1928 (Arg. Fototeka Kutxa)

Tiro Nazionala, 1928 (Arg. Fototeka Kutxa)

Kokapena

Bidebieta, 43.324201, -1.943442

Historia

Bidebietako Tiro Nazionala 1907. urtean sortu zen, Donostiako “Representación del Tiro Nacional de San Sebastián” elkartearekin batera. Elkarte horrek lehen lursaila erosi zuen eta, 13 urte geroago, 1920ean egin zuen lursailen erosketarekin, tiro-eremua osatu zuen. Horrela, orubeak 400 x 90 m-ko eremua hartuko du eta, denera, 32.429 m2 neurtuko ditu.

Gerra Zibilean frankistek Ondarretako presoak fusilatzeko erabili zuten.

1960. urtean 10.000 m2-ko desjabetu zioten La Paz Poligonoa eraikitzeko.

1970ko urtarrilaren 5eko Dekretu batez, instalazioak Movimiento Nacional-aren jabetza izatera pasa zen, baina frankismoaren amaierarekin Estatuarena izatera pasa zen. 1983ean Eusko Jaurlaritzari transferitu zioten eta, azkenean, Foru Aldundiaren eskuetan geratu zen.

Tiro Nazionalak momentu ezberdinetatik pasa da. 1907 eta 1936 urte bitartean kirol instalazioak izan ziren, baina Gerra Zibilarekin batera eta 1962. urtera arte militarren eta indar armatuen esku geratu zen. 1962ean berriro kirolerako berreskuratu zen itxi zen arte, 1984. urtean. Azkenik, 1996ean, eraitsi egin zen bere lekuan Salvador Allende parkea eraikitzeko, 1998. urtean inauguratua.

Erreferentziak

sortze data: 2017-05-21 / eguneratze data: 2021-09-20

La Paz poligonoa, inaugurazioa

Arg. Fototeka Kutxa

Arg. Fototeka Kutxa

La Paz poligonoaren inaugurazioa frankismoaren propaganda politikorako erabili zen, eta Franco berak parte hartu zuen etxebizitzen jabe berriei giltzak banatuz poligonoko 4. Blokean.

1965ko uztailaren 18ko agindu batez Espainiako babes ofizialeko 254 poligonoei “La Paz” izena ezartzen zaie, horietako 15 Gipuzkoan, Bidebietakoa barne. Hala ere, ekitaldi hartatik mende erdi bat pasa dela, bizilagunek aspalditik bizkarra eman diote herentzia horri eta, auzoaren berezko nortasuna mantenduz, jatorrizko Bidebieta izena berreskuratu du, mendiaren eta hiriaren mugan eraikita dagoen dorreaz osatutako auzo batean bizitzeko harrotasuna erakutsiz.

Ubicación: 43.323414, -1.945307

Erreferentziak:

 

sortze data: 2017-05-19 / eguneratze data: 2017-05-19

Juan XXIII Etxebizitzak, eraikina

2009

2009

Bidebietan, kiroldegia eta Moneda baserriaren artean dagoen, “Juan XXIII etxebizitzak” eraikinak, auzoan “bankarien etxea” bezala ezagutzen dena. Eraikin honen egilea Luis Peña Gantxegi arkitektoa da.

Egin zenetik berrogei bat urte pasa badira ere oso egoera onean kontserbatzen da eta bertan bizi direnak gustura daude etxe barruko eta, oro har, eraikinaren antolaketarekin (ganbara, trastelekuak…).

Eraikinaren kanpoko itxura garai horretan Gantxegik Donostian eta Mutrikun egin zituen beste etxebizitza eraikinen antzekoa da. Bere obraren gaineko informazioa eta Bidebietako proiektuaren xehetasunak “Peña Ganchegui y asociados” web orrian aurki ditzakegu. Bertan, egileak eraikin honen inguruan egindako testu hau irakur daiteke: “Obra ezkorra da, hain sinplistak, hain zurrunak eta berez edukinik gabekoak diren arau eta ordenantzetan oinarritutako proiektu bat egiteak dakarren “alienazioa” denez. Poligono deitutako inguru artifizial eta zentzugabe horren baitan zeri lotu ez eta zerekin erlazionatu jakin ez zuen eta ez dakien obra. Delaunet Lantegiarekin eta Donostiako begiratokiekin erlazionatzen gara eta espaloiari lotzen gatzaizkio.” (”Nueva Forma” aldizkaria, 53. zk., 1970.)

Kokapena: 43.322320, -1.944238

Erreferentziak:

sortze data: 2017-05-18 / eguneratze data: 2017-05-18

“Colegio Amarillo”, eraikina

Colegio Amarillo

Google Earth

Kokapena: 43.324358, -1.940157

1976. urtean Bidebietan lehen ikastetxe publikoa eraikitzeko enkantea onartu zen eta, bi urte beranduago, eskolako lehen guraso elkartea sortu zen.

Gaur egun, eraikin honetan Bidebietako Institutuaren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza DBH ikasketak egiten dira eta bertan ere Auzoenea gune autogestionatua dago.

sortze data: 2017-05-18 / eguneratze data: 2017-05-18

Bide ugari Bidebietan

Ulia-Mendiolapean finkaturik dagoen auzoan zehar ibilaldia egitea erakargarria delakoan gaude. Horri gehitu behar zaio Pasaiako portuarekin muga egiten duen auzoa dela, Altzako herrian bere sustraiak dituen eremua dela, eta iraganean baserri eremu adierazgarria izan zela. Gainera, Kontadores Gazte Zentroak eta Altzako Historia Mintegiak 2017ko maiatzaren 20rako antolatu duten ibilaldian, auzoan bizitako jendearekin berriketan aritzeko aukera eta euren oroitzapenak entzuteko tartea izango dugula ere aipatu nahi dugu; ibilaldian zehazturik ageri diren geldiuneetan horiek esanahiez beteko dituzten pertsonekin hitz egiteko tartea izango dugu. Beraz, atzera bota ezin duzun gonbidapen baten aurrean zaude.

Auzoa ezagutzeko bide ugari proposa litezke, baina, abiapuntua jarri dugu ondare industriala geratzen den eremuan, garai bateko Contadores enpresako instalazio osagarriak zeuden eta gaur egun 1. Kontadores Gazte Zentroaren eremu den horretan. Iragana, oraina eta etorkizuna batzen dira mantendu den leku honetan, eta jarduera kultural zein artistikoak gazteei eskainiz bizitza berri bat eman zaio instalazioari. Bertatik 2. Pasaiako Portuaren inguruetaraino jarraituko dugu, Herrera aldera, portuaren iraganari lotura egiten dion eremura eta iragan horren eraispena eta eraldaketa erakusten dituena. Gogora dezagun portua izan dela inguru honetako motor ekonomiko nagusia.

Auzoan sartuko gara aldapan gora 3. Gomistegi baserria dagoen tokiraino. Izen honek egungo etxe multzoari izena ematen dio, eta Donostia eta Pasaiaren arteko mugan kokatuta dago. Baserri honek ehun urtetik gorako zuhaitz berezia balitz bezala iraun du, eta auzoaren eraldaketaren lekuko izan da. Baserriaren aurreko jabea, Paco Muñoak, garai hartako bizipenak eta memoria berpizten dituzten oroitzapen eta argazkiak utzi dizkigu. Trintxerperekin muga egiten duten eremuetatik gerturatuko gara Azkuene kalera jaisten den igogailura, eta bertan 4. Mogambo aretoa nabarmentzen da. Erreferentziazko lokala izan da musika zaleentzat, eta, bereziki, hardcore, heavy, punk eta rockaren jarraitzaileentzat. Hasieran, bingo bat izan zen, gero kasinoa, handik tarte batera zuzeneko ikuskizun erotikoak eskaintzen zituen festa aretoa. Jarraian, Ulia-Mendiolapera igotzen den bidexka batera joango gara 5. Ur deposituekin topo egiteko. Uliarekin muga egiten duen ingurune hau natura aldetik aberatsa ez ezik, ondasun adierazgarria du, uraren erabilerari dagokionez, lurpean gordeta dauden ur eramateko hodietan. Garai batean ur hodi horiek hornitzen zuten Donostia eta Pasaiako Portua ur edangarriaz. Deposituetara gerturatzean entzun dezakegu Mendiolako iturrietatik datorren ura: lurpean dauden ur hodiek mendia zeharkatzen dute depositu horietaraino, eta gaur egun Pasaiako Portua urez hornitzen dute.

Berriro ekingo diogu ibilaldiari Juan Carlos Guerra kalean barrena eta igaroko gara 6. Ikastetxe Horiabezala ezaguna den eraikinaren ondotik. Egun, eraikin horretan daude Bidebietako Institutua eta Auzoenea eremu autogestionatua.

Merezi du geraldia egitea 7. 12. blokearen oinetan. “12 apostuluetatik” azkena, 1967an, frankismo garaian, eraikia eta “La Paz poligonoa” bezala ezaguna den eraikin multzoaren parte den dorrea da. Jarraipena emango diogu ibilaldiari 8. Guardaplata izenez ezaguna den bideraino. Guardaplata Bidebietako garai bateko baserria zen, izatez Pordeplat zuen izena, Erdi Aroan sustraituriko izena hain zuzen ere. Aurrez aurre jarrita, ikus dezakegu Donostiako tranbia konpainiaren langileen bizileku multzoa, 9. “autobus gidarien etxebizitzak” bezala ezaguna dena. Etxebizitza horiek, ondoan kokaturik dauden beste etxebizitza batzuekin batera, —Marina etxebizitzekin esate baterako—, auzoko dorreetatik aparteko multzoa osatzen dute. Julio Urkijo kalearen amaiera arte egiten badugu, 9. blokea dagoen tokira arte iritsiko gara. Bertan kokatzen zen auzoko 10. antzinako parrokia eta, egun, Peña Taurina elkartea dago. Blokearen atzealdetik sartuko gara 11. Tiro Nazionalazegoen lur eremura. Eremu horretan zibilek zein militarrek tiro praktikak egiten zituzten XX. Mendearen hasieratik. Serapio Mugica kalea hartuta 5. blokea dagoen lekura iritsiko gara, eta bertan parez pare izango dugu 12. tunelera doan bidexka. Tunelak Errotazar iturria eta Moneda erreka lotzen zituen, eta ura Uliako deposituetaraino bideratzeko balio zuen. Depositu horiek Donostiako hiria ur edangarriz hornitu zuten XIX mendean zehar.

Ibilaldian atzera eginez, 13. 4. blokera joko dugu. Bloke horretan, hain zuzen, inauguratu zuen Francok ofizialki auzoko eraikin multzoa 1967an. Gurutzatu eta inguratu egingo dugu parean dugun dorrea, eta bertan dago 14. Bidebietako Elkartea. Elkartearen sarreran airetik ateratako argazki bilduma dago auzoaren bilakaeraren erakusgarri. Handik, bide batek 16. Moneda baserria dagoen lekuraino eramango gaitu, eta 2003an inauguratu zen 15. Bidebietako parkea inguratuko dugu. XVI. Mendeko arkitektura tradizionalaren erakusle den baserrian geldiunea egin ondoren, eraikinaren parean ikusiko ditugu 17. banketxeko langileen bizilekuakbezala ezagunak diren eraikinak, Peña Gantxegi arkitekto gipuzkoarrak diseinatuak. Baserriaren ondoan, 80. hamarkadan sortutako 18. merkataritza zentro bat dago, Bidebietako parkea mugatzen duena. Handik, auzoko 19.Erretiratuen Etxera joko dugu. Nagusientzako jarduerak egiteko lekua izateaz gain, hainbat belaunaldien arteko topaleku den taberna bat du barruan.

“Labirintoa” bezala ezaguna den bidetik igoko gara errepide nagusira, hain justu Gloria Fuertes eta Obaba pasealekuak elkartzen diren lekura. 20. Contadores etxebizitzaren parean geratuko gara, ur kontagailuen fabrika bota ondoren, 2000 urtean, eraiki zen etxebizitzaren aurrean. Handik, 21. La Asunción ikastetxea ikusiko dugu, 1882an sortua. Horrenbestez, eraikin horrek Mirakruz gainaren 135 urteko oroitzapena ekartzen digu gogora. Beheraka joko dugu 22. Gaiztarro aldera, eta erreparatuko diegu garai batean Bidebieta jauregiaren lursaila inguratzen zuten harresi arrastoei. Lursail horien barnean Normandiar estiloko jauregitxo bat zegoen lorategi handiz inguratuta. 1963tik eremu hori gaur egun ezagutzen dugun bezala urbanizatzeari ekin zioten, baina, oraindik ere bada eraikin bitxi bat iragan ospetsuari keinu egiten diona: jauregiaren estiloa gordetzen duen 23. guarda etxearen eraikin berreraikia hain zuzen. Zuhaitz estalki paregabea duen urbanizazioan zehar ibiliko gara eta ibilaldiaren azken puntura, Kontadores Gazte Zentrora, iritsi baino arinago, mendeetan zehar Pasaiako Badiaren sarbidea izan den puntura joango gara. Puntu honetan zegoen kokaturik 24. antzinako ontziralekua Herrera izena zuena.

sortze data: 2017-05-18 / eguneratze data: 2017-05-20

La Asunción Ikastetxea


La Asunción

Kokapena: 43.321825, -1.948296

HASTAPENAK

La Asunción komentua 1882. urtean sortu zen. Urte hartan, Kongregazioaren fundatzailea zen Anne-Eugénie Milleret de Brou-k Mirakruz etxearen lur eremua aukeratu zuen komentu berria eraikitzeko. Frantzian III. Errepublika politika antiklerikala ezartzen ari zen eta, baldintza horietan, Mirakruz mugatik gertu egotea oso egokia zen bere herrialdetik alde egin behar zuten lekaimeak hartzeko. (1)

Mirakruz etxearen lehen notizia 1719. urtekoa da eta jabea Intxaurrondo baserriko jabe bera zen, Manuel de Aznarez. (2) Mirakruz izena, Serapio Mugikak dionez, Lezoko Santo Kristo Basilika bertatik begiztatzen delako da: “y en lo antiguo era costumbre que al distinguirse la iglesia en que se venera la prodigiosa imagen del Cristo que atrae a multitudes de devotos a la modesta Universidad Guipuzcoana, se rezara una breve oración a la Cruz redentora.” (3)

Ikastetxea eraikitzen zen bitartean, komunitateak eta ikasleak Mirakruz-Borda erabili zuten. Etxe hau ikastetxearen lur-eremuan bertan zegoen eta 1768. urtetik dokumentatuta dago.

Ikastetxea neogotiko estiloan egina dago eta Mr. Sanson arkitekto frantziarrak diseinatua da, eredua Kongregazioak Auteuilen (Paris) zeukan ikastetxearen eredua hartuz. Eraikuntza, ordea, Echave eta Cortázar arkitektoek burutu zuten.

JACINT VERDAGUER

1891. urtean Jacinto Verdaguer (1845-1902) olerkari kataluniarrak denboraldi luze bat igaro zuen Uliako Villa Zinzan. Urte horietan bere bizitzan krisialdi sakona jasango du eta poemak idazteaz bilatuko da kontsolamendua bilatzeko. Flors del Calvari (1896) poema liburuaren argitalpenean Mirakruz komentuari eta Lezoko Santo Kristori buruzko hitzak idatzi zituen hitzaurrean eta Flors de Miracruz izenburuko bertso labur sorta bat gehitu zion, gaixorik zegoen pertsona bat kontsolatzeko asmoz. (4) Egonaldi horretan Antonio Arzak euskal olerkigilearen adiskide egin zen. Arzakek “Bi kabiak” izenburuko olerkia Verdaguerri  eskaini zion eta Verdaguer berak itzuli zuen katalanera.

MARIA KRISTINA

Maria Kristina erreginak, urtero Donostian pasatzen zuen udaldian, Mirakruz bisitatzeko ohitura zeukan, eta joera horrek eraman zuen 1906. urtean Andre Mariaren Jasokundeari eskainitako beirate bat oparitzera, komentuko elizan jartzeko.

Ikastetxea bisitatzen zuenean, lekaimeek Jasokundearen opila oparitzen zioten. Opil hori, bestetik, Alfonso XIII.aren platerik gustukoena omen zen.

ERREPUBLIKA ETA GERRA ZIBILA

1887. urtetik aurrera, ikastetxeak, ikasketa kuotak ordaintzen zutenentzako barnetegiaz gain, inguruetako neskentzako doako eskola baten zerbitzua eskaintzen zuen. Horrela, Errepublika garaian, 1933. urtean, Altzako Udalaren paperetan bi ikastetxe bereiziak agertzen dira. Batetik, “Colegio Miracruz Religiosas” delakoa, zeinek 160 ikasle zituen, Dña. Julia Peralta eta Dña. Margarita Vega Inclán irakasleen ardurapean. Bestetik, “Colegio Miracruz, Religiosas-gratuito” delakoa, 180 ikaslerekin eta Dña. Sinforosa Arocena eta Dña. Catalina Michelena irakasleen ardurapean. (5) 1958. urtean, bi ikastetxeek bateratu zituzten. Aipatutako doako irakaskuntza, urte haietan ikastetxeak garatu zuen gizarte ongintza egitasmoaren barruan kokatu behar da.

1936ko uztailaren 18an frankisten altxamendua gertatzen zenean, milizianoek ikastetxea okupatu zuten eta eraikina Komitearen kuartela eta presondegia izatera pasa zen; eta horrela izan zen irailera arte. Komite horrek agindu zuen Juan Bautista Tejada atxilotzea. Tejada Altzako alkate ohia eta senataria zen, monarkia zalea, eta preso zegoela, Mirakruzetik lehenengo Kursaalera pasa zuten eta, Donostia erori zenean, Bilboko Angeles Custodios espetxera eraman zuten; eta han hil zuten. (6) Mirakruzen ere Valladolideko apezpikua, Remigio Gandasegi preso egon zen. San Ignacio klinikan zegoela, atxilotu zuten, baina azkenean ihes egitea lortu zuen nazionalistek eman zioten laguntzari esker. (7)

AZKEN HAMARKADAK

1958an Zentroak aldaketa handia eman zuen: Kongregazioak ordainketa-ikasleak eta doako eskolakoak Ikastetxe bakarrean bateratzea erabaki zuen. Urte horretan urrian Institutu-ko filial bihurtu eta, Batxilergo Teknikoa ematen hasi zen. Halaber, barnetegia kendu eta eskola antolatu zen. 1978an eta inguruko beharrei erantzunez 1997ra arte funtzionatu  zuen Gau Batxilergoa abiarazi zen. 1984-1985 ikasturtean mutilak Haur Hezkuntzako ikasgeletan sartu eta 1992-1993tan misto bihurtu zen BBBtan. 1991- 1992 ikasturtean 3 urteko ikasgela abiarazten da. Hurrengo urtean B eredua  H.Han ezartzen da. 2002-2003  ikasturtean 2 urteko ikasgela abiatu zen. 2007an ikastetxeak bere 125 urteurrena  ospatu zuen. 2010-2011  ikasturtean urte 1eko ikasgela abiarazten da. (8)

ERREFERENTZIAK:

(1) Sada, Javier: El Colegio de la Asunción Mira-Cruz. 1882-1982. Colegio La Asunción, 1982. Besterik esan ezean, ohar hauetan aipatutako datuak argitalpen honetatik hartuak dira.

(2) Landa, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak”, en Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 40. or.

(3) Múgica Zufiría, Serapio: Las calles de San Sebastián : explicación de sus nombres. Imprenta de R. Altuna, 1916. 76. or.

(4) Verdaguer, M. Àngels: Jacint Verdaguer. Flors del Calvari. 2016. (Google Books)

(5) Ayuntamiento de la Villa de Altza : Fiestas Patronales. 1933. Altzako Tokiko Bilduma.

(6) Loyarte, Adrián: Mártires de San Sebastián. 1944, 293-312. orr.

(7) “El arzobispo al que el PNV salvó del fusilamiento”, El Norte de Castilla, 2016-09-24.

(8) La Asunción Ikastetxearen webgunea: Historia

(*) “Fuerte de Miracruz (desde el camino viejo), 1875”, de Laureano Gordon. Publ.: Altube, Fernando: De Biarritz a San Sebastián. Dibujos – Grabados –Ilustraciones – Opiniones. Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, Donostia, 1984. (Jatorria: Rafael Munoa).

Informazio hau Pdf formatuan

La Asunción Altzako Tokiko Bilduman

 

sortze data: 2017-05-17 / eguneratze data: 2019-02-19

Mogambo

Mogambo

Jatorrian Mogambo bingo, kasino eta saio erotikoak eskaintzen zituen dantzalekua izan zen, baina 1992. urtetik aurrera, Buenavista Prolleckziom’s taldeak arduratu zenetik, gaur egun ezagutzen dugun kontzertu aretoa bilakatu zen. Honela aurkezten dute haien burua webgunean:

NEGOZIORIK HEMEN EZ

Zuzeneko musikan zentratua dagoen gune autogestionatu bat gera, tokiko, estatuko, zein atzerriko taldeak gurean hartzen ditugu, bai hasten ari diren haiek eta hontan izen bat jada duten haiek ere.

Aurrera jarraitzeko asmoa degu bakarrik, gu baina lehen, hemen egon ziren haien lana jarraitzeko asmo bakarrarekin, honengatik jende gehiegik borrokatu, bere denbora eta logurea “galdu” zuelako, desagertzea ez baimendu, zure artea espresatzeko derrigorrez eros/salmentan ez sartzeko aukera bat, guztioi ematea.

20 urte baina gehiago, “Zuk Zeuk Egizu” (D.I.Y.)  filosofian oinarritutako autogestioan,  20 urte merkatalgoaren aurka borrokatzen eta jendeari buruan nahi ta nahiez sartu nahi dioten horri alternatiba bat ematen, askatasunez zure burua espresatzeko gune bat, inork, zer jo, entzun edo pentsatu behar dezun ez dizuen esango gune bat.

Autogestioa konpromezua da, eta batzutan, kompromezuak sakrifizio txiki bat dakar. Guretzako, “sakrifizio” hau, gure denbora librea zurea alternatibaz betetzen erabiltzea da, gure “sakrifizioa” sinisten degun horrekin aurrera egitean degun gogobetetasuna da, denbora pasa ala,zailagoa aurkitzen den hori,  gure alternatiba asko mahai gainean diru gehien jartzen duen horren eskutan erori bait direlako…

Kokapena: 43.324286, -1.937791

Erreferentziak: webgunea

sortze data: 2017-05-17 / eguneratze data: 2017-05-17

Guardaplata, Bidebietako Jubilatuen Elkartea

Jubilatuen elkartea

Street View, 2016

Kokapena: 43.322635, -1.946117

Elkartearen aurreneko aktan jasoa dagoen arabera, garai hartan “Junta General de Socios Club del Jubilado de la Asociación de Propietarios y Vecinos de ‘La Paz’ Bidebieta” deitzen zen elkartea 1976ko otsailaren 15ean bildu zen aurreneko aldiz Aurrezki Kutxa Probintzilaren lokaletan zegoen bilera aretoan. Bileran hauek hartu zuten parte:

Zuzendaritza:

  • Elkartearen Lehendakaria: Roberto Germán Garmendia Jn.
  • Jubilatu Klubaren Lehendakaria: Pedro Crespo Parga Jn.
  • Diruzaina: Ladislao Majadas Jn.
  • Idazkari lanetan (titularra ez zegoelako) Luis Arregui Anabitarte Jaunak jardun zuen

Zuzendaritza Batzordeko kideak:

  • Bernardino Castillo Jn.
  • Jesús Labarga Jn.
  • Alejandro Barbadillo Jn.
  • Agustín Peregrina Jn.
  • José Mª Elguezabal Jn.

Socios Club Jubilados:

  • Pedro Ulacia Jn.
  • José Garayalde Jn.
  • Nicolás Oliden Jn.
  • Justo Murillo Jn.
  • José Olarra Jn.
  • Teodoro Gorricho Jn.
  • Manuel Millán Jn.
  • Mateo Martín Jn.
  • Eugenio García Jn.
  • Gerardo Gatón Jn.
  • Pedro Sánchez Jn.
  • Eugenio Barroso Jn.
  • Felipe Barañano Jn.
  • José Domenech Jn.
  • José Muñoz Jn.
  • Antonio Buitrón Jn.
sortze data: 2017-05-17 / eguneratze data: 2017-05-17

SCDR Bidebieta Elkartea

Bidebieta elkarteaBidebieta La Paz auzoa eraiki zenean 12 dorrez osaturik zegoen, “Hamabi apostuak” izenarekin ere ezaguna. Kiroldegiaren aurrean dagoen aparkalekuan garai hartako auzoko koadrilek eskubaloian jokatzen zuten eta poliki-poliki eskubaloi klubaren bilerak egiteko elkartea sortu zuten. 1973. urtean izan zen, auzokide-sortzaileen lanari eta interesik gabeko laguntzari esker. Ofizialki 1979. urtean sortu zen eta aurreneko estatutuak sinatu zituen lehendakaria Ramon Basurto jauna izan zen. Lehendakaria, gainontzeko sortzaileak bezala, dagoeneko zenduak dira.

Elkarteak eskubaloi arloan auzoko gazte talde handi bat bildu zuen eta urte askotan erreferentzia bat izan zen Donostian, Gipuzkoan eta Euskadin kategoria guztietan. Emakumezkoen taldeak bestetik, gaur egungo Bera Bera taldea, estatu eta Europa mailetan aitorpen zabala lortu du, baina amateur mailatik erdi-profesionaletara pasa zenean elkarteak ezin izan zuen mantendu eta aurrera jarraitu ahal izateko Bera Bera taldeak bereganatu zuen.

Beste arloetan ere aipamen nabarmena merezi dute aurreko urteetan antolatutako jarduera gastronomikoetan eta elkarteen arteko mus txapelketetan parte hartu izana.

Gaur egun SCRD Bidebieta Elkartea, bazkideentzako jarduerak antolatzeaz gain, auzoari begira antolatutako ekitaldien antolaketan zentratuta dago, hala nola Bidebietako danborrada, horrela ofizialki izendatua eta La Paz zezen-lagunartearekin batera parte hartzen du.

José Luis

sortze data: 2017-05-16 / eguneratze data: 2017-05-16

Ur-biltegiak, Gomistegiko

Argazkia: Patxi Lazkano

Arg.: Patxi Lazkano Sorzabal

Gomistegin, Juan Karlos Gerra eta Azkuene kaleen artean, Mendiolarako bidezidorraren ondoan, badira bi ur-biltegi zilindriko bikiak, bereziak. Izan ere, Uliaren magalean ikus ditzakegun gainontzeko ur-biltegiak etxeko ur-hornikuntzaren sistemari lotuak daude, baina Gomistegiko hauek, berriz, mendia zeharkatzen duten hormigoizko tunelekin batera, Uliako iturrietatik (Billabier, Errotazar eta Ingeles Iturria) ura hartzeko eta Pasaiako portuaren ur beharrak asetzeko eraikiak izan ziren.

Pasaiako Portuko Lan Batzordeak (egungo Portuko Agintaritza) 1942. urtean argitaratu zuen “Memoria. Puerto de Pasajes, Enero de 1927-Diciembre de 1941” oroitza-txostenean zehaztasunez azaltzen du proiektuaren nondik norakoa eta lanak nola burutu ziren. Inaugurazioa 1939. urtean izan zen. Honen segidan irakur daiteke argitalpen horretan uraren horniketari eskainitako atalaren transkripzioa bertan agertzen diren argazkiekin.

Abastecimiento de aguas

tuneles

Este proyecto compendia la distribución por el puerto, el arreglo de la traída de los manantiales de Chipres y Gomistegui y la captación de los manatiales de Villavier, Errotazar e Ingueles Iturria. El proyecto se remitió a la Superioridad en 15 de Septiembre de 1929, siendo devuelto en 6 de Marzo de 1930. Se redactó nuevamente suprimiendo los manantiales de Chipres y Gomistegui y se remitió con fecha 24 de Diciembre de 1930. Nuevamente fué devuelto en 23 de Mayo de 1931. Se volvió a mandar en 15 de Agosto de 1932 con-firmando la supresión de los manantiales de Chipres y Gomistegui y fué aprobado en 9 de Septiembre de 1932, con un importe de contrata de 553.563,53 pesetas.

En unión de otros siete proyectos más, formando conjuntamente el llamado proyecto de «Habilitación de los actuales muelles», fué subastado y se adjudicó la obra en 30 de Agosto de 1935 a la razón social «Huarte y Compañía».

Dieron principio las obras de este proyecto en el año 1937 y éstas consistían en la captación de tres manantiales en la falda del monte Ulía que mira al mar y llamados Villavier, Errotazar e Ingueles Iturria; la conducción con tubería de gres hasta la boca del túnel que atravesando Ulía sale a la otra ladera del mismo monte, para contorneándola, llevar las aguas a un depósito cabeza de la distribución y regulador de presión en el puerto.

Comenzadas las obras, vimos la necesidad de desistir el tomar las aguas del manantial de Villavier al examinar el terreno sumamente descompuesto en el que se producen constantes corrimientos, fenómeno éste que también se presenta en el monte Jaizquibel y que también hizo desistir tras grandes disgustos al Ayuntamiento de Pasajes de una conducción que ya tenían ejecutada; estos corrimientos y bolsadas, peligrosas por lo que destruyen y por lo que cuestan corregir y contener, afectaban a casi todo el trazado de la conducción de Villavier, y como se trataba de un manantial pequeño, 0,60 litros en verano, resultaba desproporcionado el aprovechamiento con el costo de la conducción, lo que aconsejó desistir por el momento, estando siempre a tiempo de poder incorporarlo al resto del abastecimiento.

Por este mismo motivo se ha tenido que ejecutar en la conducción de Ingueles Iturria un túnel de 100 metros de longitud.

Es en el túnel largo, o sea el que atraviesa el monte Ulía, donde se han tenido que vencer las mayores dificultades debidas a la naturaleza del terreno. Este se había proyectado sin revestimiento todo él, esperando no fuera necesario, pero iniciada la obra por las dos bocas simultáneamente, fuimos tropezando con bolsadas de arenilla o arena que exigían revestimiento y, finalmente, hubo que recubrirlo en toda su longitud con una bóveda de hormigón sobre paredes también de hormigón. Como consecuencia de esto hubo un considerable aumento en el costo de ejecución, ya que la excavación ejecutada fué muy superior a la prevista por tener que dar cabida al revestimiento de hormigón, mas el coste de este último.

Al llegar al momento de la construcción del depósito se vió la necesidad de estudiar otro tipo de depósito que se acoplara mejor al terreno y se hizo un estudio de uno de hormigón armado que sustituyera al anterior que estaba proyectado de mampostería.

Con arreglo a este nuevo proyecto se ejecutó la construcción:

Los depósitos son dos, gemelos y circulares, de un diámetro interior de 18 metros, separados por el espacio que está destinado a cámara de llaves; su altura es de 6,00 metros de suelo a techo, con 5,00 metros de altura máxima de agua y con una capacidad total de los dos compartimentos de 2.543 m3.; están cubiertos por una losa de hormigón armado apoyada en el borde superior de las paredes cilíndricas y en postes interiores y recubierta con una capa de tierra de 55 centímetros de espesor.

El caudal de agua disponible según el proyecto primitivo de aprovechamiento de los manantiales de Villavier, Errotazar y de Ingueles Iturria era de 4,92 litros por segundo, y prescindiendo del de Villavier disponíamos de 4,32 litros por segundo, pero al ejecutarse el túnel que atraviesa el monte Ulía que hubo que revestir, se tuvo la agradable sorpresa de que el túnel ha hecho un verdadero drenaje en la montaña y el caudal que a él afluye ha aumentado en términos insospechados el caudal total disponible que ha pasado a ser de 19,40 litros por segundo.

Para justificar estos cambios del proyecto se presentó un reformado con fecha 30 de Junio de 1939, Año de la Victoria y que fué aprobado en 13 de Diciembre de 1939.

depositos0002

En ejecución muy avanzada dichas obras se vió la necesidad de ampliar la conducción proyectado en el tramo comprendido entre la salida del túnel y el depósito regulador, y con este objeto, con fecha 22 de Abril de 1940, se redactó el correspondiente proyecto que fue devuelto para introducir ligeras modificaciones de orden administrativo.

Redactado nuevamente en 20 de Junio de 1940 con arreglo a las indicaciones recibidas de la Superioridad, fue aprobado en 3 de Agosto de 1940.

El importe de la obra se descompone de la manera siguiente:

Conducción de Ulía 672.847,96 pesetas

Distribución 314.623,01 pesetas

Ampliación de la conducción 28.997,67 pesetas

Importa la ejecución material 1.016468,64 pesetas

que en el 15% de aumento de contrata asciende a 1.250.644,55 pesetas, del que deducida la baja de subasta resulta el importe líquido de 913.428,62

sortze data: 2017-05-12 / eguneratze data: 2017-05-12

Bidebieta, erreferentziak

Historia:

Demografia, Antonio Cañamero:

Ondarea:

Baserriak:

Industriala

Lasa:

  • http://www.estibaus.info/?p=1830
  • http://www.estibaus.info/?p=24

Mocoroa: http://www.estibaus.info/?p=1393

Peña Gantxegi: http://www.estibaus.info/?p=884

Portuko ur-hornikuntza: http://www.estibaus.info/?p=5937

Gaiztarro:

  • Martínez, Murillo “Parque de Bidebieta”: http://altza.info/bilduma/pdf/L9287.pdf
  • Artazkoz: http://www.estibaus.info/?p=6646
  • http://www.estibaus.info/?p=3867
  • http://www.estibaus.info/?p=2097
  • http://www.estibaus.info/?p=1885

La Paz:

  • 1959 “Plan de preparación de suelo”
  • Parcelación del Polígono del I.N.V. en Bidebieta / Luis Alustiza Garagalza. Donostia.- 1:1.000. 110 x 7 cm. (incom.). (Tokiko Bilduma)
  • NO-DO: http://www.estibaus.info/?p=4655

Besteak:

  • “Contadores: una ruina muy lucrativa”: http://www.estibaus.info/?p=319

Gertuko memoria:

  • Xabier Arana “Algunos recuerdos en la cuesta de mi infancia”: http://www.estibaus.info/?p=328
  • “Mirando a Bidebieta”: http://www.estibaus.info/?p=139
  • Gorka, Maribel, Jon “Album fotográfico de Bidebieta”: http://altza.info/bilduma/pdf/L9372.pdf
sortze data: 2017-05-11 / eguneratze data: 2017-05-11