Bidebietan, kiroldegia eta Moneda baserriaren artean dagoen, “Juan XXIII etxebizitzak” eraikinak, auzoan “bankarien etxea” bezala ezagutzen dena. Eraikin honen egilea Luis Peña Gantxegi arkitektoa da.
Egin zenetik berrogei bat urte pasa badira ere oso egoera onean kontserbatzen da eta bertan bizi direnak gustura daude etxe barruko eta, oro har, eraikinaren antolaketarekin (ganbara, trastelekuak…).
Eraikinaren kanpoko itxura garai horretan Gantxegik Donostian eta Mutrikun egin zituen beste etxebizitza eraikinen antzekoa da. Bere obraren gaineko informazioa eta Bidebietako proiektuaren xehetasunak “Peña Ganchegui y asociados” web orrian aurki ditzakegu. Bertan, egileak eraikin honen inguruan egindako testu hau irakur daiteke: “Obra ezkorra da, hain sinplistak, hain zurrunak eta berez edukinik gabekoak diren arau eta ordenantzetan oinarritutako proiektu bat egiteak dakarren “alienazioa” denez. Poligono deitutako inguru artifizial eta zentzugabe horren baitan zeri lotu ez eta zerekin erlazionatu jakin ez zuen eta ez dakien obra. Delaunet Lantegiarekin eta Donostiako begiratokiekin erlazionatzen gara eta espaloiari lotzen gatzaizkio.” (”Nueva Forma” aldizkaria, 53. zk., 1970.)
Kokapena: 43.322320, -1.944238
Erreferentziak:
- IÑIGO: Peña Gantxegiren urratsa Bidebietan, www.estibaus.info, 2009.
- Luis Peña Ganchegui webgunea