Kokapena
Bidebieta, 43.321635, -1.945254; 43.321986, -1.940659. Fabrika Arnaobidao (Ernabiro) oinetxearen orubean eraiki zen.
Historia
“Delaunet 1884an hasi zen kontagailuak egiten Donostiako Mirakruz kaleko etxabe batean. Enpresako ofizial bat banandu egin zen eta bere kabuz hasi zen lanean Amara Zaharrean. Pixkanaka bere jarduera sendotzen joan zen. Ondoren, biak [Delaunet eta Duñabeitia] elkartu ziren bazkide sortzaile gisa, eta egungo sinadura sortu zuten. 1939an, Elosegi etorbidean kokatu ziren. Bertan, tailerrak eta bulegoak hartuko zituen lehen eraikina eraiki zen, eta handitu egin zen, nabeak atxikita. Nabe horien artean, shed erako estalkia dutenak nabarmentzen dira. Geroago, enpresak bi hedapen-une handi izan zituen: 1959an, Mexikon egindako eskaera handi baten ondorioz, eta azkena 1968an. Lehen produktuak ur-kontagailuak eta doitasun-mekanika izan ziren. Armadarako espoletak eta pneumatikoetarako aire-balbulak ere egin ziren. Geroago, ur-kontagailuak, gas-erregulagailuak, balbulak, igarotze-giltzak eta doitasun-ekipoak fabrikatu zituzten. Fabrika horrek espazio angeluzuzen bat hartzen zuen, eta pixkanaka betetzen joan zen, pisuz eta nabez osatutako hainbat eraikin shed formako estalkiarekin atxikiz.” (Herreras, 63)
Fabrika 90. hamarkadan itxi zen. 1997ko ekainean, Foru Aldundiak eta Gizarte Segurantzak 525 milioiren truke saldu zizkioten IESAren lurrak Guardaplata sozietate pribatuari. Horrela, 2000.urtearen bukaeran eraikina eraitsi zuten eta haren lekuan etxebizitzak eraiki zituzten.
Kontadores
Pasai San Pedro Etorbidean dauden Contadores del Agua de Delaunet antzinako lantegiaren bi eraikuntza, Enpresen Udal Zentru bezala erabiltzen dira egun. Donostiako Sustapenak kudeatzen ditu eta bertan lokalak eta zerbitzuak alokatzen dira sorkuntza-berriko enpresentzat.
Eraikin honetan kokatzen dira ere Oinarrizko Mailako Lanbide Heziketako Zentroa eta Kontadores Gazte Zentroa.
Zentek deritzon eraikuntzak 22 lokal dauzka alokatzeko, 20 eta 50 metro karratu artekoak, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berrietan jarduten duten enpresa berriei zuzenduak.
Erreferentziak
- Altzako Tokiko Bilduma: Contadores.
- COMISION PRO VIVIENDA DE BIDEBIETA: “Contadores una ruina muy lucrativa“, in: estibaus.info (2000/04/16)
- HERRERAS MORATINOS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, Altzako Historia Mintegia (2001), 63-64 orr.
- “Contadores fabrikaren memoria Irati Gorostidi zinemagilearen eskutik“, in: estibaus.info (2024/02/08)
Historia grafikoa
- 1935: Arnaobidao oinetxea (Ernabiro), San Milian markesaren jabetza (San Telmo Museoa)
- 1938: Fabrika erikitzeko proiektua: Kokapena, fatxada eta planoa (Altzako Udal Artxiboa – Donostiako Udal Agiritegia)
- 1943: Agintari frankisten bisita fabrikara (Kutxateka)
- 1945: Fabrikaren instalazioak: ikasgela, barruko patioa (Kutxateka)
- 1945: Contadores lantegiko EDIE lanbide eskolako lehen promozioa (Pako Muñoa)
- 1960: Bidebietaren aireko ikuspegia (Francisco Lasa)
- 2000: Contadores fabrika aurritua (Maribel Manzano, Gorka Cámara)
- 2002: Etxebizitzak Contadores orubean (Irutxuloko Hitza)
- 2023: “Contadores” film laburra, Irati Gorostidi
- Bideoa: “Bidebieta: Paisaia industriala (1946-2020)“