Altzako oinetxeak

Aurkibidea

Iraganeko Altza sakabanatutako etxez eta baserriz jositako lurralde bat bezala irudika dezakegu, Altzagainako muinoan XIV. mendean eraikitako San Martzial elizaren inguruan kontzejuan antolaturik. Alabaina, etxe eta baserri guztiak ez ziren maila berekoak. Batzuk, gehienak, xumeak ziren, eta bertan bizi ziren bizilagunak erabakiguneetatik baztertuak zeuden. Beste etxe batzuk, ordea, itzal handikoak ziren. Azken hauek oinetxeak dira, abizena ematen duten etxeak dira eta herriko bizitza politikoan zein erlijiosoan eragin handia zeukaten. Lope de Isastik XVII. mendean idatzi zuenaren arabera 20 oinetxe ziren Altza eremuan: Arzak, Berra, Casares, Aduriz, Garro, Miravalles, Garbera, Sius, Merkader, Txipres, Larratxao, Tomasene, Zapiain, Algarbe, Parada, Arnaobidao, Zarategi, Lizardi, Gomistegi, Protuetxea. Mende horretan Altzan 170 bat baserri izango ziren, gutxi gorabehera. Oinetxeen zerrenda horri Casanao eta Larrerdi gehitu beharko genizkioke.

Oinetxeak

Aduriz

Algarbe

Arnaobidao

Arriaga

Arzak

Berra

Casanao

Casares

Estibaos

Garbera

Garro baserria

Gomistegi

Larratxao

Larrerdi

Lizardi

Merkader

Miravalles

Parada

Herrería

Sius

Tomasene

Txipres

Zapiain

Sarategi

sortze data: 2016-06-23 / eguneratze data: 2016-09-26