Kokapena
Lau-Haizeta, 43.306079, -1.939015
Dokumentazioa
Lehen aipamena: 1527, Pelegrin de Arpide, jabea.
Aldaerak: 1539 Madrigal; 1635 Pelegrinena; 1703 Pelegriñarene; 1764 Pelegriñenea; 1782 Pelegrinenea; 1862 Pelegrin.
Deskribapena
Eraberritutako baserria. Behe oina, lehen oina eta bi isurkiko estalkipeko bigarren oina ditu. Eraberritze lana bi goisolairuetako fatxada nagusiaren bilbadurara ere hedatzen da. Emokadura berriak, berriz, silarriak agerian uzten ditu behe oineko baoen eta alboko beste bao batzuen azpaduretan, eta alboko horma aurreratuetako eta irtenetako erremateetan.
Baserriaren albo batean gurutze bat dauka.
Erreferentziak
- CALVO, Ángel María; LÓPEZ, Manuel: “Cruces de piedra en cumbreras y fachadas de caseríos guipuzcoanos”, in: Altza, Hautsa Kenduz II (1994), 85-96 orr.
- AHM: “Novedades de la colección local (Tokiko Bilduma)”, in: Estibaus bloga (1999-12-16)
- ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010), (K 51, 57) 27, 33 or.
- HERRERAS MORATINOS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, Altzako Historia Mintegia (2001), 35 or.
- LANDA IJURKO, Iñigo: “Pelegriñene: “La casería de Pelegrín””, in: Altza, Hautsa Kenduz VI (2001), 145-162 orr.
- LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, in: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.
- ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.
- TELLABIDE AZKOLAIN, Josu: “Ezagutzen al duzu Altza?”, in: Altza, Hautsa Kenduz VI (2001), 63-84 orr.