Gaspar Cardona Guarinos Altzako zinegotzia izan zen 1931-1936 urte bitartean, hasiera
batean errepublikanoen babesarekin. Errepublika garaia aurrera joan ahala eta eskuineko alderdiak nagusitu zirenean, 1931. urtean hautatutako zinegotziak baztertuak izan ziren, Cardona izan ezik jarraitu zuela udaletxean zinegotzi-gestore bezala lanean, 1936. urtera arte, Fronte Popularra hauteskundeak irabazi zuen arte. 1931. urteko udalbatza berriro ezarri zenean, Izquierda Republicana eskaera egin zuen Cardona kanpoan uzteko, baina ez legezkoa zen. Hala ere, ordutik aurrera Cardonak udaletxeko bileretara joateari utzi zion.
Gaspar Cardona Emilia Cabañez Yibret-ekin ezkondu zen (familiaren informazioa), eta gutxienez seme bat eduki zuten, José.
1934. urteko hauteskunde erroldan hauek agertzen dira:
- (izen-abizena – adina – bizitokia – ogibidea)
- Cardona Cabanes José – 28 – Buenavista – Jornalero
- Cardona Guarinos Gaspar – 59 – Idem – Tonelero
- Cardona Guarinos Rafael – 52 – Idem – Tonelero
José Cardona Cabanes hazien saltzaile bezala aurkitzen dugu, gutxienez 1939 eta 1940 urteetan, Buenavistan.