“Noticia de la venta de una esclava altzatarra“, Estibaus 2000-12-16
Kategoriaren artxiboa: Modernoa
XVIII. mendea, krisiari jo eta pasa
XVI. mendea hazkunde aroa izan baldin bazen, XVII.a krisiaren mendea izan zen: Ternuan balearen arrantza bakandu, burdinaren esportazioa urritu, gari eta arto uztak apaldu. Hala ere, XVII.aren hasieran soroetan sartu zen Ameriketako artoak estali egin zuen, neurri handi batean, bestelako laboreetan zegoen eskasia. Eta horrenbestez, halako iraultzatxo bat gertatu zen nekazaritzan XVIII. mendean, baserri berri ugari sortzeraino.
Ekonomiaren alor garrantzitsua ziren herri ondasunak. Altzatarrek Urumeako Mendi Zilegietan zeukaten ondasunon zati handi bat, Nafarroako mugatik hurbil: Altzabasoa. Hango ondasunak ustiatzeko eskubidea, Altzako biztanleek zeukaten, eta handik ateratzen zuten Urumeako burdinolek erosten zieten egurra eta egur-ikatza.
- Amerikatik landare berri bat ekarri genuen: geroztik, esaten den bezala, hamaika alfer mantendu du artoak.
- Lurra landuko baldin bagenuen, beharko baserri asko eraiki!
- Urumeako zilegi mendietan egur-ikatza egiten genuen burdinoletarako.
- Urumea ibaia garraio-bide bikaina zen mendialdetik itsasalderako.
AGUIRRE SORONDO, Antxon: “Plan Beneficial de Alza”, In: Altza, Hautsa Kenduz VII (2003), 83-85 orr.
CALVO, Ángel: “Altza basoa”, In: Altza, Hautsa Kenduz V (1999), 117-126 orr.
JIMÉNEZ BASANTE, Gonzalo: “Economía y privilegio en el Antiguo Régimen: La población de Alza en el siglo XVIII”, In: Altza, Hautsa Kenduz IX (2007), 19-36 orr.
LANDA IJURKO, Iñigo: “Soroeta eta Sarroeta”, In: Altza, Hautsa Kenduz VII (2003), 147-156 orr.
MORA, Juan Carlos: “Los Montes Francos del Urumea”, In: Altza, Hautsa Kenduz III (1996), 37-50 orr.
MORA, Juan Carlos; ZAPIRAIN, David: “Altzako gizarte tirabirak XVIII. mendean. Gatazka horizontala eta gatazka bertikala”, In: Altza, Hautsa Kenduz VII (2003), 69-82 orr.
MORA, Juan Carlos: “Análisis de la población altzatarra en el siglo XVIII”, In: Altza, Hautsa Kenduz XI (2011), 43-59 orr.
MUÑOZ ECHABEGUREN, Fermín: “Plan nuevo beneficial y su aplicación (1776)”, In: Altza, Hautsa Kenduz XI (2011), 33-41 orr.
ROQUERO USSIA, M. Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997).
Portua
Altzak badauka nondik itsasoratu, Pasaiako portua bertan dagoenez. Altzatarrek harreman estua zuten putzu gaziarekin: egurra zela edo sagardoa zela, arrantza zela edo itsasketa zela, aukera politak zeuzkaten portuan etxeko ekonomia hobetzeko. Mugimendu gaitza ibili zuen Pasaiak arrantzan eta merkataritzan Erdi Aroaren azkenaldiaz geroztik, Atlantikoko eta Mediterraneoko beste portuekin lehenik, Ameriketakoekin geroago. Ontzigintzak ere garrantzia hartu zuen, langile eta lanbide asko behar zituenez. Hala berean, Altzako baserriek salmentarako zeukaten bereizia beti baratzekoen eta ukuilukoen puska bat, bertan saltzeko edo itsasontzien premietarako.
- Pasaiako portuan denetik geneukan: arrantza, merkantziak…
- Amerikako eta Europako portuetara iritsi ginen gutako asko.
- Badian itsasontziak eraikitzen hasi ziren eta lana eman ziguten ingurukoei.
- Etxeetarako ez ezik, itsasontzietarako ere zanpatzen genuen sagarra, sona hartu zuen Altzako sagardoak.
JIMÉNEZ BASANTE, Gonzalo: “Economía y privilegio en el Antiguo Régimen: La población de Alza en el siglo XVIII”, In: Altza, Hautsa Kenduz IX (2007), 19-36 orr.
ROQUERO USSIA, M. Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997).
XVI. mendea, dabilen komunitatea
Ekonomia indartu eta biztanleria hazi egin zen XVI. mendean. Demografiaren eta sagardo demandaren handitze honek sagastiak landatzeko lurrak zabaldu beharra ekarri zuen, eta noski, sagardogintza azkartzea. Pasaiako portuko ontziek eta Donostiako hiriak erosten zuten ekoizpena. Baserri eta errota berriak eraiki ziren ekonomiaren indartzearekin. Bideak txukundu eta berritu egin behar izan zituzten, garraioa funtsezkoa zenez ekonomiaren osasunerako.
Alabaina, herri kontuen eta bestelako arazoen erabakitasuna familia aberats bakan batzuen esku geratzen hasi zen.
- Basoari hartutako lurretan sagastiak landatu genituen, merkatuak hala eskatzen zuen.
- Eta sagastiak zaintzeko baserri berriak eraiki genituen.
- Bideetan sekulako mugimendua zebilen, eta hobetu egin behar izan genituen.
- Tratu eta harreman asko izan genuen beste herriekin.
LANDA, Iñigo: “Engomeztarren jabetzak La Herreran (1467-1574)”, In: Altza, Hautsa Kenduz V (1999), 141-176 orr.
LANDA IJURKO, Iñigo: “Pelegriñene: “La casería de Pelegrín””, In: Altza, Hautsa Kenduz VI (2001), 145-162 orr.
MUÑOZ ECHAVEGUREN, Fermín: “Dos documentos de finales del XVI sobre robles en Altza”, In: Altza, Hautsa Kenduz X (2009), 77-80 orr.