Larrachao Berra Arzac, Theresa Nicolasa

Theresa Nicolasa de Larrachao Berra Arzac (Altza, 1731-05-05 / 1804-06-30), XVIII. mendeko nortasun handiko altzatar emakume bat izan zen. Bernardo eta Theresaren bosgarren alaba. Domingo Ygnacio Larreandi Echeverriarekin ezkondu zen eta bi alaba izan zituen, Maria Josepha Vicente eta Juaquina Petronilla. Bere anaia hil zenean Arriaga oinetxearen nagusia bihurtu zen eta herentzien kontuak zirela medio auziak izan zituen bere anaiekin, alabarekin, suhiarekin, koinatarekin… Sonatuena Larrerdi (Lardi) etxearen nagusiekin izan zuena izan zen, bere suhiarekin hain zuzen ere, auzian elizaren aldarearen ondoko hilobi bat zegoela. Batzuetan irabazi, besteetan galdu… Altzan ospe handia izan zuen erakutsi zuen kemena, jenioa eta manipulatzeko gaitasunagatik.

Roquerok honela dio: “Además serían destacables en ella dos notas; una, que en su familia hubo una transmisión femenina durante tres generaciones hecho nada habitual, y dos, que entabló pleitos como hija, hermana, viuda, suegra y madre, lo cual resultaba aún menos frecuente, todo lo cual nos permite calificarla de bastante ‘guerrera’.”

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 71-78 orr. (beste aipamenak: 5, 50, 63, 98 orr.)

sortze data: 2012-11-29 / eguneratze data: 2024-09-24