Miravalles, baserria

Kokapena: Altzagaina ( 43.315583-1.931201). Desagertua

Arg.: Luis Gómez

Dokumentazioa

  • Etxearen lehen aipamena: 1465, “Pedro de Galardi señor de Miraballes” [1]
  • Izenaren aldaerak: 1465 Miraballes; [1523 Pedro de Miraballes]; [1604 Miguel de Miraballes]; 1625, 1635, 1703, 1719, 1764, 1782, 1861, 1862, 1863, Miravalles; 1824 Miravientos; 1894 Miravientos. XX. mendean Milles, ahozko aldaera

Deskribapena

Miravalles baserria Altzagaina inguruan kokatua zegoen. Auditz-Akular-eko udal planen eraginpean zuzenean egonda, 2017an bota zuten behera. 

Miravalles-en lehen aipamen dokumentala 1465. urtekoa da, Donostiako kontzejuak Altzako unibertsitateri ganaduaren zainketarako emandako ordenantzetan, zeinuen kideen artean zegoen “Pedro de Galardi, señor de Miraballes”.

Baserriak armarria zeukan, baserriko fatxada nagusian txertatua, baina tailatua dagoen harriaren giltzarri-forma dela eta, seguru aski etxerako sarrera-atearen arkuaren zatia zen. Bere tipologiagatik, XVI. mendean data daiteke.

Lope de Isastik 1625. urtean Altzako oinetxearen artean zerrendatzen du, armarriduna bezala, “armera”. Ate giltzarria/armarria baserriaren fatxadan txertatua egon da 2017. urtean baserria bota arte.

Lope de Isasti-k, 1625ean, “Compendio historial de Guipúzcoa” liburuan, Miravalles aipatzen du Altzako oinetxeen zerrenda egitean. Berarena armaduna dela adierazten du, ziurrenik erakusketan ikus dezakegun armarriari egiten diola erreferentzia. Nabarmendu behar da Lope de Isasti-k aipatutako 19 oinetxe altzatarretatik hiruk bakarrik ziren armarridunak: Arnaobidao, Larrachao eta Miravalles. Gaur egun ikus ditzakegun Arriaga, Arzak, Casares eta Parada-ren blasoiak XVII. mendearen amaierakoak dira.

Gainera, armarria zatitzen duten lau koadrantetan irudikatutako elementuak interesgarriak dira. Harriaren higadura denbora-pasaren ondorioz ez du eragozten haietako gehienak identifikatzea:

  • Goiko ezkerreko koadrantean, kalbario bat izan daiteke, hau da, gurutze bat bi figurarekin alboan, bat altuagoa eta bestea baxuagoa, Birjina eta San Joan izan daitezkeenak. Halaber, goiko eskuineko aldean aspa bat tailatua du, San Andres-en gurutze txiki baten antzekoa, eguzki bat izan daitekeena, Kristoren alegoria.
  • Goiko eskuineko koadrantean, hiru barra bertikalak.
  • Beheko ezkerreko koadrantean, mahastiak inausteko ahiotz bat.
  • Eta beheko eskuineko koadrantean, goiko aldean, gurutze patatua, Maltakoa ere deitua, orla zirkular batean inguratua. Beheko aldean, lore oktapetala bat, 8 besokoa.

Gaur egun armarria Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan gordeta dago [2].

Beatriz Herrerasek Miravalles horrela deskribatzen du Altza, Historia y Patrimonio liburuan [3]:

“Tomando el camino que parte del centro urbano, Altza pasealekua nos encontramos con el caserío Miraballes. Este caserío es de planta rectangular y cubierta a dos aguas con el caballete, perpendicular a la fachada principal. Consta de planta baja, primera y desván. Destaca como principal elemento de interés un escudo sobre el balcón volado central de la primera planta. Es un escudete cuartelado y debía tratarse de la clave de algún antiguo arco. En el primero lleva un JHS, en el segundo unas barras verticales, en el tercero un martillo y en el cuarto un aspa sobre flor.”

Baserria bota zuten egunean egin zuten esku-hartze arkeologikoa hutsala izan zen [4].

Erreferentziak

 

sortze data: 2012-11-04 / eguneratze data: 2025-08-12