Aranzuriene, baserria

(Arg.: IZBE, 1987)

Kokapena

Intxaurrondo 59

Dokumentazioa

  • Lehen aipamena: 1719 Arancivia
  • Aldaerak: 1764 Aranzubiene; 1782 Aranzurienea; 1863 Aranzuri; Arantzuine.

Deskribapena

Fatxada nagusiari dagokionez, alboan duen Larrotxene baserriaren antzeko eraikuntza. Izan ere, zurezko bilbadura zebatzita dago goiko solairuetan, eta harlangaitz hormez perimetroaren gainerakoan. Behe oina, lehen oina eta bi isurkiko zurezko estalkipeko bigarren oina ditu. Luzera handiagoa eta oina zabalduta dauka, beharbada, hurrenez hurren egin zaizkion handitzeen ondorioz.

Erreferentziak

  • HERRERAS MORATINOS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, Altzako Historia Mintegia (2001), 31 or.
  • LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.
  • ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.

Babes erregimena: C

sortze data: 2012-11-04 / eguneratze data: 2021-03-11