Donostiako Gimnasia Erritmiko Kluba kirol erakunde pribatua da, irabazi asmorik gabea, eta 1990ez geroztik Eusko Jaurlaritzak interes publikokotzat izendatua. Donostian du egoitza eta, hogeita sei urte baino gehiago dituela, bere helburua gimnasia erritmikoaren jarduera bultzatu eta zabaltzea da, Donostian eta inguruan. Gimnasia Erritmikoa kirol olinpikoa da emakumeak soilik jokatzeko sortua, izan ere betiko gimnasiaren elementuak eta ballet-arenak baitauzka barneratuak, aparatu batzuk erabiltzen diren bitartean. Bestela ezin eta, gaur egun gizonek ere parte hartzen dute kirol honetan, baina egia da batez ere emakume kirola dela, emakumeei kirol prestaketa bereziak emateko sortua. Beraz, 1988az geroztik, sorrera urtetik hona, Donostiako Gimnasia Erritmiko Klubak bereganatua du bere xederik nagusiena emakumea kirol jardueran ari dadin saiatzea dela, eta horrekin batera joko horretan denboran zehar iraunaraztea. Horretarako Klubak bere gain hartuak ditu nazioarteko politikak, emakumeen jokoei dagokienez. Laburbilduz: emakumeak animatu nahi dira kirol jarduerak berez duen garrantziz jabe daitezen, norberaren garapen pertsonalari begira.
Milaka neska iragan dira klub honetatik, bertan hazi eta garatu dira kirolari gisa, pertsona gisa helduleku eman dizkieten balore moralez jantzirik, kirolaz eta gimnasiaz gozatuz eta arrakasta ere lortuz.
Gure nahia da gimnasia erritmikoaren jarduerarekin jarrai dezaten, baldintzarik egokienetan, eta kirola bultzatzen eta babesten duten erakunde eta instituzioek ez dezaten ahantzi emakume kirol jarduera honen zeregina zein den.
Altzako Kiroldegia
Darieta bidea z/g.
20017 DONOSTIA -SAN SEBASTIÁN
clubgrdonosti@gmail.com
www.clubdonosti.com
(Egilea: Club Gimnasia Rítmica Donosti)