Kategoriaren artxiboa: Literatura

Sabin Muniategi

Gautegiz Arteaga, 1912 / Errenteria, 1990

BIBLIOGRAFIA

  • Poesia
    • Goiz-aize (1936, Zurrak)
    • Bidean gora Olerkiak (1970, Graf. Bilbao)
    • Olerki guztiak (1990, Karmel)

ESTEKAK

Zeruko Argia, 1972-06-11

SABIN MUNIATEGI POETA HORI

Aspalditxotik Herreran bizi bada ere, Bizkaiko Arteagan 1912 urtean jaioa duzue. Inguru honetan behintzat, ez dela ezagutzen esango genizueke. Izen arrunta eta normala, ezezaguna, herri-artean galtzen den horietakoa dela, alegia.

Izen apala bai, gizon apal batentzat, poesigintzan lanean eten gabe ari den olerkari trebe, yayo, sakon eta mamitsu batentzat ala-ere.

Ezezaguna diogu bai; denok dakizue nolakoa den liburuekiko euskaldunon zaletasuna. Gaur egun zaletasun hori edatzen eta zabaltzen ari bada ere, egin dezagun kontu, nolakoa izango zen Muniategik bere lehenengo liburua atera zuen garaietan, hau da, gerra hasieran, gerra artean eta ondorenean baitik bat, 1936 urtean argitaratu baitzen Muniategiren «Goiz-Aize» libur berria.

Dena dela eta egia esan, liburu hau irakurri ahal izan ez badugu ere, sinetsiak gaude Lauaxeta ospetsuak ez zuela «Goiz-Aize» liburua argitaratzerakoan honako hau alferrik esan: «Gauza guztietan idoro darua edertasunaren zantzua. Euzko-Elertiak asko Itxaron daike mutil onengandik».

Egun, bere bigarren liburua «Bidean Gora» izenburuz 1970an argitara emana, irakurrita gero, geuk ere zerbait esan genezake; baina geuk ezer esan baino lehen aita Onaindiak liburuaren hitzaurrean dioena jasoko dizuegu: «Olerkaria urtez urte, esperientziz eta biotz-zirraraz azi, ugaritu ta edertu egin zaigula ezeren lotsa gabe aitortu bear».

Liburu hauetatik at Muniategiren lanak «Olerti»n azaldu dira maiz, Loiolako Herri Irratian ere behin baino gehiagotan entzun ahal izan ditugu honen olerkiak.

BIDEAN GORA-RI BEGIRATU BAT

Azal-azaletik bada ere, kritikatxo bat egin nahi genioke liburu honi; baina beldur gara nola aterako zaigun, ez bait dugu iñoiz horrelakorik egin. Hortik anka sartzeko dugun beldurra.

Formari dagokionez liburuak, oro bat hartuta, olerkiak moldatzeko behar dituen hitz egokiak aukeratzeko eta tajutzeko olerkariaren erraztasuna dagerkigu. Puntu honetan, hitz-elkartze edo konposatze horiek, behar bada, zenbaitetan poesiaren ulertzea irakurlearengan zailtzen duela derizkiogu.

Gaiari begiratuta, gure iritziz, Muniategiren poesia, zauritua miñez zeruetan zehar egaka, iheska dohan txoria duzue, hots! atseden alditxo bat egin nahirik, leku baketsu eta zihur baten bila dohan txoria. Asko sofritu duenaren legez, eta itxaropenik galdu gabe. Ikus bestela zer esaten digun «negu ondorengo esnatze» izenburutzat duen olerkiak:

«…

Ai, ene biotz,
ene gogo,
ene gorputz aul, zauritu;
biztu zaitez, biztu zu ere,
ametsa darion ernealdi
arnasa betikorrez.
…»

Era berean «kalbarioa» deritzan olerkian, bera herriaren ale bat izanik herriaren minak negar dagio. Hartaz, poesi hau Euskal Herriaren zauriak eragindako negar mingotsa duzue. Hontara dio bertan:

«…0, au, bal, gauaren gautada illuna,
Au bidegite kementsu ta aztuna!
Al ba’zenki bidegite onetan.
Zenbatzu arantza ta zenbatzu [oztopo
zenbatzu izerdi ta odol ta malko,
zenbat irain iasan bear diran,
eguneroko eklñaldl estuetan!… »

Bere lan gehienetan ordea, «nakarte», «nabilte», «naukazue», «narama», «ne» eta era honetara mintzatzen zaigu. Honekin zera esan nahi dugu, bere poesia jeneralean oso pertsonala, oso berea dela.

Zer esanik ez dago, ez gatozela bat aita Onaindiak hitzaurrean esaten dituen hitz hauekin: «Lan egiñik bizi da Muniategi. Langille artean dabilkigu goiz ta arratsalde. Ezaguna du, beraz, gizakiaren estura zer-jana ta ogia eskuratzekoan. Onetan gizarte olerkari dugu-ots, gaurko erara esanik «poeta soziala», Gure ustez eta elerkiren batetan gizarte-min hori azaltzen badigu ere, ezin genezake poeta soziala denik esan, alako poesi bat edo beste soziala izanik ere. Berriz diogu jeneralean hartuta oso pertsonala, poeta barnekoia (intimista) dela derizkiogu.

Bere poesietan izadiari dioen begirune eta maitasuna nabarmentzen zaio gehienbat, bertan Jainkoaren eskua dakus eragile. Honi garrantzi handia damaio, maiz oso loturik agertzen bait zaizkigu biak bere olerkietan.

Liburuak poesi asko, ugari eskaintzen digu; baina geuk aurreneko olerkiarekin amaitu nahi genduke lantxo hau «AGUR»a duzue bera eta bertan poetak bere egoneziña eta lan egiteko duen gogoa adierazten dizkigu; bere buruaren, izatearen eskaitza bat duzue:

Bizitzako
margo argi,
ta, bikañez;
egiazko
egitura zuzen
ta, ederrez…
(argi eta garbi)
biotzez,
arimaz,
biribildu
ta, iantzi nai nituke
ene bizitzako
egunok;
neure lurraren
aldezko maitasun
ta sugarrez;
benetako goitura
maitetsu
ta, gogorik zindoenez
egunik egunera,
zintzoki…
bideari oles!

GURUTZEK

sortze data: 2019-06-12 / eguneratze data: 2019-06-12

Extefana Irastortza

Uberan – Euskal Idazleen Elkartea

Estefana Irastorza (Wikipedia)

Estefana Irastorza, sortze-izenez Estefana Iribarren, izenez batzuetan Extefana (Molinao, Altza, Gipuzkoa, 1925 – Hendaia, Lapurdi, 2018ko urriaren 29a) lapurtar poeta izan zen. Altzan jaio bazen ere, bere bizitza gehiena Hendaian igaro zuen.[1][2]

Aita, Ganix Iribarren, Lehen Mundu Gerrako Mendebaldeko Frontean borrokatu zen, baina euskaldun askok bezala, uko egin zion fronteko hilketara itzultzeari, eta Gipuzkoara ihes egin zuen, Pasaiara. Horregatik, Estefana Altzan jaio zen.[3]

Liburuak
Amatxi Extefanaren oroitzapenak, Autoedizioa, 2016
Olerkiak
Hatsaren Poesia olerki urtekarietan.
Erreferentziak
↑ «Estefana Irastorza poeta eta Hendaiako memoriaren biltzailea zendu da» Berria 2018ko urriaren 29a . Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 29an.
↑ «Irastorza, Extefana – Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-30.
↑ Lartzanguren, Edu (2014ko azaroaren 30a) «Extefana Irastorza. Poeta.» Berria . Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 29an.
Joseba Aurkenerena:Extefana Irastortza hendaiar olerkariaren gorazarrez. Kazeta.eus.[1]

Extefana Irastortza, historiaren hats poetikoa

http://uberan.eus/?amuak/item/extefana-irastortza-historiaren-hats-poetikoa

Asteartea, 2018-11-06
Urriko azken egunetan utzi gintuen Extefana Irastortzak,  Altzan jaio eta Hendaian bizi zen poeta, historiaren gordailu bizia.

Azken urteetan ezagutu dizkiogu poemak, ezagutu dizkiogu historiari loturik kontatutakoak, oroitzapenen gordailu. Bere oroitzapenak ere autoedizio moduan plazaratu zituen, Amatxi Extefanaren oroitzamenak. Berandu heldu zion poesia idazteari, senarra hil eta gutxira, Edu Lartzagureni Berrian egindako elkarrizketan aitortu zionez. Hala ere, Hatsako Olerki Bildumaren hitzorduetan aurpegi ezaguna bilakatu zen, eta bilduma gehien-gehienetan hartu zuen parte. 2002ko bildumatik ekarri dugu “Lore bakartia” poema, eta 2017kotik berriz “Amatxi bat”, ez ohiko ahots bati omenaldi gisa.

LORE BAKARTIA

Mendi kaxko kaxkoan
arroka haundi baten gerizan
ote ondo baten itzalean
han dago lore bakartia.
Itsa-alde gegira
han sortua da.
Ikaran dago
norbeitek biltzeko beldurrez.
Bidexkan pasatzean,
nik edre eskua luzatu dut
lorea biltzeko.
Ez: ez diot bizia kenduko
eta utzi dut bere xokoan
dudarik gabe uda azkenean
lorea desagertuko da,
uda berrian berpizteko
eta ni berriz bidexkan
pasatuko naiz
lore polita zu ikusteko.

AMATXI BAT

Ez naiz poeta
Ez naiz idazlea
Ez naiz bertsularia
Baizik amatxi bat
Nere erran nahiekin
Nere barneko nahi gabeekin
Eta nere pozarekin
Gibelerat begitzearekin
Ohar bat egitearekin
Lur huntako bide haundiena
Egina sutala eta behar dutala segitu aintzina
Nere poema kaxkarra agertuz
Iturritxako ura urrupatuz
Oroitzapen goxoak gogoratuz
Familia eta lagunak eskertuz
Itsas bazterreko haizea gozatuz
Lur huntako bidea bururatzean
Orduan argi eder bat
Agertuko zaitanean
Argia lagun
Zeharkatuko dut itsaso zabala
han ageri den uhartzeraino
Argia lagun
Sartuko naiz berri batean.

sortze data: 2019-01-23 / eguneratze data: 2020-11-30

Marcial Ibarbia Anabitarte, Aita Akilino

Marcial Ibarbia Anabitarte, Aita Akilino karmeldarrarekin (Altza, 1908-08-08; Gasteiz, 1991-06-22).

Marcial Ibarbia-Anabitarte familiaren hirugarren semea da. Aita Onaindiak eskaintzen digu haren aurkezpen laburra: “Marzial Ibarbia Anabitarte: Aita Akilino. Donostia’n jaioa 1908-9-9’an. Larrea’n artu zuen karmeldar jantzia 1924-7-7’an, eta eliz karrera bukatu ondoren, Gazteiz’en eman zuen lenengo meza 1932-5-21’an. Olerkiz eta itz-lauz lan egin zigun gaztetan. Ikus «Euskal Esnalea», 1923, 120, 160, 164 eta 220 orrialdeetan. «Karmel Gizkarbiaren M. A.» darabil lanak ziñatzean.”[1]

Gasteizeko karmeldarrekin bizi zela hil zen. Karmeldarren panteoian hilobiratua dago.

Euskal Idazlea

euskal-esnalea-1924-09-170aHaren lehen datuak Aita Onaindiak eskaini zituen, Euskal Literatura V liburuan, Estibausen “Ibarbia” artikuluan jaso genituena, eta datozen lerroetan informazio hori zabaltzera eta euskal literaturari egindako ekarpena, oso txikia bada ere, ezagutzera gatoz.

Aita Akilinori buruz Onaindiak emandako informazioari bi datu biografiko gehituko dizkiogu, 1933. urtekoa lehenengoa eta 1938koa bigarrena.

Lehenengoa La Salleko Anaiei Herreran 1933ko uztailaren 30ean egindako omenaldiaren kronikan egiten den aipamena da. Honela dio kronikak: “Herrera-Altza. ERMANUARI OMENALDIA.- (…) Itzaldi sermoia egin zun Aita Akilino karmeldarrak, au ere emengoa eta eskola ortan izana; lendabiziko agurketa euskeraz egin ondoren, jarraitu zun erderaz, eta ondo garbi azaldu zun bere ta erreratar danon esker sutsuak, urte oyek danetan, emengo irakasle izan diranari, eta zenbait añeko kaltia izango dan danontzat geyago berak ezin jarraitzia orain arte ain ondo bete duten lanari; eta ori galerazten dutenentzako ere izan zitun itz egizko batzuek; bukatu zun adieraziyaz gurasoari beren betebiarrak beren umetxoak bihar bezelako katoliko jaungoiko zaliak izateko, batez ere oraingo ekaitz aldi ontan. (…)” [2] Jarraitu irakurtzen

sortze data: 2012-11-10 / eguneratze data: 2021-03-01

ELIZASU, Unai

 

sortze data: 2012-10-09 / eguneratze data: 2012-11-04

OTXOKI, Patxi

 

sortze data: 2012-10-09 / eguneratze data: 2012-10-27

GALIZIA

 

sortze data: 2012-10-04 / eguneratze data: 2012-10-30

KORTAJARENA, Andoni

Andoni Kortajarena Aginaga (Herrera, 1915-01-16; Intxaurrondo, 1999-11-12).

Asteasuko Jose Manuel eta Aginagako Maria Josefaren semea. Zortzi senide izan ziren. Hamalau urterekin, familiaren beharrak bultzatuta, ikasketak utzi eta lanean hasi zen.

Ikasketa guztiak gaztelaniaz egin arren, bere familiak euskaraz hezi zuen, bere bizitza guztian euskara landu eta sustatu zuen.

Hogeita bat urte zituela, 1936. urtean, Gerra Zibila hasi zen eta Saseta Batailoian gudari gisa parte hartu zuen, Euzko Gudaroztean. Intxorta mendian (Elgeta), zauritu eta Laredon (Kantabria) preso egin zuten. Kontzentrazio eremu desberdinetatik igaro ondoren, eta langileen batailoian eta kuartelen batean zerbitzu militarra egin ostean, 1941eko abenduan aske geratu zen.

Jarduera desberdinetan lan egin ostean, kontatzaile ezarri zen, 1980. urtean jubilatu zen arte.

1943. urtean Juana Lesmes Sarasti oiartzuarrarekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba eta lau biloba izan zituzten.

Bere izaera mugikor eta parte-hartzaileak bizitza osoan zehar jarduera desberdinetan parte-hartzea bultzatu zuen, Herrerako San Luis Gonzaga eta Mirakruz gaineko Santa Kruz parrokiarekin eta Herrerako San Luis (La Salle) ikastetxearekin elkarlanak egitera, hala nola euskararen zein euskal folklorearen hedapenean parte- hartzera.

Komunikabide desberdinekin lan egin zuen, euskarazkoak gehienak, KORTARA ezizena erabiliz. Haien artean: Zeruko Argia (1967-1972), Goiz Argi (1974-1975), Deia (1983-1986), Euzkadi (1979-1983), ZER, El Diario Vasco (1989-1996) eta Radio La Voz de Gipuzkoa.

Euskerazaintzaren (Euskeraren Erri Akademia) kide izan zen. Latxagak, akademia honetako kide garrantzitsua zenak, Andoni “Euskeraren gudaria” izendatu zuen eta bere idazkeraz honela adierazi zuen “Erabiltzen duen euskerak ba du txinparta, garbitasuna eta erro egokiak. Asko lantzen ditu lerroak”.

Euskal Telebistaren hastapenean, 1980. urteko hamarkadaren bigarren erdian, Eresoinkarako lan egin zuen, euskararako gidoien itzulpenean, filmetako azpititulu eran erabiltzeko.

Altzako Historia Mintegiak argitaratutako Altza Hautsa Kenduz bilduman 1994, 1996 eta 1997 urteetako argitalpenetan, hainbat artikulu idatzi zuen.

Herrerako festetako egitarauan ere parte-hartu zuen, artikuluak idatziz, urte askotan zehar. Era berean, Intxaurrondo Primera Página aldizkarian 1989-1992 urte bitartean.

PNV eta beranduago EA-ren kultur ekintzen barnean parte hartu zuen, Euskal dantzen irakaskuntzan, euskara klaseak emanez… Bere gaztaroan dantzaria izan zen eta antzerkietan agerraldiak egin zituen.

1985. urtetik aurrera eta hainbat urtetan zehar, literatura ekimenak garatu zituen, euskaraz soilik, hainbat lehiaketatan parte-hartuz, gehienak jubilatuentzat, emaitza onak lortuz. Horien artean:

  • 1985. Lehen saria ipuinetan “Zaartzaro eztitsu”ari esker, jubilatuentzat Donostiako udaletxeak antolatutako lehenengo literatur lehiaketan.
  • 1986. Lehen saria ipuinetan “Urgull, mendi maitagarria”ri esker, Urgull mendiko lagunek antolatutako literatura lehiaketan.
  • 1988. Lehen saria ipuinetan, Donostiako udaletxeak jubilatuentzat antolatutako lehiaketan.
  • 1988. Laugarren postua ipuinetan, Euskerazaleak Alkarteak antolatua, “Okela bikain eta merkea”ri esker.
  • 1989. Lehen saria ipuinetan, Gipuzkoako jubilatuen elkarteak antolatutako lehiaketan, “Pello Joxe eta Pirmin´en amets osatugabeak”-ri esker, eta hirugarren  postua “Inazio Mari´ren balio gutxiko altxorra”ri esker. Bigarren postua olerkigintzan “ Aurrerapenen ondorio mikatza”ri esker.
  • 1993. Bigarren postua ipuinetan, Euskerazaleak Alkarteak antolatuta, “Aitona sinisgogorra”ri esker.
  • 1997. Hirugarren saria ipuinetan, Euskerazaleak Alkarteak antolatuta, “Pantxika anderea eta merkealdiak”ri esker.

Erreferentziak

sortze data: 2012-10-04 / eguneratze data: 2020-05-13

Gazteluene baserria

GAZTELUENE (8F)

Dokumentazioa: 1719 Gastelurena; 1764 Gazteluenea; 1782 Gazteluenea; 1805 Gazteluenea; 1862 Gaztelu; 1863 Gaztelu; 1894.

Oharrak: 1719. urtean Gastelurenaren jabea Miguel de Gastelu da.
TELLABIDE AZKOLAIN, Josu: “Ezagutzen al duzu Altza?” In: Hautza Kenduz VI (2001), 63-84 orr.

GAZTELUENE BERTSO ESKOLA: “Altzako Pakon paranoiak” In: Hautza Kenduz VI (2001), 37-50 orr.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.

sortze data: 2012-10-03 / eguneratze data: 2016-06-14