Egilearen artxiboa: Malobra

GEOLOGIA

 

sortze data: 2012-10-03 / eguneratze data: 2012-10-31

AIAKO HARRIA

 

sortze data: 2012-10-03 / eguneratze data: 2012-11-07

Altzatarra, Kirol Elkartea

Erraminta-pilota eskola

Historia

Altzan pilotak hainbat eskola desberdin sortu ditu azkeneko hamarkadetan. Elkarte hauetako bat Altzatarra elkarteko Pilota Kluba dugu, bertako kideak ziren zale batzuek pilotaren erreminta modalitatea bultzatzeko aukera ikusi eta elkarte barruan eskola bereizi bat sortu zuten.

Hasiera zaila izan zen arren, zaletuen faltagatik batez ere, denborak arrazoia eman die eta egun ikusle eta parte hartzaile talde fidel bat edukitzea lortu dute.

Datuak

Infantil zein jubenileko taldeak daude. Hogei bat ikasle osora, neskak barne.

 

Presidenteak (edo elkarte barruko izen aipagarriak)

Jesús Navarro, Juanjo Polo, Jesús Atorrasagasti., Luis Mari Ralla eta Joxean Bravo

Kirolari aipagarriak

Txus Boubeta, Iñigo Navarro eta Joxean Astigarraga.

Errefetentziak

GONZALEZ, Pelegrín: “Las escuelas de pelota en Altza” In: Hautsa Kenduz IV (1997), 53-60 orr.

sortze data: 2012-10-03 / eguneratze data: 2020-12-16

INTSUMIZIOA

 

sortze data: 2012-10-03 / eguneratze data: 2012-10-31

EROSKI

 

sortze data: 2012-10-03 / eguneratze data: 2012-10-31

Garbitokia, Herrerako

(1960 aldera)

Kokapena

Herrera, 43.318559, -1.938247

Proiektua (1911-10-18)

Dokumentazioa

  • 1911-10-18 Garbitokia eraikitzeko proiektua.
  • 1956-1958 urte bitartean Txingurri erreka estaltzeko lanak egin ziren (DUA, H-03524-02)
  • 1960ko ekainaren 29ko data duen argazki batean, Txingurri estalia dago eta garbitokiaren izkina bat agertzen da, teilatua egoera kaxkar batean dagoela.
  • Garbitokia eraisteko lanak 1962ko ekainaren 27an J.M. Antonio Grajiarena kontratistari esleitzen zaio, eta honek uztailaren 2an kitapena aurkezten du. (DUA, A-04010-06)
  • Airetiko argazki batean, 1963ko martxoan egina, garbitokirik ez dago eta eremu guztia, trena eta errekaren artekoa, berdindua agertzen da, berdindu berria antzean.

1908

Erreferentziak

sortze data: 2012-10-03 / eguneratze data: 2021-03-13

ULIA. Mendia

 

sortze data: 2012-10-02 / eguneratze data: 2012-12-04

KOMUNIKABIDEAK

 

sortze data: 2012-10-02 / eguneratze data: 2012-11-02

AUZOTEGI

 

sortze data: 2012-10-02 / eguneratze data: 2012-10-31

ATERPEA

 

sortze data: 2012-10-02 / eguneratze data: 2012-10-31

AXISKLO

 

sortze data: 2012-10-02 / eguneratze data: 2012-10-31

Herrera, Kirol Elkartea

Herrera K.E 1947. urtean sortu zen, zortzi herreratar Jose Elósegi etorbidean zegoen Bar Manolon batu  zirenean. Lokala berriz hiru urte beranduago zabaldu zituen bere ateak. Jose Antonio Irigoyen Alzaga, horietako fundatzaileetako batekin hitz egin ostean elkartearen aurrekariak eta lehenengo urtetako gora beherak oroitu ditugu.

C.D Herrera izenarekin fundatu zen arren hasiera batean gerra zibilaren aurretik existitzen zen Herrera Sport taldearen izena jarri nahi zen, hauen aurretik zegoen kirol taldearen izena, alegia. Gerraren ostean izan zen birsortze saiakera hori gogoratuz berez talde hau berriro sortzeko helburua zuten 1947an bildu ziren herreratarrek. Gobernu frankistak ordea gaizki ikusi zuen izen horren berrerabilpena eta ondorioz C.D Herrera erabiltzera behartuak izan ziren.

Hasiera ez zen gozoa izan. Gerra ostearen zailtasunaz gain kirol asko lantzen saiatu ziren eta hasiera batean gainezka ibiltzen ziren. Denborarekin arazo hori konpontzea lortu zuten arren laster arazo larri bat sortu zitzaien elkartekideei. 1960ko hamarkadaren hasieran elkartekideen artean liskarrak suertatzen hasi ziren; ez dakigu hauen zergatia ordea. Giroa 1962ean erabat ozpindua zegoen eta askok bata besteari kalean ere agurtzeari uko egiten zioten. Egoera benetan larria zela ikusirik Irigoyenek mendi martxa bat proposatu zion zuzendaritzari. Zuzendaritzaren babesa jaso ostean Aralarrera mendi martxa bat antolatu zen, bazkari eta guzti. Helburua giroa hobetzea zen, besterik ez. Menu ona, giro aparta eta gainera bost mahaietan nahastua eserita, arratsalderako denak lagunak ziren berriz. Martxaren arrakasta ikusirik beste hogeita bost egin ziren, gutxienez, eta beste elkarte batzuek eredu hartu zuten. Honen ostean Herrera K.E.-k 1997. urtean berrogeita hamar urte betetzeko aukera izan du.

Sail ugari izan ditu, hauen artean ezagunenak: futbola, pilota, atletismoa, txirrindularitza eta boloak.

Presidenteak (edo elkarte barruko izen aipagarriak): Angel Sarasola, Bonifacio Eneterreaga, Jose Ignacio Urdangarin, Iñaki Casares, Juan Olaizola, Aquiles Pinto, Liteo Leibar, Miguel Errazquin, Joaquin Vallina, Antxon Segues.

Kirolari aipagarriak: Claudio Egaña, Amelia Lorza.

Erreferentziak:

  • HERRERA KIROL ELKARTEA ETA EUSKAL GIROA  “Altzako bolatokia eta bolariak”  In: Hautsa kenduz  X (2009), 245-265 orr.
  • IRIGOYEN, Antonio: “50 aniversario del C.D. Herrera. Algo más que un club” In: Hautsa Kenduz  IV (1997), 25-30 orr..
  • SEGES, Antxon: “El cross de Herrera” In: Hautsa Kenduz  XI (20011), 193-200 orr.
  • ZAPIRAIN, Miguel Angel; ARRIETA, Elena: “Herrera, un barrio de Altza” In: Hautsa Kenduz  III (1996), 109-116 orr.
sortze data: 2012-10-02 / eguneratze data: 2019-10-28

Euskal Giroa elkartea

Ikas Pilota Eskola

Auzoko jendearen arteko loturak, pilotaren sustapena eta beste gune batzuetako pilota eskolekin dauden harremanak bultzatzea du helburu.

Historia

2000. urte inguruan sortu zen, Euskal Giroa elkartearen sekzio gisa. Jesus Mari Villasantek “Pirri” aurrera atera zuen ekimen bat dugu, Koldo Salaberria, Juan Mari Garin eta Santiago Valínekin batera.  Eragile ezberdinekin batu ziren  (Herrerako Eskola Publikoa, San Luis-La Salle, Herri Ametsa, Euskal Giroa Herrera K.E, Mendizaleak…), taldea osatu zen arte.

2001ean lehenengo pilota txapelketa antolatu zen, auzoko Herrerako Sain Luis jaiekin batera. 2007/2008ko txapelketan  hemezortzi fitxa batu ziren. Era berean, txapelketaz gain eskolak Zazpi-Iturri (Amezketa), Añorga K.E (Donostia), Oiarpe (Oiartzun) eta Araba zein Nafarroako hainbat pilota eskolekin harremana mantendu eta sustatzen du.

Erreferentziak

  • VILLASANTE, Jesús Mari; SALABERRIA, Koldo; GARIN, Juan Mari; VALÍN, Santiago eta MUJIKA ELIZALDE, Lur- Euskal Giroa elkarteko kirol sekzioaren arduradunak,”Ikas pilota eskola (Euskal Giroa-Herrera)”, In: Altza, Hautsa Kenduz IX (2007), 221-229 orr.
  • EUSKAL GIROA. “Bolatokiak” In: estibaus.info (2004/03/..)
  • EUSKAL GIROA ELKARTEA: “José Mari Geurea”  In: Hautsa kenduz  X (2009),  233-244 orr.
  • HERRERA KIROL ELKARTEA ETA EUSKAL GIROA  “Altzako bolatokia eta bolariak”  In: Hautsa kenduz  X (2009), 245-265 orr.
  • MUGIKA, Gurutz: “25 años de Euskal Giroa” In: estibaus.info (2002/10/..)
  • SEDANO, Juan Mari: “Euskal Giroa – XXV Aniversario” In: Hautsa Kenduz  VII (2003), 189-198 orr.
  • VILLASANTE, Jesús Mari; SALABERRIA, Koldo; GARIN, Juan Mari; VALIN, Santiago; MUJIKA ELIZALDE, Lur: “Ikas Pilota Eskola (Euskal Giroa – Herrera)” In: Hautsa Kenduz  IX (2007),  221-229 orr.
  • ZAPIRAIN, Miguel Angel; ARRIETA, Elena: “Herrera, un barrio de Altza” In: Hautsa Kenduz  III (1996), 109-116 orr.
sortze data: 2012-10-02 / eguneratze data: 2020-12-16

Gaiztarro, auzoa

Proiektua (1960)

Proiektua (1960)

Gaiztarro poligonoa 1963 eta 1975 urte bitartean eraiki zen, ordura arte Bidebieta palazioak eta parkeak hartzen zuten orubean. Donostiako 1962. urteko Plan Orokorrak hirigintza planak sustatu zituen Pasaiako badiaren inguruan dauden Altzako auzoetan eta, horrekin batera, proiektu publiko zein pribatu ugari sortu ziren, Fausto Gaiztarro Arana arkitektoarena bezalakoak, zeinek Bidebieta-1 hartuko zuen orubearen %90-aren jabetza zeukan. Bidebieta-1 urbanizazioaren Plan Partziala 1963ko ekainaren 26an onartu zen eta Luis Arizmendi eta Fausto Gaiztarro arkitektoek proiektatu zuten.

Egin zuten proiektua oso orijinala zen, inguruko gainontzeko proiektuekin konparatzen baditugu behinik behin, eta planteamenduak Europako korronte arkitektoniko modernoen ildotik zihoazen: mota eta neurri ezberdineko etxebizitzak, eguraste eta argitasun handiarekin, landare-inguru batean murgildurik, gizarte eta merkataritza zerbitzuez horniturik, bertan bizitzeko eta oinez mugitzeko pentsatua. Dokumentuan jasotzen denez, proiektuak bizilagunaren lekuarekiko atxikimendua bilatzen du.

Donostiako ingurabidearen eraikuntzak eragina izan zuen hasierako planean eta beste berri bat erredaktatu behar izan zuten, Bidebieta-1eko 2. Plan Partziala, Vicente Orbé eta Jose Luis Pla arkitektoek eginak. 1974ko otsailaren 23an onartu zen. Plan berriak aurrenekoan oinarritzen da eta soilik ingurabideak eragindako eremuetan kokatuko eraikinak kentzen ditu, bulegoentzako eraikinari altuera handiago ematen dio, eta etxe-orratz baten lekuan aparkaleku eraikin zirkular bat aurreikusten du. Jauregia 1977. urtean eraitsi zuten.

 

Google Maps

Google Maps

Kokapena: 43.320946, -1.940558

Erreferentziak:

 

sortze data: 2012-10-02 / eguneratze data: 2021-03-31

BIDEBIETA. Auzoa

Eduki hau ez dago euskaraz

sortze data: 2012-10-02 / eguneratze data: 2017-05-19

EUSKARA

 

sortze data: 2012-10-02 / eguneratze data: 2012-11-04

SOROETA

 

sortze data: 2012-10-02 / eguneratze data: 2012-12-04

Lizardi baserria

LIZARDI (5B, desagertua)

Dokumentazioa: [1360 Ihoan de Liçardi]; [1379 Martin de Liçardi]; 1465; 1501; 1535 Liçardi Andi; 1597 Liçardi; 1620; 1626 Liçardi; 1635 Liçardi; 1703; 1764 Lizardi de arriba; 1782 Lizardi de arriba; 1861; 1863; 1862; 1894.

Oharrak: Oinetxea.

FERMIN, Agustín: “Trayectoría de los Hoa en Altza” In: Hautsa Kenduz V (1999), 49-55 orr.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

SAN ROMAN, Alaitz: “Altzako Lizardi Baserria” In: Hautsa Kenduz VI (2001), 85-93 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.

ZAPIRAIN, David; MORA, Juan Carlos: Altza: De los cubilares al Concejo. Formación y características del régimen jurídico-político altzatarra. Artiga Bilduma 1. Altzako Historia Mintegia (1996), 23, 26 orr.

sortze data: 2012-10-02 / eguneratze data: 2016-06-14

Gomistegi baserria

Irudi gehiago ATBn.

Kokapena: 43.322906, -1.937789 ; Jatorrizko kokapena: 43.322331, -1.937552

Dokumentazioa:

  • Lehen aipamena: 1535, Gomeztegui.
  • Izenaren aldaerak: Gomiztegui (1545); Gomistegi (1805).

Oharrak: Oinetxea (1625, Lope de Isasti). XX. mende hasieran, Gomistegi bota egin zuten errepidea egiteko eta berria eraiki zuten egungo kokapenean.

Erreferentziak:

sortze data: 2012-10-02 / eguneratze data: 2019-06-05

Uba ermita

UBA (7A, desagertua)

Dokumentazioa: [1292 Pero Arnalt d’Uhua]; 1362 Hue; 1379 [Hua, Juan de]; 1635 Hua; 1664 Hua; Huba; 1703 Rua; 1719 Huba (ermita); 1733 Hua (basilica); 1764 Huba; 1782 Huba; 1861; 1863 Ntra. Sra. de Uba; 1894.

Oharrak: Leku berean egin zen eraikinearen barruan kokatuta dago ermita. XIII. mende amaieran abizen bera modu ezberdinez aurkitzen dugu idatzita: 1292 Pero Arnalt d’Uhua, 1293 Per Arnaot de Hua, 1297 Per Arnaot de Chua. 1362. urteko dokumentua Martin Gomisen testamentua da, gaskoieraz idatzita, eta bertan dituen jabetzak: “en lo bosc du Hue & en les berges du Hue, en lostau…”, hau da, basoa, hegiak, eta etxea.

laermitadeuba.blogspot.com

“La romería de Uba” In: estibaus.info  (2002/03/..)

“Rehabilitación de Uba” In: estibaus.info  (2003/06/..)

ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altza XIX. mendeko kroniketan. Altza en la prensa del siglo XIX. Artiga Bilduma 6. Altzako Historia Mintegia (2008), (K16, 18, 24, 42, 47, 151, 164) 19,21, 26, 37, 38, 100, 101, 111 orr.

ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010), (K 31) 15 or.

CALVO BARCO, Angel María: “Santa María de Hua de la Anunciada “La Ermita de Uba”  In: Hautsa Kenduz VI (2001), 95-144 orr.

CALVO BARCO, Angel María: “Santa María de Hua de la Anunciada “La Ermita de Uba (II)”  In: Hautsa Kenduz VII (2001), 87-134 orr.

CALVO, Angel: “Romería de Uba” In: estibaus.info (2009/06/27)

CALVO BARCO, Angel: “Nuevos tiempos para la ermita de Uba” In: Hautsa Kenduz XI (20011), 151-156 orr.

CALVO, Angel: “Norberto Chiapuso in memoriam” In: estibaus.info (2011/02/..)

CALVO, Angel: “La romería de Uba de este año” In: estibaus.info (2011/05/13)

HERRERAS MORATINOS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, Altzako Historia Mintegia (2001), 43-44 orr.

INZAGARAY, Ramón: “La Capilla de Uba” In: Hautsa Kenduz II (1994), 97-107 orr.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

LANDA IJURCO, Iñigo; ETXEBESTE GONZALEZ, Juan Carlos: “Altza XIV. eta XV. mendeetan” In: Hautsa Kenduz III (1996), 51-71 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 21, 46, 95 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida de Altza a través de sus actas municipales (1843-1900). Artiga Bilduma 5. Altzako Historia Mintegia (2002), 83, 84 orr.

TELLABIDE AZKOLAIN, Josu: “Ezagutzen al duzu Altza?” In: Hautsa Kenduz VI (2001), 63-84 orr.

ZAPIRAIN, David; MORA, Juan Carlos: Altza: De los cubilares al Concejo. Formación y características del régimen jurídico-político altzatarra. Artiga Bilduma 1. Altzako Historia Mintegia (1996),17 or.

sortze data: 2012-10-02 / eguneratze data: 2016-06-09

URUMEA, Ibaia

 

Historian zehar Altza eta Urumea lotzen dituen lekuak hauek dira: Urumeako zilegimendiak (Altzabasoa), Sarrueta, eta Uba.

Jakingo duzu Urumea izena Aranon hartzen duela, Goizuetan Errekaundia izenarekin agertzen baita dokumentuetan.

Urumearen aipamenik zaharrena 1101. urtekoa da eta 1141. urteko dokumentu batean Altza eta Soroetarekin batera agertzen da:

DOK.: “…et cum illa aqua que dicitur Ur Humea, que est pertinencia de Oroztegui.”[1] (1101) / “Dono et concedo totum quod in Iheldo Bizchaya habeo, cum tota sua pertenentia que mihi pertinent uel inuenire potuerint, et Hurumea similiter cum tota sua pertenentia, et Alça et Soroeta cum suis pertinentiis, et todos meos cubilares quos…”[2] (1141) / “…dono…: Orio et Hieldo cum tota sua pertenentia, scilicet… et Hurumea… Alza et Soroetha cum tota sua pertinentia et cum totas suas pescarias…”[3] (1178)

 

OHARRAK: Nafarroako Ezkurran jaio eta Donostiarainoko bidea egiten duen ibaia, Aranotik pasatzean Urumea izena hartzen duena[4]. Urumea izemaren esannahiari buruz adostasun zabala dago “ur edo ibai txikia” etimologiaren inguruan[5], batez ere kontuan hartzen badugu Urumea izena hasiera batez Arano aldean dagoen zatia izendatzeko erabili zela eta gero ibai osoari zabaldu zela. Badira ere Urumea izena “ibai mehea” bezala ikusten dutenak, baina konbentzimendu handirik gabe[6]. Urumea, ibaia ez ezik inguruko mendialdea izendatzeko erabili da historian zehar, Urumeako Zilegimendiak edo herri lurrak hain zuzen ere. Lur eremu zabal honen barruan Arano eta Urdaburu inguruak daude eta ustiapena Hernani, eta Donostia eta bere aldiriaren eskuetan zegoen.[7]



[1] MARTINEZ: Guipúzcoa…, 20. dok., 197: ”Pedro I, rey de Aragón, confirma al Monasterio de San Salvador de Leyre la iglesia de San Sebastián, situada en el término de Hernani y la pardina de Oroztegui.” (1101)

[2] MARTINEZ: Guipúzcoa…, 25. dok., 204: “El rey García Ramírez hace donación a la iglesia de Pamplona de todo lo que tenía en Iheldo, Bizchaya, Hurumea, Alça, Soroeta, etc.”  (1141)

[3] MARTINEZ: Guipúzcoa…, 2. dok., 206: “El rey García Ramírez hace donación a la iglesia de Pamplona de Orio, Hieldo, Hurumea, Alza, Soroetha, etc ” (1141-1150)

[4] BELASKO: Diccionario…, 408: “URUMEA. Arano (Pamplona). Significado: El nombre lo toma del río del mismo nombre, y cuyo significado se suele admitir que es ‘agua menor’, del vasco ur ‘agua’ y ‘ume’ criatura pequeña’. >Oharra: IRIGOYEN, Alfonso: “Urazurrutia, ‘Allende el agua’. En: “De re philologica linguae uasconicae IV, pp. 169-172 > Comentario lingüistico: Es conocido el significado ‘río’ para vasco ‘ur’. Urederra, Urtxikia (río Julaspeña). “

* TELLABIDE: Registro…, 190: “URUMEA. Río. (Urhumea; Hurumea).”

[5] CIÉRVIDE: Toponimia…, 248: “Refiriéndose a propiedades del monasterio de Leire, dice el Becerro de Leyre: Ur humea (cum illa aqua que dicitur-, f.79, 1101; sin duda humea es el adjetivo de ur y es semejante a ur xumea ‘agua minúscula, poco abundante’.”

* IRIGOYEN: De re…, 170: “…es decir, Ur humea, ‘agua, río menor’, para comienzos del siglo XII, lo que estará seguramente referido a las proximidades de su nacimiento, y no a la desembocadura en San Sebastián, aunque actualmente esté generalizado su nombre una vez producido la estratificación del mismo, cfr. Antonio Ubieto Arteta, Colección diplomática de Pedro I de Aragón y de Navarra, Zaragoza 1951.”

* ARZAMENDI: Términos…; 423: “UR= Agua. et Hurumea similiter (1141). Idem, 436: URUMEA.”  / Idem; 420: “UMEA= cria, criatura. cum illa agua que dicitur Ur Humea (1101)”

[6] MUJIKA: Euskal…, VII, 79: URUMEA, ibai eta kalea (Hernanin). “Urumea ibai eta kalea. Bere etimologia, agian, ur-(agua) eta umea (crío, pequeño). Azterkizun gelditzen da. ‘…cuia casa…hacia el Rio de la Hurumea, que hace esquina…, y cera de hacia el dicho Rio’ (C,HIP. (OGPAR) 1 lib. 24 zenb. 1771 urtea). 1141-1150 urtetan (XI mendean) aipamen hau: ‘Orio et Hieldo cum tota sua pertinentia; Iturriozagua et Hurumea’ (Arch. Cat. Pamplona, Libro Redondo, fol. 73). / Idem, 307: URUMEA, harizti, erreg. 90. 50. 159.  “Urumea ibai eta lurgintza. “…et cum illa aqua que dicitur Ur humea que est pertinentia de Oroztegui” 1.101 urteko agirian. Beraz, etor daiteke ur (agua) eta ume-tik (pequeño, exocentrikoki hartuta); baita, ausaz, ur eta mea (agua estrecha) AN, B-a-m-o-tx, G-us. (vado) osagaietatik. XI mendean, garbiro, Ur Humea. Azterkizun gelditzen da.

* ISASTI: Compendio…, 226: “El rio Urumea que por otro nombre se llamó Menlasco y Pomponio le llama Magrada, nace en las montañas de Arano, que es Navarra, y pasando por el puerto de Hernani, va á dar á Astigarraga y á la puente de Santa Catalina, y zurriola de San Sebastian, donde entra en el mar cantábrico del Occeano. Juan Beutero, Ortelio y Medina le llaman Brumeo, por no acertar la pronunciacion del nombre bascongado Urumea que quiere decir agua delgada ó mansa.”

[7] MARTINEZ: Colección…II,104: “termino e agoas de Vrumea” (Donostia, 1379-8-2) In: “Acuerdo de vecindad y hermandad entre los concejos de San Sebastián y Hernani sobre el aprovechamiento de los Montes Francos del Urumea”.

* LARRAÑAGA: Colección San Bartolomé…, 116: “…eçeptando los terminados de la Urumea e Epela…” . In: “Poder para la venta de tierras concejiles” (Donostia, 1484-6-6).

* MORA: Los Montes…

 

  • Altza Basoa / Angel María Calvo. In: Altza Hautsa Kenduz V. Altza: Altzako Historia Mintegia, 1999 (117-126 orr.)
  • Altzako alardea 1635. urtean / David Zapirain. In: Altza Hautsa Kenduz III. Altza: Altzako Historia Mintegia, 1996, (31-35 orr.)
  • Los montes francos del Urumea/ Juan Carlos Mora. In: Altza Hautsa Kenduz III. Altza: Altzako Historia Mintegia, 1996, (37-50 orr.)
  • Soroeta eta Sarroeta / Iñigo Landa Ijurko. In: Altza Hautsa Kenduz VII. Altza: Altzako Historia Mintegia, 2003 (147-156 orr.)
  • Altzako Erdi Aroa izenez izen/ Iñigo Landa Ijurko; Juan Carlos Etxebeste González. In: Altza Hautsa Kenduz II. Altza: Altzako Historia Mintegia, 1994, (69-84)
  • Soroeta eta Sarroeta / Iñigo Landa Ijurko. In: Altza Hautsa Kenduz VII. Altza: Altzako Historia Mintegia, 2003 (147-156 orr.)
  • ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida de Altza a través de sus actas municipales (1843-1900). Artiga Bilduma 5. Altzako Historia Mintegia (2002), 17, 37 orr.
sortze data: 2012-10-02 / eguneratze data: 2015-11-10

Urumeako zilegi-mendiak

CALVO, Angel María: “Altza Basoa”  In: Hautsa Kenduz V (1999), 117-126 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida de Altza a través de sus actas municipales (1843-1900). Artiga Bilduma 5. Altzako Historia Mintegia (2002), 17, 37 orr.

ZAPIRAIN, David: “Altzako alardea 1653.urtean”  In: Hautsa Kenduz III (1996), 31-35 orr.

Rosa Ayerbe: LOS LLAMADOS “MONTES FRANCOS” DEL URUMEA.  UN EJEMPLO DE DESINTEGRACIÓN DE LOS COMUNALES SUPRAMUNICIPALES GUIPUZCOANOS (S. XIV-XVII)  https://kutxa.kutxabank.es/cs/Satellite?blobcol=urldata&blobheader=application%2Fpdf&blobheadername1=content-type&blobheadername2=Expires&blobheadername3=MDT-Type&blobheadername4=Content-disposition&blobheadervalue1=application%2Fpdf&blobheadervalue2=Thu%2C+10+Dec+2020+16%3A00%3A00+GMT&blobheadervalue3=abinary%3Bcharset%3DUTF-8&blobheadervalue4=inline%3B+filename%3D%22boletin+47.pdf%22&blobkey=id&blobtable=MungoBlobs&blobwhere=1311897395638&ssbinary=true

sortze data: 2012-10-02 / eguneratze data: 2015-11-10

SAN MARTZIAL. Parrokia

(Arg.: M. Arrieta, 1991)

Kokapena

Altzagaina, 43.314423, -1.934320

Historia

San Martzial eliza 1390. urtean sortu zen.

Gaur egungo elizaren eraikinak ehun urte pasatxo baino ez ditu eta historian zehar izan diren lauzpabost eraikinetako azkena da. Felix Elejaldek 1990ean, seigarren mendeurrena zela eta, San Martziali buruz argitaratu zuen monografian jasotzen duenez, San Martzial eliza zaharra egurrez eraiki zen -”unum oratorium lignis“- 1390 eta 1396 artean[1], eta XVII. mendean obrak Fabrikako Kontu Liburuan erregistratzen hasi arte, eraikinen eraikuntza-ezaugarriei buruz iritsi zaizkigun informazioak oso eskasak izan dira.

XVI. mendearen erdialdean eliza harriz berreraikia izan zen, San Martzial eliza parrokia bihurtuko zen garaian, Iruñeko apezpiku Pedro Pacheco jaunak 1540an bisitatu ondoren. Hondarribian 1531ko urriaren 15ean datatutako dokumentu batek dionez, San Martzial harriz egindako lehen eraikuntzaren hasiera zehatzago datatzeko moduan jartzen gaitu[3]. Agiri horretan jasotzen dira Hondarribiko prokuradore sindikoak Martin Sanz de Ynurriza, Juanes de Eguiluz (biak Hondarribiko bizilagunak) eta Miguel de Berrobi (Errenteriako bizilaguna) harginen aurka sustatutako autoak, Hondarribia aldeko Pasaiatik harria atera eta jurisdikziotik kanpo eraman zutelako, dena kontzejuaren lizentziarik gabe. Besteak beste, harlandua eta harria eraman zituzten Donostiara, Errenteriara eta San Martzial elizara. Komeni da hemen gogoratzea garai hartan Pasai Donibane eta Lezo Hondarribiaren jurisdikziopean zeudela.

Kereilan jasotako harginetako baten aitorpenak honela dio: “el dicho Martin Sanz de Ynurriça dixo e confeso que de un año a esta parte, poco mas o menos, este confesante ha sacado de la juridiçion desta villa, dela cantera della, hasta seys gabarradas de piedra axillares lo más e que los llevo parte dellos a la villa de Sant Sebastian e a la Renteria e a la iglesia de san Marcal dela juridiçion de San Sebastian e que sabe que otra tanta cantidad de piedra avia sacado e llevado de nuestra juridiçion Domingo de Aya, cantero, vezino desta villa, morador en Leço, a las dichas partes donde este confesante llevo que son hasta seys gabarradas e asi mismo sabe e vio como Martín Sanz de Ureder, cantero vezino desta villa, morador en el lugar de Leço, ha sacado e llevado a los dichos lugares dela dicha nuestra juridiçion otras seys gabar(r)adas dela dicha piedra e que esto que lo sabe porque los dichos Domingo de Aia e Martin Sanz de Ureder sacaron e llevaron la dicha piedra siendo todos tres de conpañia e que esto era la verdad…”

Urte batzuk beranduagoko beste espediente batean, 1554-1556an datatua[4], Uliako bide bateko auzi bati buruzkoa, bi lekukok San Martzial eliza eraikitzeko harria eramateko erabilitako bideaz hitz egiten dute. Lekukotzetan adierazitakoaren arabera, bideak Gomistegiren jabetzak zeharkatzen zituen (”tierras del liçençiado Berastegui“), eta Mendiolako (Oyanchoa) goi-aldean zeuden kontzeju-lurretatik badiaren ertzeraino jaisten zen.

“Curioso mapa de San Sebastián, impreso en Amberes en 1584″

in: P. Gorosabel; Cosas Memorables de Guipúzcoa, t.II. Bilbao: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca, 1972, 279. or.

Lehen lekukoak hamabost urte baino gehiago atzera egiten du bere deklarazioan, eta honela dio: “Domingo de Bacar(ben), cinquenta y cinco años, maestre carpintero (…) conoscio en mas de quinze años un camino abierto e usado que solia estar y estaba echo por las dichas tierras del dicho liçençiado Berastegui e su muger adonde al presente estan plantados los dichos mançanales desde el dicho monte de Oyanchoa asta la ribera de la mar del puerto del Pasaje por donde biene y es un balle que esta dende la dicha Oyanchoa al dicho puerto por el mas corto camino el qual dicho camino hera ancho e muy trillado (…) y aun se acuerda este testigo que antes d´ello por el mesmo camino que dicho tiene con bueyes e carros se carreto e paso mucha piedra en carros con bueyes desde la montaña e termino conçejil e por el dicho monte de Oyanchoa y dende por el dicho camino de suso contenido para el edifiçio que se hizo en la yglesia de Sant Marçal el qual dicho carreto duro mucho tiempo…”

Bigarren lekuko batek labur berresten du aurrekoak esandakoa: “Juanes de Liçardi, ochenta años poco mas o menos (…) oyo dezir que (…) y que la piedra con se hizo la yglesia de San Marçal se carreteo e lorro con carros por el dicho camino asta la dicha canal e puerto del Pasaje dende el termino conçejil e que se sabe este testigo que las dichas lorras carretos que dicho tiene se hizieron con vueyes…”

Lekukotasun horiek guztiek berresten digute jatorrizko zurezko eliza ordezkatuko zuen San Martzial elizaren eraikuntza berriaren hasiera 1530etik aurrera izan zela, gutxi gorabehera, eta horretarako Hondarribiko pasaitar ertzeko eta Mendiolako kontzeju-harrobietako hareharria erabili zela.[1]

c204a-001San Martzial eliza 1912. urte aldera. Francisco Ugartemendia arkitektoaren planoen arabera eraikia, 1794-1825 urte bitartean. XVIII. eta XIX. mendeetako gerrek elizaren eraikuntza eta osotasuna baldintzatu zuten, behin eta birritan konpontzera eta berreraikitzera behartuz. 1915. urtean gaur egungo elizak irudian agertzen denaren lekua hartu zuen.[2]

Dokumentazioa

  • Altzako Tokiko Bilduma: San Martzial dokumentuak.
  • [3] AHPG-GPAH 3/0301,A:13r-14v
  • [4] Valladolideko Errege Kantzelaritzaren Artxiboa, Escribanía Alonso Rodríguez, Pleitos Fenecidos, C 790/2 L 141.

Erreferentziak

  • AHM: “San Martzial Parrokia: Altzako Afrikanoak”, in Estibaus bloga  (2002-03)
  • AGUIRRE SORONDO, Antxon: “Plan Beneficial de Altza”, in Altza, Hautsa Kenduz VII (2003), 83-85 orr.
  • ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010), (K 30, 54, 55, 64, 86, 141) 15, 29, 30, 40, 65, 119 orr.
  • [1] ELEJALDE, Félix : Parroquia Altza San Martzial. Centenario VI. Mendeurrena 1390-1990. Kutxa, 1990.
  • [2]GOROSABEL, Pablo: Cosas Memorables de Guipúzcoa, t.II. Bilbao: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca, 1972, 279. or.
  • HERRERAS MORATINOS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, Altzako Historia Mintegia (2001), 40-42 orr.
  • LANDA, Iñigo: “Batzarre y aiuntamiento (urtebetetze baten kariaz)”, in Estibaus bloga  (2010-11-06)
  • LANDA IJURCO, Iñigo; ETXEBESTE GONZALEZ, Juan Carlos: “Altza XIV. eta XV. mendeetan”, in Altza, Hautsa Kenduz III (1996) (1996), 51-71 orr.
  • LANDA IJURCO, Iñigo; ETXEBESTE GONZALEZ, Juan Carlos: “San Martzial elizako harrizko lehen eraikuntzaren albisteak“, in Estibaus bloga (2021-01-02)
  • MUÑOZ ECHABEGUREN, Fermín: “Plan Nuevo Beneficial y su aplicación (1776)”, in Altza, Hautsa Kenduz XI (2011), 33-41 orr.
  • ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 63 or.
  • ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida de Altza a través de sus actas municipales (1843-1900). Artiga Bilduma 5. Altzako Historia Mintegia (2002), 66 or.
  • ZAPIRAIN, David: “Altzako alardea 1653.urtean”, in Altza, Hautsa Kenduz  III (1996), 31-35 orr.
  • ZAPIRAIN, David; MORA, Juan Carlos: Altza: De los cubilares al Concejo. Formación y características del régimen jurídico-político altzatarra. Artiga Bilduma 1. Altzako Historia Mintegia (1996),15, 27, 40 orr.
sortze data: 2012-10-02 / eguneratze data: 2021-03-14