Kokapena
Altzagaina, 43.314423, -1.934320
Historia
San Martzial eliza 1390. urtean sortu zen.
Gaur egungo elizaren eraikinak ehun urte pasatxo baino ez ditu eta historian zehar izan diren lauzpabost eraikinetako azkena da. Felix Elejaldek 1990ean, seigarren mendeurrena zela eta, San Martziali buruz argitaratu zuen monografian jasotzen duenez, San Martzial eliza zaharra egurrez eraiki zen -”unum oratorium lignis“- 1390 eta 1396 artean[1], eta XVII. mendean obrak Fabrikako Kontu Liburuan erregistratzen hasi arte, eraikinen eraikuntza-ezaugarriei buruz iritsi zaizkigun informazioak oso eskasak izan dira.
XVI. mendearen erdialdean eliza harriz berreraikia izan zen, San Martzial eliza parrokia bihurtuko zen garaian, Iruñeko apezpiku Pedro Pacheco jaunak 1540an bisitatu ondoren. Hondarribian 1531ko urriaren 15ean datatutako dokumentu batek dionez, San Martzial harriz egindako lehen eraikuntzaren hasiera zehatzago datatzeko moduan jartzen gaitu[3]. Agiri horretan jasotzen dira Hondarribiko prokuradore sindikoak Martin Sanz de Ynurriza, Juanes de Eguiluz (biak Hondarribiko bizilagunak) eta Miguel de Berrobi (Errenteriako bizilaguna) harginen aurka sustatutako autoak, Hondarribia aldeko Pasaiatik harria atera eta jurisdikziotik kanpo eraman zutelako, dena kontzejuaren lizentziarik gabe. Besteak beste, harlandua eta harria eraman zituzten Donostiara, Errenteriara eta San Martzial elizara. Komeni da hemen gogoratzea garai hartan Pasai Donibane eta Lezo Hondarribiaren jurisdikziopean zeudela.
Kereilan jasotako harginetako baten aitorpenak honela dio: “el dicho Martin Sanz de Ynurriça dixo e confeso que de un año a esta parte, poco mas o menos, este confesante ha sacado de la juridiçion desta villa, dela cantera della, hasta seys gabarradas de piedra axillares lo más e que los llevo parte dellos a la villa de Sant Sebastian e a la Renteria e a la iglesia de san Marcal dela juridiçion de San Sebastian e que sabe que otra tanta cantidad de piedra avia sacado e llevado de nuestra juridiçion Domingo de Aya, cantero, vezino desta villa, morador en Leço, a las dichas partes donde este confesante llevo que son hasta seys gabarradas e asi mismo sabe e vio como Martín Sanz de Ureder, cantero vezino desta villa, morador en el lugar de Leço, ha sacado e llevado a los dichos lugares dela dicha nuestra juridiçion otras seys gabar(r)adas dela dicha piedra e que esto que lo sabe porque los dichos Domingo de Aia e Martin Sanz de Ureder sacaron e llevaron la dicha piedra siendo todos tres de conpañia e que esto era la verdad…”
Urte batzuk beranduagoko beste espediente batean, 1554-1556an datatua[4], Uliako bide bateko auzi bati buruzkoa, bi lekukok San Martzial eliza eraikitzeko harria eramateko erabilitako bideaz hitz egiten dute. Lekukotzetan adierazitakoaren arabera, bideak Gomistegiren jabetzak zeharkatzen zituen (”tierras del liçençiado Berastegui“), eta Mendiolako (Oyanchoa) goi-aldean zeuden kontzeju-lurretatik badiaren ertzeraino jaisten zen.
in: P. Gorosabel; Cosas Memorables de Guipúzcoa, t.II. Bilbao: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca, 1972, 279. or.
Lehen lekukoak hamabost urte baino gehiago atzera egiten du bere deklarazioan, eta honela dio: “Domingo de Bacar(ben), cinquenta y cinco años, maestre carpintero (…) conoscio en mas de quinze años un camino abierto e usado que solia estar y estaba echo por las dichas tierras del dicho liçençiado Berastegui e su muger adonde al presente estan plantados los dichos mançanales desde el dicho monte de Oyanchoa asta la ribera de la mar del puerto del Pasaje por donde biene y es un balle que esta dende la dicha Oyanchoa al dicho puerto por el mas corto camino el qual dicho camino hera ancho e muy trillado (…) y aun se acuerda este testigo que antes d´ello por el mesmo camino que dicho tiene con bueyes e carros se carreto e paso mucha piedra en carros con bueyes desde la montaña e termino conçejil e por el dicho monte de Oyanchoa y dende por el dicho camino de suso contenido para el edifiçio que se hizo en la yglesia de Sant Marçal el qual dicho carreto duro mucho tiempo…”
Bigarren lekuko batek labur berresten du aurrekoak esandakoa: “Juanes de Liçardi, ochenta años poco mas o menos (…) oyo dezir que (…) y que la piedra con se hizo la yglesia de San Marçal se carreteo e lorro con carros por el dicho camino asta la dicha canal e puerto del Pasaje dende el termino conçejil e que se sabe este testigo que las dichas lorras carretos que dicho tiene se hizieron con vueyes…”
Lekukotasun horiek guztiek berresten digute jatorrizko zurezko eliza ordezkatuko zuen San Martzial elizaren eraikuntza berriaren hasiera 1530etik aurrera izan zela, gutxi gorabehera, eta horretarako Hondarribiko pasaitar ertzeko eta Mendiolako kontzeju-harrobietako hareharria erabili zela.[1]
San Martzial eliza 1912. urte aldera. Francisco Ugartemendia arkitektoaren planoen arabera eraikia, 1794-1825 urte bitartean. XVIII. eta XIX. mendeetako gerrek elizaren eraikuntza eta osotasuna baldintzatu zuten, behin eta birritan konpontzera eta berreraikitzera behartuz. 1915. urtean gaur egungo elizak irudian agertzen denaren lekua hartu zuen.[2]
Dokumentazioa
- Altzako Tokiko Bilduma: San Martzial dokumentuak.
- [3] AHPG-GPAH 3/0301,A:13r-14v
- [4] Valladolideko Errege Kantzelaritzaren Artxiboa, Escribanía Alonso Rodríguez, Pleitos Fenecidos, C 790/2 L 141.
Erreferentziak
- AHM: “San Martzial Parrokia: Altzako Afrikanoak”, in Estibaus bloga (2002-03)
- AGUIRRE SORONDO, Antxon: “Plan Beneficial de Altza”, in Altza, Hautsa Kenduz VII (2003), 83-85 orr.
- ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010), (K 30, 54, 55, 64, 86, 141) 15, 29, 30, 40, 65, 119 orr.
- [1] ELEJALDE, Félix : Parroquia Altza San Martzial. Centenario VI. Mendeurrena 1390-1990. Kutxa, 1990.
- [2]GOROSABEL, Pablo: Cosas Memorables de Guipúzcoa, t.II. Bilbao: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca, 1972, 279. or.
- HERRERAS MORATINOS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, Altzako Historia Mintegia (2001), 40-42 orr.
- LANDA, Iñigo: “Batzarre y aiuntamiento (urtebetetze baten kariaz)”, in Estibaus bloga (2010-11-06)
- LANDA IJURCO, Iñigo; ETXEBESTE GONZALEZ, Juan Carlos: “Altza XIV. eta XV. mendeetan”, in Altza, Hautsa Kenduz III (1996) (1996), 51-71 orr.
- LANDA IJURCO, Iñigo; ETXEBESTE GONZALEZ, Juan Carlos: “San Martzial elizako harrizko lehen eraikuntzaren albisteak“, in Estibaus bloga (2021-01-02)
- MUÑOZ ECHABEGUREN, Fermín: “Plan Nuevo Beneficial y su aplicación (1776)”, in Altza, Hautsa Kenduz XI (2011), 33-41 orr.
- ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 63 or.
- ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida de Altza a través de sus actas municipales (1843-1900). Artiga Bilduma 5. Altzako Historia Mintegia (2002), 66 or.
- ZAPIRAIN, David: “Altzako alardea 1653.urtean”, in Altza, Hautsa Kenduz III (1996), 31-35 orr.
- ZAPIRAIN, David; MORA, Juan Carlos: Altza: De los cubilares al Concejo. Formación y características del régimen jurídico-político altzatarra. Artiga Bilduma 1. Altzako Historia Mintegia (1996),15, 27, 40 orr.