Egilearen artxiboa: Malobra

Altzakoak Kirol Elkartea

Altzakoak Kirol Elkartea (Los Boscos, 1982-1994), Altzako beste hainbat eragile bezala, frankismoak utzitako trantsizio garaian eman ziren gabeziei aurre egin asmoz sortu zen eta burututako jarduerekin nabarmendu egin zen auzoko kirol arloan.

Ikurrak

Jarraitu irakurtzen

sortze data: 2015-06-30 / eguneratze data: 2021-02-27

Waterpolo Tximistarri

Lehen denboraldia: 2002-2003

C.D. Tximistarri K.E.
Casares pasealekua, 153
Altzako Kiroldegia
20017 DONOSTIA

E-Mail: waterpolo@tximis.com
web: tximistarrikirolelkartea.blogspot.com/

sortze data: 2015-06-21 / eguneratze data: 2015-07-01

Club Gimnasia Rítmica Donosti

Altza, 1998

Donostiako Gimnasia Erritmiko Kluba kirol erakunde pribatua da, irabazi asmorik gabea, eta 1990ez geroztik Eusko Jaurlaritzak interes publikokotzat izendatua. Donostian du egoitza eta, hogeita sei urte baino gehiago dituela, bere helburua gimnasia erritmikoaren jarduera bultzatu eta zabaltzea da, Donostian eta inguruan. Gimnasia Erritmikoa kirol olinpikoa da emakumeak soilik jokatzeko sortua, izan ere betiko gimnasiaren elementuak eta ballet-arenak baitauzka barneratuak, aparatu batzuk erabiltzen diren bitartean. Bestela ezin eta, gaur egun gizonek ere parte hartzen dute kirol honetan, baina egia da batez ere emakume kirola dela, emakumeei kirol prestaketa bereziak emateko sortua. Beraz, 1988az geroztik, sorrera urtetik hona,  Donostiako Gimnasia Erritmiko Klubak bereganatua du bere xederik nagusiena emakumea kirol jardueran ari dadin saiatzea dela, eta horrekin batera joko horretan denboran zehar iraunaraztea. Horretarako Klubak bere gain hartuak ditu nazioarteko politikak, emakumeen jokoei dagokienez. Laburbilduz: emakumeak animatu nahi dira kirol jarduerak berez duen garrantziz jabe daitezen, norberaren garapen pertsonalari begira.

Milaka neska iragan dira klub honetatik, bertan hazi eta garatu dira kirolari gisa, pertsona gisa helduleku eman dizkieten balore moralez jantzirik, kirolaz eta gimnasiaz gozatuz eta arrakasta ere lortuz.

Gure nahia da gimnasia erritmikoaren jarduerarekin jarrai dezaten, baldintzarik egokienetan, eta kirola bultzatzen eta babesten duten erakunde eta instituzioek ez dezaten ahantzi emakume kirol jarduera honen zeregina zein den.

Altzako Kiroldegia
Darieta bidea z/g.
20017 DONOSTIA -SAN SEBASTIÁN
clubgrdonosti@gmail.com
www.clubdonosti.com

(Egilea: Club Gimnasia Rítmica Donosti)

sortze data: 2015-06-21 / eguneratze data: 2015-06-21

Industria eta merkataritza urtekariak

Espainiako Biblioteka Nazionalean eskuragarri dauden industria eta merkataritza urtekariak gehitu ditugu Tokiko Bildumaren datu-basean. Urtekari-saila 1879-1911 urte bitartekoa da eta urte batzuena falta badira ere -1889tik 1894ra, eta 1908. urtekoa-, bildutako sortak aukera paregabea eskainiko digu Altzan garai hartan bizitzen ari zen eraldaketara hurbiltzeko, inguruko herrietan gertatzen ari zen antzean.

sortze data: 2015-04-17 / eguneratze data: 2018-03-13

Arriagako karobia

2015-02-12-1801451Harria parkeko albo batean badago harrizko eraikin xume bat belardian kokatuta. Kubo baten itxura dauka eta hegoaldeko aldean arku moduko bat dauka, harlanduez egina. Arriaga baserriko karobiaren azken aztarna da.

Orain duen kokapena ez da jatorrizkoa. Bere lekua errepide ondoan zegoen, etxetxo baten barruan. Inguru hori parkea bihurtu zutenean, kaleko espaloia zabaldu egin zuten, etxetxoa bota eta barruan zegoen karobia gorago eraman zuten. Argazkietan ikus daiteke karobia hiru momentuetan: beheko argazkietan, 1987. urtean Karobi etxetxoak zein egoeratan zegoen eta 1991. urtean parkeko obrak hasiak zirela nola agirian geratu zen labea, eta goiko argazkian egungo egoera. Jarraitu irakurtzen

sortze data: 2015-02-24 / eguneratze data: 2015-06-22

Herrera Sport. Kirol elkartea

Herrera Sport 1926 eta 1940 urte bitartean jardun zuen kirol elkartea da, bereziki atletismoko Cross-country delako espezialitatean aritua. Talde bat zeukan, korrikalari federatu zein amateurrez osaturik, eta haiekin parte hartzen zuen Gipuzkoako oin-lasterketen egutegian. Horrez gain, lasterketak ere antolatu zituen, “Herrerako Krosa” hain zuzen ere, 1926. urtetik 1936. urtean Gerra Zibila hasi zen arte, etenik gabe. Gerra amaitu ondoren, krosa berriro antolatu zuen 1940. urtean, baina azkena izan zen, Herrera Kirol Elkarteak urte batzuk pasa eta gero txanda hartu zuen arte. Jarraitu irakurtzen

sortze data: 2015-01-30 / eguneratze data: 2015-06-22

Herrera Sport (1926-1940)

Herrera Sport  1926 eta 1940 urte bitartean jardun zuen kirol elkartea da, bereziki atletismoko Cross-country delako espezialitatean aritua. Talde bat zeukan, korrikalari federatu zein amateurrez osaturik, eta haiekin parte hartzen zuen Gipuzkoako oin-lasterketen egutegian. Horrez gain, lasterketak ere antolatu zituen, “Herrerako Krosa” hain zuzen ere, 1926. urtetik 1936. urtean Gerra Zibila hasi zen arte, etenik gabe. Gerra amaitu ondoren, krosa berriro antolatu zuen 1940. urtean, baina azkena izan zen, Herrera Kirol Elkarteak urte batzuk pasa eta gero txanda hartu zuen arte.

Kirol elkarte honi buruz Tokiko Bilduman dauzkagun agiriak eta argazkiak ikusteko klik egin hemen.

sortze data: 2015-01-30 / eguneratze data: 2018-03-13

Jolastokieta, kirol elkartea

Iñigo Landa

c205a-001Jolastokieta ‘kirol anitzeko’ elkarteak 1914. urtean hasi zuen bere jarduna Altzako Herrera auzoan.

Elkartearen instalazioak Herrerako harrobiaren eremuan eraiki ziren, Sastrearena izenarekin ezagutzen zen lekuan. Egoitza nagusia hiru solairuko eraikin batean zegoen, eta bertan aldagelak, kafetegia, jatetxea, hainbat areto eta zaintzailearentzako etxebizitza. (1) (6)

Atzealdean, eraikinari itsatsia, pilota lekua zegoen, bi pareta eta hamalau koadro luze. Hirugarren pareta bat ere bazegoen bereizirik, erreboterako, Altzagainara doan aldapan, egungo San Ignazio galtzada ondoan. (1) (8)

Egoitzaren mendebaldean, Vista Alegre (Tantarrene) etxearen eta Arrobi (La Cantera) auzoaren artean, futbol zelaia zegoen, atletismo-pista bezala ere erabilia izan zena. Hegoaldean ikusleentzako harmailak zeuden. (7)

Jolastokieta Elkartearen lehen jardueraren notizia 1914ko urtarrilaren 11koa da, egun horretan egin baitzen Espainian ezagutzen den aurreneko lasterketa landan zehar, Jolastokieta Elkarteak antolaturik. (2)

Zazpi hilabete beranduago, 1914ko uztailaren 31n, Herrerako instalazioetan nolabaiteko ‘olinpiada’ bat antolatu zen, Gipuzkoako atletismoaren abiapuntutzat hartu izan dena. (14)

1916ko martxoaren 11n, Gipuzkoako beste elkarteekin batera, Gipuzkoako Atletismo Federaziaren sorreran parte hartzen du. (2)

Atletismoaz gain, bere futbol taldeagatik ere ezaguna izan zen Jolastokieta Elkartea. 1915. urtean, Euskadi mailan jokatu zen futbol txapelketan parte hartu zuen, Bizkaiko Atheltic Club de Bilbao, Arenas eta Ariñ Sport, eta Gipuzkoako Real Racing Club eta Irun Sporting Club taldeekin batera. (3)

Futbolarekin jarraituz, Tarrasa F.C. talde katalanaren aurka jokatu zuen, 1915ko uztailean (10), eta urte bereko azaroan 3 eta 0 irabazi zion Bilboko Athletic taldeari. (5)

Jolastokieta Elkarteak “soka-tira” kirolean ere ospea lortu zuen, izan ere 1915ko apirilaren 18an Atotxako futbol-zelaian egin zen hamabi gizoneko talde lehiaketan txapelduna izan zen. (5)

1929-1936 urte bitartean, Real Sociedad klubaren emakumezkoen hockey taldeak Atotxan entrenatzen bazuen ere ohikoa zen bere partidak Jolastokietan jokatzea. (5)

1933ko ekainaren 16an uholde ikaragarriak izan ziren Herreran eta hiru pertsona hil ziren. Herritarren elkartasuna adierazteko eta kaltetuei diruz laguntzeko, kultura eta kirola uztartuz jaialdi bat antolatu zen uztailaren 16an, igandea, Jolastokietako zelaian. Arrakasta handia izan zuen herritarren artean eta prentsan geratu da jasoa. (11) (12) (13)

Jolastokietako lur-eremuan RUTILITA enpresaren paper-orea egiteko lehen lantegia eraiki zen 1940. urtean. Aurrerago fabrika hau gehiago zabaldu zen, 1941 eta 1958 urteetan, eta beste batzuk etorri ziren Jolastokietaren eremu osoa bete arte, hala nola ZARDOYA OTIS 1958ean eta OXIGRAF 1960an. (15)

Lardi-aundi (Larrerdi) baserriaren lurretan, Jolastokieta ondoan, etxebizitza multzo handi bat eraiki zen 1977. urtean, Jolastokieta izen bera daraman auzunea, eta bertan sortu da egungo CSCRD Jolastokieta elkartea.

—-

(1)     KORTAJARENA, Andoni: “Herreratar zaar baten bizikaskizunak” In: Hautsa Kenduz II (1994), 9-21 orr.
(2)     Real Federación Española de Atletismo www.rfea.es 2007-07-30: “Cien años de atletismo en Guipúzcoa”
(3)     “El football en el País Vasco”, In Euskalerriaren Alde, nº 106 (1915), 318-319 orr.
(4)     El Diario Vasco, 1964-07-01: “En un pequeño campo de Alza nació en en 1914 el atletismo guipuzcoano”
(5)     Euskomedia (Auñamendi Entziklopedia): http://www.euskomedia.org/bilatu?q=jolastokieta
(6)     Album Picavea.
(7)     KUTXA FOTOTEKA
(8)     Landa-Jaka familia
(9)     Euskomedia 1915-11 (Equipo de la sociedad Jolastokieta que venció al Athlétic de Bilbao por 3-0 en una de las eliminatorias del campeonato. Noviembre de 1915)
(10)  La Vanguardia 1915-07-03
(11)  El Día, 1933-07-14
(12)  El Día, 1933-07-18
(13)  Argia, 1933-07-23
(14)  El Pueblo Vasco, 1914-08-01
(15)  HERRERAS MORATINOS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, Altzako Historia Mintegia (2001), 71-73 orr.

Aipatutako argazkiak eta dokumentuak kontsultatzeko klik egin hemen.

Jarraitu irakurtzen

sortze data: 2015-01-02 / eguneratze data: 2021-03-09

Jolastokieta, 1914-1940

Jolastokieta ‘kirol anitzeko’ elkarteak 1914. urtean hasi zuen bere jarduna Altzako Herrera auzoan eraiki zituen instalazioetan. Lau urte inguru iraundu zuen, baina denbora labur horretan ospea izan zuen antolatu zituen txapelketengatik eta bere kirolariek atlestismoan, futbolean eta pilotan lortu zituzten emaitzengatik. Elkartea desagertu arren Jolastokietako instalazioak erabiltzen jarraitu zuten ia 1940. urtera arte. Tokiko Bilduman Jolastokietaren garai honetaz fitxatuta dagoena kontsultatzeko, klik egin hemen.

sortze data: 2014-12-10 / eguneratze data: 2018-03-13

Elkarteak (2014)

Izena                                                                                   Helbidea

A.P.A. Altza Ikastetxea                                                        Txapin-ene, 23 Jarraitu irakurtzen

sortze data: 2014-11-12 / eguneratze data: 2015-12-16

Herri kirola sanmartzialak 1978

Luis Mª Tobalinak 1978. urteko sanmartzialen 25 argazki utzi dizkigu, irudietan idi-demaren eta harrijasotzaileen irudiak ikusten direlarik. Argazkietan agertzen den norbait ezagutzen baduzu guri esan iruzkinen atalean idatziz. Mila esker Luis Mª Tobalinari eta zuen iruzkinekin laguntzen diguzuen guztioi.

sortze data: 2014-10-14 / eguneratze data: 2018-03-13

Hemeroteka 1999 urtera arte elikatuz

Gure komunitatearen eguneroko bizitzaren berri izateko ezinbestekoa da prentsan argitaratutako notiziak irakurtzea, bertan jasotzen baitira, zatika bada ere, gertakizun eta gorabehera ugari, garrantzitsuak batzuk, xumeagoak besteak. Horregatik, egunkari eta aldizkarietan agertzen diren berriak biltzea eta gordetzea izan da Tokiko Bildumaren lehentasunetako bat. Notizien kopurua oso handia denez, digitalizatzeko eta katalogatzeko orduan mugatu behar izan dugu lana eta 2000 urtera artekoak soilik egiten ari gara, altzainfon eskuragarri egon daitezen. Laurogeita bederatzi fitxa igo berri ditugu, 1978-1997 urte bitartekoak, Egin, Diario Vasco, Deia, Egunkaria eta Irutxulorenak, hemen klik eginez ikus ditzakezuenak. Eta aurki gehiago egongo dira.

sortze data: 2014-07-01 / eguneratze data: 2018-03-13

“Altza, Hautsa Kenduz-12” liburuaren informazio-zabalkuntza

Altza, Hautsa Kenduz 12 liburuan hainbat artikulutan QR kodea gehitu dugu bertan agertzen den edukia Tokiko Bilduman dagoenarekin osatzeko. Hauek dira artikuluen izenburuak eta eskaintzen diren edukiak:

sortze data: 2013-12-13 / eguneratze data: 2018-03-13

Milatik gorako fitxa berri hemerotekan

Azken hilabete hauetan Casaresen paperean gordeak geneuzkan prentsako notizien katalogazioan eta digitalizazioan lan egin dugu. Denera milatik gorako notiziak dira, 1907 eta 1999 urte bitartekoak, eta gehien-gehienak, 958, 1976 urtetik gerokoak dira. Horrela, Tokiko Bildumara ekarri dugun multzo berri horrekin, une honetan hemerotekak 2.847 notizia biltzen ditu bere baitan. Gehitutako notizien zerrenda ikusteko egin dezakezue klik hemen.

sortze data: 2013-08-06 / eguneratze data: 2013-08-06

Francisco Armendariz argazkilaria

Francisco Armendariz Otalora (Donostia, 1904-1993) argazkilariaren irudi altzatarrak katalogatu ditugu. Hemen klik eginez ikus ditzakezue. Informazio gehiago Estibaus blogean.

sortze data: 2013-06-26 / eguneratze data: 2018-03-13

Casanao etxearen dokumentuak

Miren Mendarte Casares errenteriarrak, amaren aldetik Casanao baserriko ondorengoa eta familiaren artxibo jasotzailea, etxean gordetako dokumentazioaren edukiaren kopia bat utzi du Altzako Tokiko Bildumaren funtsean jasoa gera dadin. Honez gero, dokumentuak katalogatu ditugu, berrogeita bat denera, gehienak XVIII. eta XIX. mendekoak. Aurrerago argazkiak ere kontsultatu ahal izango dira.

sortze data: 2013-05-12 / eguneratze data: 2013-05-12

Anisaene baserria

ANISAENE (7A, desagertua)
Dokumentazioa: 1764 Añisarena; 1782 Anisarena; 1861; 1862 Anisene; 1863 Anisáene; 1894.

ANISENE, ANISARENA

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.

sortze data: 2012-12-05 / eguneratze data: 2016-06-09

Pelizar baserria

PELIZAR (4B, desagertua)

Dokumentazioa: 1719 Pericher; 1733 Pellicer; 1764 Phelizer; 1782; 1863; 1862; 1894.

Oharrak: 1733. urtean oratorio bat dauka.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.

sortze data: 2012-12-05 / eguneratze data: 2016-06-14

Txoko baserria

TXOKO (4G, desagertua)

Dokumentazioa: 1703 Soco; 1718 Chocoa; 1719 Madachocoa; 1764; 1782 Choco o Zapatero; 1805; 1863; 1862.

Oharrak: Tellabidek[1] bi etxe jasotzen ditu izen honekin, bat hau eta bestea Molinaon (ikus SASOTEGI-TXIKI).

[1] TELLABIDE, op.cit., 184. or..

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.

sortze data: 2012-12-05 / eguneratze data: 2022-03-23

Juanatxoene baserria

(Arg.: Iñigo Landa, 2019)

Kokapena

Molinao, 43.311903, -1.924805

Dokumentazioa

Aipamenik zaharrena: 1635, Joanchorena.

Aldaerak: 1703 Joanasorene; 1719 Juanachorenacoao; 1764 Juanachone; 1782 Juanechenea; 1805 Juanachonea; 1861 Juanchone; 1863; 1862; 1894. Junatxene[1]

Erreferentziak

sortze data: 2012-12-05 / eguneratze data: 2022-03-09

Zubigain etxea

ZUBIGAIN (?)

Dokumentazioa: 1764 Subigain; 1782 Zubigayn.

Oharrak: Dokumentuaren arabera “Partido de Herrera”-n zegoen eta seguruenik ZUBIMUSUtik ez oso urruti (Ikus ETXELUZE).

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.

sortze data: 2012-12-05 / eguneratze data: 2016-06-09

Torrua baserria

TORRUA (8C)

Dokumentazioa: 1635 Torrea; 1703 Torroa; 1719 Polero o Torrea; 1764 Torroa de arriba; 1782 Torroa; 1861 Torrea; Torroa; 1863 Torróa; 1862 Torroa; 1894.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

TORRUA, TORROA

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.

sortze data: 2012-12-05 / eguneratze data: 2016-06-09

Torruazar baserria

TORRUAZAR (8B, desagertua)

Dokumentazioa: 1764 Torroa zar; 1782 Torroazar; 1861 Torroazar; 1863 Torróazar; 1862 Torroazar; 1894.

Oharrak: Ikus SARROETA.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

TORRUAZAR, TORROAZAR

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.

sortze data: 2012-12-05 / eguneratze data: 2016-06-09

Tolazar baserria

TOLAZAR (9B)

Dokumentazioa: 1764; 1782 Tolarzar; 1861 Tolarzar; 1863 Tolare-zar; 1862 Tolarzar; 1894.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

TOLAZAR, TOLARZAR

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.

sortze data: 2012-12-05 / eguneratze data: 2016-06-09

Lizarrategi baserri

LIZARRATEGI (9C)

Dokumentazioa: 1588 Liçarragategui; 1635; 1719; 1764; 1782; 1861; 1863; 1862; 1894.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.

sortze data: 2012-12-05 / eguneratze data: 2016-06-14

Antondegi baserri

ANTONDEGI (9C)
Dokumentazioa: 1588; 1635; 1703; 1719; 1764; 1782; 1861; 1862; 1863; 1894.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.

sortze data: 2012-12-05 / eguneratze data: 2016-06-09

Pirotegi baserria

PIROTEGI (11C, desagertua)

Dokumentazioa: 1635; 1719; 1764; 1782; 1860 Pillotegui; 1863; 1862.

PIROTEGUI, PILLOTEGI

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.

sortze data: 2012-12-05 / eguneratze data: 2016-06-14

Argel baserria

ARGEL (6C, desagertua)
Dokumentazioa: 1764; 1782; 1805; 1861; 1862 Argel-aundi; 1863 Argel-aundía; 1894 Argel-aundi.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.

sortze data: 2012-12-05 / eguneratze data: 2016-06-09

Miramar baserria

MIRAMAR (7G, desagertua)

Dokumentazioa: 1764; 1782; 1805 Miramares; 1861; 1863; 1862; 1894.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.

sortze data: 2012-12-05 / eguneratze data: 2016-06-14

Sagastieder baserria

SAGASTIEDER (6B, desagertua)

Dokumentazioa: 1761 Sarastieder; 1782; 1861; 1863; 1862 Sagasti-eder; 1894.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.

sortze data: 2012-12-05 / eguneratze data: 2016-06-14

Barona baserria

BARONA (5G, hondatua)
Dokumentazioa: 1703 Badona; 1719 Badona; 1764 Badona; 1782; 1805 Baduna; 1861; 1862; 1863 Barrona; 1894.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.

Jose Antonio Lizaso Echeverriari buruzko kontsulta:

Barona baserriaren aipamenik zaharrena 1703. urtekoa da, San Martzial parrokiko Errosarioko kofradiaren etxe zerrendan.

Argazkiak: 1987. urtekoak, altza.infon.

Jose Antonio Lizaso Echeverriaren gurasoak Jose Manuel Lizaso Elizondo, oiartzuarra, eta Josefa Antonia Echeverria Arruabarrena (ez da agertzen, hortaz, gerta daiteke gipuzkoarra ez izatea, nafarra edo). Gurasoak 1851. urtean ezkondu ziren, Oiartzunen. Hortaz, ezkondu ondoren etorri zen Altzara. Sei seme-alaba izan zituzten, denak Altzan bataiatuak. Horien artean Jose Antonio dago, 1870-12-27an batailatua.

Jose Antonio Maria Josefa Aranguren Arreguirekin ezkondu zen, 1899-11-15, Donostiako Santa Maria elizan. Honek adierazten du Altzatik Donostiara joan zela bizitzera.

Uste hori indartzen da Altzako 1894. urteko errolda kontsultatuta: Barona baserrian hiru Lizaso Echeverria bizi dira (beste bat Benta-berri etxean), eta horien artean Jose Antonio ez dago.

sortze data: 2012-12-05 / eguneratze data: 2020-11-10

Landarro baserria

LANDERRO (6G)

Dokumentazioa: 1620 Lanberro; 1764; 1782; 1805.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

sortze data: 2012-12-05 / eguneratze data: 2016-06-14

Marijuandegi, baserria

Kokapena: Sarrueta

Dokumentazioa: 1579 Marijuandegui o Zelailuze; 1635 Marijoandegui; 1719; 1764;
1782; 1860 Mariajuandegui; 1861; 1863; 1862; 1894.

Erreferentziak:

  • LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 39. or.
  • ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.
sortze data: 2012-12-05 / eguneratze data: 2024-11-06

Ayenas baserria

AYENAS (9C, desagertua)
Dokumentazioa: 1596; 1719; 1764; 1782; 1860 Alnaz; 1861; 1862; 1863 Ayénas; 1894.

AYEMAS, AYENAS

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.

sortze data: 2012-12-05 / eguneratze data: 2016-06-09

Martitegi baserria

MARTITEGI (8E)

Dokumentazioa: 1607 Martinotegui; 1635 Martinotegui; 1703 Martotegui; 1719 Martiategui; 1764 Martiotegui; 1782 Martiotegui; 1861 Martiotegui; 1863; 1862; 1894 Martiotegui.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.

sortze data: 2012-12-05 / eguneratze data: 2016-06-14

Irasmoene-Bea baserria

IRASMOENE-BEA (10B)

Dokumentazioa: 1703 Iramorene; 1719 Irasmorenea; 1764 Irasmoene de abaxo; 1782 Irasmoenea de abajo; 1860 Tesmoene; 1861 Irasmoenabeya; 1862 Irasmo-bea; 1863 Irasmo-béa; 1894 Irazuene-bea.

Oharrak: 1703. urteko Iramorene ez dakigu goikoa edo behekoa den.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.

“Altzan gertatu dena…” In: estibaus.info (2010/10/21)

ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010), (K 51, 162) 27, 131 orr

sortze data: 2012-12-05 / eguneratze data: 2016-06-09

Bonatzategi baserria

BONATZATEGI (6B, desagertua)

Dokumentazioa: 1620; 1626; 1703 Bonasategui; 1719 Bonasategui; 1764; 1782.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.

ZAPIRAIN, David; MORA, Juan Carlos: Altza: De los cubilares al Concejo. Formación y características del régimen jurídico-político altzatarra. Artiga Bilduma 1. Altzako Historia Mintegia (1996), 26 or.

sortze data: 2012-12-05 / eguneratze data: 2016-06-09

Juanaenea baserria

JUANAENEA (6E)

Dokumentazioa: [1554 Maria Perez de Guruçeaga]; 1620 Guruceaga; 1626 Joanarena; 1719 Juanarena; 1761 Juananene; 1764 Juanarena o Guruzeaga; 1782 Juanaenea; 1894 Juanaene.

JOANARENA