Kokapena: Altzagaina (43.31532, -1.93829)
Dokumentazioa
- Lehen aipamena: 1808 “tierras concejiles Larreandiac”; 1845
- Aldaerak: 1825, Larreandia; 1894 Larreaundi.
- Oharrak: XVII. mendetik aurrera (1664, Teresa Antonia Larreandia) Altzan badaude Larreandi abizena daramaten jabeak, baina ez daukate zerikusirik etxearekin.
Jabeak
- 1808an Donostiako Udalak Larreandiak aldean dagoen lursail bat saltzen dio Juan Bautista Etxeberria altzatarrari, eta 1809an Larreandiakeko beste lursail bat Jos Ignacio Sein oiartzuarrari.
- 1810ean Jose Ignacio Seinek Larreandiak parajean duen lursaila Francisco Goikoetxea altzatarrari saltzen dio.
- 1815ean Francisco Goikoetxeak Peruene baserria Jose Bernardo Etxeberriari saltzen dio eta honek prezioaren zati bat Larriandiak parajeko lursailarekin ordaintzen dio.
- 1831ean Francisco Goikoetxeak Larreandiak parajean erositako lursailak Jose Maria Azarola-ri saltzen dizkio.
- 1845ean, Jose Maria Azarola eta Maria Hilaria Pikabea senar-emazteen testamentuan, Larreandia izeneko etxea aipatzen dute.
- 1887ean Jose Maria Azarola Pikabeak Andres Rodriguez Tito Larreandia baserria saltzen dio.
Larreandi abizena Altzan (1)
- LARREANDI, Santiago. Vicario 59 or.
- LARREANDI, Joaquina , 72 or.
- LARREANDI, Teresa, 72 or.
- LARREANDI, Domingo Ignacio, 71, 72 orr.
(1) ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997)
Erreferentziak
- Altzako Tokiko Bilduma: Larraundi
- LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.
- TELLABIDE AZKOLAIN, Josu: Donostiako Toponimi Erregistroa / Registro Toponímico Donostiarra. Donostiako Udala, 1995, 133. or.: “Este edificio, probablemente coincide con el de la antigua casa solar LARRACHAO, que es citada por Lope de Isasti en 1625”.