Baserria mende honen hasieran eraiki zen. 1971tik 1973ra bitartean eraitsi zuten.
Bi familia bizi ziren, Zabaleta ezkerraldean eta Garmendia-Iriarte eskuinaldean.
“Patxi Lazkano-ren arabera, 1903an sortua. Bi etxebizitza zituen. Batean Ignacio Garmendia bizi zen, Intxaurrondoko Txandarmene baserrikoa, seme-alabak izan zituena. Bestean, Juan Zabaleta, Leitzatik etorri zena. Honen semeak: Paco, Vitoriano, Juanito eta Angel.” (LAZKANO, Patxi: Historia de San Sebastián, Alza e Intxaurrondo”, Donostia, 1996)
“Ezkontza. Martzial donearen eliz nagusiyan igaro dan aste orretan elkartu ziran “Baso txiki” basetxeko Jon eta Galarraga’tar Adriana andereñoa. Zorionak ta ondo izatia opa diegu beren bizimodu berrian.” Argia, 1934-04-29 – 682 zbka. (Arg.: ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010), (K 141) 120 or.)