La Paz poligonoa

Bidta300Copia de

Proiektua (Eusko Jaurlaritzaren Artxiboa)

La Paz poligonoa 1964-1967 urte bitartean eraiki zen Bidebietan.

Mirakruzgainatik Gomistegi bitarteko espazioan aurkitzen da. Baserri gune bat zen jatorrian; bere eremuan Ernabiro, Moneda, eta Guardaplata zeuden. Alabaina, Pasaiako portuaren eraginez, XIX. mende amaieratik aurrera, inguru osoak aldaketa sakonak ezagutuko zituen eta, besteak beste, langile asko eta beraien familiak erakarriko zituen bertara.

“Polígono de La Paz” eraikitzeko proiektua frankismoaren etxebizitza politikaren barnean sortu zen, eta La Paz izena, Gipuzkoako eta Espainiako garai hartako beste poligono asko eta asko bezala, diktaduraren 25. urteurrena ospatzeko dekretuz ezarri zuten.

Luis Alustiza Garagalza arkitektoa izan zen proiektuaren egilea. Hamabi bloke osatzen dute poligonoa (12 apostoluak izenarekin ere ezaguna). Blokeen oinplanoak gurutze forma daukate eta altuak dira, bloke bakoitzak 15 solairu ditu eta, solairu bakoitzean lau etxebizitza daudelarik, gurutzearen beso bakoitzean etxebizitza bat. Poligonoa, beraz, dentsitate handikoa da, baina dorreen artean tarte handiak zabaltzen dira etxebizitzei argia eta ikuspegi zabalak eskainiz, erabilpen kolektiborako tarteak sortuz.

Kokapena: 43.323211, -1.944636

Erreferentziak:

sortze data: 2012-11-04 / eguneratze data: 2017-05-26