Kokapena
Intxaurrondo, 43.320424, -1.952818
Dokumentazioa
- Lehen aipamena: 1597
- Aldaerak: 1597 Ynsaurrondo; 1719; 1733; 1764; 1782; 1861; 1862 Inchaurrondo-aundi; 1863 Inchaurrondo aundía. Intxaurrondo Haundi, Intxaurrondo-Zahar.
- Oharrak: 1733. urtean oratorio bat zeukan.
Deskribapena
“Behe oinaz, lehen oinaz eta lau isurkiko faldoietako estalkipeko oinaz osatutako baserria. Ekialdeko fatxadan mehelina dauka. Oinplanoa azalera ertainekoa da, baina hormen eraikuntzagatik, galeriako soluzioagatik, kanpoko eskaileragatik eta trenbidera ematen duen hegoaldeko fatxadako pilareengatik nabarmentzen da. Horma gehienak harlangaitzez eginak daude, salbuetsirik izkinetako kateatuak, baoen azpadurak, erdi puntuko arkua, baoen hegazpeak eta teilatu hegaleko mentsulen aurreko erlaitz horizontala. Iparraldeko fatxadak hiru ate handi ditu. Horietako bi berriak dira eta ez dute harrizko atebururik.”[1]
Gurutze bat dauka mendebaldeko paretan txertatuta.[2]
Antzinako sukaldeko beheko sua San Telmo museoan dago ikusgarri.
Erreferentziak
- [2]CALVO, Ángel María; LÓPEZ, Manuel: “Cruces de piedra en cumbreras y fachadas de caseríos guipuzcoanos”, in: Altza, Hautsa Kenduz II (1994), 85-96 orr.
- [1]Donostiako Udala: Hirigintza Ondarea Babesteko Plan Berezia. “2.2. ORDENANTZA PARTIKULARRAK” dokumentua. Testu Bategina. Behin betiko onarpena: 2014-2-27.
- HERRERAS MORATINOS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, Altzako Historia Mintegia (2001), 32 or.
- LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.
- ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.
- ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida de Altza a través de sus actas municipales (1843-1900). Artiga Bilduma 5. Altzako Historia Mintegia (2002), 59 or.
- TELLABIDE AZKOLAIN, Josu: “Ezagutzen al duzu Altza?” In: Hautsa Kenduz VI (2001), 63-84 orr.