Bola-jokoa, kirola

Txingurri (1924)

Aurkibidea

“Bola-jokoak eta bolatokiek historia zaharra dute. Hauen sorrera baserri munduarekin lotuta dago, helburu ludikoa baino soziala izango lukeen kirola dugu. Bizilagunen eta leku desberdinetako komunitate kideen batzea bultzatzen zuen helburu. XX. Mende hasieran masa kirolek euskal gizartean, beste hainbat kirolekin batera, zuen lekua kentzen hasiko zitzaion ordea.  Badira salbuespenak ordea. Eremu nekazarietan kirol zaharrekiko lotura mantendu da. Egun bolatokiak aipatzen diren momentu orotan Ameriketako Estatu Batuetatik iritsi zaigun bowling-aren irudia etortzen zaigu burura. Irudi distortsionatu horrek bolatoki tradizionalei kalte egin die.

Bolatoki hauek Gipuzkoa guztian zehar aurki ditzakegu, gure mugetatik at Asturias eta Kantabrian antzeko bolatokiak aurkitzen dira. Bolatoki berdinik ez da, denek daukate beraien berezitasun propioa, denetan ordea arduradun bat dago. Honen funtzioa bolatokiko mantenu lanaz arduratzea da, bolatokia ahalik eta erabiltze egoera onenean egon dadin. Azkeneko 50 urteetan gure inguruko bolatokiek atzerakada nabarmen bat jaso dute, nahiz eta Gipuzkoako barnealdeko zenbait herrietan mantendu edo indartu den sagardo produkzio gune nagusietakoak desagertzen joan dira. Sagardotegi tradizionalen desagertzearen ondorioz. Bolatokien garai bateko funtzio sozialak sortutako gizarte sarea desagertzen joan da hauen desagertzearekin batera. Altzan hori izan da kasua.

Altzak azkeneko mende erdian jasan dituen aldaketa bortitz bezain bizkorrek garai bateko gizarte egiturarekin amaitzeaz gain bertako bizi ohiturak erabat aldatu zituen. Bolatokiekin hau jaso da, egun soilik bi gelditzen dira: Herrera eta San Martzial plazakoak. Herrerako bolatokia kinka larrian dago, urte gutxi barru soilik bolatoki bakarrarekin geldituko da Altza. Atzean gelditu dira Mendiola, Oleta, Pellizar, Txapel Gorri, Errota Zahar, Zubipe, Julimasene, Jolastokieta, San Luis Plaza, Bordazar eta RENFE apeaderoko bolatokiak. Auzoak jasandako urbanizatze prozesu bortitzaren beste biktima batzuk dira. Garai batean jende ugari arduratzen zen auzoko bolatokien funtzionamendu eta mantenuaz, egun Antonio Goenagak hartu du ardura hori. Bere lan finak Altzako bolatokiak bizirik mantendu ditu.

Desagertzean dagoen Herrerako bolatokiak aipamen berezi bat merezi du. Asko aldatu da Herrera azkeneko hamarkadetan. 80ko hamarkadan Euskal Giroa Elkarteak egonkortasun maila bat lortu ostean zonaldeko beste elkarte batzuekin batera (Club Deportivo Herrera eta Herripe) berreskuratze proiektu batean murgildu ziren. Horrela Herrerako bolatokiaren ardura berreskuratu ostean bertako gaztediaren artean boloen artea sustatzeari ekin zioten. Hasierako zailtasunak ekidin ostean, eta lan askoren egin ondoren martxan zen berriz bolo jokoa. Lan honek bere fruituak eman zituen 2002. Urtean. Urte horretan Herrerako bolatokian ospatu zen  Euskal Herriko Bolo Txapelketa. Herrerako Kirol Elkartearen laguntzarekin batera egun arrakastatsu bat aurrera ateratzea lortu zen. Horrelako gune batek bere ateak itxi behar izateak tristura handia eragiten du. Egungo belaunaldiek ez badiote tradizioaren lekukoari eusten bolatokien iraungipen data aldaezina izango da Altzan.” (“Altzako bolatokiak eta bolariak” artikuluaren laburpena)

Bolatokiak

  • Altzagaina
  • Herrerako plaza
  • Pellizar
  • Txingurri

Bolariak

  • Patxi Lazkano
  • Antonio Goenaga
  • Pedro Lazkano

Erreferentziak:

sortze data: 2020-03-09 / eguneratze data: 2020-03-09