Urriaren 31tik azaroaren 17ra arte Altzari buruzko argazki erakusketa bat bisitagarri egongo da Garbera merkatal zentroan. Altzako Tokiko Bilduma osatzen duten argazki guztien artean aukeratutako hogeita sei argazkiren bitartez, Altzako gune geografiko desberdinetako, une historikoetako, kaleetako, jaietako, merkataritza dendetako eta abarretako ikuspegi historiko bat islatzen saiatu gara. Mundua eta gure inguru gertuena abiadura handiz aldatzen ari dira. Argazkiek uneak finkatzen dituzte eta begiratzen dituenari ohituretan, lanean, kalean… gertatzen ari diren eraldaketez ohartarazten diote. Argazkien bidez, gaur egun gure auzoetan bizi den jendea argazkietan ikus daitekeen jendearekin harremanetan jartzea bilatzen dugu.
Erakusketa honek eskaintzen duen berritasun nagusia argazkien tamaina handia da, 75 cm altueran eta metro bat zabalean. David Vicente argazkilari donostiarra irudien inprimatzeaz eta mihisean jartzeaz arduratu da.