Aizarnan 1911 urtean jaio eta Altzan errotu zen, Herrerako Etxeluze etxean. Herrera Sport taldeko nazioarteko korrikalaria[1], oso maitatua zen herritarren artean. Anarkisten filiaziokoa. 1936ko irailaren 9an, Burgosko espetxe nagusitik atera zuten, beste hogeita bat presorekin batera, eta fusilatu egin zuten[2]; antza denez, fusilatutako besteekin lurperatu zuten, Esteparreko hobian, Burgosko probintzian[3]. Haren gorpua identifikatu gabe dago oraindik.
Erreferentziak:
- Claudio Egaña Altzako Tokiko Bilduman, argazkiak eta dokumentuak.
- Claudio Egaña 1934. urteko hauteskunde erroldaren arabera, 23 urte zituen, Etxeluze etxean bizi zen eta jornalaria zen. Arreba bat zeukan Altzan, Maria, 25 urtekoa, Toki Alay etxean bizi zen.
- ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010), (K 96,111,112) 75,92,93 or.
- La Voz de Guipúzcoa, 1931-05-31, 9. or.
- [1] “Egaña korrikalaria ahanzturaren putzutik ateratzen”. Estibaus. 2018-02-21.
- [2] “Represaliados burgaleses”. Represión franquista en Burgos. 2014-09-19.
- [3] ARROITA, Aiyoa; DOMÍNGUEZ, Jesús Pablo. “Plácido Pérez Barriuso, el primer identificado de las fosas de Estépar”. Crónicas a pie de fosa. 2018-03-08.