- XII. mendean Antxo VI.a Nafarroako erregeak Leireko monasterioari Donostialdean zituen jabetza sorta bat eman zion eta horien artean Yrurdita saroia (“cubilare”) aurkitzen da, abeltzainen eta abereen babeslekua.
- 1465. urtean, ezagutzen den Altzako etxeen lehen zerrendan Parada eta Arnaobidao agertzen dira. Mende berekoa da Laguras etxea. Etxeen izenak jabeen abizenarenak dira. Pordeplata izena lehen aldiz 1456. urtean erabiliko da, baina mendialdea izendatzeko: 1535. urtekoa da etxearen lehen aipamena. Arnaobidao, Laguras eta Pordeplat etxeen izenek, Ernabiro, Labeas eta Guardaplata aldaera hartu zuten XIX. mendetik aurrera.
- 1535.urtean, Uliaren magalean, Altzako hamahiru etxeen artean Sorroetako partzuergoa sortu zuten, partaideen artean Arnaobidao, Gomiztegi, Laguras, Parada, eta Pordeplat daudelarik. Partzuergoaren ertzetan Moneda izeneko lurrak daude.
- XVI. mendean, Gomiztegi etxearekin batera bere errota agertzen da. Gomiztegiko errota 1719. urtean Guardaplatako errota izango da eta Zalduako errota 1782 urtetik aurrera.
- Altzan 1635. urtean egindako alardean baserritar hauek parte hartu zuten: Arnaobidaoko Felipe de Garaikoetxea, Gomistegiko Joanes de Migeltorena, Lagurasko Esteban de Ordoz, Monedako Miguel de Urdinerea, eta Pordeplat baserriko Martin de Arrakoiz.
- Mirakruz etxearen eta leku-izenaren lehen aipamena 1719.urtekoa da. Mende berean, urte batzuk beranduago, 1764n, Santa Barbara baserria agertuko da. Herrerako untziralekuaren bidean, gaur egungo Gaiztarro auzunearen eremuan, Benta-bea (1703) eta Benta-goia (1764) etxeak eraikiko dira.
- 1773an Guardaplata baserrian oratorio bat.
- 1818. urtean, Altzaren lehen independentziaren mugaketan “los límites con la Villa de Pasages la casería de Gomistegui” jasoko du.
- 1860 urte inguruan Mendiola baserria eraikiko da, Gurutzeta ere deitua.
- 1882. urtean La Asuncion Ikastetxea sortzen da.
- 1888. urte aldean, Javier Artazkozek Bidebieta eraiki zuen, bere palazio eta parkearekin. Urte batzuk beranduago, 1932. urtean, Artazkozen oinordekoek Bidebieta Fausto Gaiztarro arkitektoak Madrilen zituen etxe batzuekin trukatu zuten.
- 1913. urtean Tiro Nazionala inauguratu zen.
- 1921. San Millango markesak Ernabido baserria eta bere lurrak Miracruz Sozietate Anonimoari saldu zizkion. Eremu honetan 1939. urtean Contadores fabrika eraikiko da eta Ernabido baserri berria gertuko beste eremu batean eraikiko da.
- 1954. urtean Gomistegi auzunean Jose Antonio Lasa enpresak industria eremu bat eraikitzen du, etxebizitzak, tailerrak, bulegoak, eta besteak beste eguzkitan sareak lehortzeko eraikinak egingo dituen.
- 1963. urtean Fausto Gaiztarro arkitektoak Bidebieta-1 urbanizazio plana eraikitzeko baimena lortu zuen. Palazioa 1977. urtean bota zuten.
- 1967. urtean Franco diktadoreak “Polígono La Paz” inauguratu zuen. Lurren desjabetzeak 1957. urtean hasi ziren.
- 1968. urtean, San Frantzisko Xabier parrokia sortzen da 9. blokearen behealdean. 1980ean eliza berria eraikiko da, gaur egungo kokapenean.
- 1976. urtean eskola publikoa eraikitzeko enkantea onartzen da. Bi urte beranduago, lehen guraso elkartea osatzen da.
- 1978. urtean Kiroldegia inauguratzen da.
Bidebietako Historiaren momentu batzuk
sortze data: 2017-05-10 / eguneratze data: 2017-05-18