Kokapena
Dokumentazioa
- Etxearen lehen aipamena: 1535 Liçardichipi;
- Izenaren aldaerak: 1764 Lizardi chipi; 1782 Lizardichipi; 1863, 1862, 1894 Champarrene; XX Txaparrene
Oharrak: 1764. urteko dokumentuan Lizardi etxea ‘Partido de Sarategui’-n dago eta Lizardi-chipi ‘Partido de la Calzada’-n; azken honek aurrerago Champarrene izena hartuko du. Baserriaren hegoaldean, tranbiaren ondoan, baserria eraitsi eta Txaparrene etxea eraikiko da.
Deskribapena
Etxe honen antzinako izena Lizardichipi da eta XIX. mende erdialdetik aurrera Champarrene izenarekin izendatzen da.
Intxaurrondo auzoan bi Lizardi egon dira. Zaharrena goi aldean zegoen (Lizardi de arriba, 1764. urteko etxeen zerrendan, “partido de Sarategui”-n, eta Lizarichipi “partido de la Calzada” barrutian, galtzada nagusiaren ondoan, alegia.
XX. mendean zehar bizilagunen etxea izan. Bere ondoan egin zen Altza Donostiari anexionatzeko ekitaldi ofiziala.
Erreferentziak
- Altzako Tokiko Bilduma:
- LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.