Parada oinetxea

(Arg.: Iñigo Landa, 2014)

Kokapena

Mirakruz Gaina, 43.321017, -1.949030

Dokumentazioa

  • Abizenaren lehen aipamena: 1261 Gonzalo de la Parada
  • Etxearen lehen aipamena: 1465
  • Aldaerak: La Parada, 1616, 1637, 1638, 1703; 1782 Parada abajo; 1861 Parada-bea.
  • Oharrak: Oinetxea. Armarria dauka.

Deskribapena

(Arg.: Joxerra, 1987)

XVII. mendean fundatutako baserria. Egun, hiri ingurunean murgilduta dago eta bi bizitzarako erabilera du. Hiru fatxada libre eta mehelin fatxada bat ditu. Fatxada nagusia nabarmendu egiten da azpaduretan, barlasaietan eta inpostetan dituen silarriengatik, eta bi isurkiko zurezko faldoien azpian dagoen erdiko ezkutuagatik. Behe oinaz, lehen oinaz etaestalkipeko oinaz osatzen da, eta estalkiaren mendebaldeko erdiaren berrikuntza bereizten da. Behe oineko baoak garaje sarbide gisa aldatu dira. Alboko fatxada entokatutako harlangaitz hormakoa da, kanpoko eskailera du eta haren baoetako batzuk ez dira jatorrizkoak. Lorategira ematen duen hegoaldeko fatxadak balkoi jarraitu bat du teilatu hegalaren azpian jabaloien bidez eutsita eta bi sarbiderekin.

Erreferentziak

  • HERRERAS MORATINOS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, Altzako Historia Mintegia (2001), 28-29 orr.
  • LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.
  • ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 19,22,27,45,95 orr.
  • ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida de Altza a través de sus actas municipales (1843-1900). Artiga Bilduma 5. Altzako Historia Mintegia (2002), 59, 74 orr.
  • TELLABIDE AZKOLAIN, Josu: “Ezagutzen al duzu Altza?” In: Hautsa Kenduz VI (2001), 63-84 orr.
  • ZAPIRAIN, David; MORA, Juan Carlos: Altza: De los cubilares al Concejo. Formación y características del régimen jurídico-político altzatarra. Artiga Bilduma 1. Altzako Historia Mintegia (1996), 23 or.

Babes erregimena: A

sortze data: 2012-10-03 / eguneratze data: 2021-03-11