Irigoien Mitxelena, Roman

Roman Irigoien Mitxelena (Oiartzun, 1904-04-02 / Altza, 1978-11-27). Altzako sendagile (1935-1971) eta olerkari.

Ohar biografikoak

  • Medikuntzako ikasketak Valladoliden eta Madrilen
  • Gazte garaian futbolari izan zen Real Valladolid taldean: “Roman Irigoien goal-keeper gaztea” (Imanol Irigoien).[1]
  • Ikasketak amaituta, urtebetez aritu zen Donostiako ospitale batean trebatzen eta beste lau urtez Errenterian. 1935eko urtarrilaren 2an hasi zen lanean sendagile bezala Altzan, eta Altzako Udalbatzak 1935eko urtarrilaren 24 erabaki zuen Irigoienek zendutako Leandro Aizpurua sendagilearen postua hartzea.[2]
  • 1ª Compañía Roja de Alza” delakoan parte hartu zuen sendagile gisa.[3]
  • Nazionalak Altza hartu zutenean preso sartu zuten Ondarretan. 1938ko otsailaren 7an gerra kontseilua egin zioten eta absolbitu zuten. Martxoaren 28an askatu zuten espetxean urtebete eta zortzi hilabete eman ondoren.[4]
  • Benedi Aranberri Muguruza-rekin ezkonduta, bost seme-alaba izan zituzten: Roman, Manuel, Maitere, Arantza eta Joan Mari.
  • Eerretiroa hartu zuenean, Altzako herriak omenaldia eskaini zion 1971ko martxoaren 7an.[5]
  • Plaza bat dago Altzagainan haren izenarekin, Lau-Haizeta kalean.

Olerkari lanak

  • Argitaratutako lehen poema “Nik zer ez egin, zer ez eman…?” izan zen, Aita Onaindiak 1954. urtean argitaratu zuen “Milla euskal-olerki eder” antologian.
  • Olerki gehienak Olerti aldizkarian (1960-1965 urte bitartean) eta Oiartzun urtekarian (1958-1978 urte bitartean) eman zituen argitara:
    • Juan Maritxo’n lanak“, Oiartzun. (1957, 2.zk.) 5. or.
    • Aurtxoaren irri zuria“, Oiartzun. (1958, 3.zk.) 18. or.
    • Agur, Ixiar”, Olerti. (1960, 1960 I) 25-27 orr.
    • Juan Maritxo’n lanak“, Olerti. (1960, 1960 II) 98-99 orr.
    • Aurtxoaren irri zuria“, Olerti. (1960, 1960 III) 151-152 orr.
    • Amaren biotza“, Olerti. (1960, 1960 IV) 216-217 orr.
    • Itxaso-zear“, Olerti. (1961, 1961 I) 33-38 orr.
    • Alabatxoaren ametsa“, Olerti. (1961, 1961 II) 114-116 orr.
    • Esnaera gozoa“, Olerti. (1961, 1961 IV) 280-283 orr.
    • Sendia, Olerti“. (1962, 1962 III-IV Esku-azalak) 22-25 orr.
    • Bidea alkarreki“n, Olerti. (1963, 1963 I-II Izar) 81-91 orr.
    • Aita illaren itzala“, Olerti. (1965, 1965 I-II Ikurrin) 51-60 orr.
    • Gizaundi-berekoia (Oscar Wilde’ren ipui batetik, 1948.urtean egiña)“, Oiartzun. (1976, 6.zk.) 30-32 orr.
    • Nik, zer ez egin? Zer ez eman?“, Oiartzun. (1977, 7.zk.)
    • Amaren biotza“, Oiartzun. (1978, 8.zk.) 116-8 orr.

Erreferentziak

sortze data: 2012-02-20 / eguneratze data: 2021-11-16