Gurutzeta-Bea, etxea

Kokapena: 43.321004, -1.945020

Aldaerak: Guruceta-bea. Gaur egun bere lekuan Irune-ren Echea landetxea dago.

Dokumentazioa:

  • 1894ko hauteskunde errolda. Sei bizilagun: Aldabalde-Trecu y Zulaica Antonio, jornalaria; Arbide y Sorondo Antonio, jornalaria; Arrieta y Alquiza José, jornalaria; Pedro Echarri Ayestaran, tabernaria; Iraola y Vidaurreta Ramón, jornalaria; Múgica y Arzac Marcos
  • 1901ko bizilagunen errolda. Pedro Echarri Ayestaran eta Josefa Irizar Berrondo, eta hauen seme-alabak: Anton, 18 urte; Pablo, 13 urte; Trinidad, 11 urte,

Oharrak: Etxearen kokapena zehazteko 1901. urteko erroldan agertzen den etxeen zenbakuntza: Moneda 2o, Ernabido 21, Guruceta-bea 22, Cascarra 23. Etxeak hiru solairu zituen eta Echarri-Irizar familia lehen solairuan bizi zen eta taberna zeukaten. Pedro Echarri eta Josefa Irizar bikotearen alaba bat, Trinidad (1890-?), Jose Antonio Lasa-rekin ezkondu zen eta Gurtuzeta-bea etxearen lekuan Irune-ren Echea eraiki zuten, Trinidad-en etxea, alegia.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”. In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

sortze data: 2016-05-31 / eguneratze data: 2020-01-23